Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Laudio: Leziagako sorgina

2015/02/17 19:15 Laudio

19:15etan emango zaio amaiera inauteriei, Lezeagako Sorginaren erreketarekin.

Gehiago irakurri

Durango: Surrandiak

2015/02/14 18:00 Durango

Surrandien konpartsa kalejiran irtengo da Plateruenetik Jaizale txistulari taldea eta Tabira musika bandarekin batera eta Andra Maria elizpean emango zaio amaiera. 

Gehiago irakurri

Hernani: Axeri-dantza

2015/02/14 10:00 Hernani

Inaute larunbatean, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte.

Gehiago irakurri

Donostia: Jardinzayen konpartsa

2015/02/14 19:00 Donostia

Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak). 

Gehiago irakurri

Gallarta eta Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak

2015/02/14 11:00 Gallarta

11:00etan Kale-eskea herriko baserri, etxe ta kaleetatik.
18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

http://dantzan.eus/bideoak/gallarta-inauteria-2014

Gehiago irakurri

Arano: Puska biltzea

2015/02/07 08:30 Arano

Goizeko 8:30ean abiatuko dira Aranoko zomorroak puska biltzean herriko baserrietatik.

Gehiago irakurri

Beñat Zintzo Garmendia: Euskal Ihauteriak

2015/02/08 11:00 Donibane Lohizune, Portuko Erretegia

Beñat Zintzo Garmendiak berak mintzaldi bat emanen du Portuko Erretegian, Euskal Ihauteriak gaiaren inguruan.

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2015/02/21 12:00 Iruñea, Kafe Zentral

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkarteek, dantzazaleentzako antolaturiko Karrikadantza.

Gehiago irakurri

Agurain: Porrero eta Sorgina

2015/02/13 20:00 Agurain

Arratsaldeko 20:00etan Porrero eta Sorginaren agurra ospatzen dute herrian. Astearte inauterian, Porrero eta Sorginari azken agurra ematen diete.

Gehiago irakurri

Zalduondo: Markitos

2015/02/15 11:30 Zalduondo

Markitos da inauterietako igandeko protagonista. Urtero bezala, zaldi gainean agertuko da goizeko 11.30ak inguruan, Arabako herri honetako kale nagusian, traje beltzez jantzita, gorbata eta guzti. Atzean herriko mutil bat izango du laguntzaile gisa, erori ez dadin. Ibilbideko puntu batean, jauregi baten parean, astotik jeitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan ezarriko dute. Makila zutik jarri, lurrean sartu, eta han goian geratuko da Markitos hainbat orduz. Arratsaldean, berriz, predikadorea buru duen prozesio zaratatsu bat abiatuko da Markitos dagoen tokiraino. Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea joango dira lehenbizi, biak bata beltzez jantzita. Musikariak, ondoren, eta, gero, behor batek tiratutako gurdi bat, Predikadorea barruan joango da. Ondoren Atsoa eta Agurea, Markitosen aita eta ama. Hartza eta ardia joango dira ondoren, eta, azkenik, Porreroak. Zaku-telaz jantzita, porrero hauek beren buruak lurrera bota eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtuko dituzte. Markitos jaitsi eta gurdian jarriko dute. Frontoira heltzen direnean epaia irakurriko dio Predikadoreak Markitosi: hil egin beharko du. Jendeak txalo egingo du. Panpina lurrean jarri eta su emango diote. Eta taldeko guztiek dantza egingo dute haren inguruan.

Gehiago irakurri

Aretxabaleta: Txino-dantza

2015/02/15 12:35 Aretxabaleta

Aretxabaletako inaute igandean, herriko kintoak kalean zehar ibiltzen dira Txino-dantza abestuz eta dantzatuz.  http://dantzan.eus/bideoak/aretxabaleta-txino-dantza-2008

 

Gehiago irakurri

Lesaka: Zaku zaharrak

2015/02/15 19:00 Lesaka

Zaldunita arratsaldez ateratzen dira zaku-zarrak Lesakan. Plazaren albo batean dagoen lasto tontor batetik lastoa hartuz eta zakuak honekin betez jazten dira zaku-zar-gaiak. Ondoren, kalez kale ibiltzen da zaku-zar taldea, lerroan martxan doala. Makil luze bat izaten du eskuan lerro buruak eta beste makila luzea azkenak. Musika hastearekin batera hasten da zaku-zarren martxa. Puxikak batera eta bestera indarrez astintzen dituzte eta erritmo biziz gurutzatzen dituzte Lesakako kaleak. Aldian behin gelditu eta fandangoa dantzatzen dute zaku-zarrek, besoekin, oin astun horiek altxatuko dituenik ez baitago. http://dantzan.eus/bideoak/lesaka-zaku-zaharrak-2011

Gehiago irakurri

Markina-Xemein: Zaragi-dantza eta antzar jokoa

2015/02/15 12:00 Markina

Aratuste domekan, inauteri igandean, zaragi-dantzariak ibiltzen dira Markina-Xemeingo kaleetan Hartzak lagunduta. Zaragi-dantza egiten dute Zerutxuko dantzariek eta Hartzak panderoaren doinura dantza egiteko ahalegina egiten du, baina iheserako eta jendea beldurtzeko zaletasuna handiago du. Zaldi gainean egiten den antzar jokoa da Markina-Xemeingo Karnabal domekako beste ekitaldi garrantzitsu bat. http://dantzan.eus/bideoak/markina-xemein-zaragi-dantza-2013

Gehiago irakurri

Donostia: Jardinzayen konpartsa

2015/02/15 12:00 Donostia

Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak). 

Gehiago irakurri

Gernika: Marrauen soka-dantza

2015/02/15 12:00 Gernika

Zaldunita edo inaute igandean, eguerdiko 12:00etan, puntuan, marrauek Gernikako Foru Plaza hartzen dute soka-dantza dantzatzeko. Soka-dantzak ohiko egitura du, hau da, desafioa, banan-banangoa, zubiak, agurrak eta abar. Dantzariak, ordea, maskara batekin eta gorputz guztia estaltzen dien lohihartzeko batekin dantzatzen dute.http://dantzan.eus/bideoak/gernika-marruen-soka-dantza

Gehiago irakurri

Amezketa: Talai-dantza

2015/02/16 08:00 Amezketa

Inauterietako igande eta astelehenean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak makil-dantza dantzatu et puskak biltzera: http://dantzan.eus/bideoak/amezketa-talai-dantza-2014

Gehiago irakurri

Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean

2015/02/16 08:00 Lesaka

Fraindarrak eskean auzoetan baserriz baserri eta herrian zehar. 

Gehiago irakurri

Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean

2015/02/17 08:00 Lesaka

Fraindarrak eskean auzoetan baserriz baserri eta herrian zehar. 

Gehiago irakurri

Bera: Zingar-arrautze eskea

2015/02/16 10:00 Bera

Astelenitan zingar-arrautze eskea egiten da goizez Beran. Koadrilek euren mozorroak jantzi eta baserriz baserri aritzen dira. Baserri guztien aurrean "Zingar-arrautze, zingar-arrautze bat ez bada bertze, bertze!"kantatzen dute eta horrela lortzen dute egun horretako saria. http://dantzan.eus/bideoak/bera-zingar-arrautze-eskea-2011

Gehiago irakurri

Goizueta: Puska biltzea

2015/02/16 08:00 Goizueta

Inaute astelehenean, herriko gaztean bi taldetan banatu eta Goizuetako baserrietan ematen dute eguna puska biltzean. 

Gehiago irakurri

Lantz: Inauteria

2015/02/16 13:00 Lantz

Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko.

Gehiago irakurri

Galdakao: Altsasuko inauteria

2023/02/18 19:00 Galdakao

Inauterietako larunbatean Altsasuko inauteria atera ohi du Andra Mari dantzari taldeak 

Gehiago irakurri

Lantz: Inauteria

2015/02/17 13:00 Lantz

Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Gauean Mielotxin erreko dute eta inguruan zortzikoa dantzatuko zaio.

Gehiago irakurri

Goizueta: Puska biltzea eta Zahagi-dantza

2015/02/17 10:00 Goizueta

Asteartean, mozorroak herriko kaleetan barrena puska-biltzean ateratzen dira. Bazkaldu ostean aldiz, herriko kaleetatik abiatuko dira zahagi-dantza dantzatuz. http://dantzan.eus/bideoak/goizueta-inauteriak-2014

Gehiago irakurri

Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza

2015/02/17 10:00 Arizkun

Asteartitan edo inaute astearte goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren hartza ateratzen da. http://dantzan.eus/bideoak/arizkun-sagar-dantza-2011

Gehiago irakurri

Unanu: Mamoxarroak

2015/02/17 17:00 Unanu

Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.

