Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ane Albisu: hitzaldi-tailerra

Dokumentuaren akzioak

Ane Albisu: hitzaldi-tailerra

Noiz 2015/03/24
19:00
Non Bilbo, Gaztedi dantza taldearen lokala
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ane Albisuk, hitzaldi-tailerra eskeiniko du gure festarako azken 100 urteotatako jantzi eta janzteko moduaren garrantziari buruz.

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egileak, Darabilboren (Bilboko euskaltegi sarea) eskutik, 2 ordutako saioa eskainiko du Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen lokaletan (Santutxu Kalea, 74), asteartean martxoak 24, arratsaldeko 19:00 – 21:00 bitartean. 

Bi ordu iraungo duen saio honek hiru zati izango ditu:

1.- Irudiz hornituriko aurkezpen baten bidez azalduko da zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta bilakaera. Jantzi hauek NORK erabiltzen dituen eta ZER, NOIZ, NON eta batez ere NOLA janzten garen aztertuko dugu.
2.- Azalpenaren ondoren hausnarketatxo bat egitea komeniko litzateke. Izan ere gure kulturaren arlo hau oso “axaletik” ikusi ohi da. Ikasketarik ez da egiten eta orokorrean garrantzi gutxi ematen zaio. Janzten “atontzeaz” gain geure burua gai honetan “janztea eta atontzea” litzateke saioaren zati honen helburu garrantzitsuena.
3.- Teoriak praktikari eman behar dio bidea eta saio honetan JANZTEKO MODUARI toki berezia emango zaionez, interesgarria litzateke saiora gerturatzen direnetatik bi edo hiru lagun “modelo” lanetan aritzeko prest egotea. Ondoren elkarlanean aritzeko dinamikan sartu ahal izateko. Horretarako, nahi izanez gero ekar ditzakezue zeuen jantziak edota janzki gerrikoak, abarkak, espartinak, zapiak( karratuak).”

http://blog.gaztedi.net/wp-content/uploads/sites/4/2015/03/20150317_kartela-jantzien-ikastaroa.jpg

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2024 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031