Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Bilaka dantzaldia + Zef

2020/02/07 20:30 Biarritz (Atabal)

  • Bilaka Dantzaldia (Bilaka Kolektiboa)

Bilaka Baionan kokatua da. Euskal Herriko kultura herrikoiaren ikuspegi garaikidea arakatu nahian dabiltzan musikari eta dantzariak biltzen ditu. Kolektiboa berriz moldatutako doinu herrikoi eta sorkuntza batzuez osaturiko Plazaz disko berria aurkeztera dator. Gaualdi berezi honetan, Atabaleko publikoa dantzatzera gonbidatuko du.

  • Zef

Lagunak, musika eta bidaiak. Jendarteko ohiturak kordokatzeko gogoa eta jendea hatsanturik biribilean dantzan ariarazteko xedea. Nortasun azkarren arteko nahasketa eta agertoki gaineko tenpesta koloretsua. ZEF ekaitz-zirimola pizgarria da!

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Bayonne - Fêtes et pamperruques

2020/02/08 16:00

Baionako Euskal Museoan "Bayonne - Fêtes et pamperruques" hitzaldi dantzatua eskainiko du Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagak. Pamperruque izeneko dantzaren inguruan ikerketa eta berregite lana egin zuen orain hogei urte Maritzulik eta lan horren emaitza 2001eko Maitaldia dantza jaialdian aurkeztu zuen. Orain, Maritzuliko dantzari, ikertzaile eta jantzigilea den Jon Olazkuagak berrartu ditu pamperruqueri buruzko ikerketak, eta egindako lan berri horren emaitzak aurkeztuko dituzte hitzaldi dantzatuaren bidez.

Gehiago irakurri

Organik: Sareak

2019/02/13 20:00 Hernani, Biteri kultur etxea

Itsaso zabalean arrantza egiteko lana ia erabat gizonek egindako lana da, baina, portuan, emakumeak dira sareak konpontzen aritzen ari diren bakarrak, lanbide honetan den tresnarik baliotsuena.

Sareak-en, saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi da guztion gogoetara.

Sareak-en, bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik.

  • Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge
  • Sormena eta antzezleak: Pilar Andres, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
  • Musika konposaketa: Laurentx Etxemendi
  • Argiztapen diseinua: Marc Cano
  • Kanpoko begirada: Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Gehiago irakurri

Etzanderak: "Zantigitu guztien gainetik"

2020/02/15 20:00 Lasarte Aretoa

Etzanderak Zeanuriko andrazkoen jantza taldea da. Partaide guztiak dira jantzariak izanekoak edo jantzazaleak, eta edade guztietakoak. Guztiak andrazkoak izanik, sorginen gaia aukeratu dute “Zantigitu” beraien azken ikuskizunerako, orduko emakume independiente, jakintsu eta errebelde haiei omenalditxoa egin guran. Ekitaldian, barriz, jantzeaz aparte beste osagarri batzuk be badekiez: trikitilari, txistulari, panderojole, kantari eta abar.

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/02/15 20:30 Barakaldo Antzokia

Barakaldoko antzokian, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/02/15 20:00 Donostia, Gazteszena

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Krego Martin danza: Zona no confort

2020/02/18 19:30 Bilbo, Arriaga antzokia

Obra honek gizakiaren alderdi berezi bati heltzen dio: zer-nolako larritasuna sortzen digun agertu beharrak, agerian aritu beharrak, eta nola kudeatzen dugun larritasun hori. Bestalde, piezak badu beste langai bat atzean, "dantza gizartiartzea": mugimenduak emozioarekin konektatu behar du; dantzak adierazpide berriak bilatu behar ditu publikoarengana iristeko, interpretatzaileek eta ikusleek bat egin dezaten, ikustea eta sentitzea bat izan daitezen.

  • Jatorrizko ideia: Maria Martin  
  • Koreografia eta interpreteak: Judit Ruiz Onandi, Maria Martin 
  • Kanpoko begirada: Izaskun Santamaría
  • Jatorrizko musika: Marc Cano, Nico Hafkenscheid
  • Argiztapenaren diseinua eta diseinu grafikoa: Marc Cano
  • Jantziak: Krego-Martin Danza
  • Ekoizpena eta banaketa: Krego- Martin Danza

Gehiago irakurri

Elirale: O!

2020/02/13 00:00 Donazaharre (Lutxiborda)

Elirale konpainiaren sorkuntza berria

Emanaldi hau handi eta ttikientzat da. Bakarkako ikusgarri bat da Oihan Indartek dantzaturik eta Pantxika Telleriak koregrafiaturik.

Obra hau domo batean iragaiten da, publikoa kontaktu zuzenean da dantzariarekin ikuslearen eskarmentu berezi batentzat.

Gehiago irakurri

Arrakala

2020/03/06 19:00 Bilbo, Dantzerti

Dantzertik eskolak ateak irekitzeko antolatzen duen ekimena da Arrakala. Laugarren urtez Dantzertik Arrakala deituriko jardunaldia antolatu du. Horretarako eskolan urtero gai bat aukeratzen dute eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalekin jardunaldiak antolatzen dituzte.  Aurten umoreari eskainiko diote lekua.

Martxoak 6

  • 19:00 El efecto cómico hitzaldia| Espe López
  • 21:00  FreshCool emanaldia | Tio Teronen Semeak

Martxoak 7

  • 10:00-20:00 Bufoiak bazterrak astintzen tailerra | Eneritz Artetxe Aranaz
  • 10:00-20:00  ¡Ay, Ya! tailerra | Macarena Recuerda Shepherd
  • 10:00-14:00 Horroreaz barre egiteko baimena tailerra | Javier Barandiaran
  • 10:00-14:00 Tránsitos de humores tailerra | Begoña Krego

Gehiago irakurri

Arrakala

2020/03/07 10:00 Bilbo, Dantzerti

Eva Guerrero: Gorpuztu

2020/02/21 20:30 Leioa

Gorpuztu dantza garaikideko pieza bat da. Piezaren jatorria erlijio ezberdinetako momentu zehatzetan egiten diren gorputz erabileren azterketa da.

Gorputza zati ezberdinetan banatuz: eskuak, bizkarrezurra eta hankak; eta umiltzeak, otoitzak eta mudrak bezalako ekintza fisiko ezberdinak hartuz... eta penitentzia, maitasuna, eta apaltasuna bezalako kontzeptuak aztertuz, besteak beste, Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak gorputzetik hasten den ikerketa habian jartzen dute. Horrela, material oso teknikoa proposatzen dute, hauek pisu handia daukaten gauzetatik datorren material fisiko bezala ulertuz.