Argazkiak: http://dantzan.eus/bideoak/unanu-mamuxarroak-2011

Bideoa: http://dantzan.eus/argazkiak/unanu-mamuxarroak-2011


Gehiago irakurri

Eskoriatza: Kukumarroak

2015/02/17 17:00 Eskoriatza

Kukumarroak Eskoriatzako inauterietako pertsonaiak dira, eta mendian bizi ziren basa-gizonak irudikatzen dituzte. Sabelean, loredun amantala jantzita daramate, heltzear dagoen udaberriaren seinale, eta bizkarrean, ardi-larrua, bukatzear dagoen negu gorria irudikatuz. Herritarrak beldurtzen saiatuko dira, haurrek iseka egiten dieten bitartean.

Gehiago irakurri

Lekeitio: Estudiantina

2015/02/14 10:30 Lekeitio

Lekeitioko Estudiantinak herrika kaleak alaituko ditu kantuekin.

Gehiago irakurri

Kanpezu: Toribio

2015/02/17 19:00 Kanpezu

Lastoz sortua den panpina da Toribio, gaitz guztien erruduna eta epaitua izango dena. 

Gehiago irakurri

Uztaritz: Zanpanzar

2015/02/17 18:00 Uztaritz

Zanpanzar, gaitz guztien erruduna epaitua eta errea izango da. 

Gehiago irakurri

Martingala

2023/02/20 19:30 Burlata

Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dute eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.

 

 

Gehiago irakurri

San Fuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak

2015/02/21 11:00 San Fuentes

11:00etan Kale-eskea herriko baserri, etxe ta kaleetatik.
18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

http://dantzan.eus/bideoak/gallarta-inauteria-2014

Gehiago irakurri

Saratsu: herri inauteria

2015/02/21 19:30 Saratsu

Saratsun arabako herri inauteria antzeztuko dute. 

Gehiago irakurri

Black Box Konpainia: Push

2015/02/26 20:00 Donostia, Gasteszena

Danimarkako konpainia honek Push ikuskizuna aurkeztuko du Gazteszenan. Bi koreografia batzen dituzte: Rush, Edhem Jesenkovicen koreografia eta musika dituena, eta Eve´s dilema, Tim Rushtonen koreografia eta Antonio Vivaldiren musika dituena.

Gehiago irakurri

Dantzaz Konpainia eta Iñaki Salvador: Txoriak

2015/02/21 20:00 Donostia, Gasteszena

Dantzaz Konpainia & Iñaki Salvadorrek, Txoriak, Mikel Laboaren unibertsorako bidalia, dantza ikuskizuna aurkezten dute.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Mikel Laboa
  • Aholkulari Musikala: Iñaki Salvador
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Nora Paneva,Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines

Gehiago irakurri

Generoa dantza tradizionalean

2015/02/25 19:00 Durango, Plateruena Kafe Antzokia

Elkarrizketak Bertatik Bertara: Generoa dantza tradizionalean.

Izaskun Ellakuriaga (Bizkaia Irratiko kazetaria) eta Oier Araolaza (Dantzaria).

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

2015/03/20 20:30 Eibar, Coliseo Antzokia

Eibarko XXXVIII. Antzerki Jardunaldien barruan, Kukai Dantza Taldeak "Gelajauziak" dantza ikuskizuna eskainiko du.

Gehiago irakurri

María Martín eta Judit Ruiz: To Be Continued

2015/02/26 11:25 Donostia, Kontadores Gaztelekua

María Martín eta Judit Ruiz-en konpainiak "…To Be Continued…" dantza ikuskizuna aurkezten du.

  • Ideia: María Martín
  • Zuzendaria, koreografia, interpreteak, jantziak: María Martín, Judit Ruiz
  • Jatorrizko Musika, argiztapena: Marc Cano
  • Argazkia, bideoa: Ana de la Fuente Henry
  • Beste laguntzaile batzuk: Krego-Martín Danza
  • Eskerrak: Estudio de danza Aikoa, Portal71, Garazi, Bego, Ester y Ripollesdansa
  • Iraupena: 20'
  • Kontaktua: mariauncas77@hotmail.com / 686135248

Aspalditik elkar ezagutzen duten eta elkarrekin dantzan eta beste gauza askotan aritu ziren bi pertsona bereizi egiten dira une jakin batean. Orain, hamarkada bat joan denean, berriz elkartzea erabaki dute. Berrelkartzea pertsonen bizitzan gertatutako aldaketez mintzatzen da. Orainaldiaz, etorkizunaz, nahiez, gainbeheraz, oroitzapenez mintzatzen da. Orainaldian, bataren eta bestearen arteko distantziarekin jolasten dira. Desberdintasunak eta antzekotasunak ikertu, eta oroitzapenak dantzatzen dituzte (buruan gordeta dituzten eta orainaldira ekartzeko zain dauden iraganeko esperientziak).

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/port%2Dkontadores201501%2Ejpg

Gehiago irakurri

Oinkari: Itsasoaren emazteak

2015/02/27 21:00 Lasarte, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroak-ek "Itsasoaren Emazteak" dantza ikuskizuna aurkezten dute. 

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (Villabona)
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Dantza garaikideko koreografoa: Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia) / Hika Teatroa
  • Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
  • Musika originala eta zuzendaritza: Pello Ramirez
  • Musikoak zuzenean: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez
  • Aktoreak: Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga 
  • Soinu diseinua: Mikel Fernandez
  • Argien diseinua: Xabier Lozano
  • Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
  • Argazkiak: Karlis Medrano
  • Banaketa: HIKA Teatroa (633252200) hika@hikateatroa.com

Gehiago irakurri

Aterballetto: “Come un respiro”,“Rossini cards”

2015/03/27 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Lehenik, G. F. Haendel-en musikaz osatutako “Come un respiro” lana aurkeztuko dute. Bigarrenik, G. Rossini-ren musikaz osatutako “Rossini cards”.

Iraupena: 1 ordu 34 minutu


Gehiago irakurri

Aterballetto: “Come un respiro”,“Rossini cards”

2015/03/28 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Lehenik, G. F. Haendel-en musikaz osatutako “Come un respiro” lana aurkeztuko dute. Bigarrenik, G. Rossini-ren musikaz osatutako “Rossini cards”.

Iraupena: 1 ordu 34 minutu

Gehiago irakurri

II. Arabar Errioxako Dantzari Eguna

2015/03/28 11:30 Eltziego

II. Arabar Errioxako dantzari eguna, Biasteri, Zieko, Oion, Lantziego, Eskuernaga, Samaniego, Bastida eta Iekorako dantza taldeekin.

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: El cielo ahora

2015/03/01 19:00 Durango, San Agustin Kulturgunea

Norbait hiri batera joan da eta etxe-orratz baten ondoan eskultura klasiko bat aurkitu du. 1.000 urtek bereizten dituzten bi eraikuntzaren aurrean dago. Eta ez da ezer gertatzen. Historiaren etengabeko pilaketak pixkanaka iranaga anekdota bihurtzea ekartzen du, orainak garrantzi osoa hartuz. Baina oraina sotila eta hauskorra da, eta badirudi inolako gertakari historikok ez duela egun eduki beharko lukeen garrantzia. Mendearen arabera, gutako bakoitzak bere istorioa kontatu dio bere buruari hobeto ulertzeko eta azaltzeko zergatik dagoen dagoen tokian. Baina Zeruak –inoiz ez da desagertzen eta gu guztiok baino gehiago bizi da– harrituta behatzen dio, goitik, gure ereduen eta erreferentzien saturazioari. Eta, onena aukeratzen dugula uste izanda ere, istorio berberak errepikatzen dira behin eta berriz. Dela zaldi gainean ibiltzen tunika zuri bat jantzita, dela RyanAirren hegazkin batean bidaiatzen txandal bat jantzita.

Idea eta Zuzendaritza: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta Interpretazioa: Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza eta Olatz de Andrés
Dramagintza: El Conde de Torrefiel
Argiztapena: Gabo Punzo
Argazkia: Gabo Punzo
Jantziteria: Alberto Sinpatron

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Karaoke

2015/03/07 20:00 Bilbo, La Fundición

Bazter batean abesten duenari begiratzen diozu, zoruko moketaren irudia besaulkietan errepikatzen da, baita koadro elektriko bat ezkutatzen duten gortinetan ere. Espazioaren gainerakoa kolore ilunaz margotuta dago, argi-gurpila bortizki biratzen da eta kolore artifizialek beste pertsonen aurpegietan jotzen dute. Aurpegi ezezagunak ikusten dituzu, dotore jantzita; batzuek irribarre egiten dizute jendetasunez, zu zara hurrengoa, kontzentrazioa argietan zentratzen duzu ez pentsatzeko.

  • Antzezleak: Dácil Gonzales, Beñat Urretabizkaia, Igor Calonge
  • Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
  • Zuzendaritza laguntzailea: Gabriel F
  • Zuzendaritza: Igor Calonge Argazkia: Gabriel F.

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Karaoke

2015/03/08 19:00 Bilbo, La Fundición

Bazter batean abesten duenari begiratzen diozu, zoruko moketaren irudia besaulkietan errepikatzen da, baita koadro elektriko bat ezkutatzen duten gortinetan ere. Espazioaren gainerakoa kolore ilunaz margotuta dago, argi-gurpila bortizki biratzen da eta kolore artifizialek beste pertsonen aurpegietan jotzen dute. Aurpegi ezezagunak ikusten dituzu, dotore jantzita; batzuek irribarre egiten dizute jendetasunez, zu zara hurrengoa, kontzentrazioa argietan zentratzen duzu ez pentsatzeko.

