Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Izurtzan larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Izurtzan larunbatean

2016/09/09 03:20

Durangaldeko Ezpata-dantzari eguna Izurtzan ospatuko da larunbat honetan irailaren 10ean. Dantzariak 18:00etan elkartuko dira eta 18:30ean hasiko da kalejira parte hartzen duten dantzari guztiekin. Herriko plazara iritsi eta 19:00etan dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte.

Durangaldeko 9 dantza taldek parte hartuko du ezpata-dantzari egunean: Iurreta, Izurtza, Garai eta Mañaritik talde bana, Berriztik Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeak eta Durangotik Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeak.

Durangaldeko Ezpatadantzari eguna 2016

18:30ean: dantzariak Azkonizaga inguruan bilduko dira herriko plazara kalejiran joateko.

19:00etan: dantzari-dantza eta soka-dantza edo erregelak Izurtzako plazan. Dantza saioan zehar omenaldia egingo zaie Mendigain dantza taldeko Juan Antonio Aroma, Alberto Garate, Itziar Iriondo, Pili Arrazola, Maite Zubillaga eta Inma Gorrotxategiri.

21:30ean: Frontoian lagun arteko afaria eta dantzaldia Firin Faran taldearekin

Informazioa: Bederatzi taldek parte hartuko dute Izurtzan ospatuko den Ezpatadantzarien jaian (Gerediaga) 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.