Dokumentuaren akzioak
Euskadiko Folklore Balet Nazionala
INOZENTADA IZAN DA!!!!
Batzuk konturatu zarete, eta beste batzuk sinetsi egingo zenuten akaso. Abenduaren 28an argitaratu genuen albiste hau onegia zen egia izateko. Inozentada zen. Inork Pedro Elosegiri idatzi badio ez arduratu, e-posta hori faltsua baita eta mezu horiek ziberespazioan galtzen baitira.
Ikusi hemen Inozente egunean Interneten egindako beste inozentada batzuk: http://www.sustatu.com/1009613358
Hau zen gezurrezko-albiste osoa:
Euskal folkloreak euskal kulturaren eta nortasunaren eraikuntzan duen garrantzia kontuan harturik, "Euskadiko Folklore Balet Nazionala" sortzeko erabakia hartu du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak.
Pedro Elosegi izendatu du Kultura Sailak Folklore Balet Nazionalaren zuzendari. Erakunde berri honek Gasteizko "Beñat Etxepare" kultur-gunean eta Donostiako "Artelekun" izango ditu egoitzak eta konpainia osatzeko oposaketa deialdia irekiko da urtarrilean.
Hona lehen deialdian "Euskadiko Folklore Balet Nazionala" osatzeko irekiko den lanpostu publikoen deialdiko zerrenda:
Dantza-maisuak: 2
Jantziteria arduraduna: 1
Dantzari gizonezkoak: 14
Dantzari emakumezko: 14
Atrezzo arduradun: 1
Txistulari: 1
Musikari perkusionista: 1
Musikari: 1
Argiztaketa arduradun: 1
Soinu teknikari: 1
Laguntzaile aux.: 2
Administraria: 1
Konpainiako deialdian parte hartzeko eta informazio gehiagorako idatzi Pedro Elosegi zuzendariari: pedroelosegi@dantzan.com
Dokumentuaren akzioak