Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Kaskarotak

2019/03/03 09:00 Uztaritz

Uztaritzeko Kaskarotak eskean ibiliko dira etxez-etxe. Hona hemen inauterietako programa:

Otsailak 23 larunbata
  • Goizean, Arruntza auzon, Kaskarotak etxez etxe

Otsailak 24 igandea

  • 9:00 Saint Michel auzoan kaskarotak etxez etxe.
  • 11:00 Heraitze auzoa kaskarotak etxez etxe.
  • 11:30 Heraitzen, Mutxikoak Erdizka taldearekin.

Martxoak 3 igandea

  • 9:00 Kaskarotak eta Kaskarot ttikiak etxez etxe, Hiribehereko auzoan eta Purgon eguerditik goiti.
  • 11:30 Elizaren aitzinean, meza nagusiaren ondotik Kaskarot taldeen elgarretaratzea.

Gehiago irakurri

Kotilunak

2019/02/28 18:30 Uztaritz

Hartzaro festibalaren karietara Uztaritzeko Kotilunak karriketan zehar. 

Martxoak 5 asteartean ere 7:45ean animazio karriketan, Uztaritzeko Kotilunak.

Gehiago irakurri

Kabalkada irudietan

2019/02/27 20:30 Uztaritz

Uztaritzeko Hartzaro festibalaren baitan Kabalkada irudietan. Kabalkadako momentu hoberenen filmaren emanaldia. Sarrera irekia eta dohainik.

Gehiago irakurri

Tutak eta Zirt Zart

2019/02/28 19:00 Uztaritz, Hiribehere pilota plazan

Hartzaro festibalaren karietara, Tutak eta Zirt Zart.

Ohidura zaharrek berriz ospatzeko, ostegun gizena kari, herriko ikusgarria, toberak, sorkuntzak, Burrunka eta Afika Damboren perkusioak, Zirtzil, ASCA, Izartxo taldearen parte hartzearekin.

Toberak: Aritz Videgain, Zirt Zart koreografoa: Sandrine Paralieu - Makil Dantzaren sorkuntza: Jose Cazaubon eta Izartxo Taldea - Produkzioa: Herri Soinu.

Gehiago irakurri

Zirtzilak

2019/03/05 18:30 Uztaritz

Uztaritzeko Hartzaro festibalaren baitan Zirtzilak karriketara irtengo dira.

Zirtzilek eta ihauterietakoek plaza hartzen dute: dantzak, musikak eta auziaren hastapena. Ibilbidea Purguko pilota plazaruntz abiatuko da. Elizaren aitzinean Maia dantzaren agerraldia. Antza plazan: Hartza dantzaren agerraldia.

Gehiago irakurri

Hartzaro festibala

2019/02/22 19:00 Uztaritz

Hasi dira inauteriak Uztaritzen, joan den otsailaren 15etik martxoaren 5era arte egitarau zabala antolatu dute. Neguko festen barruan, Hartzaro festibala antolatzen dute Uztaritzen. Udaberriari ongi etorria ematea dute helburu, ohitura eta sorkuntza oinarrian dituztela, gazteek, haurrek, helduek eta zaharrek denek batera ospatzen dituzte festak.

23. edizio honetan, areto barruko zein kaleetako emanaldiak eta ekintzak antolatu dituzte. Uztaritzeko taldeekin batera (Uztaritzeko Txistulariak, Gaita Luze, Erdizka taldea) Aukeran, Manez eta Kobreak, Zarena Zarelako, So-k, Izartxo, Üda Batez, Jarauta 69 edota Kli-K Txaranga arituko dira Uztaritze eta auzoetan. Guztira bostehun bat dantzarik, musikarik eta antzerkilarik hartuko dute parte jaialdian.

Egitaraua

Otsailak 22 ostirala
  • 19:00 Lapurdi gela - Ur Begiren mintzaldia «Euskaldunak eta itsasoa» Pasaiako Albaolaren Xabier Agotek emanik.
Otsailak 23 larunbata
  • Goizean, Arruntza auzon, Kaskarotak etxez etxe
  • 20:30ean, Arruntzako elizan, Kontzertua Manez eta Kobreak. Sarrera: 12€

Otsailak 24 igandea

  • 9:00 Saint Michel auzoan kaskarotak etxez etxe.
  • 11:00 Heraitze auzoa kaskarotak etxez etxe.
  • 11:30 Heraitzen, Mutxikoak Erdizka taldearekin.

Otsailak 27 asteazkena

  • 19:00 Festibalaren estrenaldia hautetsi, elkarte eta lanteki partaideekin, gomitarekin Jan eta edan Latsa elkarteak antolaturik eta Kiki Bordatxok alaiturik.
  • 20:30 Kabalkada irudietan. Kabalkadako momentu hoberenen filmaren emanaldia. Sarrera irekia eta dohainik.
Otsailak 28 osteguna
  • 18:30 karriketan zehar Uztaritzeko Kotilunak
  • 19:00 Hiribehere pilota plazan – Tutak eta Zirt Zart. Ohidura zaharrek berriz ospatzeko, ostegun gizena kari, herriko ikusgarria, toberak, sorkuntzak, Burrunka eta Afika Damboren perkusioak, Zirtzil, ASCA, Izartxo taldearen parte hartzearekin. Toberak: Aritz Videgain, Zirt Zart koreografoa: Sandrine Paralieu - Makil Dantzaren sorkuntza: Jose Cazaubon eta Izartxo Taldea - Produkzioa: Herri Soinu.
  • Ondotik erromeria Latsan, Kli-K Txarangak alaiturik.

Martxoak 1 ostirala

  • 20:30 Kiroletan, Gaita Luze (lehen partea) Aukeran 20 urte. Sarrera: 12€
  • 23:30 Uztaritzeko Gaztetxean, Kontzertuak: Xeiki taldea eta Patcha Mama dantzaldi taldea. Dohainik.

Martxoak 2 larunbata

  • 11:00 Latsa gelan, "19 eta 20. mendeko musika eta dantzen praktikak Uztaritzen" mintzaldia Pierre Hairak emanik.
  • 16:30 Kiroletan, Zarena Zarelako (Hariz Hari), So-K (Topa-K) eta Izartxo (fandango, Su Jauzia, Birubi). Sarrera: 7€.
  • 20:30 Kiroletan, Bedatse batez (Mazterklazeko lizeotararrek emanik) – Uztaritzeko Txistulariak – Üda Batez (Beritza Konpania) - Sartzea 12€.

Martxoak 3 igandea

  • 9:00 Kaskarotak eta Kaskarot ttikiak etxez etxe, Hiribehereko auzoan eta Purgon eguerditik goiti.
  • 10:00 Latsa txilindron sukaldaritza lehiaketa. Lagun arteko giro atsegina eta goxoa. Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo
  • 11:30 Elizaren aitzinean, meza nagusiaren ondotik Kaskarot taldeen elgarretaratzea.
  • 12:00 Hiribehere auzoan, Iruñeko Jarauta 69 txaranga.
  • 13:30 Latsan, Ihauteriko Bazkaria Latsa elkarteak antolaturik. Bazkal ondoan txilindron txapelketaren sari banaketa – Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo
  • 18:00 Dantzaldi herrikoia Saltoka taldearekin.

Martxoak 4 astelehena

Tolasako Ihauteriak. Senidetza batzordeak antolaturik: giroa segurtatua, jende ainitz mozorroturik, txaranga ugarik Tolosako karriketan alaituko dituzte.

  • 10:00 abiatzea Lapurdi zentrotik eta itzultzea arratsaldeko 19:00etan. Tokiak atxikizeko 06 23 31 27 45 /

Martxoak 5 asteartea

  • 7:45 Animazio karriketan, Uztaritzeko Kotilunak.
  • 18:30 zirtzilek eta ihauterietakoek plaza hartzen dute: dantzak, musikak eta auziaren hastapena. Ibilbidea Purguko pilota plazaruntz abiatuko da. Elizaren aitzinean Maia dantzaren agerraldia. Antza plazan: Hartza dantzaren agerraldia.
  • 19:30 Purgoko pilota plaza Zanpantzar auziaren segida eta bukaera, dantzak, toberak (antzerki herrikoia eta tutak erakustaldia) dantzak eta musikak (Hartzaroren sorkuntzak) - Har - zirtzilen soka - Su Jauzia.
  • 20:00 Erromeria bestak karpan segituko du - Jan eta edan Uztaritzeko Ikastolak segurtaturik eta Kiki Bordatxo taldeak alaiturik.
  • Gauerdian, Gaualdia Bilgunen segituko da Izartxok antolaturik, Errobiko Kaskaroten batzokian.

Informazioa gehiago: Hartzaro 2019 egitaraua (pdf 9,7 MB)

Gehiago irakurri

Ibon Salvador: BLUR #1 / Joseph Simon: Pseudo-chameleon

2019/03/07 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Ibon Salvador eta Joseph Simon artistek BLUR #1 eta Pseudo-chameleon aurkeztuko dute, dantza garaikideko egonaldian Azkuna Zentroan eta Dansateliers Rotterdam zentroan egin duten lanaren emaitzak, Holandako dantza garaikidea sortzeko eta erakusteko zentroarekin elkarlanean eta trukean aritzeko egindako akordioari esker sortuak. Koreografoek Bilbon aurkeztuko dituzte piezak, otsailean Herbehereetako Dantza Garaikideko Moving Futures Festival 2019 jaialdian eszenaratu ondoren.

Ibon Salvador: BLUR #1

BLUR #1 bakarkakoa sortzeko proiektuaren abiapuntuan, gorpuztasun garaikidea jartzen da auzitan. Horretarako, kontzeptu-praktika honetan oinarritzen da: dantzariaren irudia hein batean edo erabat desegitean. Horrek galdera bat ekartzen du berehala, eszenan kokatzen den gorputzari buruz eta hura aurkezteko (edo ez aurkezteko) moduei buruz, bistaratzeko (edo ez bistaratzeko) moduei buruz.

  • Kontzeptua, Koreografia eta performancea: Ibon Salvador
  • Ko-zuzendaritza: Luciana Chieregati
  • Argien diseinua: Leticia Skrycky
  • Irudia-imaginazioa: Camila Téllez
  • Soinu sorkuntza: Leticia Skrycky
  • Jantziak: Coletivo Qualquer
  • Musika: conSorgo (Myriam RZM) eta El mejor Cumpleaños (tema original de Carmen Sandiego)
  • Ekoizpena: Azkuna Zentroa, Dansateliers Rotterdam eta Asociación Artístico Cultural Luciérnaga
  • Esker onak: Karlos Martinez B, Kim Hoogterp, Eduardo Zallio, Joseph Simon

Joseph Simon: Pseudo-chameleon

Pseudo-chameleon dantzak berezkoak dituen hizkuntza guztien ezaugarriak hautemateko modua ikertzen duen proiektua da.

Simonek dantzaren eta mugimenduaren hainbat hizkuntza ikertzen ditu, gorputz beraren bidez, etengabe ikasiz, bai dantza urbanoekin, bai mugimendu garaikideekin. Dantza garaikidea ikasitako break dance dantzaria delarik, herrialde ugaritan bizi izan da, eta lau hizkuntzatan baino gehiagotan hitz egiten daki.

Gehiago irakurri

Aukeran: Biz Hitza

2019/03/16 19:30 Bilbo, Arriaga antzokia

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

*Dantza emanaldi hau Euskaltzaindiaren babespean plazaratzen da.

Gehiago irakurri

Alonzo King Lines Balleta: Sutra

2019/03/07 20:30 Gasteiz, Principal antzokia

Alonzo King koreografoak, Zakir Hussainekin lankidetzan Sutra lana eskainiko du Alonzo King Lines Balletarekin. 

Gehiago irakurri

Aukeran: Biz Hitza

2019/03/09 19:00 Urnieta, Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

*Dantza emanaldi hau Euskaltzaindiaren babespean plazaratzen da.

