Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda XXIV. Dantzari festa

Dokumentuaren akzioak

XXIV. Dantzari festa

Noiz 2019/04/06
17:00
Non Hernani
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
XXIV. Dantzari festa

Hernaniko dantzari festa. Argazkia: Hernaniko San Juan konpartsa

Hernaniko San Juan konpartsak antolatzen duen Dantzari Festan Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdiko hogeita bat talde elkartuko dira. Aurtengoa hogeita laugarren Dantzari Festa izango da, apirilaren 6tik 13ra dantza ekitaldiak, erakusketak edota hitzaldiak antolatu dituzte. Lehenengo asteburuan dantzariz beteko dira Hernaniko kaleak; apirilaren 6an dantzari txikien topaketa izango da eta hurrengo egunean helduena. Astelehenetik ostiralera Euskal Janzkien erakusketa izango da ikusgai Biteri Kultur Etxean eta apirilaren 11n baserritarren eta kalekumeen janzkerari buruzko hitzaldia eskainiko du Ramon Garciak. Apirilaren 13an, larunbatean, Jaiki hadi taldearen erromeriarekin amaituko da dantzaz betetako astea Hernanin.

Egitaraua

Apirilak 6 larunbata

  • 17:00 Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko kaleetan (Euria egingo balu Atsegindegin). Partaideak: Hernaniko Musika Eskolako Txalapartariak, Hernaniko Bertso eskola eta irrintzilariak. Begiraleak, Egape, Ereintza, Eskola, Haurtzaro,  Trebeska eta Ttarla dantza taldeak. Hasieran denek batera dantzatuko dute agurra eta bukeran fandango eta arin-arina.

Apirilak 7 igandea

  • 10:45 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar eta dantza ekitaldiak Hernaniko auzo eta kaleetan zehar (Euria egingo balu, Biteri Kultur Etxeko areto nagusian). Partaideak:
  • 13:15 Dantza talde guztiek agintariena, agurra, muxikoak, fandango eta arin-arina eta larrain-dantza dantzatuko dituzte Gudarien Plazan.
  • 14:30 Bazkaria dantzari eta soinujoleentzat.
  • Ondoren, erromeria.

Parte hartuko duten taldeak:

Gipuzkoa
• Ostargi (Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa)
• Hernaniko Musika Eskola
• Ttarla (Hernaniko dantza taldea)
• Azpeitiko Ikastola Ikasberri dantza taldea
• Ereintza (Errenteria Musikala)
• Eskola(Donostiako dantza taldea)
• Ibarla Meaka (Irungo dantza taldea)
• Goizaldi (Donostiako dantza taldea)
• Kemen (Irungo dantza taldea)
• Olarri (Oiartzungo dantza taldea)
• Trebeska (Donostiako dantza taldea)
Araba
• Adurtza (Gasteizeko dantza taldea)
Bizkaia
• Eusko Lorak (Sestaoko dantza taldea)
• Arriskugarri (Sestaoko dantza taldea)
Nafarroa
• Baztandarrak (Elizondoko dantza taldea)
• Ortzadar (Iruñeko dantza taldea)
• Rocamador (Zangotzako dantza taldea)
Lapurdi
• Ataitze (Itsasuko dantza taldea)
• Begiraleak(Donibane Lohizuneko dantza taldea)
• Oldarra (Miarritzeko dantza taldea)
• Mutxiko elkartea (Hendaiako dantza taldea)

Apirilak 8, 9, 10, 11, 12 astelehenetik ostiralera

  • 17:00-20:00 Euskal Janzkien erakusketa Biteri Kultur Etxean. Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.

Apirilak 11 osteguna

  • 19:00 Hitzaldia Biteri Kultur Etxean Biteri Kultur Etxean. Gaia: Baserritarren eta kalekumeen janzkerak (XIX. eta XX. mendekoak). Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza dantza taldea).

Apirilak 13 larunbata

  • 18:30 Erromeria Jaiki hadi taldearekin Plaza Berrin (Euria egingo balu Atsegindegin).

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930