  • Antzezleak: Dácil Gonzales, Beñat Urretabizkaia, Igor Calonge
  • Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
  • Zuzendaritza laguntzailea: Gabriel F
  • Zuzendaritza: Igor Calonge Argazkia: Gabriel F.

Gehiago irakurri

Helena Golab: In Between

2015/03/09 13:00 Donostia, Intxaurrondo K.E

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Helena Golab-en In Between lana. Ikuskizun performatibo honek dantza, antzerkia, musika eta interpretazioa konbinatzen ditu, eta erabakiak hartzeko zailtasunaz ari da, erabaki bat hartzeak uko bat onartzea suposatzen duela abiapuntu izanik. Proiektuan parte hartzen duen talde artistikoa presente dago agertokian, eta denbora errealean partekaten du espazio hori, ikuskizunaren dramaturgiari lotutako konfigurazio koreografikoak eginez. Obra honetan, umorea tartekatzen da erabaki ezinaren, aukeren, zalantzen eta ziurtasunik ezaren melankoliarekin.


Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Koreografia eta interpretazioa: Helena Golab Argiztapen diseinua: Oscar Grijalba Musika eta argazkia: Laurentx Etxemendi

Eusko Jaurlaritza eta Poloniako Kultura Institutuak babestuko ikuskizuna. Rydultowskie Centrum Kultury Feniks, Utopian Getxo, La Fundicion, Aikoa, Donostia Kultura, Alhondiga Bilbao eta La Sumarekin lankidetzan.

Gehiago irakurri

Olatz de Andrés: El Cielo ahora

2015/03/10 11:30 Donostia, Intxaurrondo K.E

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Olatz de Andrés-en El Cielo ahora lana. Nor bat hiri batera doa eta eskultura klasiko bat aurkitzen du etxeorratz baten ondoan. Historia etengabe metatzeak ekarri du iraganak pixkanaka garrantzirik ez izatea eta orainak beretzea interes guztia. Mendearen arabera, gutako bakoitzak bere buruari kontatu dio bere historia, hobeto ulertzeko eta bere buruari hobeto azaltzeko zergatik dagoen dagoen lekuan. Baina Zerua, inoiz ez baita desagertzen eta bizirik jarraitzen baitu gu denon ondotik ere, begira dago goitik, harrituta, ikusirik noraino gauden eredu eta erreferentziaz okituta. Ikusirik nola, ustez hoberena aukeratzen dugulakoan, historia berberak errepikatzen ditugun behin eta berriz. Eta Zeruak barre dagi, nolabait: horra pertsonon historia tragikoa.

Ikuskizun honek azpitituloak izango ditu, frantsesez eta ingelesez.

Kontzeptu eta zuzendaritza: Olatz de Andrés Sorkuntza eta interpretazioa: Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza eta Olatz de Andrés Dramaturgia: El Conde de Torrefiel Testuak: Pablo Gisbert, antzezleen kolaborazioarekin Argiztapena: Gabo Punzo Jantziak: Alberto Sinpatron Erresidentzia artistikoak: El Graner, La Fundición, Muelle 3 Koprodukzioa: BAD jaialdia, Eusko Jaurlaritza, El Graner eta Pasoa2ren babesarekin

Informazio gehiago: Olatz de Andrés

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Pereza

2015/03/10 13:00 Donostia, Gasteszena

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Cielo Raso konpainiaren Pereza lana. Pereza gizakiaren ekintza, hitz eta keinu bakoitzean den edertasunaz mintzo da; edertasun horrek bizia du, pisua, hedatu egiten da. Natura zabal, berde, beltz baten gainean etzanda, nire gorputza azken tantaraino beretuko lukeen oihan batean. Nire gorputza egonean dago, giharrak lasatu egiten dira lurraren ukitua gero eta gertuago sentituz, hezurrek kraska egiten dute hondoratu ahala, sentitzen dut sustraitu egin naitekeela hemen, loratu egin nintekeela datorren udaberrian zuhaitz, belar bihurturik.

 

Pereza Teaser from Cía. Cielo rasO on Vimeo.

Zuzendaritza: Igor Calonge Antzezleak: Beñat Urretabizkaia, Igor Calonge Zuzendari laguntzailea: Gabriel F. Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda, Raquel Hernández Argiztapena: Cristina Libertad Bolivar Ekoizpena: Beatriz Churruca

Informazio gehiago: Cielo raso

Gehiago irakurri

Shakti Olaizola: Irakurriz

2015/03/10 17:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Shakti Olaizola-ren Irakurriz lana.17:30 (gazteleraz) + 19:30 (euskaraz)Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxian murgiltzen gara. Pasarte desberdinak dituen historio batetara eramaten gaitu, oroimenez, aurkikuntzaz, erreflexuz, ametsez... betetakoa. Bidean aurkitzen dituen egoera eta objetuen bitartez bere burua aurkitzen du eta bere istorioak gurekin partekatzen ditu. Bera barrena dagoen munduan guk gozatzea eta amets egitea lortuko du. Ekintzak eta egunerokotasuneko objetuak, jokoan, erronkan eta poztasunean bihurtuko dira mugimendua, ahotsa, orekak, dantza eta kontorsioarekin batera. Nola bukatuko da bidaia hau

Ideia originala: Shakti Olaizola Zuzendaritza: Lucio Baglivo Antzezlea: Shakti Olaizola Koreografia: Lucio Baglivo, Stefano Fabris Kolaborazio artistikoa: Maite Guevara, Stefano Fabris Ekoizpena: Shakti Olaizola Kolaborazioak: Pirineos de Circo, Área de Cultura del Ayuntamiento de Bilbao Eszenografia: Shakti Olaizola Jantziak: Mayari Reta Argazkia: Barbara Govan Bideoa: Jesus Pueyo y Ivan Izagirre Diseinu grafikoa: Shakti Olaizola

Informazio gehiago: Shakti Olaizola

Gehiago irakurri

Kolorearekin elkarte artistikoa: Gorputza

2015/03/10 17:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Kolorearekin elkarte artistikoaren Gorputza lana.

Desberdintasuna erne da. Etiketarik, sailkatzerik gabe, genero bat eman beharrik gabe harremanetan jartzeko eta mugitzeko dugun modua definitzeko. Nola identifikatzen naiz neure gorputzarekin? Zer ikusten dut? Eta zuk zer ikusten duzu? Zure begirada behar dut izango banaiz; beraz, mesedez, jo atea sartu aurretik.

Zuzendaria: Jordi Cortés Koreografia: Jordi Cortés eta Kolorearekin Antzezleak: Lorea Igartua, Xabier Madina, Alba Fernández, Nahia Iparragirre, Nerea Sánchez, Maylis Arrabit, Lierni Izeta, Alain Lersundi Musika: Collage musical Argazkia: Katrin R. Aldanondo

 Informazio gehiago: Kolorearekin elkarte artistikoa

Gehiago irakurri

Compagnie Ima: L'Homme assis

2015/03/11 11:00 Donostia, Lugaritz K.E.

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Compagnie Ima-ren L'Homme assis lana. Mahaia, besaulkia, dantzaria. Lan honen abiapuntua gertaera soil bat da: mendebaldeko mundu honetan gure aulkien gainean bizi garela. Gure arbasoak zutitu egin ziren baina guk eboluzionatzen jarraitu dugu eserita egoteraino. Gorputz eseri batek zurruntasun itxurazko bat ageri du. Espazio horretan ezin da inora joan eta jarrera hori aproposa da emozioak kontrolatzeko. Mugikortasun fisikoa murriztu egiten da mugikortasun psikikoaren mesedetan,eta gizon eseri horrek oso indartsu bizi ditu egoera mentalak.

Estreinaldia Estatuan.

Teaser "L'Homme Assis" from YMA on Vimeo.

Koreografia: Chloé Hernandez, Orin Camus Antzezlea: Orin Camus Argiztapena: Sylvie Debare Bideoa: Mickael Arnal Gehigarrizko musika: Burial, Aphex Twin, James Blake

Informazio gehiago: Compagnie YMA

Gehiago irakurri

Paul les Oiseaux: Toutes Les Filles Devraient Avoir Un Poeme

2015/03/11 13:00 Donostia, Gasteszena

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Toutes Les Filles Devraient Avoir Un Poeme lana.

Valérie Rivière koreografoak izugarri maite du gorputzek transmititzen dizkiguten indarraz eta emozioez zirriborratutako istorioak kontatzea. Dantzaren bitartez, bere sorkuntzen hizkuntza poetikoak beste arte-forma batzuekin nahasten ditu koloreak eta hoskerak. Toutes les filles devraient avour un poème obran, koreografoak Emily Dickinson, Richard Brautigan eta Paul Eluard poetei utzi die hitza eta poeton funtsa nabarmendu du dantzari-laukote baten mugimenduen eta elkarrizketaren bitartez. Poema dantzatuak, poema abestuak. Barne-bizitzari buruzko istorio bitxien unibertso eder eta bakarti batera eramaten gaitu ikuskizunak. Hitzen eta gorputzen poesia munduan dugun presentzia argitzeko erabili da.