Beti ere, emoziotik edo sinestearen berr-interpretaziotik lan egin gabe. Hau da, ez da ekintzek beraiek daukaten pisutik lanik egiten saiatzen. Izan ere, frogak egiterako orduan, errepikatzerako orduan eta eraldaketak egiterako orduan, ekintza emozio bilakatzen da. Gorpuztuk ez du erlijio edo kontzeptu erlijiosoez hitz egiten, baizik eta gizakiaren historian atzerakariak diren

  • Sorkuntza: Eva Guerrero
  • Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
  • Musikaren konposizioa eta interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa
  • Argien diseinua: Arantza Heredia
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Banaketa: ATX Teatroa

Gehiago irakurri

Jurij Konjar: Flat + Satisfyin locer & Goldberg variations

2020/02/21 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketaren barruan, artistaren hiru obra historiko aurkeztuko ditugu, Jurij Konjar koreografo eta dantzari esloveniarrak hartuak.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/02/21 20:30 Barakaldo Antzokia

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak; otsaialren 1ean Bergarako Seminarixoan izango da ikusgai.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/02/22 19:00 Markina-Xemein

Arymux: Bailando el silencio

2020/02/23 12:30 Bilbo

Arymux-ek, Rakel R.R.-k zuzentzen duen antzerki eta dantza konpainia irisgarriak, Isiltasuna dantzatzen zeinudantza ikuskizuna aurkezten du. Rakelek berak sorturiko arte-adar honek, hainbat dantza-estilo zeinu-hizkuntzarekin batzen ditu, ikuskizuna, entzuleentzat ez ezik, gorrentzat ere ulergarria bihurtuz.

Ikuskizuna mota guztientzako ikusleentzat da, non adin eta arte-arlo askotako artistek hartzen dute parte. Une, musika, dantza, sentimendu eta arrastoa uzten duten istorioz beteriko bidaia da; guzti hauek fusionatzea lortzen da ililuneak hitzez haratago eta hitzak isilunez haratago eramanez, ikusleak eta lengoaiak batuz zeinu-hizkuntza oinarri izanda.

Iraupena: 75 minutu.

Gutxieneko adin gomendatua: 6 urte.

Gehiago irakurri

Zora snake: Le depart

2020/02/26 20:00 Donostia, Victoria Eugenia

Kamerungo ipar-ekialdea eta hego-ekialdea zafratzen dituen gizarte-krisian, lehendakariak 37 urte boterean egin eta gero, Zora Snake koreografo eta performerra gerraren ondorengo berradiskidetze-errituala osatzen saiatzen da bere unibertso artistikoaren inguruan. Afrikaren gaurko egoerari buruzko ikuspegi bat, dantza konprometituaren bidez, hip hop-aren tradizio erritualean inspiratua. Berrogeita bost minutuko lan koreografiko hau gonbita bat da gure garaiko haustura geopolitikoak eta soziokulturalak – ezkerraren eta eskuinaren, Iparraren eta Hegoaren, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko hausturak– gainditzeko dauden aukerei buruz pentsatzeko eta, hartara, Afrikaren eta gaur egungo munduareneraberritzea bultzatzeko.

Gehiago irakurri

Zora snake: Le depart

2020/02/27 20:00 Donostia, Victoria Eugenia

Estudiantina

2019/02/22 10:30 Lekeitio

Lekeitioko Estudiantinak herriko kaleak alaituko ditu kantuekin.

Gehiago irakurri

Altraste Danza: Mientras llueva

2020/02/27 19:30 Donostia, Tabakalera

Bizitza mugatua dela sentitzea, eta gertatu beharrekoa gertatzen bada ere, dena mugitzen dela sentitzea, euriak han eta hemen behatzen gaituen bitartean. Mientras llueva musika- eta dantza-pieza bat da, eta inspirazio-iturri handitzat ditu Mariana Pinedaren bizitza eta beren idealak defendatzen hil diren pertsona guztiak.

  • Zuzendaritza eta interpretea: Zuriñe Benavente.
  • Soinu-sorkuntza eta interpretea: Ignacio Monterrubio.
  • Eszenografia diseinua: Kike Blanco.
  • Argiztapena: Cristina Bolivar Libertad.
  • Arroparen diseinua: CarmePuigdevalliPlantéS.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/02/27 20:30 Baiona

kuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak, eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita.

Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen eta hegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna.

Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta. Agertokian emakume bat azaltzen da, eta bera da dantza egiten duen pertsona bakarra. Horrek, aipatutako ideia azpimarratzen laguntzen du.

  • Egilea: Beñat Achiari / Adriana Bilbao
  • Koreografoa: Adriana Bilbao
  • Dantzariak: Beñat Achiari / Adriana Bilbao/ Raul Mico/ Guillermo Guillen / Michel Queuille / Luis Mariano Casillas / Ander Ezeiza / Koldo Plazas
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Bilbao /Beñat Achiari
  • Produkzioa: Peio Mentxaka / Ezkandrai / Imajik
  • Musika: Beñat Achiari / Guillermo Guillen /Michel Queuille / Raul Mico

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/02/29 20:30 Bilbo, BBK aretoa

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2020/02/29 20:30 Hondarribia, Itxas Etxea auditoriuma

OHARRA: Ikuskizuna otsaialren 29an da

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Emakumeak euskal dantzan: gezur baten historia

2020/03/04 19:00 Zestoa

Feminismotik (H)astea 2.0 egitarauaren barruan Oier Araolazak "Emakumeak euskal dantzan: gezur baten historia" hitzaldia eskainiko du Zestoako liburutegia azpiko lokalean.

Gehiago irakurri

Portugaleteko Maskaradak

2020/03/07 10:50 Portugalete

Egoiren atzematea eta epaiketa.

  • San Roque enparantzan 12:00etan erromeria.
  • Orube enparantzan 19:00etan antzerkia.

Gehiago irakurri

Oinkari - Hika: Sagartu

2020/03/07 19:30 Ugao Miraballes

Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
  • Aktorea: Miren Gojenola
  • Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
  • Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
  • Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
  • Argazkiak: Otxabi studioa
  • Bideoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
  • Administrazioa: Asun Etxebarria
  • Komunikazioa: Amaia Kerexeta
  • Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
  • Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)

Gehiago irakurri

Marie Chouinard: Radical vitality

2020/03/06 19:30 Bilbo, Arriaga antzokia

Marie Chouinard dantza konpainiaren Radical vitality Arriaga Antzokian. Chouinard artista entzutetsua da mundu mailan, koreografoa, eszenatoki eta argiztapen diseinatzailea, argazkilaria eta zine zuzendaria. Chouinardek azken lau hamarkadetan prestatu dituen hainbat dantza batuta osatu du ikuskizuna. Bere ibilbidean sortu dituen bakarkako eta bikotekako piezarik onenak aukeratu ditu horretarako. Aurrez aurkeztu izan dituen dantza piezak moldatu ditu, jantziak, soinuak edo koreografiak egokituta. Radical vitality lanak guztira 24 dantza bildu ditu, minutu bat eta 10 minutu artekoak. Berez zatiak independenteak badira ere, batasuna eman nahi izan diote.

  • Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Marie Chouinard
  • Dantzariak (Zerrenda alda liteke): Jossua Collin-Dufour, Valeria Galluccio, Motrya Kozbur, Luigi Luna, Scott McCabe, Sacha Ouellette-Deguire, Carol Prieur eta Clémentine Schindler
  • Musika: Louis Dufort, Frédéric Chopin (Prelude 5 in opus 28) eta Carles Santos
  • Jantziak: Marie Chouinard

Gehiago irakurri

Marie Chouinard: Radical vitality

2020/03/07 19:30 Bilbo, Arriaga antzokia

2020/03/07 12:00 Iruñea, Juslarochako Civivoxa

O! dantza garaikide bakarkako bat da, non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen. Sorkuntza-prozesuan den bakar-saio honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez. Itsaso zabalean harri bat altxatu eta, handitasun horretan, izaki ñimiño bat aurkitu du, Mirespen hori lortzeko, Pantxika Telleria koreografoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du.

12:00etan, 17:30ean eta 19:00etan izango dira emanaldiak Juslarochako Civivoxan.

Gehiago irakurri

Aukeran: Biz Hitza

2020/03/07 20:00 Donostia, Victoria Eugenia

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Gehiago irakurri

La intrusa: It's a wrap

2020/03/07 20:00 Donostia, Gazteszena

Amaitu da. Hau da amaiera.

Kubricken filmografiako 6 pertsonaiak honen heriotzaren berri jasotzen dute.

Orduan, beren nortasuna, existentzia eta beren dramari eta patuari forma ematen saiatuko dira, beren benetako sorkuntzari: beren niari.

Bada modurik bihotza hautsi gabe gure patua uzteko, ala nostalgiarik handienean eroriko zara azkenean?

Fisikotasunaren zentzu sendoa duen pieza, diziplina anitzeko dramaturgia baten zerbitzura dagoena, fikzio handienetik giza izaeraren esentzietarantz ehuntzen dena; pertsonaia, interprete eta pertsona gisa gure etorkizunari buruzko atzera-proiekzio ariketa bat aurkezteko.

Gehiago irakurri

Kale ikuskizuna: Keep going

2020/03/09 18:00 Donostia, Boulevard Kioskoa

Miguel Unamunokoak zioenez, iltzea behin jotzeko, ehun aldiz jo beharra dago ferra. Keep going mugimendu bat behin eta berriz errepikatzen duen dantzari baten gorputza da. Gorputza eta aske izango bada –aske egingo bagaitu– mugimendua behar duenaren izaera. Hona hemen dinamikaren aldeko aldarri bat.

  • Sortzailea: Caterina Varela, Alexis Fernández
  • Iinterpretazioa: Alexis Fernández

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/03/11 18:30 Donostia, Principal antzokia

Barakaldoko antzokian, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Eclat

2020/03/09 14:00 Donostia, Tabakalera

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Otsoa

2020/03/09 12:00 Donostia: Egia Kultur Etxea

Otsoa... garrasi bat da. Taldeak askatasun asmatu bati egindako ulu bat bezalakoa. Helmuga bat da, leku bat nora heldu beharra baitago. Prestatuenek baino ezin dute lortu hori. Ametsetako leku bat, gaur egungo gizarteari (ustez) falta zaion guztiak janzten eta inguratzen duena.

Otsoa kritika bat da egitura piramidala duten gizarte-mugimendu batzuei, zeinak indarrean baitaude gaur egun. Pieza koreografiko honek emakume aktore baten irudia darabil talde horietako bateko lider gisa; politikari bat balitz bezala eragiten die taldekideei, teledendako aurkezle bat balitz bezala, edo Gran Hermano programako egoiliarren liderra, zertarako eta dantzari taldearen jarrera- eta izaera-aldaketa ekarriko duten ekintzak zuzentzeko (ironiaz baliatuta), barne-gatazka horiek guztiak jarriko baitituzte agerian gorputz-hizkuntzaren bidez.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca
  • Interpreteak: Begoña Martin, Jordi Vilaseca, Aritz López, Helena Wilhelmsson, Ingrid Magrinyà
  • Dramaturgia: Pedro Casas, Jordi Vilaseca

Gehiago irakurri

Julien Lestel: Dream

2020/03/09 20:30 Donostia, Victoria Eugenia

Dream, gure desirarik sekretuenak ezkutatzen diren lekura garamatzan pieza, leku hori non gure larriak eta gure beldurrak babesten baitira; gehienetan guk geuk ere ezagutzen ez dugun leku bat.

Mugimendu indartsuek eta sekulako indar fisikoak sentsualitatez beteriko mundu batera eramaten gaituzte.

  • Koreografia, eszenografia: Julien Lestel
  • Dantzariak: Gilles Porte, Alexandra Cardinale, Zélie Jourdan, Roxane Katrun, Maeva Lassere, Mara Whittington, Gaël Alamargot, Florent Cazeneuve, Matisse Coelho-Mandes, Jean-Baptiste de Gimel, Ivan Julliard
  • Musika: Jóhann Jóhansson, Ivan Julliard, Nina Simon

Gehiago irakurri

La tristura: Future lovers

2020/03/09 16:30 Donostia, Tabakalera

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

Udako gaua, hiri handi baten kanpoaldean; sei gaztek, institututik unibertsitatera pasatzear, leku hartan dute jarria hitzordua edateko, dantzan egiteko, hitz egiteko eta elkarri musu emateko. Maiz ez zaigu erraza gertatzen abagune bat aurkitzea harreman erreal eta sakonak izateko nerabeekin, etorkizuneko liderrekin eta etorkizuneko maitaleekin, eta hori eszenan egin nahi genuke, esperientzia komuna sortzen saiatuz. Zorte pixka batez, zerbait erakutsiko digu gure iraganaz eta gure etorkizunaz.

  • Sortzailea: Celso Gimenez
  • Interpreteak: Pablo Díaz, Manuel Egozkue, Gonzalo Herrero, Itziar Manero, Siro Ouro, Sara Toledo

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloe Brule: Los cuerpos celestes

2020/03/10 20:30 Donostia, Victoria Eugenia

Los Cuerpos Celestesek paisaia batzuk eskaintzen ditu, non bost interpretek topo egiten baitute eta elkartu egiten baitira definiezina den zerbait aurkitzeko. Duoak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak eratzen dira, eta gogoetan sartzen bakoitzaren lekuaz eta bestearekin duen harremanaz. Unibertsoaren ikuspegi unitario eta organikotik, non dena baitago lotuta eta batak besteari eusten, Marco Vargas & Chloé Brûlék zentzumenen bidaia bat proposatzen digute etereotasunetik gorpuztasunera. Flamenkoaren eta musika elektronikoaren arteko kontrasteen aberastasunarekin jolasean, freskoa osatzen dute gizakiez, non norbanako bakoitza osagai funtsezkoa baina ezdeusa baita unibertsoko agertoki handian.