Gehiago irakurri

Verdini Dantza Taldea: Nire, zure, gure Verdini: 25 urte

2019/03/17 12:30 Azkoitia, Baztartxo Udal Antzokia

Desgaitua, desgaitasuna duena, beharrizan bereziak dituena, bestelako gaitasunak dituena edo bestelakotasun funtzionala duena: horra azken hogeita bost urteotan erabili izan diren terminoak desgaitasunaren fenomenoaz aritzean. Inurritxo batek bezala, Verdini Dantza Taldeak ikuskizun asko sortu ditu, eta elkarlanak, jarduerak, emankizunak eta ekitaldiak egin ditu mende laurden batean, kolektibo hori balioesteko eta aurreiritziak deuseztatzeko.

Gehiago irakurri

XXIV. Dantzari festa

2019/04/06 17:00 Hernani

Hernaniko San Juan konpartsak antolatzen duen Dantzari Festan Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdiko hogeita bat talde elkartuko dira. Aurtengoa hogeita laugarren Dantzari Festa izango da, apirilaren 6tik 13ra dantza ekitaldiak, erakusketak edota hitzaldiak antolatu dituzte. Lehenengo asteburuan dantzariz beteko dira Hernaniko kaleak; apirilaren 6an dantzari txikien topaketa izango da eta hurrengo egunean helduena. Astelehenetik ostiralera Euskal Janzkien erakusketa izango da ikusgai Biteri Kultur Etxean eta apirilaren 11n baserritarren eta kalekumeen janzkerari buruzko hitzaldia eskainiko du Ramon Garciak. Apirilaren 13an, larunbatean, Jaiki hadi taldearen erromeriarekin amaituko da dantzaz betetako astea Hernanin.

Egitaraua

Apirilak 6 larunbata

  • 17:00 Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko kaleetan (Euria egingo balu Atsegindegin). Partaideak: Hernaniko Musika Eskolako Txalapartariak, Hernaniko Bertso eskola eta irrintzilariak. Begiraleak, Egape, Ereintza, Eskola, Haurtzaro,  Trebeska eta Ttarla dantza taldeak. Hasieran denek batera dantzatuko dute agurra eta bukeran fandango eta arin-arina.

Apirilak 7 igandea

  • 10:45 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar eta dantza ekitaldiak Hernaniko auzo eta kaleetan zehar (Euria egingo balu, Biteri Kultur Etxeko areto nagusian). Partaideak:
  • 13:15 Dantza talde guztiek agintariena, agurra, muxikoak, fandango eta arin-arina eta larrain-dantza dantzatuko dituzte Gudarien Plazan.
  • 14:30 Bazkaria dantzari eta soinujoleentzat.
  • Ondoren, erromeria.

Parte hartuko duten taldeak:

Gipuzkoa
• Ostargi (Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa)
• Hernaniko Musika Eskola
• Ttarla (Hernaniko dantza taldea)
• Azpeitiko Ikastola Ikasberri dantza taldea
• Ereintza (Errenteria Musikala)
• Eskola(Donostiako dantza taldea)
• Ibarla Meaka (Irungo dantza taldea)
• Goizaldi (Donostiako dantza taldea)
• Kemen (Irungo dantza taldea)
• Olarri (Oiartzungo dantza taldea)
• Trebeska (Donostiako dantza taldea)
Araba
• Adurtza (Gasteizeko dantza taldea)
Bizkaia
• Eusko Lorak (Sestaoko dantza taldea)
• Arriskugarri (Sestaoko dantza taldea)
Nafarroa
• Baztandarrak (Elizondoko dantza taldea)
• Ortzadar (Iruñeko dantza taldea)
• Rocamador (Zangotzako dantza taldea)
Lapurdi
• Ataitze (Itsasuko dantza taldea)
• Begiraleak(Donibane Lohizuneko dantza taldea)
• Oldarra (Miarritzeko dantza taldea)
• Mutxiko elkartea (Hendaiako dantza taldea)

Apirilak 8, 9, 10, 11, 12 astelehenetik ostiralera

  • 17:00-20:00 Euskal Janzkien erakusketa Biteri Kultur Etxean. Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.

Apirilak 11 osteguna

  • 19:00 Hitzaldia Biteri Kultur Etxean Biteri Kultur Etxean. Gaia: Baserritarren eta kalekumeen janzkerak (XIX. eta XX. mendekoak). Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza dantza taldea).

Apirilak 13 larunbata

  • 18:30 Erromeria Jaiki hadi taldearekin Plaza Berrin (Euria egingo balu Atsegindegin).

Gehiago irakurri

Dantza-bilera

2019/03/24 11:45 Oiartzun, Done Eztebe enparantza

Oiartzungo Doneztene enparantzan Dantza-bilera.

Musikariak: Oiartzungo HM Eskolako Biolin Taldea

Dantza-gidaria: Jon Iraola

Gehiago irakurri

Mutxiko besta

2019/03/24 10:00 Hendaia

Mutxiko besta Hendaian igande goizean. 

10:00 Txistularien kalejira hiri erdian.

11:30 Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan.

13:00 Zintzur-bustitzea eta kalejira Daniel Ugarte pilotalekuraino.

14:00 Bazkaria eta kantuak.

16:00 Arratsaldeko mutxiko eta euskal dantzak. 
http://www.mutxiko.org/wp-content/uploads/2019/02/%C3%ADndice.jpeg

Gehiago irakurri

Nerea Martinez: Biraka

2019/03/23 20:30 Biarritz, Le Colisée

Nerea Martinez dantzari eta koreografoak Biraka lana aurkeztuko du. Euskal Herriko dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko antzekotasun eta aldeei buruzko gogoetan oinarritzen da pieza hau. Senak eskatzen dio elkarrizketa koreografiko bat garatzea euskal kulturarekin, haren historiarekin eta haren hizkuntzarekin, tradizioaren elementuak erabiliz kultura hori berrasmatzeko hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez.

  • Iraupena: 15 min
  • Ideia, Zuzendaritza, Koreografia, Interpretea: Nerea Martínez Martín
  • Kanpo begirada: Matxalen Bilbao
  • Musika: Ttakun Txo Txalaparta
  • Argiztapena: Zigor Gorostiola Sauce
  • Argazkia, Bideoa: Borja Preciado
  • Jantziak: Mónica Lavandera
  • Beste laguntzaileak: Bilbaoeszena, Babel Studio, La Fundición Aretoa
  • Eskerrak: Ibai Fresnedo, Elai-Alai Dantza eta Musika taldea, Danzalava (laguntza koreografikoa Iñaki Azpillagaren eskutik), Babirusa Danza, Certamen Coreográfico de Madrid.
  • Kontaktua: nere_mar_mar@hotmail.com

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Pasos de baile a ritmo de matemáticas

2019/04/02 19:00 Bilbo, Bizkaia Aretoa (Auditorio Mitxelena)

Apirilaren 2an, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologiaren 50. Urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldien barruan “Pasos de baile a ritmo de matemáticas” hitzaldia emango da. Unibertsitateko matematika iraskaslea den Judith Rivasek matematika eta dantzaren arteko loturak azalduko ditu hitza, proiekzio eta Andoni Aresti Dantza Eskolako eta Mungiako Udal Dantza Eskolako dantzariaz baliatuz.

  • Eguna: Apirilaren 2an
  • Ordua: 19tan
  • Lekua: Bizkaia Aretoa (Auditorio Mitxelena). Bilbo
  • Izen-ematea (Doan): https://www.ehu.eus/es/web/ztf-fct/mat03
  • Beste ekitaldi batzuk: https://www.ehu.eus/es/web/ztf-fct/egutegia50#3

Gehiago irakurri

Tantirudantza

2019/04/07 11:00 Lesaka

Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak beste urte batez Tantirudantza antolatu du. Faltzes, Lezo eta Zumaiako taldeak arituko dira Lesakan dantzan bertako dantzariekin batera. Hona hemen apirilaren 7rako prestatu dute programa:

  • 11:00 Talde gonbidatuen kalejira Lesakako kaleetatik.

                     - Faltzes - Makaia

                     - Lezo- Murixka

                     - Zumaia - Txori Txiki Dantza Eskola

  • 12:15 Zubigainekoa; lesakako dantzariekin eta ondoren, talde guztien dantza sioa plazan.
  • 17:30 Ttipika dantza gidatuak Lesakako plazan. (Eguraldi txarra egiten badu Frontoian). 

Gehiago irakurri

Muxikoak

2019/03/24 12:00 Lasarte-Oria, Okendo plaza

Muxikoak Lasarte-Orian eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, Okendo plazan Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta.

Gehiago irakurri

Gure Ametsa

2019/04/29 19:00 Donostia, Kursaal

Lucia Lacarra eta Iker Murillo ballet dantzariek Gure Ametsa Dantzaldia aurkeztuko dute apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Gala horretan Milaneko Scala Teatroko eta Victor Ullate Balleteko izarrak izango dira oholtzan gainean.

Lucia Lacarra eta Iker Murillo artistek errealitate bihurtu zuten ametsa da dantzatzea. Orain, bi dantzariak elkartu eta Vitali Safronkine koreografo errusiarrarekin batera, amets berri bat sortu dute: Gure Ametsa Dantzaldia. Milaneko Scala eta Victor Ullate Ballet ospetsuetako dantzari nagusiekin batera eskainiko dute Lakarra eta Murillok dantza emanaldia. Dantza beraien haurtzaroko ametsa izan zen, eta orain ikusleei oparia egin nahi diete.

Lucia Lakarrak (Zumaia, 1975) dantza ibilbide oparoa egin du, Nijinsky Saria, Benois de la Danse Saria (balletaren Oscarra) eta Dantza Sari Nazionala edota Hamarkadako Dantzariaren izendapena eskuratu ditu, besteak beste. Iker Murillok (Pasaia, 1978) ere Europako konpainia garrantzitsuetan lehen mailako dantzaria izatearen ametsa gauzatu du, Gipuzkoako errebelazio sariaren errekonozimendua ere jaso du bere dantzari ibilbidean.

Gure Ametsa Dantzaldia

  • Ekitaldia: Gure Ametsa Dantzaldia.
  • Zuzendari artistikoa: Lucia Lacarra eta Iker Murillo.
  • Koreografoa: Vitali Safronkine.
  • Dantzariak: Lucia Lacarra, Iker Murillo eta Vitali Safronkine (Nazioarteko Dantzari Nagusiak)/ Vittoria Valerio (Milaneko Teatro alla Scala Dantzari Bakarlaria) eta Claudio Coviello (Milaneko Teatro alla Scala Dantzari Nagusia)/ Josué Ullate, Elena Diéguez, Cristian Oliveri eta Óscar Comesaña (Víctor Ullate Balleta).
  • Lekua eta eguna: Kursaal Auditorioa, apirilak 29an, 19,00ean.
  • Sarrerak: 15-39 euro. Antzokiko lehiatilan eta Kursalaren Interneteko sarreren salmenta zerbitzuan salgai.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIII. Gala

2019/04/28 19:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.

Gehiago irakurri

Olga Pericet: La espina que quiso ser flor o la flor que soñó con ser bailaora

2019/03/29 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Olga Pericet dantza flamenkoko eta dantza espainiarreko dantzaria da. Ikuskizun honetan, bidaia bat egiten du dantzaren bidez, bidaia bat oroimenetik, zaurietatik, jasotako musuetatik sortua, bai eta denboratik ere, zeinak ametsa balitz bezala laztandu baitu. Hala, errealak eta ametsezkoak bat egiten dute espazio eta denbora berean.

Oharra: ikuskizuna hasi aurretik, eta dantzari eta koreografaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Andoni Mutiloa kazetariarekin 19:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, Olga Pericetek, La espina que quiso ser flor o la flor que soñó con ser bailaora lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei antzokiko eszenatokian.

Gehiago irakurri

Gero Axular: Agorrila

2019/03/30 19:00 Agurain, Harresi Aretoa

XIX. mendearen hasieran Frantziako Gobernuko Justizia Ministroak –Joseph Garat lapurtarra zen bera– proiektu bat garatu zuen zazpi euskal lurraldeak "Fenizia Berria" izenez bataiatzea proposatzen zuen estatu izaerako ente administratibo batean elkartzeko.