Estreinaldia Estatuan.

Ideia eta koreografia: Valérie Rivière Antzezleak: Mélissa Blanc, Chloé Hernandez-Camus, Stéphanie Pignon, Fanny Sage, Guillaume Siron Olerkiak: Timothée de Fombelle, Emily Dickinson, Richard Brautigan, Werner Lambersy, Carlo Bordini, Dyane Léger, Paul Eluard, Mauro Fabi, Paul Verlaine, Annie Le Brun, William Butler Yeats Dialogoak: Stephan Wojtowicz Musika: Guillaume Siron, Bruno Ralle Baloo Productions Eszenografia: Valérie Rivière Errealizazioa: Jean-François Huchet Jantziak: Valérie Rivière, Hervé Poeydomenge, Emma Fournier Argiztapena: Eric Blosse, Fabrice Barbotin Soinua: Bruno Ralle, Loïc Lachaize.

Gehiago irakurri

Lasala: Lauesku 22

2015/03/11 17:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Lasala konpainiaren Lauesku 22 lana. Lauesku 22 gogoetarako deia da, honako honi buruz: zergatik men egin naturaltasun eta menpekotasun osoz ezarriak zaizkigun arau, ohitura, erregela eta inposaketei, eta zergatik onartu auzitan jarri gabe aurrez eman zaizkigun soluzioak eta erantzunak. Hizkuntza koreografikoak konformidadea eta enfrentamendua ikertzen ditu, aurrean aurkitzen ditugun inguruabarrei emandako erantzuna diren aldetik eta hortik datozen ondorioak ere aztertzen ditu. Pilota-partida baten bitartez hainbat egoera azaltzen dira jokoaren arauak auzitan jartzeko, ezarrita dagoena ez baita lehentasuna duena.

 

Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz Antzezleak: Jaiotz Osa, Itxasai Mediavilla, Judith Argomaniz Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi Argiztapen diseinua: Gabriel Punzo Jantziak: Eider Ezenarro Argazkia eta bideoa: Diego Hernández Diseinu grafikoa: Diego Hernández

Informazio gehiago: Lasala

Gehiago irakurri

Lamajara danza Kolektiboa: Innings

2015/03/11 17:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Lamajara danza Kolektiboaren Innings lana. Inningshitzak jokoaren segmentuak adierazten ditu beisbolean. Konzeptu hori du abiapuntu antzerki-lan honek, partida bat balitz bezala: hiru jokalari nor baino nor, tratuak eta estrategiak giza psikearen muturreko egoerak gogorarazten dituztelarik. Inningsek gatazka ageri du, gatazka bere hutsean; aktore bakoitzaren emoziotik jasotzen du bulkada. Erabakitzeko eta egoera bat gidatzeko boterea eskuetan izateko beharrak eramaten gaitu rol tarteka ezezagunak jokatzera, rol jokoaren arabera moldatuak, eta nolabait ere nor nor den jakin gabe. Innings da dena alda dezakeen jokaldia.

 

Kontzeptua eta zuzendaritza: Reinaldo Ribeiro Interpretazioa eta sorkuntza: Daniel Rosado, Antonella Sampieri, Reinaldo Ribeiro Musika: Godspeed Black Emperor, Sebastián Garcia Ferro Jantziak: Ariel Santiago Zalazar Argiztapena: Colectivo Lamajara Argazkia: Facundo Aguirre Off ahotsa: Pere Molsosa Teaser: Ariel Santiago Zalazar Ekoizpena: Colectivo Lamajara

Informazio gehiago: Colectivo Lamajara Danza

Gehiago irakurri

Carmelo Segura Companhia: Walking City

2015/03/11 20:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Carmelo Segura Companhia-ren Walking City lana. Walking Cityk egungo hiri handietako sistema jorratu, kritikatu eta parodiatzen du eguneroko egoera ezberdinak landuz. Ikuslearen enpatia lortuko duten pertsonaia ezberdinak aurkeztuz, gizarte­arazo ezberdinak jorratuko ditu. Walking City, azken finean, gure garaiko gizarteari buruzko hausnarketa sakona da.

Estreinaldia Euskal Herrian.

Zuzendari artistikoa eta koreografia: Carmelo Segura Koreografia laguntzailea: Kristine Lindmark Dantzariak: Kristine Lindmark, Yolanda Torosio, David Vilariño, Chema Zamora, Iria Fernández, Luis A. Largo, María Mateo, Max Allen Ikus-entzunezkoak: Koldo Mikel Rus Argiztapena: Israel AG Torrecilla Jantzigintza: Rocío González, GLEZ. Soinu diseinua: Rubén Bustamante Makinista burua: Miguel Marrupe Ekoizpena: Susana Estruga Banaketa: Marisol Pérez, María Fernández (La otra Banda)

Informazio gehiago: Carmelo Segura Companhia

Gehiago irakurri

Natxo Montero: Barbecho

2015/03/12 13:15 Donostia, Gasteszena

Barbecho sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta bat da. Mugimendu eta koreografien segida bat, non hainbat gauza jartzen baitira auzitan piezaren inguruan, baita sortzaileak obraren aurrean hartzen duten jarrera edo lekua ere. Lugorri egoerak aukera ematen digu presak edo eginbeharrak alde batera uzteko... egonean egoteko, zerbait gerta dadin edo gerta ez dadin itxaroteko. Barbecho atsedenean egotea litzateke, aldaketa-beharrean ere bai; aireztatzea eta berritzea da, eta berriz ere egunerokoari aurre egitea. Aisialdia jolasa da, eta jolas egitea arima lugorri uztea da. Ikuskizun honek azpitituloak izango ditu, ingelesez eta frantsesez.

 

Zuzendaritza artistikoa: Natxo Montero Zuzendari laguntzailea: Pako Revueltas Sorkuntza eta interpretazioa: Laia Cabrera, Natxo Montero Argiztapena eta argazkia: Gabo Punzo Jantziak eta eszenografia: Natxo Montero Bideoa: Alaitz Arenzana Musika: A. Vivaldi, J.S. Bach.

Gehiago irakurri

Choni Cia. Flamenca: Compás De Espera

2015/03/12 19:00 Donostia, Antzoki Zaharra

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Choni Cia. Flamenca-ren Compás De Espera lana. Emakume bat zain. Gau batean, edo egun batean, edo auskalo noiz. Denbora auskalo noizko batean… Zain. Bakardade behartuzko aldi horretan, absentziaren atzaparretan, ziurtasunik ezetik sortutako sentimendurik barnekoenak hasten dira agertzen. Ibilbide emozional oso bat, oroitzapenetan barrena; beldur, ilusio hautsi, autosuntsiketan barrena; eta iragana kanporatzeko behar askatzailea, bizirik segitzeko.

Estreinaldia Estatuan.

Zuzendaritza artistikoa: Manuel Cañadas Zuzendaritza eszenikoa: Estrella Távora Zuzendaritza musikala: Raul Cantizano Dantza eta koreografia: Asunción Pérez “Choni” Gitarra eta zanfoña: Raul Cantizano Perkusioa eta tronpeta: Antonio Montiel Cante eta hitzak: Alicia Acuña Fadista: Rosario Solano Argiztapena eta koordinazio teknikoa: Nacho Sánchez Soinua: Angel Olalla, Pepe Carnacea Makinaria eta errejidorea: Luis Almagro Eszenografia: Pictoorama Jantziak: Andrés González Bideo eta argazkia: Daniel Belza Diseinu grafikoa: Adán López Makillaje: Charo Angulo Bideo-ekoizpen laguntzaileak: Guillermo Leal, Euri Carrión Ekoizpena: María Velasco Management eta ekoizpena: vecinasmanagement Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión culturalentzat.

Gehiago irakurri

Aukeran: Geltokia

2015/03/15 20:00 Hondarribia, Itxas Etxea Auditoruima

Aukeran Dantza Konpainiak "Geltokia"dantza ikuskizuna aurkezten du. Bizitza trenez egindako bidaia batekin konpara daiteke. Geltokian, maletak beterik edo hutsik, agurrak eta itzulerak, hitzak eta isiluneak, ilusioak eta urrakadak. Eta gutako bakoitza bere ekipajearekin: esperientzia eta oroitzapenak. Hasieran ez dakigu zer ekarriko digun bidaiak. Lagunartean edo bakarka ibiliko gara, noiz edo noiz; ibilbidea aldatuko dugu; betiko alde egingo dute batzuek, baina izango da inora joango ez denik ere… Nork bere bidaia egingo du. Guztia ezagutzera ematen den geltokian, arimek amets eta gorputzek hegan egiten dute musikarekin. Bidaia hori errepasatuko dugu dantzaren bitartez.

Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz Eszena zuzendaritza: Enrique Santiago Gidoia: Miren Agur Meabe
Jatorrizko musika: Xabier Zeberio Argiztapen diseinua: Carlos Solano Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
Koreografiak: Edu Muruamendiaraz, Aukeran DK Dantza garaikide aholkularitza: Eneko Alkaraz Interpreteak: Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axier Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi Egiguren Jantziak: Oscar Armendariz Soinua: Kandi Fernández. Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi Argazkiak: Kali G. Argiztapena eta ikus-entzunezkoak: Carlos Solano Ekoizpen exekutiboa: Aukeran Dantza Konpainia Banaketa: Glu-Glu Producciones.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Itzalak - Txoriak

2015/03/07 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia

Itzalak - Txoriak dantza ikuskizuna Dantzaz konpainiaren eskutik. Bi euskal musikari, nazioartean ezagunak eta aitortuak, Dantzaz Konpainiaren ekoizpen honetan batzen dira, eta elkarte horretan bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta Josu Mujika.

ITZALAK, lehenengo proposamenak, Arriaga eta Mohovich elkartzen ditu, argia eta itzalarekin jolastuz, gorteko amodiozko harremanak taularatuz, minué hizkuntza garaikidean berridatziz. Argiak eta itzalak harremanetan, musikarekin hasten diren harremanak, gure euskal konpositore handia Arriagaren musika ederrarekin bustitako amodioa.

TXORIAK, Josu Mujikaren piezak Mikel Laboaren unibertsoa arakatzen du: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bes­tearekiko harremanak..., Iñaki Salvador-ek egindako soinu pieza bat, Mikel Laboaren kanturik esanguratsuenak, ikusleak hunkitu eta harrapatzeko.

ITZALAK - TXORIAK mota guztietako publikora eraman nahi du dantza garaikidea, mugimenduaren musikaltasunarekin eta dantzaren zirrararekin seduzitu nahi du publikoa.

Unibertsalak bihurtu diren hemengo musikariak, Europa osoko dantzariekin eta Italia eta Euskal Herriko koreografoekin elkarturik.

Hain urrun? Hain gertu.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Ddantzaztxoriak%2Ejpg

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Emakumea euskal dantzan

2015/03/05 19:00 Derio, Kultur Biraka

Oier Araolaza dantzariak, Emakumea euskal dantzan: gezur baten historia izenenko hitzaldia emango du Derion, Lainomendi dantza taldeak antolatuta, bere 25.urteurrenaren ospakizunen barruan. 

Gehiago irakurri

Itsasi Euskal Kultur Taldea: Bizkaia maite

2015/03/15 19:00 Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea

Itsasi Euskal Kultur Taldeak sortu duen formatu txikiko dantza ikuskizuna da. Lehenengo zatian Bizkaiko dantzak taularatuko dira, eta bigarrengoan, azken urteetako ildo bertik jarraituz, taldeak sortutako koreografia berriak ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Legazpi: Kapela-dantza

2015/05/09 12:00 Legazpi

San Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela. Aurten gainera, kapela-dantzaren 20.urteurrena ospatuko dute. 

https://dantzan.eus/argazkiak/legazpi-kapela-dantza-2007/736226561

Gehiago irakurri

Doos Colectivo: Ella tiene miedo

2015/03/20 19:00 Gasteiz, Baratza aretoa

Gasteizko Baratza arte eszenikoen aretoan, Doos Kolektiboak Ella tiene miedo izenburuko dantza-instalazioa aurkeztuko du, 19:00etatik aurrera. Talde txikientzako emanaldiak egingo ditu Doos-ek.

Gehiago irakurri

Guardia eta Aurrera Gure Ametsa

2015/03/14 13:00 Guardia

Guardiako dantza taldeak eta Urnietako Gure Ametsa dantza taldeak emanaldia eskainiko dute. 

Gehiago irakurri

Iker Gomez: Sylphides PI

2015/03/21 20:00 Irun, Amaia Kultur Zentroa

Iker Gomez Dantza Konpainiak "Sylphides PI" ikuskizuna eskainiko du.

  • Zuzendaritza: Iker Gomez.
  • Aktoreak: Eva Martinez, Michael Realin, Paula Perez, Marcos Martincano, Alejandro Deza, Stephanie Van Laethem, Baldomero Ruiz, Sofia Valentín, Fernando Careaga eta Maria Cano.
  • Iraupena: 60 minutu.

"Sylphides PI", trilogia eszeniko bat da, dantza ulertzeko modua nolakoa izan zen eta egun nolakoa den oraingo kodean eztabaidan jartzen eta berrinterpretatzen duena. Dena kode eszeniko errazean egiten da, eta umore dosi txikiez zipriztindurik. Zati bakoitzak bere dramaturgia koreografikoa du, besteetatik bereizia, baina guztiek dute elkarrekin batzen dituen zerbait: XXI. mendeko Silfideen imajinarioa.

Sylphides.PI - la pieza escénica - PROMO from El Espíritu del Bosque on Vimeo.

Gehiago irakurri

Pierra Lhande Pastorala

2015/07/26 15:30 Zalgize

Uztailaren 26ko egitaraua

  • 10:30 : Meza pastoraleko arizaleekin
  • 11:30 : Karrika ingurua
  • 12:30 : bazkaria deneri irekia
  • 15:30 : Pierra Lhande pastorala
  • 20:30 : afaria deneri irekia

Ikusgarria

  • Idazlea : Annick Apphatia
  • Errejenta : Jean-Pierre Recalt
  • Kantu sortzaileak : Jean-Louis Aramburu & Jean Etchart
  • Arropen asmatzailea : Erramun Garcia-Zabalegui
  • Dantza erakasleak : Petti Etchegoyhen & Catherine Arçanuthurry
  • Afitxa egileak : Ramuntxo & Mattin Partarrieu

Xehetasunak

  • Erreserbazioak : Mauleko (05 59 28 02 37) eta Atarratzeko (05 59 28 51 28) Turismo Bulegoetan
  • Ikus Pierra Lhande pastoralari buruzko bideoak
  • pierralhande-pastorala.com

Gehiago irakurri

Pierra Lhande Pastorala

2015/08/02 15:30 Zalgize

Abuztuaren 2ko egitaraua

  • 10:30 : Meza pastoraleko arizaleekin
  • 11:30 : Karrika ingurua
  • 12:30 : bazkaria deneri irekia
  • 15:30 : Pierra Lhande pastorala
  • 20:30 : afaria deneri irekia

Ikusgarria

  • Idazlea : Annick Apphatia
  • Errejenta : Jean-Pierre Recalt
  • Kantu sortzaileak : Jean-Louis Aramburu & Jean Etchart
  • Arropen asmatzailea : Erramun Garcia-Zabalegui
  • Dantza erakasleak : Petti Etchegoyhen & Catherine Arçanuthurry
  • Afitxa egileak : Ramuntxo & Mattin Partarrieu

Xehetasunak

  • Erreserbazioak : Mauleko (05 59 28 02 37) eta Atarratzeko (05 59 28 51 28) Turismo Bulegoetan
  • Ikus Pierra Lhande pastoralari buruzko bideoak
  • pierralhande-pastorala.com

Gehiago irakurri

Ane Albisu: hitzaldi-tailerra

2015/03/24 19:00 Bilbo, Gaztedi dantza taldearen lokala

Ane Albisuk, hitzaldi-tailerra eskeiniko du gure festarako azken 100 urteotatako jantzi eta janzteko moduaren garrantziari buruz.

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egileak, Darabilboren (Bilboko euskaltegi sarea) eskutik, 2 ordutako saioa eskainiko du Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen lokaletan (Santutxu Kalea, 74), asteartean martxoak 24, arratsaldeko 19:00 – 21:00 bitartean. 

Bi ordu iraungo duen saio honek hiru zati izango ditu:

1.- Irudiz hornituriko aurkezpen baten bidez azalduko da zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta bilakaera. Jantzi hauek NORK erabiltzen dituen eta ZER, NOIZ, NON eta batez ere NOLA janzten garen aztertuko dugu.
2.- Azalpenaren ondoren hausnarketatxo bat egitea komeniko litzateke. Izan ere gure kulturaren arlo hau oso “axaletik” ikusi ohi da. Ikasketarik ez da egiten eta orokorrean garrantzi gutxi ematen zaio. Janzten “atontzeaz” gain geure burua gai honetan “janztea eta atontzea” litzateke saioaren zati honen helburu garrantzitsuena.
3.- Teoriak praktikari eman behar dio bidea eta saio honetan JANZTEKO MODUARI toki berezia emango zaionez, interesgarria litzateke saiora gerturatzen direnetatik bi edo hiru lagun “modelo” lanetan aritzeko prest egotea. Ondoren elkarlanean aritzeko dinamikan sartu ahal izateko. Horretarako, nahi izanez gero ekar ditzakezue zeuen jantziak edota janzki gerrikoak, abarkak, espartinak, zapiak( karratuak).”

http://blog.gaztedi.net/wp-content/uploads/sites/4/2015/03/20150317_kartela-jantzien-ikastaroa.jpg

Gehiago irakurri

Urtaroen dantzan

2015/03/28 19:30 Ordizia, Plaza Nagusia

Oroith abesbatzak eta Amets Bide dantza taldeak elkarlanean, dantza eta kantua uztartzen dituen ikuskizuna emango dute. 