  • Zuzendaritza: Marco Vargas & Chloe Brule
  • Sorkuntza, interpretazioa: Marco Vargas, Chloe Brule, Gero Dominguez, Miguel Marin, Yinka Esi Graves 
  • Musika konposizioa: Miguel Marin

Gehiago irakurri

Sharon Fridman: Dosis de paraiso

2020/03/10 11:30 Donostia, Egia Kultur Etxea

Topo egin zuten eta nork bere burua eman zion besteari. Nahasmenduaren ohitura aurkitu zuten, besarkadaren aukera eta bakardadearen beldurra. Paradisuan irautea ez zen gertatu erraza; orainean irautea, iraganaren islarik gabe eta etorkizunaren proiekziorik gabe.

Denok gabiltza geure buruaren bila, denok bidean, hautematen gaituen eta denboraren mugak lausotzen dituen argi uherraren pean, oroimenik gabeko ostertz baterantz, bakardade beterantz, non beharbada maitasuna agertuko baita bihotz-taupadan.

  • Zuzendaritza: Sharon Fridman
  • Dantzariak: Melania Olcina, Maite Larañeta

Gehiago irakurri

Eszena dantz

2020/03/10 13:15 Donostia, Victoria Eugenia

Martxoaren 10ean 13:15ean eta 16:30ean.

Lau dantza antzezlan:

REVERSO, Victor Fernández & Igor Calonge

Kalerako duoa da Reverso, ohikoak ez diren guneetarako. Bi-bitarako sortze-prozesu bat, topaketatik eta duo fisiko zorrotz bat ekinean jartzeko beharretik sortzen dena.

FIGHT, LASALA

Gizakiak borrokarekin duen harremana antzina-antzinakoa da. Denboraren hasiera-hasieratik dator. LASALAkoek osagai funtsezkotzat dute borroka, bizitzan oro har eta dantzan bereziki.

DON'T, KISS, Fabio Liberti

Don´t, Kiss pertsonen arteko harremanetan gertatu ohi diren menpekotasun emozionalei buruzko azterketatik sortu da. Zilbor-heste etenezin batek ezarritako lotura fisikoak harreman sinboliko horren zer-nolakoa nabarmentzen du, norberak hala nahita eta hala behar duelako irauten baitu. Interpreteentzat, erronkarik handiena piezak iraun bitartean musuari eustea da. Musua, muga eta une gorena adierazten duen ukipen-puntu bat, borondate baten unea eta marruskadura anker eta animala, erraz bihur daitekeena kontzesio eta derrigortze.

PICNIC ON THE MOON, Júlia Godino i Alexa Moya (Llego Tarde)

Picnic on the Moon bi pertsonaiaren tableau vivanta da. Picnic batean daude bi pertsonaiak, eguzkitan, eta haize leunak igurzten die ilea. Ingurua zoragarria da, dekoratua akasgabea, eszenatokia ideala. Gauza bakoitza egon behar duen lekuan dago. Politegia, erreala izateko. Baina zer gertatuko litzateke eguzkia ez balitz eguzkia, eta brisa ez balitz brisa? Eta haur baten jolas txoroko txotxongiloak bagina?

Picnic on the Moonek errealitate itxuraz akasgabearen eta barne mortuaren arteko kontrastea arakatzen du. Benetan betetzen al gaitu honelako errealitate batean bizitzeak? Eta itxurakerien jolasa besterik ez balitz?

Gehiago irakurri

Angel Rojas: Ya no seremos

2020/03/11 20:30 Donostia, Victoria Eugenia

Hasiera, iritsiera, bidaia... eraldaketa, ahal dena berriro izateko. Norberaren buruari joaten uztea, bidea egoeren eta emozioen iragaite bihurtzeko, agur esan behar baitzaie ezinbestean. Jauzi egitera ausartzea, urdinaren salbatzaile izatearekin amets egitea, beltzaren arrantzale izatearekin, eta, oraindik ahal badugu, zilarra ere salbatzea datorrenari zentzua emateko.

Dagoeneko ez garenari agur esatea berriro izan ahal izatea da.

  • Zuendaritza: Angel Rojas
  • Koreografia: Angel Rojas, Sara Cano, Mercedes de Córdoba, Jose Manuel Alvarez, dantzariekin elkarlanean / en colaboración con los bailarines

Gehiago irakurri

Oztibertimendua

2020/03/14 16:00 Bunuze

Libertimendua Bunuzen.

  • 16:00 Desfilea plazagainetik
  • 17:00 Dantzari, bertsolari eta zirtzilak
  • 20:00 Afaria

Gehiago irakurri

Txiki Dantza: Barakaldoko Umeen I. Folklore Jaialdia

2020/03/14 12:30 Barakaldo

Ibarra-kaldu taldeko txikiez eta ertainez gain, beste bi talde arituko dira bertan: Barakaldoko Galiziar Etxeko Doces Lembranzas dantza-taldeko ertainen taldea eta Burgosko Villalbilla udalerriko dantza elkartea.

Egunari hasiera emateko, kalejira bat egingo da Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetan, 12:30ean hasita. Ondoren, 13:00etan, jaialdian parte hartzen duten hiru taldeen emanaldia hasiko da, pauldarren egoitzan, sarrera doakoa izanik.

Gehiago irakurri

[BERTAN BEHERA] Ilunabarrean dantzan: Patxi Montero

2020/03/15 19:00 Gasteiz, Oihaneder

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia. 

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bultzatzen duen Ilunabarrean dantzan dantzaldi zikloko azken saioa. Bosgarren urtez jarraian, dantzara hurbildu eta Euskal Herriko zein kanpoko dantzak ikasteko aukera. Horretarako urtarriletik martxora, hilabete bakoitzean folk dantzaldi bana antolatu dira. Aste honetan Patxi Montero izango da dantzaldiaren gidaria.

Ilunabarrean Dantzan 2020

Dantzaldiak, 19:00-20:30 Oihaneder kafe antzokian. 

  • Urtarrilak 19, Aniez Ceccon (Biarritz)
  • Otsailak 9, Josu Garate (Eibar)
  • Martxoak 15, Patxi Montero (Elgeta)

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Aura Teatro: Txak txak

2020/03/13 20:00 Bilbo, BBK aretoa

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

Rafa Eizagirre, Iñaki Maruri, Bitxor Pastor eta Ander Sanchez

(klake + txalaparta + pianoa) 90 min

Klakea edo oholtza gainean zapatekin sortzen den erritmoa dugu ikuskizun harrigarri honen oinarria. Estatu Batuetako rhythm tap usadioa Euskal Herrira ekarriko dute txalapartarekin uztartuz. Honez gain, piano batek soinu banda  jarriko dio ikuskariari. Errepertorioa oso anitza izango da: espatadantza jazz mundura eramanda, afrikar eta asiar erritmoak agertuko dira edota alakiketa bat umorez josiko dute. Musika eta dantza, biak batera ikuskizun bitxi, bakarra eta erakargarri batean.

*Loraldia festibalaren barruan.

