Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Nire, zure, gure Verdini: 25 urte

Dokumentuaren akzioak

Nire, zure, gure Verdini: 25 urte

Noiz 2021/05/13
18:30
Non Beasain, Usurbe Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Isabel Verdini koreografoaren eta konpainiako dantzarien arteko etengabeko elkarrizketatik sortu da  obra. Hala, dantza egitean gehien gozatu dituzten zatiak aukeratu dituzte dantzariek koreografiarako. Honako obra hauetako koreografiak eta musikak berreskuratu dituzte: Nahi nuena (2002), Ilunpetik (2006), Argira (2007), Zu zeu (2013) eta Gaitasunen iraultza (2016), baita hainbat lantegitakoak ere.

Ordubete inguru irauten du eta 19 eszena-koadroz osatuta dago Nire, zure, gure Verdini: 25 urte koreografia.

VERDINI DANTZA TALDEA

Verdini proiektuaren barruan sortu zen taldea, haren sortzaileak, Isabel Verdinik, Down sindromea duen ilobari dion maitasunaren ondorioz. Honako hau da proiektuaren abiapuntua: alde batetik, dantzari-lanbidetik bere aletxoa jarri nahi zuen Haizea ilobaren bizitzan, eta, bestetik, dantzaren bere ikuspegia ezagutzera eman nahi zuen (maitasunaren eta sentikortasunaren bidez komunikatzea eta elkarri eragitea ahalbidetzen duen hizkuntza artistikoa, pertsona guztien gaitasunak garatzeko aukera ematen duena)

  • Egilea/ Koreografia /Zuzendari eszenikoa: Isabel Verdini
  • Antzezleak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, Olaia Goikoetxea, Maria Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Mugica, Nekane Prieto, Maialen Sanchez, Alex Santesteban, Haizea Sendon, Haizea Telletxea, Isabel Verdini eta Leire Zabala
  • Ekoizpena: Jesús Murua

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930