Alabaina, garai hartan bizi ziren gertakari nahasiek galerazi zuten proiektu hau azken bururaino eramatea. 1810 eta 1813. urteen arteko epea bereziki gogorra izan zen "Fenizia Berrian", eta zer esanik ez Donostian, garai hartan gudaroste frantsesek hartua.

  • Konpainia: Gero Axular Dantza Taldea
  • Soinua: Roberto Gonzalez
  • Argiak: Aitor Azkuna, Javier Sainz de Murieta
  • Jantziak: Ane Martinez, Gurutze Telleria
  • Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Errejidorea: Gurutze Telleria
  • Musika zuzendaria: Andoni Iparragirre
  • Ideia originala: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga

Gehiago irakurri

Víctor Ullate, 30 urte dantzan

2019/04/07 19:00 Iruñea, Baluarte

Víctor Ullate Ballet konpainiaren 30 urteko ibilaldiari omenaldia egingo dion ikuskizuna eszenaratuko du Víctor Ullate Balletak, bere errepertorioko koreografia enblematikoenen laburpenak baliatuta. Konpainiaren historiari begirada, dantzatuak izandako eta batzuetan haientzat ad hoc sortutako piezen bitartez, dantzari-zerrendatik ateratako lehen dantzarien harrobi nabariarengatik. Ullateren ukitu bereziarekin, ikuskizuna dantzaren arragoa bezala eratu da, berezko nortasuna du eta iragan irailetik konpainiako zuzendari artistikoaren kargua duen Lucía Lakarraren zuzendaritza baita ere. Konpainiaren 30 urteko ibilbidearen ospakizuna eta dantzaren ospakizuna. Lakarrak berak emanaldian koreografia ezberdinetan parte hartuko du.

  • Koreografiak: Víctor Ullate, Eduardo Lao
  • Zuzendari artistikoa: Lucía Lakarra
  • Eszenaratzea: Eduardo Lao
  • Eszenografia: Paco Azorín
  • Argiztapena: Eduardo Lao
  • Jantziak: Víctor Ullate, Eduardo Lao, Pedro Moreno, Anna Güell, Keso Dekker, Victorio & Lucchino
  • Bideo eratzea: Eduardo Lao

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2019/04/06 19:30 Bilbo, La Casilla Pabiloia

Gurs, milaka pertsona (gudari errepublikarrak, judutarrak…) bildu eta pilatu zuen lekua. Ehunka pertsona hil ziren lekua. Guregandik oso hurbil dagoen lekua, historian hain urrun ez dagoena. Gurs inspirazio iturria izango dugu gaur milaka pertsonek gerrak eta pobreziagatik pairaitu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetiko bat zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da. Kontzentrazio esparru horretako izugarrikerietan biztu zen sormena du abiapuntu Dantzazen koreografia berriak.

  • Dantzariak: Dantzaz konpainia
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Koreografia: Josu Mugika
  • Sarrera: doan.
  • Elkartasuna sarrera: 8 €. (sarrera oso osorik Alboan GKEri emango zaio)

Gehiago irakurri

Myriam Perez Cazabon: Iceberg

2019/05/10 19:00 Donostia, Egia K.E.-Gazteszena, Nestor Basterretxea plaza

Iceberg konkista bati buruzko bidaia da. Ikustezina den horren bila abiatzen den bidaia epikoa, zeinetan esploratutako eta ibilitako bidearen islada besterik ez dagoen. Helmuga lausoa izan arren eta noraezean, desorekatuta ibili arren, bidean aurrera egin beharra dago. Iceberg lurralde desberdinak zeharkatzen dituen eremu geografikoa da, non barne ekaitzak, lurralde izoztuak eta sakoneko eremuak zeharkatzen diren, non sumendiak ere lehertzen diren.

Myriam Perez Cazabon koreografoaren eta Nagore Legarreta argazkilariaren arteko elkarlanerako gogotik eta elkarrizketatik abiatzen da Iceberg. Paisaiak gorpuztuz eta gorputzezko paisaiak eraikiz, bizipenez beteriko parajeen eta lurraldeen irudietatik koreografiak sortzeko helburuarekin, Iceberg bi disziplina artistiko hauen arteko hartu-emanerako gunea da, non, argazkilaritzaren iraunkortasuna osagarri bilakatzen den dantzaren iragankortasunerako.

19:00 Kalerako dantza pieza
20:00 Argazki Erakusketaren irekiera

  • Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon, dantzarien laguntzarekin
  • Argazki erakusketa, irudiak: Nagore Legarreta
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Nekane Mendizabal, Oihana Vesga, Myriam Perez Cazabon
  • Kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga
  • Musika: Elle Belga
  • Musika ekoizpena: Karlos Osinaga
  • Jantziak, eszenografía: Myriam Perez Cazabon
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza – Kultura Saila
  • Babesa eta elkarlana: Donostia Kultura, Gipuzkoako Dantzagunea

Gehiago irakurri

Manuel Liñan: Baile de autor

2019/04/10 20:00 Bilbo, BBK aretoa

Manuel Liñán granadar dantzariak Baile de autor eskainiko du, koreografoaren eta interpretearen figuren arteko uztartuta, abeslariarekin eta gitarra jotzailearekin batera.

  • Flamenko dantzaria: Manuel Liñán
  • Flamenko abeslaria: David Carpio
  • Gitarra jotzailea: Manuel Valencia

Gehiago irakurri

La Tierce: D'aprés Nature

2019/04/13 20:00 Bilbo, La Fundicion

D'après nature lanak eguneko ordu desberdinetan paisaian zehar ibiltzeko gonbidapena egiten digu. 24 orduetan zehar dabilen travelling batek irudikatua, piezak argiaren ibilbide naturalari jarraitzen dio, auroratik hasita, egunsentira arte. Bi une horien artean, elipseek zenita, gaueko ilunabarra eta distira eta atmosfera desberdinak apreziatuko ditugu.

  • Bost antzezlerentzako koreografia lana (zuzeneko musika)
  • Jatorrizko ideia, espazioa eta koreografia: La Tierce - Sonia Garcia, Séverine Lefèvre, Charles Pietri
  • Musika sorkuntza: Clément Bernardeau, Kévin Malfait
  • Antzezlea: Clément Bernardeau, Sonia Garcia, Séverine Lefèvre, Kévin Malfait, Charles Pietri
  • Argiaren sorkuntza: Serge Damon
  • Kanpo begirada: Pierre Pietri
  • Eskerrak: Jean-emmanuel Belot, Cyrielle Naval, Philip Enders
  • Produkzioa eta zabalkuntza: Jeanne Dantin
  • Produkzioa: La Tierce
  • Iraupena: ordubete

Gehiago irakurri

Dantzaz eta Teatro Paraiso: Ehuna

2019/04/07 12:00 Leioa, Kultur Leioa

Cristobal Balenciaga jostunaren sormenezko unibertsoa, hark zuen jantziaren, gorputzaren eta airearen arteko harmonia-kontzeptu iraultzailea eta arropa eta gorputza banantzen dituen fluidotasunak eta hutsak sortzen zioten lilura, horiek dira txikientzat egin den sormen-lan honen sorburua; Teatro Paraisok eta Dantzaz Konpainiak elkarlanean sortu dute, eta gorputza, oihal, ehun eta jantzien bidez, mugimenduarekin nola erlazionatzen den aztertzen du.

Ohial handi bat eta haren inguruan bi gorputz jostari dantzan; airearekin mugimendua ehuntzen dute eta koloretako oihalak dantzarazten dituzte eta, magia balitz bezala, soineko, turbante edo zuhaitz bihurtzen dira.

Mugimendua, argia, keinua, koloreak eta ehundurak mundu poetiko eta xamur batean murgilarazten dituzte ikus-entzule txikiak.

  • Dramagintza: Rosa A. García
  • Musika: François Couture
  • Koreografia eta interpretazioa: Jone Amezaga del Frago y Miren Lizeaga González
  • Emanaldia 12:00etan eta 18:00etan.

Gehiago irakurri

Bost Urban Show

2019/04/07 18:00 Arrasate, Amaia antzokia

Elorrioko Logela multimedia eta Eindhovengo The Ruggeds konpainiek lankidetzan dihardute Breakonstage jaialdiaren 20 urteak ospatzeko.

Bost Urban Show (Adrelaline) ikuskizunak hiri-dantza eta argiztapen/proiekzio berezi bat nahasten ditu. Energiaz, originaltasunez eta sinkronizazio koreografikoz betetako ikuskizuna da.

  • Egilea: Logela Multimedia & The ruggeds
  • Koreografoa: The ruggeds & Logela Multimedia
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Imanol Garaizabal y Niek Traa
  • Ekoizpena: Logela Multimedia
  • Eszenografia Diseinua: Logela Multimedia
  • Argiztapen Diseinua: Aitor Pérez
  • Argi Teknikaria: Aitor Pérez
  • Soinu Teknikaria: Ander Garaizabal
  • Jantzien Diseinua: Ainara Barrainkua
  • Antzezleak: Andy 'Duzk' Tjong-Kim-Sang, Jessy 'Jazzy Gypz' Kemper, Niek Traa / Rico 'Zoopreme' Coker, Roy Overdijk, Sjoerd 'Stepper' Poldermans, Tawfiq Amrani y Virgil 'Skychief' Dey.
  • Iraupena: 55’

Gehiago irakurri

Sasha Waltz: Kreatur

2019/04/12 19:30 Bilbo, Arriaga antzokia

Hamalau dantzarien bidez, Sasha Waltzek lan indartsu bat eskaintzen du, fenomeno existentzialak aztertzen dituena, testuingurutzat hartuta gizarte eten bat, kontrastez josia dagoena: boterea eta botere gabezia, nagusitasuna eta ahultasuna, askatasuna eta kontrola, komunitatea eta bakardadea. Desegiteko zorian den gizartea irudikatzen duen dantza indartsua da.

Ikuskizuna ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Sasha Waltz
  • Jantzien diseinua: Iris van Herpen
  • Soinua: Soundwalk Collective
  • “Je t’aime, mon non plus”, Jane Birkin & Serge Gainsbourg-ena, Peer Musikverlag-en baimenarekin (Hanburgo, Alemania).
  • Argiztapenaren diseinua: Urs Schönebaum
  • Entseguen zuzendaria: Davide Di Pretoro
  • Dramaturgia: Jochen Sandig
  • Dantzariak: Liza Alpízar Aguilar, Jirí Bartovanec, Davide Camplani, Clémentine Deluy, Claudia de Serpa Soares, Peggy Grelat-Dupont, Hwanhee Hwang, Annapaola Leso, Nicola Mascia, Thusnelda Mercy, Virgis Puodziunas, Zaratiana Randrianantenaina, Yael Schnell, Corey Scott-Gilbert
  • Ekoizpena: Sasha Waltz & Guests
  • Koprodukzioa: Festspielhaus St. Pölten, Les Théâtres de la Ville de Luxembourg eta Opéra de Dijon
  • Sasha Waltz & Guests konpainia diruz laguntzen dute Berlineko Senatuak –Kultura eta Europako Departamentua- eta Hauptstadtkulturfonds funtsak
  • Iraupena: 

    Ordu 1 eta 30 minutu

Gehiago irakurri

Sasha Waltz: Kreatur

2019/04/13 19:30 Bilbo, Arriaga antzokia

II. Muxiko Eguna

2019/04/14 14:05 Hondarribia

Hondarribiko Zumardikoak eta Irungo Lagun Artea elkarteek Hondarribiko II. Muxiko Eguna antolatu dute.