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Mizel Theret: Diagonalean Zehar

2020/03/15 19:00 Bilbo, La fundición

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

Diagonalean kokatu da Mizel Theret, Iparraldeko dantza sortzailerik garaikidenetakoa. Orain bi edizio “Lekeitioak” estreinatu zuen gure festibalean, gaur, berriz, “Diagonalean zehar” koreografia plazaratuko du estreineko aldiz. Esku pilotarien keinua du abiapuntu. Pilotariaren keinu hori testuingurutik atera eta moztu egingo du koreografoak. Gero mugimendu horiek dantza abstraktu bihurtu dira. Bakarka arituko da Mizel Theret diagonal batean. Bertan pizten diren musikarik gabeko gorputz mugimenduekin harritu egingo gara. Agertoki biluzi batean, gorputz bakar bat, eta dantza soilik. Dantza araztua, errepikatzean oinarriturik, diagonal bakar batean osoki zabaltzen dena, isiltasunarekin elkarrizketan. Esperimentazio du gustuko eta horren ondorioek  gure barrenak astintzeko xede dute. 

 * Loraldia festibalaren barruan eta La Fundición aretoarekin elkarlanean.

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Haatik: Errimak bi oinetan

2020/03/19 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

Aiert Beobide eta Unai Elizasuren zuzendaritzapea.

Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertsoari mugimendua emango diote eta gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzeko asmoarekin dator Haatik Konpainia. Garai bateko, gaurko eta emanaldirako sortutako bertsoekin osatutako ikuskizun dibertigarri, berri bat da. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri du soinu bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziko duzu.

*Loraldia festibalaren barruan.

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Elirale: O!

2020/03/21 13:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

Bi saio izango dira, bata 13:00etan eta bestea 17:00etan.

(dantza garaikidea, 3 urtetik aurrera) 30 min

Domo itxura duen karpa txiki baten barruan dantzari bat. Ikusleak hiru urtetik aurrera. Dantzariak kantari ekingo dio. Gertu-gertu dantza garaikidea eta herri tradizioa. Hunkidura kuttunak. Irudika dezagun itsaso zabalean harri bat altxatzen. Handitasunean koskorra. Mitologiaren izadi bat, agian. Lurralde miresgarri honetan mugimenduak eta haren itzalak harritzen gaitu. Espazio zirkular honetan ikusle ttipiak eta handiak partaide dira. Iparraldetik datorkigu proposamen artistiko xarmangarria.

*  Loraldia festibalaren barruan. Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) elkarlanean.

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Alos Quartet XX urte

2020/03/21 20:30 Bilbo, Euskalduna jauregia

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

Xabier Zeberio, Lorena Núñez, Francisco Herrero eta Ivan Carmona. Aukeran dantza konpainia, Amaia Elizaran, Natxo de Felipe, Anton Latxa, Bixente Martinez, Gorka Hermosa eta Aitor Etxebarria.

Nahiz eta hari laukote honek formazio klasikotik abiatu, sortzen duten musika haratago doa. Sensibilitatea, soiltasuna, tradizioa eta iturri anitzetatik edaten baitu lakoteak. “Lau” izeneko diskoa kaleratu du aurreko urtean eta horrekin batera taldearen 20. urteurrena ospatu nahi du. “Lau” lan biribila da, melodia iradokitzailez beterik eta kontzertu honen oinarria. Sormen festa honetara bi dantza unibertso gonbidatu dituzte. Alde batetik, Aukera Dantza Konpainia sustraietatik sortzen diren soinuei kolore eta mugimenduz janzteko. Bestaldetik, Amaia Elizaran, dantza garaikidearen irudimena eszenaratzeko. Ikuskizun ikusgarria. Edertasunaren ispilu musikala. Gure kultur iruditeria berriari soinu-banda samurra jartzen diona.

* Loraldia festibalaren barruan.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Kenophobia

2020/03/12 11:30 Donostia, Egia kultur Etxea

"Amaitu da festa. Jendeak alde egin du, dena dago hutsik, beldurra sentitzen hasi naiz".

Kenophobia hitzak hutsari beldur irrazionala izatea esan nahi du, eta lotura zuzena du bakardadeari zaion beldurrarekin. Pertsonaia bakoitzak bere beldurrak eta hutsuneak erakutsiko ditu, eta gai izango dira beren traumak garrasika esateko eta jendaurrean ospatzeko.

Fitxa

  • Zuzendaritza: Osa+Mujika
  • Dramaturgia, koreografia: Jaiotz Osa
  • Iinterpreteak: Raymond Naval, Oihana Varela, Jaiotz Osa
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Jantziak. eszenografia: Xabier Mujika
  • Argazkia: Mariló Míguez
  • Bideoa: Etanowski
  • Ekoizpena, banaketa: Osa +Mujika

*Dferia azokaren barruan.

Gehiago irakurri

Ballet Jazz Montreal

2020/03/13 20:00 Gaiarre antzokia

Geneviève Salbaing, Eva Von Genscy eta Eddy Toussaint-en lankidetzaren ondorioz, BJM (Les Ballets Jazz de Montréal) sortu zen 1972an. Errepertorioko konpainia horrek ballet klasikoaren teknikan, zehaztasunean eta estetikan oinarritua, dantza garaikideko ikuskizunak sortzen, ekoizten eta  aurkezten ditu.

Nazioarteko dantza-panoraman sartuta, Les Ballets Jazz de Montréal konpainia etengabe hazi da, 1972an sortu zenez geroztik ezaugarritu duten bizitasun eta
irekitasunarekin hazi ere. 1998an zuzendari artistiko izendatu zutenetik, Louis Robitaille-k forma koreografiko berrietara irekita dauden publikoetara bideratu du
konpainia.

Gaur egun, BJMk dantza klasikoko, jazzeko eta dantza garaikideko teknikak antzerkiarekin, zirkuarekin, arte bisualekin eta musika modernoarekin konbinatzen ditu
besteak beste. Gure hirira egingo duen lehen bisitan, hiru koreografia aurkeztuko ditu: Soul, O balcao de amor eta Casualties of memory.

Egitaraua / Programa:

Soul

  • Koreografia / Coreografía Andonis Foniadakis
  • Musika / música : Ball and Chain
  • Dantzaria / Intérpretre: Angel Forrest (9m)

O balcao de amor

  • Koreografia / Coreografía : Itzik Galili / Kubako
  • musikak / músicas cubanas (20m)
  • Musika / Música: Pérez Prado

Casualties of memory

  • Koreografia / Coreografía: Itzik Galili
  • Musika / Música: Les Frères Grand (35m)

Gehiago irakurri

Gorria

2020/03/13 21:00 Galdakao, Torrezabal kultur etxea

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Circle of Trust & Logela: Codice

2020/03/14 20:00 Irun, Amaia KZ

Circle of Trust eta Logela multimedia konpainiak Codice lana emango dute.

Bidai bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna. 