Gehiago irakurri

Antonio Ruz eta Juan Kruz Díaz de Garaio: Vaivén

2015/03/29 19:30 Donostia, Gasteszena

Antonio Ruz eta Juan Kruz Díaz de Garaio Esnaolak "Vaivén" dantza ikuskizuna aurkezten dute.

Vaivén: diptiko bat, non solo biek elkar elikatzen baitute. Lehen soloa Juan Kruzek jokatzen du, gorputza akiduraraino eramanez; eta Antoniok jokatzen duen soloak ahosa du erdigune, adierazpide eta kontabide gisa bere osotasuna gordetzen duen gorputz batetik.Garai eta estilo askotariko eta heterogeneoen kanta sorta baten bitartez, denak ere zuzenekoan kantatuak, hainbat gai jorratzen dira: sustrairik eza, atzerrialdia, agurrak, herrimina..., pertsonaia nomada eta babesgabe baten bitartez. Babesgabea, nahikoa jantzi ez duelako eta baita adiera metaforiko eta metafisikoan ere.

  • Zuzendaria, koreografia, dantzaria eta musika moldaketak: Juan Kruz Díaz de Garaio Esnaola
  • Zuzendaria, koreografia eta dantzaria: Antonio Ruz
  • Argiak eta zuzendaritza teknikoa: Olga García
  • Eszenatokia eta jantziak: Juan Kruz Díaz de Garaio Esnaola / Antonio Ruz
  • Grabazio ingeniaria eta soinu aholkularia: Lutz Nerger

Gehiago irakurri

Sofie Dubs & El Conccertino konpainiak: Kolapso

2015/03/29 19:00 Errenteria, Mikelazulo Kultur Elkartea

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, Sofie Dubs & El Conccertino konpainiak "Kolapso" ikuskizuna aurkezten du.

Ikuskizun honetan olerkia, musika eta dantza nahasten ditugu gure emozio eta bizitzako hainbat kolapso adierazteko.Gure jokoak hiper-errealismoaren eta zentzugabetasunaren artean kokatzen ditugu bidai hau egiterako garaian.

Taulagainean Joseba Roldán (idazlea/aktorea), Iñaki Santos (musikaria/aktorea), Ebi Soria (musikaria/aktorea) eta Sofie Dubs (dantzaria/aktorea) gaude. Bakoitzak bere arlotik emozio eta ikuspuntu desberdin bat eskaintzen du, denon artean adierazpen mugak puskatuz eta gure Kolapsoa partekatuz. Proposamenaren oinarriak, "orain eta hemen"-arekin lan egitea eta egitaraua puskatzea dira, inprobisazioa bilatuz. Performancearen, olerkiaren eta zentzugabetasunaren artean dagoen joko bat da.

Gehiago irakurri

Gero Axular: Itzal galdua

2015/03/28 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Gero Axular Kultur Elkarteak "Itzal Galdua" dantza ikuskizuna aurkezten du.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Dgeroaxularitzalgaldua1%2Ejpg

Gehiago irakurri

Haatik konpainia: K-otica

2015/03/28 19:30 Donostia, Kontadores Gaztelekua

Kaosaren teorian inspiratua dago obra hau. Dena erreakzioen sistema batekin erlazionatua dagoela babesten duen printzipioan. Munduak ez du erlojuaren eredu zehatz eta zorrotza jarraitzen, alde kaotikoak ditu. Bide ilunak enfokatzen ditu, matizak, gauzen sentsibilitatea eta gidatzen dutenaren arauak, aurreikusi ezin denetik berrira.

  • Jatorrizko ideia, sorkuntza eta koreografia: Ziomara Hormaetxe.
  • Interpreteak: Aiert Beobide eta Ziomara Hormaetxe.
  • Jatorrizko musika: Aitor Etxeberria (El_Txef_A) eta Hannot Mintegia (ahotsa).
  • Bideo proiekzioa: Alphax.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Dhaatikkotica%2Ejpg

Gehiago irakurri

Lasala: Hooked (still)

2015/03/26 21:00 Biarritz, Colisée

Gizaki batek beste gizaki batekin harreman afektiboak izateko duen etengabeko beharra, eta harreman horrek sortzen dituen ondorioak islatzen ditu Hooked (still) ikuskizunak. Arriskuan jartzen gaituzten dependentzia eta lotura emozionalak aztertzen ditu adierazpen koreografikoak. Mugimenduaren indarraz eta zehaztasunaz baliatzen dira dantzariak, gizaki batek, harreman afektibo batean bizi ditzakeen fase desberdinetan sentitutako emozioak azaltzeko.
 
  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
  • Dantzariak: Jaiotz Osa eta Judith Argomaniz
  • Musika: Fink, Pan Sonic, Wolfgang Amadeus Mozart, Olafur Arnalds
  • Argi sorkuntza: Diego Hernández eta Judith Argomaniz
  • Jantziak: Jaiotz Osa eta Judith Argomaniz
  • Ikus-entzunezko eta argazki sorkuntza: Diego Hernández

Gehiago irakurri

Lasala: Lauesku 22

2015/03/26 21:00 Biarritz, Colisée

Hiru dantzarirentzako, pilotaren inguruko sorkuntza da Lauesku 22 ikuskizuna. Pilota partida batean gertatutako egoera desberdinek, jokoaren arauak dudan ezarriko dituzte.

Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
Dantzariak: Jaiotz Osa, Lionel Ah-So eta Judith Argomaniz
Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi
Argi sorkuntza: Gabriel Punzo
Jantziak: Eider Ezenarro
Sorkuntza grafikoaDiego Hernández

Gehiago irakurri

Blanca Arrieta: Argh!

2015/03/27 21:00 Biarritz, Colisée

Argh! ikuskizunarekin, Blanca Arrietak gorputzaren esperimentazio lanean jarraitzen du, betiere, gorputza egoera berri baten aurrean jarriz. Oholtza gaineko espazioa murriztuz eta pertsonara ekarriz, poliki-poliki, gizabanakoaren baldintzara hurbiltzen gaitu sorkuntza horrek. Blanca Arrietak keinua eta mugimenduaren
arteko oreka bilatzen du, gizabanakoaren adierazpena, bere muga fisikoekin eta karga emozionalekin.

Zuzendaritza artistiko eta koreografikoaBlanca Arrieta
Dantzariak eta sorkuntza: Pilar Andrés, Robert Jackson
Musika: Itziar Madariaga
Argi sorkuntza: Oscar Grijalba
Eszenografia: Marc Cano
Ekoizpena: Mauma Kultur Elkartea
Argazkiak: Juan Félix Ruiz

Gehiago irakurri

LaMov cia Danza: Loti ederra

2015/03/26 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

LaMov dantza-konpainiak Loti Ederra ipuinaren bertsio bat taularatuko du. Perraulten istorioa, mundu osoan ezaguna eta aitortua dena, eta Txakovskiren musika, konpainiaren koreografo eta zuzendariaren, Víctor Jiménezen, eskutik eguneratu dira hemen. LaMov dantza-konpainiaren bertsioan Marius Petisa koreografo handiari omenaldia egiten zaio eta Auroraren -Ederra- ezkontzako biko pauso ezaguna antzeztuko du. Pauso hori 1890ean koregrafiatu zen San Petersburgoko Mariinski Antzokian estrei natu zenean. José Uruñuela kontserbatorioko ikasle den Oier Lópezde Luzuriaga dantzaria bertan izango da.

LaMov

Gehiago irakurri

Kresala: Buba eta Bubu

2015/04/29 18:00 Alegria-Dulantzi, Txema Blasco auditoriuma

Haurrei zuzendurik dagoen dantza ikuskizuna da Buba eta Bubu.

Koreografia: Faustino Aranzabal
Musika: herrikoia, Amaia Zubiria, Beñat Ralla
Gidoia: Juan Luis Zabala
Esataria: Sisto Iturriagagoitia
Jantziak: Idoia Ibarzabal
Mozorroak eta burukoak: Xabier Garate
Argien diseinua: Patxi Aristimuño, Eragin Stac
Eszenografia: Julian Toquero

Gehiago irakurri

Dantzaz: Itzalak - Txoriak

2015/03/28 20:00 Lesaka, Harriondoa Kultur Etxea

Itzalak - Txoriak dantza ikuskizuna Dantzaz konpainiaren eskutik. Bi euskal musikari, nazioartean ezagunak eta aitortuak, Dantzaz Konpainiaren ekoizpen honetan batzen dira, eta elkarte horretan bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta Josu Mujika.

Itzalak proposamenak, Arriaga eta Mohovich elkartzen ditu, argia eta itzalarekin jolastuz, gorteko amodiozko harremanak taularatuz, minué hizkuntza garaikidean berridatziz. Argiak eta itzalak harremanetan, musikarekin hasten diren harremanak, gure euskal konpositore handia Arriagaren musika ederrarekin bustitako amodioa.