Egun osoko festa izango da:

  • 11:30 Damarri plazatik abiatuko dira parte hartzaileak erraldoi konpartsaren laguntzarekin Arma Plazaraino.
  • 12:00 Lehen muxiko saioa Jaiki Hadi taldeak lagunduta Arma Plazan.
  • 13:00 Dantzariak, erraldoiak eta trikitilariak Portura bidean jarriko dira.
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:00 Muxiko festa. Iruñeko Ortzadar taldeak jarriko du musika, 19:30ak arte Hondartza kiroldegian. 

Gehiago irakurri

Bailableak

2019/04/14 12:30 Elizondo, Foru plaza

Muxikoak, jotak... bailableak Elizondoko plazan. Elizondoko gaiteroek eta Baztango dantzariek antolaturik Baztango Udalaren laguntzarekin. Euria eginez gero frontoian izanen da.

Gehiago irakurri

La Tierce: D'aprés Nature

2019/04/14 19:00 Bilbo, La Fundicion

D'après nature lanak eguneko ordu desberdinetan paisaian zehar ibiltzeko gonbidapena egiten digu. 24 orduetan zehar dabilen travelling batek irudikatua, piezak argiaren ibilbide naturalari jarraitzen dio, auroratik hasita, egunsentira arte. Bi une horien artean, elipseek zenita, gaueko ilunabarra eta distira eta atmosfera desberdinak apreziatuko ditugu.

  • Bost antzezlerentzako koreografia lana (zuzeneko musika)
  • Jatorrizko ideia, espazioa eta koreografia: La Tierce - Sonia Garcia, Séverine Lefèvre, Charles Pietri
  • Musika sorkuntza: Clément Bernardeau, Kévin Malfait
  • Antzezlea: Clément Bernardeau, Sonia Garcia, Séverine Lefèvre, Kévin Malfait, Charles Pietri
  • Argiaren sorkuntza: Serge Damon
  • Kanpo begirada: Pierre Pietri
  • Eskerrak: Jean-emmanuel Belot, Cyrielle Naval, Philip Enders
  • Produkzioa eta zabalkuntza: Jeanne Dantin
  • Produkzioa: La Tierce
  • Iraupena: ordubete

Gehiago irakurri

Dantzaz eta Teatro Paraiso: Ehuna

2019/04/14 16:30 Donostia, Gasteszena

Cristobal Balenciaga jostunaren sormenezko unibertsoa, hark zuen jantziaren, gorputzaren eta airearen arteko harmonia-kontzeptu iraultzailea eta arropa eta gorputza banantzen dituen fluidotasunak eta hutsak sortzen zioten lilura, horiek dira txikientzat egin den sormen-lan honen sorburua; Teatro Paraisok eta Dantzaz Konpainiak elkarlanean sortu dute, eta gorputza, oihal, ehun eta jantzien bidez, mugimenduarekin nola erlazionatzen den aztertzen du.

Ohial handi bat eta haren inguruan bi gorputz jostari dantzan; airearekin mugimendua ehuntzen dute eta koloretako oihalak dantzarazten dituzte eta, magia balitz bezala, soineko, turbante edo zuhaitz bihurtzen dira.

Mugimendua, argia, keinua, koloreak eta ehundurak mundu poetiko eta xamur batean murgilarazten dituzte ikus-entzule txikiak.

  • Dramagintza: Rosa A. García
  • Musika: François Couture
  • Koreografia eta interpretazioa: Jone Amezaga del Frago y Miren Lizeaga González
  • Emanaldia 16:30ean eta 18:00etan.

Gehiago irakurri

Balleto di Siena: Notre-Dame de Paris

2019/04/13 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Balleto di Siena konpainiak Notre-Dame de Paris dantza ikuskizuna aurkezten du.

Lan hau Victor Hugoren eleberri famatuan inspiratua da. XV. mendeko Parisko giro malenkoniatsu; itzaltsuetara garamatza. Hor aurkitzen ditugu Esmeralda ijito gazte eta erakargarria, Frollo artxidiakono ahaltsu eta bazter-nahaslea, Phoebus guardiako kapitaina eta Quasimodo, maitasunaeta heriotza dakartzan historia honetako protagonista, zeinari mundu guztiak esaten baitio "Notre Dameko konkorduna".

  • Musika: Riccardo Joshua Moretti
  • Jantziak: Jasha Atelier
  • Eszenografia: Peroni S.p.a.
  • Argiztapen diseinua: Claudia Tabbì

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak 2.0

2019/04/26 21:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Vals de un Funeral, Myriam Perez Cazabonen Mutu piezan inspiratutako sorkuntza-proposamen bat da. Pieza hori Myriam Perez Cazabonen konpainiak estreinatu zuen, 2018ko maiatzaren 6an. Mutuk hiru pasadizo edo komunikazio-gune eszenaratzen ditu, non isiltasunak hartzen baitu hitzaren esanahi osoa, eta non pertsonen arteko emozio-trukea eta elkar ulertzea keinurik ñimiñoenen bidez eta, batez ere, begiradaren bitartez gorpuzten baitira.

Gehiago irakurri

Ertza: Meeting point

2019/04/14 12:00 Sopela, Zipiriñe

Ohar gaitezen batzuetan bi pertsonen bizitza labirintoetako bideak gurutzatu egiten direla, eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak). Euskadiko Ikuskizun Onenaren 2013ko Umore Azoka Saria jaso zuen “4x4” lanaren eta “Ikuslearen showaren” (2015) ondoren, kale-antzezlan berri bat heldu da Leioara, Asier Zabaletaren konpainiaren eskutik.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta and performers collaboration
  • Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika: Bosques de mi mente

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu

2019/04/13 20:00 Gasteiz, Baratza Aretoa

Gorpuztu dantza garaikideko pieza bat da. Piezaren jatorria erlijio ezberdinetako momentu zehatzetan egiten diren gorputz erabileren azterketa da.

Gorputza zati ezberdinetan banatuz: eskuak, bizkarrezurra eta hankak; eta umiltzeak, otoitzak eta mudrak bezalako ekintza fisiko ezberdinak hartuz... eta penitentzia, maitasuna, eta apaltasuna bezalako kontzeptuak aztertuz, besteak beste, Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak gorputzetik hasten den ikerketa habian jartzen dute. Horrela, material oso teknikoa proposatzen dute, hauek pisu handia daukaten gauzetatik datorren material fisiko bezala ulertuz.

Beti ere, emoziotik edo sinestearen berr-interpretaziotik lan egin gabe. Hau da, ez da ekintzek beraiek daukaten pisutik lanik egiten saiatzen. Izan ere, frogak egiterako orduan, errepikatzerako orduan eta eraldaketak egiterako orduan, ekintza emozio bilakatzen da. Gorpuztuk ez du erlijio edo kontzeptu erlijiosoez hitz egiten, baizik eta gizakiaren historian atzerakariak diren

  • Sorkuntza: Eva Guerrero
  • Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
  • Musikaren konposizioa eta interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa
  • Argien diseinua: Arantza Heredia
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Banaketa: ATX Teatroa

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu

2019/04/26 20:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Olatz de Andres: The Big Game

2019/05/10 20:30 Gasteiz, Felix Petite Antzokia

The Big Game lanak xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude. Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz. Errepresentazioaren errepresentazioa.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Olatz de Andrés
  • Zuzendaritza eta koreografiako laguntzailea: Robert Jackson
  • Sorkuntza eta interpretazioa (taldearen muina): Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai
  • Dantzertiko performerrak: Unai Álvarez, Pilar Blanco, Elene Carreto, Dairi Martínez, Maddi Argote, Sara Calderón, Zoemar Marínez, Marta Ortega, Iratxe Bilbao, Amaia Cabero, Laura Morán, Graciela Orio, Iligo Rementeria, Leire Sanjurjo, Nahia Corrihons, Alejandro Gibaja, Paula Gereñu, Iñigo Gerrico, Nagore Andrés, Gaël Sacanell, Aitor Vildosola, Aitzol Villahoz, Marina Yañez, Sofía María Zallio
  • Argiak: Octavio Más
  • Soinua: Marc Cano
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: Vanessa Fuentes
  • Komunikazioaren diseinua eta argazkiak: Ainara Ipiña
  • Banaketa: Lŏkke
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua. Laguntzaileak: Azkuna Zentroa eta Dantzerti.
  • Lankideak: La Fundición, Punto de Fuga, Arropaineko Arragua, Kurtzio Kultur Etxea, Arriola Antzokia, UPV/EHU Bizkaia.

Gehiago irakurri

GöteborgsOperans Danskompani

2019/04/30 20:00 Iruñea, Baluarte

GöteborgsOperans Danskompani, Goteborgeko Operako Dantza taldea (Suedia), operako antzoki batean egoitza duen dantza garaikideko talde bakanetako bat da. 22 herrialdetako dantzarik osatuta, errepertorio askotarikoa eta ausarta du, kasu gehienetan, egungo dantzako izen handiek berariaz sortua. Mugimenduaren bidez hunkitzea, arauetatik harago joatea eta dantza, arkitektura, bideoa eta musika beste diziplina batzuekin nahastea taldearen ezaugarriak dira.

Goteborgeko taldeak bere azken sortzetariko bi ekarriko ditu Baluartera. Batetik, Skid, Damien Jaleten proposamena: agertokian 34 graduko makurdura edo inklinazioa dago, eta arriskuarekin eta umorearekin jolas egiten dute, aukeren mundu berri bat eskaintzen duen plano baten gainean. Eta bestetik, Autodance, Sharon Eyalen koreografia, barnean dantza, technoa eta teknika ezin hobeto hartzen dituena.

Egitaraua:

Skid
(estreinaldia, 2017ko azaroak 7an)
Koreografia: Damien Jalet
Musika: Christian Fennesz eta Marihiko Hara
Jantziak: Jean-Paul Lespagnard
Argiztapena: Joakim Brink

Autodance
(estreinaldia, 2018ko martxoak 3an)
Koreografia: Sharon Eyal
Musika: Ori Lichtik
Jantziak: Rebecca Hytting
Argiztapena: Dealon Cohen

IRAUPENA: I. Atala: 45 min. -atsedenaldia- II. Atala: 36 min.

* OHARRA: Ikuskizunaren behar teknikoak direla eta, atsedenaldiak 40 minutuko iraupena izango du

Gehiago irakurri

Aztarnaria, Mendi Urdinetatik harago

2019/05/04 20:00 Faltzes

Artzainen lana eta bizitza ardatz dituen "Tralhaires per delà lo blu de las montanhas" (Aztarnaria, Mendi Urdinetatik harago) ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 4an Faltzesen. Lo Nau (Gaskoinia), Ortzadar (Nafarroa) eta Soinuenea (Euskal Herria) elkarteek elkarlanean osatu duten ikuskizuna da. Hiru taldeek memoriaren transmisioari eta sorkuntzari lotutako proiektua gauzatu dute. Hiru ardatz ditu egitasmoak: "Tralhaires per delà lo blu de las montanhas" ikuskizuna, artzain baten bizitza kontatzen duen liburu-DVDa eta herri-dantza eta dantza profesionalen praktiken elkartrukea eta transmisioa.

Artzainak, artaldeak, transhumantzia, paisaia mugagabeak, basamortukoak, soinuz beteak, gure bizimoduei forma emateaz gain gure transmisio eta sorkuntza ekimenak pizten diharduten elementuak direla ikusi dute hiru elkarteek.

Artzaintzatik abiatuta osatu dute ikuskizuna, Joan Frances Tisnerren zuzendaritza artistikopean. Ikuskizunean jasoko da Ortzadar elkarteak egin duen makila-dantzei loturiko sorkuntza koreografikoa. Horrez gain, Nafarroako eta Bearnoko errepertorioen ikaskuntza eta interpretazio lanetan aritu dira. Soinueneak, berriz, Juan Mari Beltranen gidaritzapean, Faltzesko Maia Agirre artzain-familiaren bizitzari eskainitako liburu-DVDa dokumentatu, idatzi eta gauzatu du. Egitasmo horretako hainbat elementu ikuskizunean txertatu dira.

Maiatzaren 4an Faltzesen aurkeztuko da "Tralhaires per delà lo blu de las montanhas" ikuskizuna eta horren aurretik aurkezpen-topaketa bat izango da, Juan Mari Beltranen eskutik.

Tralhaires, per delà lo blu de las montanhas

  • Taldeak: Lo Nau, Ortzadar eta Soinuenea
  • Zuzendaritza artistikoa: Joan Frances Tisner
  • Non: Faltzes
  • Noiz: Maiatzaren 4an, 20:00etan
  • Iraupena: 75 min
  • Prezioa: 5€

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzari Eguna

2019/10/05 10:00 Lezo

Urriaren 5ean Lezon ospatuko da Euskal Herriko Dantzari eguna. Hona hemen egitaraua:
 
* 11:00etatik aurrera Lezoko musika eskolako musikariak herriko kaleetan
* 12:00etatik 13:00tara Dantza talde autoktonoen EMANALDIA (Karlos Saldise plazan)
* 13:00etatik 14:00tara KANTU-DANTZA (denok partea hartzeko ekintza) (Gurutze Santuaren plazan)
* 16:30etatik 20:00ak arte ARTISAUEN FOLKLORE AZOKA (Zubitxo kalean)
* 16:00etatik aurrera DANTZA TALDEEN HARRERA
* 17:00etan KALEJIRA Lezoko kaleetatik
* 17:30etatik 19:30tara DANTZA EMANALDI NAGUSIA (Karlos Saldise plazan)
* 19:30etan Animazio musikala Jaixkipe txarangarekin
* 21:30etan AFARIA (Lezo Herri eskolan)
* 22:30etatik 01:30ra ERROMERI-DANTZALDIA Laiotz taldearekin (Gurutze Santuaren plazan)
 
*Euria egingo balu, goizeko ekintzak Karlos Saldise plazan izango dira eta arratsalde-gauekoak BEKOERROTA POLIKIROLDEGIAN.

Gehiago irakurri

Emazteak euskal dantzetan: gezur baten historia

2019/04/17 20:00 Baigorri (Bixentainea

Basaizea elkarteak antolaturik, Baigorriko Kulturaldiaren karietara Oier Araolazaren mintzaldia.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2019/04/21 15:30 Gotaine, Plaza

Gurs, milaka pertsona (gudari errepublikarrak, judutarrak…) bildu eta pilatu zuen lekua. Ehunka pertsona hil ziren lekua. Guregandik oso hurbil dagoen lekua, historian hain urrun ez dagoena. Gurs inspirazio iturria izango dugu gaur milaka pertsonek gerrak eta pobreziagatik pairaitu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetiko bat zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da. Kontzentrazio esparru horretako izugarrikerietan biztu zen sormena du abiapuntu Dantzazen koreografia berriak.

  • Dantzariak: Dantzaz konpainia
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Koreografia: Josu Mugika

Gehiago irakurri

Xiru festiala: dantza jauziak

2019/04/21 12:00 Gotaine, Plaza

Xiru festibalaren baitan dantza jauziak Zuberoako musikariekin.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2019/04/21 11:15 Angelu, 5 Kantoinetako plaza

Muxikoak Angelun

Gehiago irakurri

Bilaka: Negua

2019/04/20 21:00 Bilbo, Arriaga Plaza

Negua Euskal Herriko neguaren amaierako errituak mugimendu bihurtzearen ondorioa da, izan ere, herrialde honetan inauterien asaldurak beste urtaro bati lekua uzten dio, naturaren berritzeari. Ikuskizuna ibilbide emozional bat marraztuz doa abiapuntutzat euskal sinbologia eta mitologia hartuz. Bertan, mugimendu erritualek eta dantza tradizionalek bat egiten dute helburu bakarra lortzeko: gaua gainditu eta negutik irtetea. Gaur egun are beharrezkoagoa delako sustraietara itzultzea.

  • Koreografia: Mathieu Vivier
  • Dantzariak: Jérôme Arhancet, Cybèle Damestoy, Idoia Darthayette, Kamille Dizabo, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Txomin Iturrira, Kepa Labescau, Peio Labeyrie, Mikel Larralde, Oihan Larralde, Sylvain Merlo, Matthieu Morisson, Eñaut Saldunbide, Mathieu Vivier, Nathalie Vivier

Gehiago irakurri

Organik: Sareak

2019/05/01 20:00 Zarautz, Modelo Aretoa

Itsaso zabalean arrantza egiteko lana ia erabat gizonek egindako lana da, baina, portuan, emakumeak dira sareak konpontzen aritzen ari diren bakarrak, lanbide honetan den tresnarik baliotsuena.

Sareak-en, saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi da guztion gogoetara.

Sareak-en, bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik.

  • Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge
  • Sormena eta antzezleak: Pilar Andres, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
  • Musika konposaketa: Laurentx Etxemendi
  • Argiztapen diseinua: Marc Cano
  • Kanpoko begirada: Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Gehiago irakurri

Zarena zarelako: Hariz hari

2019/04/30 19:30 Hazparne

Hamabost neska gaztez osatutako taldea da Hariz hari ikuskizuneko protagonista. Dantzari, kantari eta musikari, denek sortu dute ikusgarri hau sormena, emozioa eta bizitasuna nahastuz.

Ikuskizunean, adixikidetasuna, kidetasuna, iraganeko eta gaurko emazteak aipatzen dituen harreman sarea ehundu dute. Ahantzi gabe ere kantua eta poesia, musika eta dantzaren arteko fusioa. 

  • Musika sorkuntza eta egokitzapena: Laura Perez, Fani y Laura Etchart, Maiana Aguerre, Naia Indaburu
  • Dantza zuzendaritza: Pascale Lascano
  • Protagonistak: Naia Carrere, Nahia Immaz, Iraia Lascano, Elsa Destremaut, Laure Duhalde, Elorri Iribarren, Maylis Legassa, Amaia Sorraits, Marga Forestier, Mikele Duhalde
  • Iraupena: Ordubete

Gehiago irakurri

Patxi eta Konpainia

2019/04/30 21:30 Hazparne

Dantzaldia Patxi eta Konpainiarekin. 

Gehiago irakurri

P'tit bal trad

2019/05/26 18:30 Ahetze, Denen Xokoa gela

Aniez Perez-ek sustatuta, dantzak praktikatzeko saio gidatuak hilero. 

Helburua: Frantzian zehar hain hedatua dagoen bal-trad deritzon eredua Iparraldean sustatzea, eta hauetan ohiko diren dantzak ezagutu eta praktikatzeko aukera ematea: scottish, mazurka, balts irregularrak... eta Frantziako eskualde ezberdinetako tradiziozko herri-dantzak (Biarno, Gaskoina, Okzitania, Aubernia, Bretainia...). 

  • Non: Denen Xokoa gela, Ahetze (Lapurdi). Dantzarako zola duen gela handia. Ekarri dantzarako oinetakoak!
  • Noiz: hilean behin
  • Ordutegia: 18.00etan dantza bat ezagutzeko hastapeneko saioa / 18.30 p'tit bal trad (dantzaldia)
  • Sarrera: 5€
  • Izen ematea: agnes@trad.org
  • Antolatzailea: Tximeleta elkartea

Gehiago irakurri

P'tit bal trad

2019/06/09 18:30 Ahetze, Denen Xokoa gela

P'tit bal trad / BERTAN BEHERA

2019/06/30 18:30 Ahetze, Denen Xokoa gela

BERTAN BEHERA!

Aniez Perez-ek sustatuta, dantzak praktikatzeko saio gidatuak hilero. 

Helburua: Frantzian zehar hain hedatua dagoen bal-trad deritzon eredua Iparraldean sustatzea, eta hauetan ohiko diren dantzak ezagutu eta praktikatzeko aukera ematea: scottish, mazurka, balts irregularrak... eta Frantziako eskualde ezberdinetako tradiziozko herri-dantzak (Biarno, Gaskoina, Okzitania, Aubernia, Bretainia...). 

  • Non: Denen Xokoa gela, Ahetze (Lapurdi). Dantzarako zola duen gela handia. Ekarri dantzarako oinetakoak!
  • Noiz: hilean behin
  • Ordutegia: 18.00etan dantza bat ezagutzeko hastapeneko saioa / 18.30 p'tit bal trad (dantzaldia)
  • Sarrera: 5€
  • Izen ematea: agnes@trad.org
  • Antolatzailea: Tximeleta elkartea

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Obal (Galiza)

2019/05/05 20:00 Eibar, Urkizu plaza

Obal folk taldeak (Rias Baixas, Galiza) dantzarako jotzen du, Frantziako bal folk eredutik edanda, galizar ukituaz: baltsa, polka, schottisch, mazurka, Chapelloise, borobila, jota, muñeira, an dro, bourrée...

Eskarmentu handiko hiru musikarik osatu zuten 2014an, dantzarako musika sortzeko. Soinua oso berezia dute. Musika tresnak: zarrabetea, bouzouki eta nikel-harpa.

Eibarko Galizako Etxeak urtero antolatzen duen Dia Das Letras Galegas jaian emango dute dantzaldia.

Egitarau osoa:

  • 17:00 Dantza-tailerra: Mercedes Prieto dantza-maisuak, gero Obal taldeak emango dituen dantzak landuko ditu.
  • 18:30 Dantzaldiaren ondoren, musika kontzertua: Beatriz Martinez / Diego Langarika bikotea (Langarika Obal-eko taldekidea da).
  • 20:00 Obal taldearekin dantzaldia, Mercedes Prietok gidatuta

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz

2019/05/03 20:30 Gasteiz, Principal antzokia

Biarritzeko Malandain balletak hiru piezas osaturiko saioa eskainiko du.

Rêverie romantique. Thierry Malandainen obra berria, Chopinen musikan eta Michel Fokinen Sylphides balletean oinarrituta. Thierry Malandainek Erromantizismoaren gaietan murgiltzen gaitu.

Boléro . Hamabi dantzari ia arimarik gabe aritzen dira, Ravelen orkresta-gaia obsesiboki errepikatzera behartuta. Musikaren amaiera askatzailean, isiltasunaren kontra talka eginez ihes egiten dute, «kanpoan giltzaperatuta».

Beltxargaren heriotza. Michel Mokinek sortua Anna Pavlov dantzariarentzat. Camille Saint-Saëns Animalien Inauteria obrako orrialde bati buruzko idazkia da bakarrizketa hori, eta beltxargaren azken uneak muturreko poesiarekin oroitzen ditu.

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2019/05/08 20:00 Bilbo, Kafe antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik, publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia; ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2019/05/15 12:00 Villabuena

Villabuenako Kaxkabar dantza taldea desagertu egin zen Basaurin 1977ko Dantza Agerketan azken aldiz dantzatu eta gero. 2013an herriko gazte batzuek bertako dantzak berreskuratzea eta dantza-taldea eratzea erabaki zuten. Horretarako beste herri batzuetako taldeen laguntza izan zuten, haiek euren errepertorioan mantendu baitzituzten Villabuenako dantzak. 

Herrian urtean bi aldiz dantzatzen dituzte paloteadoak: maiatzaren 15ean, San Torkuato egunean, eta azaroaren 30ean, San Andres egunean. 

Gehiago irakurri

Folklore Azoka

2019/06/08 12:00 Portugalete

Ekainaren 8 eta 9an ospatuko da Portugaleteko kaleetan Folklore Azoka. Larunbat eta igandez folklorearen alorreko bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Orube Plaza. Elai-Alai dantza taldeak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tallerrak, artisauak... izango dira azokako pragramazioko protagonista. Hona hemen asteburuko egitaraua:

Ekainak 7, ostirala

  • 19:00 Dantza filmaren emanaldia Orube plazan.

Ekainak 8, larunbata
Azokaren ordutegia 11:00 - 15:00 eta 17:00 - 20:00
Kaleko animazioa, Birakari erraldoiak, Txapelak bat eta Portugaleteko Txistuzaleak.
Haurrentzako musika tresnen eskulantegia Merkatuan (egun osoan zehar).
Musika entzunaldiak Merkatuan (egun osoan zehar).

