Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Gure Ametsa

Dokumentuaren akzioak

Gure Ametsa

Noiz 2019/04/29
19:00
Non Donostia, Kursaal
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Lucia Lacarra eta Iker Murillo ballet dantzariek Gure Ametsa Dantzaldia aurkeztuko dute apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Gala horretan Milaneko Scala Teatroko eta Victor Ullate Balleteko izarrak izango dira oholtzan gainean.

Lucia Lacarra eta Iker Murillo artistek errealitate bihurtu zuten ametsa da dantzatzea. Orain, bi dantzariak elkartu eta Vitali Safronkine koreografo errusiarrarekin batera, amets berri bat sortu dute: Gure Ametsa Dantzaldia. Milaneko Scala eta Victor Ullate Ballet ospetsuetako dantzari nagusiekin batera eskainiko dute Lakarra eta Murillok dantza emanaldia. Dantza beraien haurtzaroko ametsa izan zen, eta orain ikusleei oparia egin nahi diete.

Lucia Lakarrak (Zumaia, 1975) dantza ibilbide oparoa egin du, Nijinsky Saria, Benois de la Danse Saria (balletaren Oscarra) eta Dantza Sari Nazionala edota Hamarkadako Dantzariaren izendapena eskuratu ditu, besteak beste. Iker Murillok (Pasaia, 1978) ere Europako konpainia garrantzitsuetan lehen mailako dantzaria izatearen ametsa gauzatu du, Gipuzkoako errebelazio sariaren errekonozimendua ere jaso du bere dantzari ibilbidean.

Gure Ametsa Dantzaldia

  • Ekitaldia: Gure Ametsa Dantzaldia.
  • Zuzendari artistikoa: Lucia Lacarra eta Iker Murillo.
  • Koreografoa: Vitali Safronkine.
  • Dantzariak: Lucia Lacarra, Iker Murillo eta Vitali Safronkine (Nazioarteko Dantzari Nagusiak)/ Vittoria Valerio (Milaneko Teatro alla Scala Dantzari Bakarlaria) eta Claudio Coviello (Milaneko Teatro alla Scala Dantzari Nagusia)/ Josué Ullate, Elena Diéguez, Cristian Oliveri eta Óscar Comesaña (Víctor Ullate Balleta).
  • Lekua eta eguna: Kursaal Auditorioa, apirilak 29an, 19,00ean.
  • Sarrerak: 15-39 euro. Antzokiko lehiatilan eta Kursalaren Interneteko sarreren salmenta zerbitzuan salgai.

 

 

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930