Kukai: Erritu
- https://dantzan.eus/agenda/copy2_of_kukai-erritu-15
- Kukai: Erritu
- 2020-07-12T19:00:00+02:00
- 2020-07-12T23:59:59+02:00
- Sarrerak 15 eurotan daude salgai, jadanik museoko leihatilan -museoko eta Donostia Kulturaren bazkideentzako ohiko deskontuarekin- eta Donostiako Turismo bulegoan eta webgunean ere -SSCard /Basque Card deskontuarekin- . Museoak koronabirusaren aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko ditu, eta publikoak maskara izan beharko du. Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketa da Erritu. Taldeak ikuskizunari buruz diona: ""Erritu" bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren egoera desberdinak zeharkatzen ditu, naturari eta komunitateari dagokienez, banakako eta taldeko igarotze-errituen bidez. Jaiotzatik kaosera, bakardadearen basamortutik, topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iristen diren egoerak. Errituak zubi dira gure existentzia indibidualaren -iraganaz, orainaz, etorkizunerako promesez eta aukerez betea- eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren -erreferentziala beti, baina baita mugimenduan eta aldaketan ere- arteko loturen zentzua aurkitzen saiatzeko. Espiritualtasuna, samurtasuna eta erabaki pertsonala elkarri eskutik helduta, finean kolektiboa den bidaian, kontzienteenen ibilbideen eragina duen arren. Erritu-n dantza ulertzeko bi modu elkartzen dira. Bi hizkuntzen arteko desberdintasuna aberastasuna eta erakargarritasuna dira. Sharon Fridmanen lanak fisikotasun eta mugimendu-kalitate berri bat eskaintzen die Kukaiko dantzariei, contact delakoan oinarritutakoa, bere ohiko mugimenduen garbitasun eta bizitasunarekin modu aberatsean kontrastatzen eta osatzen duena." Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga Eta Urko Mitxelena Espazio Eszenikoa: 4 Play Jantzien Diseinua: Ikerne Gimenez Argiztapen Diseinua: David Bernués Dramaturgia Aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo Ekoizpena: Kukai Dantza
2020/07/12 19:00-23:59
Donostia, San Telmo Museoa
Sarrerak 15 eurotan daude salgai, jadanik museoko leihatilan -museoko eta Donostia Kulturaren bazkideentzako ohiko deskontuarekin- eta Donostiako Turismo bulegoan eta webgunean ere -SSCard /Basque Card deskontuarekin- . Museoak koronabirusaren aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko ditu, eta publikoak maskara izan beharko du.
Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketa da Erritu. Taldeak ikuskizunari buruz diona: ""Erritu" bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren egoera desberdinak zeharkatzen ditu, naturari eta komunitateari dagokienez, banakako eta taldeko igarotze-errituen bidez. Jaiotzatik kaosera, bakardadearen basamortutik, topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iristen diren egoerak.
Errituak zubi dira gure existentzia indibidualaren -iraganaz, orainaz, etorkizunerako promesez eta aukerez betea- eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren -erreferentziala beti, baina baita mugimenduan eta aldaketan ere- arteko loturen zentzua aurkitzen saiatzeko. Espiritualtasuna, samurtasuna eta erabaki pertsonala elkarri eskutik helduta, finean kolektiboa den bidaian, kontzienteenen ibilbideen eragina duen arren.
Erritu-n dantza ulertzeko bi modu elkartzen dira. Bi hizkuntzen arteko desberdintasuna aberastasuna eta erakargarritasuna dira. Sharon Fridmanen lanak fisikotasun eta mugimendu-kalitate berri bat eskaintzen die Kukaiko dantzariei, contact delakoan oinarritutakoa, bere ohiko mugimenduen garbitasun eta bizitasunarekin modu aberatsean kontrastatzen eta osatzen duena."
- Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
- Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga Eta Urko Mitxelena
- Espazio Eszenikoa: 4 Play
- Jantzien Diseinua: Ikerne Gimenez
- Argiztapen Diseinua: David Bernués
- Dramaturgia Aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
- Ekoizpena: Kukai Dantza