  • 12:00 Azokaren irekiera ofiziala Merkatuan.
  • 12:30 Zuresku. Adin guztientzako egurrezko jolasak Coscojales kalean.
  • 12:30 Hitzaldia. Gorka Bravo Barreiro. Galegoekin Bapo: La influencia gallega en la música folclórica de Euskal Herria.
  • 14:00 Larrain-dantza Sestaoko gaiteroekin Coscojales kalean.
  • 18:30 Elai Alai dantza taldearen emanaldia Orube plazan.
  • 19:30 Errebal erromeria gidatua Orube plazan.
  • 21:00 Folktourgalete Folk musika emanaldia Coscojales kalean: Christos Kanellos (Mediterranear musika), Tuetano y Micelio (Asturiar bikotea) eta ELai ALai musika taldea (Euskal folka)
  • 22:00 Folk session.

Ekainak 9, igandea
Azokaren ordutegia 11:00 - 14:30:00 eta 17:00 - 20:00
Kaleko animazioa, Elai Alai txistu banda, Bizkaiko Dultzaineroak, Nafarroa Kanta Taldea, Trikileku.
Haurrentzako musika tresnen eskulantegia Merkatuan (egun osoan zehar).
Musika entzunaldiak Merkatuan (egun osoan zehar).

  • 11:00 Ume dantzaien emanaldia Coscojales kalean: Gaurko gazteak dantza taldea, Ikusgarri euskal dantzari taldea, Lora Barri dantza taldea, Elai Alai dantza taldea.
  • 12:00 Hitzaldia. Juan Antonio Urbeltz. Juan Ignacio de Iztueta y yo liburuaren aurkezpena.
  • 12:00 XX Dantza sueltoko txapelketa Orube plazan.
  • 12:30 Trakamatraka Coscojales kalean. Musika tresnen tailerra.
  • 13:15 Kontzertua Orube plazan: Orfeon Jarrillero del Elai Alai eta Herriko abestiak abesbatza.
  • 14:30 Larrain-dantza Orube plazan Bizkaiko dultzaineroekin.
  • 19:00 Kontzertua: Modo 130 (Mediterranear folka) Orube plazan.

Informazio gehiago: Folklore Azoka

Gehiago irakurri

Organik: Sareak

2019/05/02 18:30 Barakaldo, Herriko plaza

Itsaso zabalean arrantza egiteko lana ia erabat gizonek egindako lana da, baina, portuan, emakumeak dira sareak konpontzen aritzen ari diren bakarrak, lanbide honetan den tresnarik baliotsuena.

Sareak-en, saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi da guztion gogoetara.

Sareak-en, bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik.

  • Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge
  • Sormena eta antzezleak: Pilar Andres, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
  • Musika konposaketa: Laurentx Etxemendi
  • Argiztapen diseinua: Marc Cano
  • Kanpoko begirada: Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Gehiago irakurri

Organik: Sareak

2019/05/31 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Adriana Bilbao: Burdina

2019/05/03 20:30 Barakaldo, Barakaldo antzokia

Musika eta dantza, kolore flamenkoak, eta ahozko euskal tradizioaren eta horren alderdi performatibo eta teatralenen berrikuspena uztartzen dira askotariko jatorri eta ibilbideetako lantalde artistiko baten eskuetan.

  • Koreografia-dantza: Adriana Bilbao
  • Ahotsa: Beñat Achiary
  • Flamenko-kantaria: Raúl Micó
  • Gitarra: Guillermo Guillen
  • Piano-jotzailea: Michel Queuille
  • Harrizulatzaileak: Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza, Koldo Plazas
  • Poemak: Gabriel Aresti, Itxaro Borda

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2019/05/04 20:00 Muskiz, Meatzari aretoa

Musika eta dantza, kolore flamenkoak, eta ahozko euskal tradizioaren eta horren alderdi performatibo eta teatralenen berrikuspena uztartzen dira askotariko jatorri eta ibilbideetako lantalde artistiko baten eskuetan.

  • Koreografia-dantza: Adriana Bilbao
  • Ahotsa: Beñat Achiary
  • Flamenko-kantaria: Raúl Micó
  • Gitarra: Guillermo Guillen
  • Piano-jotzailea: Michel Queuille
  • Harrizulatzaileak: Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza, Koldo Plazas
  • Poemak: Gabriel Aresti, Itxaro Borda

Gehiago irakurri

Circle Of Trust & Logela: Nagare

2019/05/03 21:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Logela Multimedia-Circle of Trust bikotearen ekoizpen berria da Nagare. Dantza eta ikus-entzunezko teknologiak bat eginez datoz lan hau aurkeztera. Logela Multimediak eszenografi berritzaile batekin txundituko du eta Circle of Trust taldeko dantzariek ohikoa duten gorputz eta forma fisikoa gehituko dute.

Break dance, hip hop, sorkuntza garaikide eta multimedia dira Divenireren osagaiak, guztiak maila goreneraino landuak ikusleei zirrara eta harridura eragiteko.

  • Zuzendaritza artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro.
  • Ekoizpena: Toño Monzón
  • Koreografiak: Circle Of Trust
  • Jantziak: Wesc
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo irudiak: Imanol Garaizabal, Pello Salaberria
  • Bideo soinuak: Ander Garaizabal
  • Ekoizpen teknikoa: Jon Zubia
  • Argia: Fermín Izko
  • Distribuzioa: Amadeo Vañó - Cámara Blanca
  • Iraupena: 50 min

Gehiago irakurri

Argia: Martin Zalakain

2019/05/25 21:00 Donibane Garazi, Jai Alai

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lipus aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza eta antzezpena: Ander Lipus
  • Testuak: Harkaitz Cano
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea
  • Jantzigintza: Amaia Bueno
  • Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perskusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzariak: Eider Agirrebeña, Olaiz Agirrebeña, Ainara Aizpurua, Leire Andikoetxea, Aintzane Angulo, Izaro Andres, Luken Aranburu, Oier Araolaza, Erlaitz Arozena, Izaskun Arriaran, Joseba Astarbe, Maialen Astigarraga, Onintze Azpeitia, Igor Baroja, Monika Bañales, Ainhoa Beitia, Matxalen Beitia, Egoitz Blanco, Shanti Diaz, Maialen Etaio, Julen Fagoaga, Maitane Fariñas, Josu Fernandez, Josu Garate, Aitor Garcia, Izaro Garitaonandia, Auritz Garzia, Eder Garzia, Iker Gil, Iratxe Gonzalez, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Aritz Ibañez, Irati Ibargoien, Egoitz Irazabalbeitia, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Irantzu Irigoien, Jon Iruretagoyena, Keltze De Iturrate, Enrike Izagirre, Maria Izal, Idoia Lahidalga, Jone Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Iera Larrañaga, Xabier Larrea, Mikel Legorburu, Amaia Loiola, Joseba Lorenzo, Itxaso Martinez, Javier Martinez, Hasier Moreno, Gorka Mostajo, Jaione Olasagasti, Jon Olazkuaga, Xan Olazkuaga, Naiara Ollo, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Jokin Otamendi, Ainara Ranera, Kerman Renjel, Oihane Renjel, Amaia Rodriguez, Jone Saez, Irati Sorbet, Martxelo Sotes, Iñaki Tristan, Mikel Tristan, Ainhoa Urmeneta, Jon Urmeneta, Eire Vila, Amaia Visus, Maialen Ziaurriz.

Gehiago irakurri

Argia: Martin Zalakain

2019/06/01 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia

Garazi & Cía: ERRAiA

2019/05/16 19:00 Leioa, Aldapa auditorioa

ERRAiA antzerkia, dantza, kable gaineko oreka eta musika ehuntzen dituen zirko garaikideko ikuskizuna da. Garazai Pascual kable gaineko dantzariak eta Roberto Castro multiinstrumentalistak, euskal emakume baten hiru belaunaldiko, iragana, oraina eta geroaren istorioaren pieza aurkezten du.

Tradizio zaharren interpretazio modernoa. Artile gogor eta ederraren erabilerak, Euskal Herriko kultura zein Bizitzako haria ekarriko dizkigu gogora. Xuxurla malenkoniatsuaren ikuskizuna, bibrazio musikal tradizionalarekin bat eginez.

 Bi saio egingo dira maiatzaren 16an 19:00etan eta 22:00etan.

Gehiago irakurri

La Glo Zirko Dantza Konpainia: Sacred

2019/05/16 23:55 Leioa, Errekalde plaza

Itsasoaren sakonenetik galaxia urruneneraino guztia konektaturik dago. Horixe da lotzen gaituen lokarri sakratua. Denboraren herentzia da, sorkuntzaren hazia, guztiok barruan eramaten duguna. SACRED (Sakratua) ikuskizunean, bizitzari bere eitea ematen dioten jainkozko geometria horiek zeharkatuko dituen bidaia proposatzen dizuegu. Dantza eta proiekzioa batzen dituen ikuskizun honek gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, gure baitan dar-dar, unibertsoaren taupadaren partituran, egiten duen notaren inguruan.

Gehiago irakurri

Nuc: Aigua

2019/05/16 23:00 Leioa, Errekalde plaza

Begientzako poesia da hau, elkartasunari, ingurumenari eta adiskidetasunari buruzkoa. Hamar metroko altueran egindako gogoeta, zanko, aireko dantza eta akrobazia bitartez. Planetan zehar egiten dugun igarobidearen metafora. Unibertso distopiko batean, gurean esaterako, bi arima alderrai, lotsagabe eta egarriz dabil­tzanak uraren zaintzailearekin topo egin dute. Hark, betarte beltza eta hankokerra, bere bihotz itzela ireki behar izango du dantza eta irribarrea berreskuratzeko. Arimak, berriz, moralik eta lotsarik gabeak, egoki jokatzen ikasi beharko dute. Hirurek ala hirurek behar dute, ura bezainbeste, bizitzen ikastea.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Bat

2019/05/10 20:30 Eibar, Coliseo antzokia

Bat koreografiak, hasierako puntura edo edozein ideiaren lehen fasera garamatza.

  • Koreografiak: Barnaby Booth, Itzik Galili, John Henry Gerena, Martin Harriague
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzariak: Aitor Jiménez, Araitz Lasa, Clara Cafiero, Emily Mittelstaedt, Jean Baptiste Prieur Capdevielle, Pablo Navarro, Alexandre Goyer, Iker Sanz, Lorenzo Castelleta, Alexandra Clarke , Pauline Bonnat, Teresa Royo, Saioa Belarra, Oier Abrego
  • Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
  • Talde teknikoa: Eragin Stac
  • Jantziak: Maialen Miranda
  • Komunikazioa: Eduardo Vielba (Cultura & Comunicación)
  • Argazkiak: Blanca Razquin, Jean-Paul Dunand
  • Ikusentzunezkoak: Beñat Gereka (Txikota)
  • Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: El fin de las cosas

2019/05/10 20:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Dantza garaikideko ikuskizun bat da El fin de las cosas eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai. Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara Legardonek.

  • Egilea, zuzendaritza, koreografia: Eva Guerrero
  • Kanpoko begia: Ana Vallés
  • Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

Gehiago irakurri

Lasala: Luz

2019/05/10 20:30 Gasteiz, Felix Petite Antzokia

Itzalpekoaren argitzea. Sakratu denaren iluntasuna. Luz bi munduren arteko aurkakotasunean dago oinarrituta: argiaren mundua eta iluntasunaren mundua. Antzezlanean sakratutasuna, araztasuna, leuntasuna, sotiltasuna, hauskortasuna… jorratuko dira; bestetik, zakarkeria, basakeria, ankerkeria… Eta hori guztia, sortutako mundu bakoitzean.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz 
  • Laguntzailea: Jaiotz Osa 
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa 
  • Antzezleak: Carla Diego, Garazi Etxaburu, Jaiotz Osa, Paula Parra 
  • Musika: Johan Sebastian Bach, Jean Fraçois Vrod, Marilyn Manson, Henryk Górecki, David Lang Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada 
  • Jantzien diseinua: Xabier Mujika 
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Duguna, Gathubi eta Kezka dantza taldea

2019/05/12 12:30 Eibar

Asteburu honetan ospatuko da Eibarko 54. Euskal Jaia. Igandean, maiatzaren 12an, Euskal Jaiko dantza jaialdia egingo da Untzaga plazan eta hiru osagai nagusi izango ditugu bertan. Batetik, Iruñeko Duguna dantza taldearen eskutik Sanferminetako trokeo-dantzak ikusteko aukera izango dugu. Bestetik, Eibarko Kezka dantza taldeak zenbait kontra-dantza egingo ditu. Gathubi taldearen doinura dantzari eta ikusle, guztiek dantza egiteko aukera izango da plazan bi dantza taldeen emanaldien ondoren.