Txoriak-ekJosu Mujikaren piezak Mikel Laboaren unibertsoa arakatzen du: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bes­tearekiko harremanak..., Iñaki Salvador-ek egindako soinu pieza bat, Mikel Laboaren kanturik esanguratsuenak, ikusleak hunkitu eta harrapatzeko.

Gehiago irakurri

Sallekoren II. Bolanta eguna

2015/04/12 12:00 Sestao

Apirilaren 12an Salleko taldeak bigarren aldiz egingo du aurten Bolanta eguna, Luzaide herriko jai koloretsu honen bizitasuna gure herriko kaleetara ekartzeko asmoz.

Eguna hasteko 11:30an kalejira egingo dugu Bide Nagusian zehar orfeoiaren plazaraino eta, gosaria egin ostean, bolanten lehenengo dantza sorta eskainiko dugu bertan. Jarraian 12:30a aldera Pela kalera joango gara beste dantza saio bat egitera. Han ere mokadu bat hartuko dugu indarrak berritzeko. Goizeko emanaldia bukatzeko Luzaideko Bolanta-festaren dantza adierazgarrienak bilduko dituen emanaldi bat egingo dugu kasko plazan 13:30an.

Bazkaltzeko atsedenaldiaren ondoren, 18:00etan La Salle Eskolatik kalejiran abiatu eta Las Llanas udal frontoira joango gara. Bertan 18:30ean hasiko dugun inauteri jai bizi honen agerpenarekin bukaera emango diogu ospakizunari.

 

Gehiago irakurri

Luzaide: Bolant eguna

2015/04/05 09:30 Luzaide

Pazko igandez, apirilaren 5ean izango da aurten Luzaideko Bolanten eguna.

Goizean goiz bildutako ziratepeko, gorri, zapuri, makilari eta bolantak 9:30etarako Pekotxeta eta Benta auzoetan bisitan izango dira, 12:00ak aldera Santiago plazan bolant-dantzen, dantza-jauzien, kalapita-dantzen eta makilarien dantzen ikuskizuna eskaini aurretik. Arratsaldeko 17:00etan Arretxe frontoian izango dira dantzan eta eguna amaitzeko afari herrikoia antolatu dute.

Gehiago irakurri

Blanca Arrieta: Argh!

2015/04/25 20:00 Bilbo, La Fundición

Argh! ikuskizunarekin, Blanca Arrietak gorputzaren esperimentazio lanean jarraitzen du, betiere, gorputza egoera berri baten aurrean jarriz. Oholtza gaineko espazioa murriztuz eta pertsonara ekarriz, poliki-poliki, gizabanakoaren baldintzara hurbiltzen gaitu sorkuntza horrek. Blanca Arrietak keinua eta mugimenduaren
arteko oreka bilatzen du, gizabanakoaren adierazpena, bere muga fisikoekin eta karga emozionalekin.

Zuzendaritza artistiko eta koreografikoa: Blanca Arrieta
Dantzariak eta sorkuntza: Pilar Andrés, Robert Jackson
Musika: Itziar Madariaga
Argi sorkuntza: Oscar Grijalba
Eszenografia: Marc Cano
Ekoizpena: Mauma Kultur Elkartea
Argazkiak: Juan Félix Ruiz

Gehiago irakurri

El punto! konpainia: El Olimpo no es aquí

2015/05/23 20:00 Bilbo, La Fundición

Dantza garaikidea eta kaleko dantzez osatutako ikuskizuna da. Kirolaren presentzia egungo gizartean gero eta handiagoa da, dudarik gabe. Kirolariak idoloak dira, gero eta presentzia handiagoa dute. Olinpoko jainko berriak dira, baina sarritan ez beren jarrera ereduzkoa izateagatik. Gizarte lehiakorraren isla dira, garaipena lortzeko joko zikina saritzen duen gizartearena.

Jatorrizko ideia, sorkuntza, koreografia: Fernando Lima
Antzezleak: Álvaro Silva, Daniel Gómez, Manuel Acuña, Sergio Fuentes
Argiztapen diseinua: Diego Cousido
Jatorrizko musika eta nahasketak: Depipió
Jantziak: El Punto! Danza Teatro
Argazkia: Daniel Gómez
Kudeaketa eta administrazioa: Swot Elipse Consultores


Gehiago irakurri

Carmen Werner – Provisional Danza: En blanco

2015/05/30 20:00 Bilbo, La Fundición

Nigandik modu espontaneoan zerion hura bizitzen
saiatu baino ez nuen egin nahi.
Zergatik izan behar zuen hain zaila?

Gutxik dakite gaur zer den gizon bat. Askok sentitzen dute, eta,
sentitze hutsarekin, lasaiago hiltzen dira. Neu ere lasaiago hilko naiz
istorio hau idazten bukatzen dudanean. (Herman Hesse)

“Dena ez dago idatzita”

Koreografia eta interpretazioa: Carmen Werner
Soinu banda Carmen Wernerrek editatua.
Argazkia: Patricia Villanueva 

Gehiago irakurri

Carmen Werner – Provisional Danza: En blanco

2015/05/31 19:00 Bilbo, La Fundición

Nigandik modu espontaneoan zerion hura bizitzen saiatu baino ez nuen egin nahi. Zergatik izan behar zuen hain zaila?

Gutxik dakite gaur zer den gizon bat. Askok sentitzen dute, eta, sentitze hutsarekin, lasaiago hiltzen dira. Neu ere lasaiago hilko naiz istorio hau idazten bukatzen dudanean. (Herman Hesse)

“Dena ez dago idatzita”

  • Koreografia eta interpretazioa: Carmen Werner
  • Soinu banda Carmen Wernerrek editatua.

carmensolo3

Gehiago irakurri

Nómada konpainia: Tabula rasa

2015/06/06 20:00 Bilbo, La Fundición

Bere buruari begira dagoen gizon bat behatzen badugu, geurea ere baden ezaugarriren bat topatuko dugu seguru; dela onarpenaren, dela ukazioaren ondorioz.

Dantzari baten bakarkako saioa da hau; batzuetan dantza egiten du eta, beste batzuetan, bertan egon besterik ez du egiten, pianista batek lagunduta, soinua egiten duen pianoarekin eta piano mutuarekin. Paisaia zuria bizitzaren kolorea nabarmentzeko, eta, bakoitzak nahi duen kolorea jar dezakeenez, geuk gorria jarriko dugu, odol biziaren kolorea.

Ideia eta sorkuntza: Daniel Abreu
Antzezleak: Dantza Roberto Torres ;  Pianoa Milena Perisic
Musika sorkuntza: Milena Perisic

Gehiago irakurri

Nómada konpainia: Tabula rasa

2015/06/07 19:00 Bilbo, La Fundición

Bere buruari begira dagoen gizon bat behatzen badugu, geurea ere baden ezaugarriren bat topatuko dugu seguru; dela onarpenaren, dela ukazioaren ondorioz.

Dantzari baten bakarkako saioa da hau; batzuetan dantza egiten du eta, beste batzuetan, bertan egon besterik ez du egiten, pianista batek lagunduta, soinua egiten duen pianoarekin eta piano mutuarekin. Paisaia zuria bizitzaren kolorea nabarmentzeko, eta, bakoitzak nahi duen kolorea jar dezakeenez, geuk gorria jarriko dugu, odol biziaren kolorea.

Ideia eta sorkuntza: Daniel Abreu
Antzezleak: Dantza Roberto Torres ;  Pianoa Milena Perisic
Musika sorkuntza: Milena Perisic

Gehiago irakurri

Elena Córdoba: Soy una obstinada célula del corazón y no dejaré de contraerme hasta que me muera

2015/06/14 19:00 Bilbo, La Fundición

«Ba al dakizu bihotz batek taupaka jarraitzen duela bere gatz-oreka zaintzen baduzu?? Ba al dago hil zarela ahaztea baino gauza temati eta absurduagorik?

Horregatik izan nahi dut bihotzaren zelula tematia, ez diodalako taupadak egiteari ez dantzatzeari utzi nahi.

Taupadan eta erritmoan pentsatzen dihardut hilotz bat arretaz begiratu nuen momentutik eta taupadak egiteari uzteak zer esan nahi zuen ulertu nuenetik. Taupadarekin lan egiten dut, bihotza gelditu egiten denean gorputzaren desastrea ulertzeko. Taupadarekin (mugimendurik nagusienarekin) lan egiten dut, mugimenduak eta gelditzeak zer esan nahi duten ulertzeko. Izango al da konparazioari esker ulertzen dugula beti? Taupadarekin lan egiten dut, taupada eza ulertzeko. Esan liteke baita heriotzaren ondoko gorputzaren deskonposiziora hurbiltzen naizela, bizirik mantentzen gaituen hori zer demontre den ulertzeko.