5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak 

5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak

5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu

Fitxa

  • Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón
  • Produkzioa: Toño Monzón
  • Coreografías: Circle Of Trust
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo sorkuntza: Imanol Garaizabal / Bideo sorkuntzaren audioa: Ander Garaizabal / Audioa: R de Rumba
  • Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno. “Txutxi”Carlos Samaniego. ”Sama”
  • Iraupena: 55 min

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Myriam Perez Cazabon: "HIRU (3)"

2020/03/18 17:00 Donostia, Tabakalera

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

LABO GO22.
Sortutakoak 15 aukeratutako proiektua.

  • 17:00 - 19:30 Entsegu irekia.
  • 19:30 - 20:30 Erakustaldia + Solasaldia.

HIRU(3) aukera berriak eraikitzeko helburuarekin planteatutako Myriam Perez Cazabon koreografoaren proiektu berria da, sorkuntza prozesuari eta ibilbideari garrantzia eman nahi diona. Laborategi ideia batetik abiatuta, ikerketan eta kontzeptuen transmisioan sakonduz, prozesuari beharrezko denbora eskeintzeko ahalegina da. Biltzen ditu, beraz, sormen prozesurako lan-egitura sendo bat garatzeko eta lengoaia pertsonala definitzeko helburuak, zeinak oinarritzat hartuz, material koreografikorekin esperimentatzeko aukera erreztuko duten. Komunikazioaren eraikuntzan beharrezkoak diren entzutean eta begiradan sakontzenko saiakera da.

HIRU(3), hiru bizikidetza atal edo espazio eszenaratzen dituen ez-ohiko espazioetarako dantza-lan esperimental bat da. Gertaerek izaera zikliko bat izan ohi dute. Haisera, korapiloa eta amaiera. Edo hurrengo hasiera bat… Gertaera orok bere ondorioa baitu. Hiru atal, non distantziak eta denborak eragina duten, non pertsonaien arteko erlazioek eta begiradek dimentsio desberdinak hartzen dituzten: hiru pertsona, hiru gune eta hiru une. Lehen, orain eta gero…

Egun desegonkortasuna nagusi den garaia izanik, gertaeren izaera ziklikoa isladatu nahi du HIRU(3)-k: oreka eta desorekaren arteko muga zehazgabea, joan-etorrien errepikapen mugagabea. HIRU (3) eraldatzeari buruz ari baitzaigu, begietara begiratzeari buruz. Eta aukera berriei buruz: “El encuentro. Los ojos. Una despedida. Y los espejos”. INVISIBLE – Victor Iriarte. Zimendu zehatzetatik habiatutako pieza moldagarri eta eraldagarri bat da, une bakoitzean bizigarria dena. Etengabeki eraikitzen den dantza lana.

Fitxa

  • Dantzariak: Eneko Gil, Leire Otamendi, Beñat Urretabizkaia, Olaia Valle.
  • Kanpo begirada: Mizel Theret.
  • Zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon.

Gehiago irakurri

Flamenko jaialdia: Emakume ohiu bat

2020/03/13 20:30 Andoaine, Bastero kulturgunea

Emakume ausart eta solidarioek III. Flamenko Jaialdia eskainiko dute, "Emakume oihu bat" izenarekin. Bertako zein nazioarteko flamenko artistak arituko dira emakume berdintasun eskubideen alde lan egiten duen erakunde baten aldeko dirua biltzeko helburuarekin.

Oraingo honetan Arrats Elkarteari emango zaio bildutakoa, pertsonen baliabide sozial eta juridikoen alde lan egiten jarrai dezaten.

  • Hembra Alpha - Agujetas Chico & Beatriz Morales
  • Flamenca de Sal - Compañía Flamenca Kelian Jiménez & Soledad Ruz
  • Danilel-a Yara Vergara
  • Aritz Salamanca
  • Analia Bellydance
  • Lunas de Mar

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Brodas Bros: Around the world

2020/03/21 20:30 Eibar, Coliseo antzokia

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.

Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperien­tzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!

Gehiago irakurri

Muxikoak

2020/03/15 11:15 Angelu, 5 kantoinetako plaza

Mutxikoak, Amalabak eta Semek alaiturik.

Gehiago irakurri

Irradaka

2020/03/15 13:00 Astigarraga, Foruen plaza

Irradaka dantzatuko da. Emakume dantza da, udaberria eta haziak ereiteko garaia ospatzeko, eta emakumeek dantzatu bitartean abestu ere egiten dute. Antolatzailea: Astigar dantza taldea

Gehiago irakurri

ATALAK 2020 3. topaketa

2020/05/28 18:00 Online

Konfinamendua eta bere eragina (1): Sorkuntza

  • Data: Maiatzaren 28a, osteguna, 16:00
  • Bideratzailea: Idoia Zabaleta (Azala)
  • Partaideak: Matxalen Bilbao, Larrua proiektua, Carmen Larraz, Nando Piñeiro, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera, Roberto Gomez de la Iglesia (C2 + 1)

Areto birtualean sartzeko:

  • Lotura: https://us02web.zoom.us/j/82746185846
  • Bilerako identifikazio-zenbakia (ID): 827 4618 5846

Gehiago irakurri

ATALAK 2020 4. topaketa

2020/06/04 18:00 Online

Konfinamendua eta bere eragina (2): Publikoarekiko topaketa: jaialdiak eta espazioak

  • Data: Ekainaren 4a, osteguna, 16:00
  • Bideratzailea: Laura etxeberria (La Fundición)
  • Partaideak: Ana Lopez (Barakaldo antzokia), OARA (Akitani Berriko Arte Bulegoa), DNA Jaialdia, Gasteizko antzoki-sarea,  Mallandain Ballet Biarritz, Nekane Basterretxea (Sarea), Teatro de la Abadia

Areto birtualean sartzeko:

  • Lotura: https://us02web.zoom.us/j/82746185846
  • Bilerako identifikazio-zenbakia (ID): 827 4618 5846

Gehiago irakurri

ATALAK 2020 5. topaketa

2020/06/11 18:00 Online

Mediaziorako esperientziak, tresnak eta metodologiak

  • Data: Ekainaren 11, osteguna, 16:00
  • Bideratzailea: Irene Intxausti (Teklak)
  • Partaideak: Malandain Ballet Biarritz, Tabakalera, Teklak / Teatro Paraiso, Cach, Baionako Eskola, Dantzaz

Areto birtualean sartzeko:

  • Lotura: https://us02web.zoom.us/j/82746185846
  • Bilerako identifikazio-zenbakia (ID): 827 4618 5846

Gehiago irakurri

ATALAK 2020 6. topaketa

2020/06/25 18:00 Online

Dantza dokumentazioarako erakundeak eta artxiboak

  • Data: Ekainaren 25a, osteguna, 16:00
  • Bideratzailea: Jon Bagües (Eresbil)
  • Partaideak: AMAEN (Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboa), Eresbil, Gipuzkoako Dantzagunea, Euskal Kultur Erakundea, Malandain Ballet Biarritz, Scott de Lahunta (Motion Bank)

Areto birtualean sartzeko:

  • Lotura: https://us02web.zoom.us/j/82746185846
  • Bilerako identifikazio-zenbakia (ID): 827 4618 5846

Gehiago irakurri

Aiko: Dantzagunea

2020/05/14 18:30 Online

Aikoren "Dantzagunea" 90 minutuko asteroko saioa, 18:30-20:00.