Eibarko 54. Euskal jaia

Maiatzak 12, igandea

12:00 Kalejira Urkizutik Untzagara
12:30 Euskal jaiko dantza jaialdia: Duguna, Kezka eta Gathubi.
17:00 Erromeria Gathubi taldeko musikariek eta Josu Garatek gidatuta
19:00 Larrain-dantza
19:30 Fernando Abanzabalegiri omenaldia
20:00 Azken larrain-dantza

Gehiago irakurri

Topa eta Block

2019/05/12 13:00 Villabona, Txistulari plaza

Kukai konpainiak eta Brodas Bros konpainiak Topa ikuskizuna eskainiko dute. Amaia Elizaran dantzari eta koreografoak Block ikuskizuna aurkeztuko du. 

Topa

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da.

  • Koreografia: Jon Maya eta Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) eta Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Block

Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume hauek gorputzaren bitartez dute erlazioa, kontrako indarrak eta blokeoak sortuz. Guzti hori, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin. Blokeatu, oztopatu, eragotzi, ibilgetu, bakartu...Pertsona batek bere bizitzarekin aurrera egitea oztopatzen du blokeo batek eta horrek hainbat eratan eragina izan dezake.

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Musika: Lander Zalakain
  • Ekoizpena: Jokin Elizaran
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
  • Kanpoko ikuspegia: Marti Güell
  • Laguntzaileak: Dantzagunea, Egia K.E

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2019/05/18 12:00 Iruñea, Zentral

Maiatzaren 18an Karrikadantza Zentralera bueltatuko da. Burgoen enparantzan egiteko intentzioa zegoen baina eguraldiak ez duenez lagunduko, Zentral aretoan izango da zita eguerdiko 12etan, dantzarako prest!

Gehiago irakurri

Jordi L. Vidal: An Encounter

2019/05/17 18:00 Leioa, Udaletxea

An Encounter ikuskizunak akrobazia, dantza eta antzerki fisikoa konbinatzen ditu. Bi pertsonen elkartze samur eta beroa, hunkigarri gertatzen dena irribarre eta ustekabe sorta batean. Elkarrekin lotutako koadro eszenikoek osatzen dute sorkuntza-lan hau.

  • Antzezleak: Youri De Gussem, Julie Querre 
  • Koreografia eta zuzendaritza: Jordi L. Vidal 
  • Jantziak, osagarriak eta eszenografia: Perrine Langlais 
  • Koreografia coach-a: Michou Swennen, Mariano Bolfarini 
  • Akrobazia eta slapstick coach-a: Anthony Lefebvre y Gonzalo Alarcón.
  • Iraupena: 20 minutu

Gehiago irakurri

Ana Capilla: Cajita de música

2019/05/17 19:00 Leioa, Udaletxea

Kutxatila koloretsuaren barruan bizi den dan­tzaria kanpora atera da. Musikazko bere mundua erakutsi nahirik, txangoa egitera eramango gaitu, musika klasikoan hasi eta rock and rolleraino. Unibertso horrek akatsik gabea dirudi harik eta, kutxatila soinurik gabe, “mutu”, geratzen den arte. Lortuko ote du, adiskideen laguntzaz, musikaren egiazko sorlekua aurkitzea.

Gehiago irakurri

LMP konpainia: Piti Peta Hofen Show

2019/05/17 19:00 Leioa, Ondize

Hiru herrialde, hiru malabarista, hiru objektu. 45 minutu umorez, erokeriez eta orain arte gizakiak inoiz ikusi ez dituen teknika sekretuez josiak. 3 pertsonaia bizi dira unibertso absurdo batean, logika kontraesankorrekin, ergelkeria nagusi dela eta ama-hizkuntza malabarismoa. Piti Peta Hofen Show honetan erabat desberdinak diren 3 estilo berezi nahasten dira, eta antzerki, inprobisazio eta gauzekiko obsesioaren bidez erakusten zaigu. Ikuskizun hau egokitu daiteke edozein leku edo eguraldi gorabeherarekin ere, dela euria, ekaitza edo sumendien erupzioa. Ikuskizuna muturreko pobrezian oinarrituta dago. Dramaturgia molde honetan, inprobisazioa eta antzezpena nahasten dira kaos sor­tzaile baten dimentsioan.

Gehiago irakurri

Collectif Eflirkoa: Echos

2019/05/17 19:00 Leioa, Udaletxea

Eflirkoa Kolektiboaren azken lanak Echos du izena, eta gizakiak hirian duen lekua auzitan jartzen du. Metropoliaren irakinaldian gizakiak lasterka dabiltza hara eta hona, elkar gurutzatzen edota elkar ukitzen dute, elkar ikusi gabe. Hiriko Echos aztoratuak jiraka dabiltza eta gure bizitzak hausten dituzte. Zalaparta horretan, burbuila batek eklosionatzen du… denbora gelditzen da… arnasak eta azala laztantzen duen haizeak zentzumenak pizten dizkigute… erritmoa esnatzen da eta bere dantzara bul­tzatzen gaitu. Une horretan, geure keinuez, pozen eta topaketa humanoen Echos horiekin partekatzen dugu biribilketa bat.

Gehiago irakurri

Iker Gomez: El Pequeño lago de los cisnes

2019/05/17 20:00 Leioa, Udaletxea

Koreografia puska labur hau “Artegintzatik” ikerketaren zati bat da, alegia, Iker Gómez koreografoak egiten ari den Doktoretza Tesiaren haritik egindako ikerketa baten zatia. Doktoretza Tesiaren izenburua da “Beltxargen Aintzira Balletaren bikoiztasuna Dantza Garaikidetik”, eta helburua du, jatorrizko Balletaren analisitik eta azterketatik abiatuta, kontakizunaren atzean dagoen irakurketa zeharka­tzea. Balletaren argumentuaren egitura eta formaltasuna alde batera utzi eta, oraingo testuinguruan, obra horren atzean gordetzen den esentzia bilatzen da. Beltxarga Beltza eta Beltxarga Zuriaren artean dagoen bitasunetik abiatuta, ikerketa lana hasten da, Bitasun irizpide berriak erabiliz: Esanahia eta Zentzua, Egiazkoa eta Gezurrezkoa, Hitza eta Keinua, Banako Nortasuna eta Taldeko Nortasuna, Edertasun Objektiboa eta Edertasun Subjektiboa.

Gehiago irakurri

Organik: Sardina Freskue!

2019/05/17 21:30 Leioa, San Juan Bautista plaza

Sardina Freskue! Ikuskizunean aurrera jarraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen interesak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsula osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar. Sardina Freskue! Dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publikoaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan, haiek ere, hala nahi badute, erabakimena izan dezaten antzezleek eskainiko dituzten proposamenen gainean.

Gehiago irakurri

Nuc: Aigua

2019/05/17 23:00 Leioa, Errekalde plaza

Begientzako poesia da hau, elkartasunari, ingurumenari eta adiskidetasunari buruzkoa. Hamar metroko altueran egindako gogoeta, zanko, aireko dantza eta akrobazia bitartez. Planetan zehar egiten dugun igarobidearen metafora. Unibertso distopiko batean, gurean esaterako, bi arima alderrai, lotsagabe eta egarriz dabil­tzanak uraren zaintzailearekin topo egin dute. Hark, betarte beltza eta hankokerra, bere bihotz itzela ireki behar izango du dantza eta irribarrea berreskuratzeko. Arimak, berriz, moralik eta lotsarik gabeak, egoki jokatzen ikasi beharko dute. Hirurek ala hirurek behar dute, ura bezainbeste, bizitzen ikastea.

Gehiago irakurri

La Glo Zirko Dantza Konpainia: Sacred

2019/05/17 22:30 Leioa, Errekalde plaza

Itsasoaren sakonenetik galaxia urruneneraino guztia konektaturik dago. Horixe da lotzen gaituen lokarri sakratua. Denboraren herentzia da, sorkuntzaren hazia, guztiok barruan eramaten duguna. SACRED (Sakratua) ikuskizunean, bizitzari bere eitea ematen dioten jainkozko geometria horiek zeharkatuko dituen bidaia proposatzen dizuegu. Dantza eta proiekzioa batzen dituen ikuskizun honek gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, gure baitan dar-dar, unibertsoaren taupadaren partituran, egiten duen notaren inguruan.

Gehiago irakurri

Mariana Collado & Lucio A. Baglivo: MYL

2019/05/18 13:00 Leioa, Errekalde

“MyL” izenpean Mariana Collado eta Lucio A. Baglivo elkartzen dira, 40 urte inguru bizitzaren zati handi bat arte eszenikoei eskainiaz. Proiektu honen helburua da agertoki gainean, dantza garaikidea, flamenkoa, antzerkia eta akrobazia erabiliz, agertoki gainean diren bi pertsonen arteko bat-egitearen barnekotasuna ezbaian jartzea, eta horrekin batera, nola hori islatzen den gure gaurko gizartean, gizon-emakumeen arteko erlazio soiletik, dantza bat konpartitu, besterik nahi ez dutenean.

*Bi emanaldi izango dira, bata 13:00etan eta bestea 19:30ean.

Gehiago irakurri

Iker Gomez: El Pequeño lago de los cisnes

2019/05/18 19:00 Leioa, Udaletxea

Koreografia puska labur hau “Artegintzatik” ikerketaren zati bat da, alegia, Iker Gómez koreografoak egiten ari den Doktoretza Tesiaren haritik egindako ikerketa baten zatia. Doktoretza Tesiaren izenburua da “Beltxargen Aintzira Balletaren bikoiztasuna Dantza Garaikidetik”, eta helburua du, jatorrizko Balletaren analisitik eta azterketatik abiatuta, kontakizunaren atzean dagoen irakurketa zeharka­tzea. Balletaren argumentuaren egitura eta formaltasuna alde batera utzi eta, oraingo testuinguruan, obra horren atzean gordetzen den esentzia bilatzen da. Beltxarga Beltza eta Beltxarga Zuriaren artean dagoen bitasunetik abiatuta, ikerketa lana hasten da, Bitasun irizpide berriak erabiliz: Esanahia eta Zentzua, Egiazkoa eta Gezurrezkoa, Hitza eta Keinua, Banako Nortasuna eta Taldeko Nortasuna, Edertasun Objektiboa eta Edertasun Subjektiboa.

Gehiago irakurri

Ana Capilla: Cajita de música

2019/05/18 20:00 Leioa, Udaletxea

Kutxatila koloretsuaren barruan bizi den dan­tzaria kanpora atera da. Musikazko bere mundua erakutsi nahirik, txangoa egitera eramango gaitu, musika klasikoan hasi eta rock and rolleraino. Unibertso horrek akatsik gabea dirudi harik eta, kutxatila soinurik gabe, “mutu”, geratzen den arte. Lortuko ote du, adiskideen laguntzaz, musikaren egiazko sorlekua aurkitzea.

