Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hamasei talde Durangaldeko 39. ezpata-dantzari eguna

Dokumentuaren akzioak

Hamasei talde Durangaldeko 39. ezpata-dantzari eguna

2011/07/06 15:02
Aurten ere, Durangaldeko 39. ezpata-dantzari eguna antolatu du larunbat honetarako Gerediaga Elkarteak. Asteburuan, hortaz, eskualdeko herri ezberdinetako dantzari taldeak dantzari-dantza eta erregelak dantzatzen ikusteko aukera izango da. Izurtza, Mañaria, Matiena, Abadiño, Garai, Iurreta, Berriz eta Durangoko hamasei dantzari talde dira Garaira bertaratuko direnak.

Iurretan antolatu zen lehenengoz Durangaldeko ezpata-dantzari eguna 1967 urtean. Geroztik, urtero ospatu izan da egun hori eta aurtengoa Garain izango da larunbat honetan, uztailaren 9an, Gerediaga Elkarteak antolatuta.

Zortzi herrietako hamasei talde eta 128 dantzari elkartuko dira dantzari-dantza eta erregelak dantzatzeko, Izurtza, Mañaria, Matiena, Abadiño, Garai, Iurreta, Berriz eta Durangotik etorrita. Hona herri bakoitzetik parte hartuko duen taldeen zerrenda:

  • Abadiño:  2 (Talde Batuak 1 / Iluntze 1)
  • Berriz: 4 (San Lorentzo 1 / Iremiñe 3)
  • Durango: 1 (Txoritxu Alai)
  • Garai: 2
  • Iurreta: 4
  • Izurtza: 1
  • Mañaria: 1
  • Otxandio: 1

 

Eta honako hau da, egun horretarako antolatutako egitaraua:

Ezpata-dantzari eguna Garain, uztailaren 9an
  • 18:30 Kalejira
  • 19:00 Dantza saioa
  • 21:30 Afaria                                          
  • 23:00 Erromeria

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.