Dokumentuaren akzioak
Olatz de Andres: El cielo ahora
Norbait hiri batera joan da eta etxe-orratz baten ondoan eskultura klasiko bat aurkitu du. 1.000 urtek bereizten dituzten bi eraikuntzaren aurrean dago. Eta ez da ezer gertatzen. Historiaren etengabeko pilaketak pixkanaka iranaga anekdota bihurtzea ekartzen du, orainak garrantzi osoa hartuz. Baina oraina sotila eta hauskorra da, eta badirudi inolako gertakari historikok ez duela egun eduki beharko lukeen garrantzia. Mendearen arabera, gutako bakoitzak bere istorioa kontatu dio bere buruari hobeto ulertzeko eta azaltzeko zergatik dagoen dagoen tokian. Baina Zeruak –inoiz ez da desagertzen eta gu guztiok baino gehiago bizi da– harrituta behatzen dio, goitik, gure ereduen eta erreferentzien saturazioari. Eta, onena aukeratzen dugula uste izanda ere, istorio berberak errepikatzen dira behin eta berriz. Dela zaldi gainean ibiltzen tunika zuri bat jantzita, dela RyanAirren hegazkin batean bidaiatzen txandal bat jantzita.
Idea eta Zuzendaritza: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta Interpretazioa: Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza eta Olatz de Andrés
Dramagintza: El Conde de Torrefiel
Argiztapena: Gabo Punzo
Argazkia: Gabo Punzo
Jantziteria: Alberto Sinpatron
Dokumentuaren akzioak