Gehiago irakurri

Fundación Fidias: The Last Wimba-Dinkas

2019/05/18 20:00 Leioa, Jose Ramon Aketxea

“The Last Wimba-Dinkas” ikuskizuna Leire Rada, Aida Gomez eta Elda Ugarte artistek zuzendu eta koreografiatutako lana da. Bertan, 50 antzezlek dantzaren bidez kontatuko digute Afrika exotikoan izandako abentura ausarta. Fidias fundazioak integrazio eta garapen per­tsonala bilatzen du arteen bitartez. Oraingo honetan, publiko guztientzako lana eskain­tzen digu tartean direla dantza molde asko: Afro, Dancehall, Hip-Hop… helburua dela umorea, alaitasuna eta begirunea transmiti­tzea.

Gehiago irakurri

Jordi L. Vidal: An Encounter

2019/05/18 21:00 Leioa, Udaletxea

An Encounter ikuskizunak akrobazia, dantza eta antzerki fisikoa konbinatzen ditu. Bi pertsonen elkartze samur eta beroa, hunkigarri gertatzen dena irribarre eta ustekabe sorta batean. Elkarrekin lotutako koadro eszenikoek osatzen dute sorkuntza-lan hau.

  • Antzezleak: Youri De Gussem, Julie Querre 
  • Koreografia eta zuzendaritza: Jordi L. Vidal 
  • Jantziak, osagarriak eta eszenografia: Perrine Langlais 
  • Koreografia coach-a: Michou Swennen, Mariano Bolfarini 
  • Akrobazia eta slapstick coach-a: Anthony Lefebvre y Gonzalo Alarcón.
  • Iraupena: 20 minutu

Gehiago irakurri

LMP konpainia: Piti Peta Hofen Show

2019/05/18 21:00 Leioa, Aldapa auditorioa

Hiru herrialde, hiru malabarista, hiru objektu. 45 minutu umorez, erokeriez eta orain arte gizakiak inoiz ikusi ez dituen teknika sekretuez josiak. 3 pertsonaia bizi dira unibertso absurdo batean, logika kontraesankorrekin, ergelkeria nagusi dela eta ama-hizkuntza malabarismoa. Piti Peta Hofen Show honetan erabat desberdinak diren 3 estilo berezi nahasten dira, eta antzerki, inprobisazio eta gauzekiko obsesioaren bidez erakusten zaigu. Ikuskizun hau egokitu daiteke edozein leku edo eguraldi gorabeherarekin ere, dela euria, ekaitza edo sumendien erupzioa. Ikuskizuna muturreko pobrezian oinarrituta dago. Dramaturgia molde honetan, inprobisazioa eta antzezpena nahasten dira kaos sor­tzaile baten dimentsioan.

Gehiago irakurri

Organik: Sardina Freskue!

2019/05/18 22:30 Leioa, San Juan Bautista plaza

Sardina Freskue! Ikuskizunean aurrera jarraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen interesak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsula osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar. Sardina Freskue! Dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publikoaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan, haiek ere, hala nahi badute, erabakimena izan dezaten antzezleek eskainiko dituzten proposamenen gainean.

Gehiago irakurri

Ordiziako zortzikoa

2019/05/18 19:30 Ordizia

Amets Bide dantza taldeak eta Ordiziako txistulari taldeak Ordiziako zortzikoa izeneko dantza asteburua antolatu dute Ordiziako udalaren laguntzarekin. Hona hemen hiru eguneko egitaraua:

Maiatzak 17, ostirala

  • 19:00 Haurren emanaldia.

Maiatzak 18, larunbata

  • 19:30 Ordiziako zortzikoaren hasiera Barrena Parkean Amets Bide dantza taldea, Ordiziako Txistulariak eta Aurtzaka Dantza Taldeako lagunekin batera ezpata dantzarien segizioarekin.
  • 20:30 Ordiziako zortzikoaren amaiera Plaza Nagusian.
  • 21:30 Afaria Plaza Nagusian.
  • 23:00 Sinadura ekitaldia.
  • 23:15 Egin Go taldearekin erromeria.

Maiatzak 19, igandea

  • 11:30 Dantzari txikien desfilea herrian zehar.
  • 13:15 Alardea Barandiaran Enparantzan.
  • 14:00 Bazkaria Plaza Nagusian.
  • 16:00 Porrusalda erromeria Plaza Nagusian.

Gehiago irakurri

XI. Muxiko Eguna

2019/06/09 12:00 Errenteria, Herriko plaza

Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik, XI. Muxiko eguna ospatuko da Errenterian ekainaren 9an, igandea. Eguerdiko 12:00etan, Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastolako jolastokian euria egingo balu) ikasturte bukaera ospatuko. 

Ekainak 9, igandea

  • 12:00 Muxikoak eta dantzak Hendaiako Mutxiko Elkartearen eta Errenteriako Dultzaineroen eskutik. 
  • Larrain dantzaren ondoren pintxo eta trago bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen denak.

Gehiago irakurri

Trinomio

2019/05/18 20:00 Irun, Amaia Kultur Zentroa

Hiru konmpainia; Myriam Perez Cazabon (Irun), LaRutan Dantza (Mungia), NODE (Donosti).

Hiru dantza garaikideko pieza; Nere Azalean Arrotz, Taito-ku, TRIA.

Sei antzezle eszenatokian, ikuskizun bakarra; TRINOMIO.

TRINOMIO está compuesto por tres piezas cortas de tres compañías emergentes de Euskal Herria. Trinomio es la puesta en escena de tres conceptos como un todo, un espacio donde puedan confluir y convivir tres conceptos que nacen del deseo de mostrar tres modos de entender la naturaleza y el comportamiento del ser humano, tres reflejos de estados emocionales, intensidades y energías.

TRIA
Ametsak, indarra, ezintasuna, amorrua, helmugak, egoa, ezjakintasuna, beldurra, bakardadea, laguntza… Gure bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen dugunean nola jokatuko dugunaren hausnarketa da TRIA. Cuando tenemos que tomar una decisión, ¿cómo actuamos? Ésta es la aventura de Tria, cómo acepta un futuro cercano y un posible fracaso o éxito. El miedo, la incertidumbre le acompañan durante la decisión. TRIA quiere analizar el comportamiento humano a través de esta fábula de dioses y oro.

  • ZUZENDARITZA-MUSIKA-AUTOREA: Ion Estala
  • KOREOGRAFIA: Jaiotz Osa
  • JANTZIAK: Xabier Mujika
  • ESZENOGRAFIAREN DISEINUA: Patio
  • ESZENOGRAFIAREN EGITEA: Álvaro Ledesma
  • ANTZEZLEAK: Jaiotz Osa eta Paula Parra

NERE AZALEAN ARROTZ
“Bi pertsona. Bata bestearen hitzalpean. Batzutan elkarri lotuta, bestetan elkarrengandik urrun. Elkarrengandik banatu ezin diren bi pertsona arrotz. Bi pertsona, edo bakarra bitan zatituta.” “Dos personas. Una a la sombra de la otra. A veces unidas, otras veces distantes. Dos personas desconocidas, pero inseparables. Dos personas, o una dividida en dos.”

  • IDEIA-ZUZENDARITZA-KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • ANTZEZLEAK: Leire Otamendi, Oihana Vesga eta Myriam Perez Cazabon
  • DRAMATURGIA-KANPO BEGIRADA: Agurtzane Intxaurraga
  • MUSIKA: Elle Belga eta W.A. Mozart
  • ARGIZTAPEN DISEINUA: Junki Mayo
  • ESZENOGRAFIA-JANTZIAK: Myriam Perez Cazabon

TAITO-KU
Taito-ku presentzi aktibo bat da. Mugimendu jarrai bat. Espiral finitua. Zirkulua. Gorputza eta teknologiaren arteko erlazioan oinarrituriko pieza koreografikoa. Taito-ku es una presencia activa. Un  movimiento continúo. Una espiral finita. Un círculo. Una pieza coreográfica basada en la relación de poder entre cuerpo y tecnología.

  • ZUZENDARITZA: María Andrés
  • KOREOGRAFIA- ANTZEZLEAK: María Andrés eta Andrés Alarcón
  • BIDEOA: Igone Arreitunandia eta María Andrés
  • ARGIZTAPENA: Emilio Cordero Checa
  • MUSIKA: ‘Walk’ Ludovico Einaudi eta ‘Station Remo’ Alva Noto

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

2019/05/18 19:30 Bera, Kultur Etxea

Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
  • Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Testua: Amets Arzallus Antia
  • Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez

Gehiago irakurri

Imput konpainia: Nosotros

2019/05/26 19:00 Bilbo, La Fundicion

Nosotros izeneko lanean dantza garaikideko bikote bat ikus daiteke, Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírezen koreografiarekin. Bikote honek bizi izan duen prozesua kontatzen du, Madrilgo dantza kontserbatorioan elkar ezagutu zirenetik. 

  • Koreografia/Zuzendaritza/Interpretazioa: Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírez
  • Dramaturgia: Jonatan González
  • Argiztapena: Jonatan González
  • Sorkuntza egonaldia: Bululú2120
  • Argien diseinua: Beatriz Franco
  • Soinu-espazioa: Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírez
  • Argazkia: Jonatan González eta Andreina Insausti
  • Iraupena: 45 minutu

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

2019/05/24 21:30 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
  • Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Testua: Amets Arzallus Antia
  • Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez

Gehiago irakurri

Basileako Antzokiko Balleta

2019/05/24 19:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

Basileako Antzokiko Balletak dantza garaikideko programa hirukoitza aurkeztuko du. 

Hiru kreazio eskainiko dituzte. Lehenengo obra, The fools, Hofesh Shechter israeldar koreografoarena, itzalez betetako mundu batean bizirauteari buruzko lana da. Energia eta intentsitatea, dantza boteretsu eta erritmikoa.

Bigarrena, Day «without» night, Jiři Pokorný txekiar koreografoak sortu duen obra da. Lan honetan, pertsiar poesiaz eta mistizismoz jantziko da Pokorný, kontrastez betetako mundu bat eta polaritatearen esentzia deskribatzeko inspirazio iturri gisa.

Azkenik, This is everything. Bryan Arias koreografoak, lasaitasuna eta intimitatea transmititzen dituen obra batekin dator, gu geu garena izanik elkarrekin egiaz, modu irekian eta babesteko beharra sentitu gabe komunikatzen garen une bakan horien bila. Sotiltasuna eta dotorezia.

The fools 

  • Koreografia, musika eta jantziak Hofesh Shechter
  • Música: Giuseppe Domenico Scarlatti, SergioMendes, Hofesh Shechter
  • Argiztapena: Hofesh Shechter, Jim French
  • Iraupena: 30 min.

Day «without» night

  • Koreografia: Jiří Pokorný
  • Koreografia laguntzailea: Dominic Santia
  • Musika: Davidson Jaconello
  • Argiztapena: Loes Schakenbos
  • Iraupena: 30 min.

This is everything 

  • Koreografia eta dekoratua: Bryan Arias
  • Jantziak: Carlijn Petermeijer
  • Musika: A Cadre Soleil, NSDOS, Nils Frahm, Camilla Hannan
  • Argiztapena: Jordan Tuinman
  • Iraupena: 30 minutos

Gehiago irakurri

Basileako Antzokiko Balleta

2019/05/25 19:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

Kubako Ballet Nazionala: Errauskine

2019/05/26 19:30 Donostia, Kursaal

Errauskine Johann Straussek balleterako konposatu zuen musika bakarra da. Errauskineren estreinaldia 1901ean izan zen, Berlinen. Pedro Consuegra koreografo kubatarrak, Marius Petiparen tradizio klasikoari jarraikiz, lehen aldiz aurkeztu zuen obraren koreografia-bertsio bat, 1988an, Marseillan. Kubako Ballet Nazionalerako, Consuegrak koreografiaren funtsa berrikusi eta alderdi teknikoak eta dramatikoak aberastu zituen.

  • Zuzendari nagusia : Alicia Alonso
  • Bi ekitaldiko Balleta eta lau eszena
  • Koreografia eta libretoa : Pedro Consuegra. Charles Perrault-en ipuin homonimotik inspirazioa hartuta /
  • Musika : Johann Strauss (semea)
  • Diseinuak : Armin Heinemann

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak