Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Eszena dantz

Dokumentuaren akzioak

Eszena dantz

Noiz 2020/03/10
13:15
Non Donostia, Victoria Eugenia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Martxoaren 10ean 13:15ean eta 16:30ean.

Lau dantza antzezlan:

REVERSO, Victor Fernández & Igor Calonge

Kalerako duoa da Reverso, ohikoak ez diren guneetarako. Bi-bitarako sortze-prozesu bat, topaketatik eta duo fisiko zorrotz bat ekinean jartzeko beharretik sortzen dena.

FIGHT, LASALA

Gizakiak borrokarekin duen harremana antzina-antzinakoa da. Denboraren hasiera-hasieratik dator. LASALAkoek osagai funtsezkotzat dute borroka, bizitzan oro har eta dantzan bereziki.

DON'T, KISS, Fabio Liberti

Don´t, Kiss pertsonen arteko harremanetan gertatu ohi diren menpekotasun emozionalei buruzko azterketatik sortu da. Zilbor-heste etenezin batek ezarritako lotura fisikoak harreman sinboliko horren zer-nolakoa nabarmentzen du, norberak hala nahita eta hala behar duelako irauten baitu. Interpreteentzat, erronkarik handiena piezak iraun bitartean musuari eustea da. Musua, muga eta une gorena adierazten duen ukipen-puntu bat, borondate baten unea eta marruskadura anker eta animala, erraz bihur daitekeena kontzesio eta derrigortze.

PICNIC ON THE MOON, Júlia Godino i Alexa Moya (Llego Tarde)

Picnic on the Moon bi pertsonaiaren tableau vivanta da. Picnic batean daude bi pertsonaiak, eguzkitan, eta haize leunak igurzten die ilea. Ingurua zoragarria da, dekoratua akasgabea, eszenatokia ideala. Gauza bakoitza egon behar duen lekuan dago. Politegia, erreala izateko. Baina zer gertatuko litzateke eguzkia ez balitz eguzkia, eta brisa ez balitz brisa? Eta haur baten jolas txoroko txotxongiloak bagina?

Picnic on the Moonek errealitate itxuraz akasgabearen eta barne mortuaren arteko kontrastea arakatzen du. Benetan betetzen al gaitu honelako errealitate batean bizitzeak? Eta itxurakerien jolasa besterik ez balitz?

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2021 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Azaroa 2021 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Abendua 2021 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031