Eskola sesio bakoitza aste betez gutxienez sarean grabatuta eta ikusgai izango duzue, horrela, komeni zaizuen ordutegian ikusi/erabili ahal izateko.

Klase birtuala

Gehiago irakurri

Hondarribia Dantzan: Iurretako Dantzariak

2020/05/19 18:00 Online

Iurretako Mikel Deuna dantza taldea. Elkarrizketa, 18:00-19:00 bitartean Antxeta irratian eta sare sozialetan.

Gehiago irakurri

Hondarribia Dantzan: Oier Araolaza

2020/05/21 18:30 Online

Oier Araolaza. Genero identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan. Elkarrizketa, 18:30ean sare sozialetan.

Gehiago irakurri

Hondarribia Dantzan: Erromeria

2020/05/22 19:00

Erromeria zuzenean, Kemeneko musikariekin. 19:00etan sare sozialetan.

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Iker Arrue

2020/05/19 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Bertha Bermudez

2020/05/20 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Amaia Elizaran

2020/05/21 11:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Oihana Varela

2020/05/25 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Jone San Martin

2020/05/26 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Igor Calonge

2020/05/27 00:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Aritz Lopez

2020/05/29 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Kukai

2020/05/22 11:00 Online

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Iker Arrue

2020/06/01 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Eneko Gil

2020/06/02 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Bertha Bermudez

2020/06/03 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Alain Maia & Ibon Huarte

2020/06/04 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Oihana Varela

2020/06/08 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Aritz Lopez

2020/06/09 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Igor Calonge

2020/06/10 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantzagunea: Amaia Elizaran

2020/06/11 10:00 Online

Teknika koreografikoko mantentze-saioak. 

Areto birtualera sarrera eta informazioa

Gehiago irakurri

Dantza saio birtuala

2020/06/18 19:00 Facebook

Dantza saio birtuala Durangoko Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin dantza taldeen eskutik, Facebook-en. Gaur eguneko egoera egokitutako Euskal Jaietako egitaraua plazaratu du Durangoko udalak aurtengoan.

Gehiago irakurri

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa

2020/07/07 19:30 Bilbo, Guggenheim

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Gehiago irakurri

Dani Hernandez: Entsegu irekia

2020/07/02 20:00 La Fundición

Entsegua, hizketaldi performatiboa. Publikoki erakutsitako ariketa. Entsegua, arrakala edota esperimentazioa bezalako kontzeptuen abiapuntua markatuko duen praktika artistikoaren erakustaldia. Flamante eta Dani Hernandezen arteko topaketa ere bada. Flamenkoaren eta orainaldiaren bilketan aritu dira bi artistak bakoitza bere bidetik. Identitate flamenko purua eta bere aldakortasuna. Sinbolo tradizionalei esanahi berria eman eta gorputza eta soinuari dagozkion egungo praktiketan txertatu nahi dituzte.

  • Zuzendaritza: Dani Hernandez
  • Dantzaria: Dani Hernandez
  • Soinua: FLAMANTE (aka Derek Van Den Bulcke)
  • Bideoa eta fotografia: Derek Van Den Bulcke
  • Irudiaren diseinua: Dani Hernandez
  • Jantzigintza: Alberto Sinpatran eta Dani Hernandez
  • Argiteria: Dani Hernandez

Gehiago irakurri

Koldo Arostegi: Bobo

2020/07/04 20:00 La Fundición

Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.

  • Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegi
  • Argien diseinua: Marc Kanou
  • Jantziak: Patricia Arostegi
  • Argazkiak: Dani Hernandez

Eskerrik asko laguntza artistikoagatik: Jon Munduate, Dani Hernandez, Olatz de Andres, Neus Villa, Isaak Erdoiza.
Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian Getxo, Bilbo Eszena.

Koldo Arostegi

Koldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Jesús Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainia, NuxCompany, eta La ejecutora. Jerome Belen “The show must go on” piezan ere parte hartu du.
2018an Performing Gender europar proiektuaren parte diren bost koreografo gorakorretako bat izateko hautatu zuten. Azken urteetan Angela y Koldo bikoa osatu du, Angela Peris Alcantudekin batera. “Un Cuerpo Sinvergüenza“ eta “Alles” piezak hainbat herrialdetan aurkeztu dira.

Gehiago irakurri

Lucia Lakarra eta Matthew Golding: "Reencuentro en Danza"

2020/07/07 19:30

Itzultzeko, berriro elkartzeko, zuzenekoak ematen duen zirrara sentitzeko unea da. Lucía Lacarrak dantzarekin eta ikus-entzuleekin berriro elkartzeko asmo sendoa du, eta onena, zalantza barik, Arriaga Antzokiko eszenatokian Matthew Golding bere partenaire-arekin egitea izango da.

Lucia Lakarra, mundu mailan oihartzun handiena duen dantza munduko gure artista eta nazioartean ospe handia duen Matthew Golding koreografoa. Elkarrekin goi mailako edertasuna duten irudiak erakusten dituzte, hainbat pieza integratuko dituen ikuskizun ederraren bitartez, beste batzuen artean Tchaikovski edo Vivaldiren musikak Petipa edo Edwaard Liangren koreografiekin uztartuz. Eta ikuskizunak Bilbao Sinfoniettaren zuzeneko musika interpretazioa ere izango du.

  • Dantzariak: Lucia Lakarra, Matthew Golding
  • Interpretazio musikala: Bilbao Sinfonietta, Hari Laukote, Pianoa, Biolontxeloa
  • Produkzioa: Teatro Arriaga

Gehiago irakurri

Iruñea: trokeo-dantzak eta soka-dantza

2020/07/05 12:30 Iruñea, Gotorlekua

Duguna dantza taldeko dantzariek trokeo-dantzak eta soka-dantza egingo dituzte Iruñeako Gotorlekuan udal txistulari eta gaiteroekin batera.

Sarbidea 400 pertsonentzat mugatua.

Gehiago irakurri

Kukai: Kirol legez / Fair Play

2020/07/03 22:00 FErremteria, Fanderiako Futbol Zelai Txikia

Errealaren enkargu batetatik sortzen den ikuskizuna. Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Joku zelaia eszenatoki bihurtzen da eta eszenatokia joku zelaia da. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna… aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak. Kirolean eta artean. Jokalariak eta jokulariak. Euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitatearen parte bilakatuz.

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: Jon Maya Sein
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Urko Mitxelena
  • Zuzeneko DJa: Zigor Lanpre DZ
  • Jantziak: Iraia Oiartzabal Argiztapena: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta eta Nagore Martínez
  • Konpainia: Kukai Dantza

Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 1ean, goizeko 10:00etan jarriko dira eskuragarri.
  •  https://bibe.me
    (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
  • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
    (agortu arte edo uztailaren 2ko 12:00ak arte)

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Freshcool

2020/07/04 20:00 Gorliz, eskolako patioan

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela. “FreshCool” ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. 

  • Egilea / Koreografia: Aritz Salamanca, Tío Teronen Semeak
  • Zuzendaritza: Aritz Salamanca
  • Antzezleak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain, Alai Goñi
  • Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien,Gorka Daguerresar, Mikel Zubiria

*Doan, (Gonbidapenak Turismo Bulegoan)

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Freshcool

2020/07/09 20:00 Lasarte, Okendo Plaza

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela. “FreshCool” ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. 

  • Egilea / Koreografia: Aritz Salamanca, Tío Teronen Semeak
  • Zuzendaritza: Aritz Salamanca
  • Antzezleak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain, Alai Goñi
  • Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien,Gorka Daguerresar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Idi Begi

2020/07/09 20:30 Bilbo, La Fundicion

Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca.
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
  • Musika: Bach, Machinefabriek.

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Block

2020/07/09 20:00 Bilbo, La Fundicion

Amaia Elizaranek aurkezten dien Block ikuskizuna Gipuzkoako Dantzagunea kolaboratzailea den Karrikan deialdiaren barruan egindako pieza da. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume horiek gorputzen arteko harremana dute, kontrako indarrak eta blokeoak sortuta. Hori guztia, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

Bi emanaldia egingo dira, bata 19:00etan eta bestea 22:15ean.

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Musika: Lander Zalakain
  • Produkzioa: Jokin Elizaran
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
  • Kanpo-aholkularia: Marti Güell
  • Kolaboratzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura (Egiako kultur etxea)

Gehiago irakurri

Arnau Perez: Young Blood

2020/07/09 21:30 Bilbo, La Fundicion

Bide berriak garatzeko kemena, sormena eta inplikazioa duten gazteen belaunaldi hau gara, baina gizarte honen jarrerak eten egiten du. Leku bakoitzean asko dugu esateko eta aldarrikatzeko. Ikusten gaituzue. Prest gaude, baina zuek al zaudete?

  • Koreografoa: Arnau Pérez
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Olympia Kotopoulos, Arnau Pérez
  • Musika: Borja Rodríguez (originala)

Young blood sortu zuenean, hainbat sari jaso zituen Madrilgo 32. Lehiaketa Koreografikoan, horien artean publikoaren saria, epaimahai gaztearena eta dantzari bikainarena (American Dance Festivalerako beka bat emanez).

24. Masdantzako koreografia onenaren saria.

Gehiago irakurri

Full Time Company: Moi-Je

2020/07/09 21:00 Bilbo, La Fundicion

2019ko Madrilgo Lehiaketa Koreografikoaren 1. saria

Geure buruaz dugun ideia ez da zelula bizien organismo batena, beste zerbait baizik. Kontzeptu abstraktuen eraikuntza mentala (edo psikologikoa) gara, Ni edo Ego deitzen dugun horretan emaitza ematen duena. Bestearen begiradan behatzen, islatzen eta gauzatzen den Ego bat. Ispilu bihurtzen gaituen kanpoko begirada bat, bizitzan eboluzionatzeko ezinbestekoa dena, baina geure barne-entzutearekin desorekatuta, emaitza gisa bilakaera desorekatu, itxuraldatu eta hauskorra dakarrena. Barrura begiratzeak entzuten uzten gaitu, distrakziorik gabe eta harmonian. Kanpotik datorrenarekiko eta gugan dagoena adierazten duenarekiko arretaren oreka bidezkoan, eta norberaren entzutean, kanpoko distrakziorik gabe, ziurtatzen da gure ezagutza osoa, Izaki osoa den aldetik.

  • Zuzendaritza eta Koreografia: Fabian Thomé
  • Antzezleak: Edoardo Ramírez eta Fabian Thomé
  • Jatorrizko musika: Woojae Park eta Miguel Marín Pavón
  • Argiak: Gloria Montesinos
  • Jantziak: Jan-Jan van Essche
  • Argazkilariaren izena: Gorka Bravo Photography, Andrea Mendez Criado
  • Ekoizpena: andrea Mendez Criado
  • Banaketa: Valeria Cosi
  • Honen babesarekin: Madrilgo Udala, 124; 2. urratsa. Madrilgo Lehiaketa Koreografikoa
  • Fabián Thomé zuzendari eta koreografoak sortutako Full Time Companyk dantza une baten, soinu baten, emozio baten, xuxurla baten bidez aurkeztea du helburu, hainbat estilo eklektiko dituen mezu aldakor bat bidaltzeko.

Jatorrizko fusio horrek dantza adierazteko modu paregabea ekarri du, betiere bide artistiko horretatik bidaiatuz, musikaren, sentimenduen, adierazpenen arteko lotura komun gisa.

Argudio nagusi honen bidez gure emozioak mugimendu bihurtzen ditugu, betiere gure espazio magikoa erabiliz: eszenatokia.

Gehiago irakurri

Kukai: Erritu

2020/07/09 20:00 Donostia, San Telmo Museoa

Sarrerak 15 eurotan daude salgai, jadanik museoko leihatilan -museoko eta Donostia Kulturaren bazkideentzako ohiko deskontuarekin- eta Donostiako Turismo bulegoan eta webgunean ere -SSCard /Basque Card deskontuarekin- . Museoak koronabirusaren aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko ditu, eta publikoak maskara izan beharko du.

Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketa da Erritu. Taldeak ikuskizunari buruz diona: ""Erritu" bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren egoera desberdinak zeharkatzen ditu, naturari eta komunitateari dagokienez, banakako eta taldeko igarotze-errituen bidez. Jaiotzatik kaosera, bakardadearen basamortutik, topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iristen diren egoerak.

Errituak zubi dira gure existentzia indibidualaren -iraganaz, orainaz, etorkizunerako promesez eta aukerez betea- eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren -erreferentziala beti, baina baita mugimenduan eta aldaketan ere- arteko loturen zentzua aurkitzen saiatzeko. Espiritualtasuna, samurtasuna eta erabaki pertsonala elkarri eskutik helduta, finean kolektiboa den bidaian, kontzienteenen ibilbideen eragina duen arren.

Erritu-n dantza ulertzeko bi modu elkartzen dira. Bi hizkuntzen arteko desberdintasuna aberastasuna eta erakargarritasuna dira. Sharon Fridmanen lanak fisikotasun eta mugimendu-kalitate berri bat eskaintzen die Kukaiko dantzariei, contact delakoan oinarritutakoa, bere ohiko mugimenduen garbitasun eta bizitasunarekin modu aberatsean kontrastatzen eta osatzen duena."

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga Eta Urko Mitxelena
  • Espazio Eszenikoa: 4 Play
  • Jantzien Diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen Diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia Aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza

Gehiago irakurri

Kukai: Erritu

2020/07/10 20:00 Donostia, San Telmo Museoa

2020/07/12 19:00 Donostia, San Telmo Museoa