Badago gure bihotza gelditzen den unean existitzen den beste mugimendu bat, hiltzen garenean hasten den mugimendu bat. Mugimendu hori erabat bizkorra da. Gorputzaren formak mugitzeaz gain, horien esentzia aldatu ere egiten du. Bilbotar begi hauetatik ulertu ezin izan dudan mugimendua da, horregatik hurbildu natzaio, horregatik eskaini diot obra hau.

Iruditan, bihotzaren zelulak isolatuta taupaka ikusi nituenean, lehendabiziko edertasuna ikusten egoteko sentsazioa izan nuen. (Mikroskopio baten plakan daudelako) ezer mugitzen ez duten zelula hauen uzkurdurak temati eta ederrak iruditu zitzaizkidan. Horregatik izan nahi dut bihotzaren zelula tematia eta uzkurtzeari ez utzi, ez gelditu, bizirik dagoen guztiaren antzera; ez diot dantza egiteari utzi, ezta hilotzaren aurrean ere.»  Elena Córdoba

Dantzaria: Elena Códoba 

Argia: Carlos Marqueríe

Soinua: Javier Marqueríe

Gehiago irakurri

Songes konpainia: Donc en résumé, je continue à rêver...

2015/05/09 20:00 Bilbo, La Fundición

Zuzendaritza: Thibault Lebert
Interpreteak: Laëtitia Andrieu, Jérôme Thibault, Ismel Gonzalez Perez
Koreografia: Lauriane Chamming’s
Soinua: Karina Ketz
Argiztapena: Jo´se Victorien
Eszenografia: Thibault Lebert

Gehiago irakurri

Songes konpainia: Donc en résumé, je continue à rêver...

2015/05/10 19:00 Bilbo, La Fundición

Zuzendaritza: Thibault Lebert
Interpreteak: Laëtitia Andrieu, Jérôme Thibault, Ismel Gonzalez Perez
Koreografia: Lauriane Chamming’s
Soinua: Karina Ketz
Argiztapena: Jo´se Victorien
Eszenografia: Thibault Lebert

Gehiago irakurri

Thomas Noone Dance konpainia: Alicia

2015/04/12 18:00 Donostia, Gasteszena

Thomas Noone Dance konpainiak Alicia haurrentzako dantza ikuskizuna aurkezten du.

Lau dantzarirako lana. Irudimenaren eta fantasiaren boterea aldarrikatzen du "Alice Lurralde Miresgarrian" lanaren pertsonaiaren bidez. Hitzez hitzeko irakurketa ez bada ere Alicia Lewis Carrolen eleberriaren egoera anarkikoenetan eta aldrebesenetan inspiratu da, konpainiaren lengoaia fisiko eta dinamikoaren bidez. Protagonistak sorpresaz beteriko maleta batekin bidaiatzen du. Lanaren mezua ondorengoa da: dena da egingarria irudimenaren laguntzarekin. Eta jolasaren aberastasuna, adimenaren boterea eta mozorro, objektu eta jantzi ezberdinekin beste pertsonaren bat izan gaitezkeela azaltzen die haurrei.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Thomas Noone
  • Koreografia laguntzailea: Nuria Martinez
  • Dantzariak: Javier G.Arozena, Alba Barral, Jerónimo Forteza, Karolina Szymura
  • Musika: Jim Pinchen
  • Argiztapena: Enric Alarcón
  • Atrezzo: El Trastero
  • Komunikazioa: Sara Esteller
  • Argazkia: Manu Lozano
  • Irudia: Eusebio López
  • Iraupena: 45 minutu
  • Gomendatuta: 6 urtetik gorakoentzat.

 

 

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Dthomasnoonedancealicia1%2Ejpg

Gehiago irakurri

Thomas Noone Dance konpainia: Brutal Love Poems

2015/04/11 20:00 Donostia, Gasteszena

Thomas Noone Dance konpainiak "Brutal Love Poems" dantza ikuskizuna aurkezten du.  Egitaraua osatzeko, Noone beraren Watch Me duetoa eta As If I. Konbinazio honek dantza garaikideko gau-ekitaldi interesgarria bermatzen die ikusleei. Programa lau dantzari bikain bezain moldakorren esku dago eta ikuskizun erraza eta, aldi berean zorrotza da, dantza garaikidea ikusle guztiei zabaldu eta, halaber, mugimenduaz baliatuz entretenitu, zirikatu eta liluratu nahi duena

  • Koreografoak: Thomas Noone / Joan Clevillé
  • Dantzariak: Javier G. Arozena, Alba Barral, Jerónimo Forteza, Karolina Szymura
  • Koreografia laguntzailea: Nuria Martínez
  • Musika: Jim Pinchen
  • Argazkia: Manu Lozano / Jacobo Medrano
  • Ekoizpena: Sara Esteller
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Kontxako barra klasikoaren erakustaldia

2017/03/26 12:00 Donostia, Kontxa hondartza

1997. urtean Dantza Profesionalen Elkarteak lehenengoz antolatu zuenetik, Kontxako barandako barra klasiko erakustaldia “Dantza Hilabeteko” ospakizunik jendetsuena bihurtu da. Barra txikian 838 dantzarik parte hartuko dute, eta helduen barran, 641 dantzarik. Guztira, 1479 dantzari izango dira.

Aurten, martxoaren 26ean, igandean 12:00etan ikus ahal izango dira dantzari gazteenak, 9 eta 12 urte bitartekoak. Jarraian, 12:45ean, helduen txanda izango da. Kontxako badia ingurunean egonda, irakasleek eta ikasleek egun honetan kalera aterako dute bere ohiko barra saioa.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XXIV

2015/04/29 21:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Noemi Vianak prestaturiko sormena eskainiko dute Dantzaz konpainiako dantzariak.

atalak XXIV

Gehiago irakurri

Agata: Pasiones tangueras

2015/05/16 19:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Pasiones Tangueras tango argentinarren inguruko emankizun bat da, bizitzako historiak kontatzen dituena, maitasun eta gorrotozko historiak, bat etortzeak eta ez etortzeak… Horiek denek amets eragingo diete ikus-entzuleei, eta denboran atzera eramango dituzte. 

pasiones tangueras

Gehiago irakurri

Blanca Li: Robot

2015/05/30 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Robotak gure itxura hartu ahala gizatartzen badira, gu robot bihurtuko al gara? Galdera horrek gidatzen du zortzi dantzarirentzako koreografia hau, zeinaren mugimenduek arian jarriko baitituzte Maywa Denkiren musika-tresna bitxiak.

robot

Gehiago irakurri

Kulbik konpainia: Camins

2015/04/25 20:00 Donostia, Gasteszena

Dantza hiritarra egiten duen Kulbik konpainiaren azken ikuskizunak denboran eta espazioan zeharreko bidai bat proposatzen digu, bidelagun bakarra irudimena dugularik. Kanga Vallsek zuzentzen duen Kulbikek hip hopa musika elektronikoarekin, bluesarekin, jazzarekin, funkarekin edo reggaearekin uztartzen du eta street dance estiloaren teknika nagusiak erabiltzen ditu horretarako: popping, animation, locking, hype... Eta baita dantza garaikidea, olerkia eta mimoa ere. Aipatu uztartzea gazte bezain sendo den konpainia honen funtsa da.

Gehiago irakurri

Maritzuli: Nundik Nora?

2015/04/11 20:30 Donibane Garazi

Dantza, Maskarada Historio ta Dantza maisuen orroitzapenak...

Xiberutar dantzen teknika ikasi ondoren Maritzuli konpainiarengan, Jon Iruretagoienak nahi izan ditu dantza mota hunen jatorriak ikertu, gaur egungo interpretazioaren aldatzeko. Euskal kulturako ardatz nagusienetarik diren Xuberotar Dantza eta Maskaraden ezaugarrien aztertzea engaiatzen da Jon, egiazko dantzazale errabiatua.

Zuek ere bidaia hortan parte izanen zarete, dantza berezi hunen ezagutzaren egiten baita ere jasan dituen aldaketak, moldaketak... Historian zehar.

Maritzuli konpainiko 10 dantzarieri esker, Xuberotar Dantza eta Maskaraden historian sar zaitezte.

Gehiago irakurri

Predatorz & Ed-Steps & Logela konpainia: Bost

2015/04/24 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Predatorz & Ed-Steps & Logela konpainiek "Bost" urban dance showa aurkezten dute.

Bost izeneko ikuskizuna ondorengo hiru taldeek osatzen dute: Predatorz errusiarrak gaur egungo munduko breakdance txapeldunak dira, estreinakoz arituko dira gurean eta beraien azken lana aurkeztuko dute. Ed-Steps dantza urbano bikote bilbotarrak ere lan berria aurkeztuko du. Logela Multimediak egin ditu ekoizpen lanak.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/dan%2Dbost%2Ejpg

Gehiago irakurri

Legazpi: ezpata-dantza

2015/05/03 09:30 Legazpi

Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik. 

10:45etan prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da, 11:00tan Meza Nagusia ospatzen delarik.

12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara ezpata-dantzarien ohorezko arkupean.

http://www.kulturweb.com/adm/imagenes/gipuzkoan/legz%2Dezpatadantza04%2Ejpg

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak