Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz Blai, IV. Gazte Balleten Topaketak

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz Blai, IV. Gazte Balleten Topaketak

2011/04/06 10:53

Mugaren alde bietan kokatutako bazkideok baterako lanean sakontzea erabaki dugu, Euskal Herrian dantzaren garapena sustatzeko, eta bereziki profesional gazteei laguntzeko esperientzia pilotu baten bitartez. Aurreko urteetako esperientzien ostean, edizio berri honetan aberastuta finkatzen da proiektua, hala edukiari, nola lurraldetasunari dagokionez. Urterik urte pixka bat gehiago eraikitzen ari garen Gazte Balleten europar sareak babestutako Gipuzkoa eta Iparralderako “ekintza pilotua” da.

Hiru helburu nagusi ditu T.DANZ 2010 proiektuak:

  • Ikuslegoaren sentsibilizazioa lortzea dantza eta koreografia sorkuntzaren inguruan
  • Dantzari gazteen profesionalizatzea sustatzea
  • Kultura-ekitaldiak ahalbidetzea nazioarte mailan

 

HARTU-EMANEN ASTEA:

  • Lantegia:

Dantzaz Blai topaketei ezker dantzari profesional gazteek hobetu eta aberastu ahal dute, nazioartean izena handia duten artista eta irakasleekiko harremanarekin.

Edizio honetan, ospe handiko bi irakaslek irakatsitako teknika ezberdinak esperimentatu ahal izango dituzte.

Aste batean zehar, 3 konpainietako dantzariek teknika klasikoa landuko dute Lucia Geppirekin eta Ultima Vez/Wim Vandekeybus (Belgika) konpainiaren hiztegi fisiko eta koreografikoan oinarritutako eta Jorge Jaureguik emandako workshop bat izango dute.

Lucia Geppi (Italia): Cristina Bozzolini eta Lilia Bertelliren eskolan ikasi, eta Maicha Van Hoecke-k zuzendutako “L’ensemble” konpainian garatu zuen bere karrera. 1998. urtetik ballet-irakaslea eta koreografiako laguntzailea da Aterballeto konapinian, Mauro Bigonzetti zuzendaritzapean. 2005 .urteaz geroztik, hainbat ballet-konpainiatako ballet-irakasle gonbidatua da, eta tartean, Genoako Operako Ballet, Stuttgart Ballet eta Montecarloko Balletetan.

Jorge Jauregi (Bilbo): Gasteizko Moaré eta Ikutu taldeetan hasi zen dantzatzen, eta Eusko Jaurlaritzako “Euskal Koreografo Berriak” Plataforman esku hartuz. Damián Muñoz Danza konpainiaren hainbat ekoizpen-lanetan parte hartu eta 2004. urteaz geroztik Ultima Vez/Wim Vandekeybus konpainiako kide izan zen. Gaur egun Luara Arisen proiektu ezberdinetan kolaboratzen du.

  • Eskola emanaldia

Apirilak 1, ostirala

14.30, Harri Xuri – Luhuso

Dantzaz Konpainia

  • Performance

Dantzaren inguruan sentikortu eta dantza bera hurbiltzeko ildoari jarraiki, edizion honetan Jorge Jauregik emandako workshop-eko erakustaldia aurkeztuko da.

Apirilak 8, ostirala

18.00, Bulebarreko Kioskoko zabaldegia

Dantzaz Konpainia/Verve/Le Marchepied


GAZTE BALLETAK

  • VERVE - Leeds, England

Balletako Zuzendaria: Gurmit Hukam

Konpainiak dantzako obra berritzaileen programa anitza eskaintzen du, nazioarteko koreografo gailenek bereziki sortutakoak izanik. Kontzeptu eta estilo koreografikoen aniztasun horrek era guztietako ikusleak erakartzeaz gain harrituta utziko ditu dantzariei darien aparteko energia eta kemenagatik. Erresuma Batuetako kontserbatorio nagusienetakoa den Northern School of Contemporary Dance-ko graduondoko interpretazio konpainia saritua da Verve.

Europako kontserbatorio entzutetsuetako batzuetan prestakuntza tekniko sakona jaso izan duten dantzariek osatzen dute Verve eta oso ezagun egin da grina handiko haien interpretazio erakargarriengatik. Konpainiak nazioarteko koreografo handien bizitasun handiko lana aurkeztuko du, Erresuma Batuetako dantza konpainia nabarmenetako batzuekin lan egingo duten dantzariek interpretatua.

“Konpainia bikain honek aldi honetarako bereziki enkargatu izan diren lau obra
interpretatu ditu, 11 graduatuen talentu handia ezagutzera emanez ”.

Jonathan Gray
Dancing Times (2009ko ekaina)

Egitaraua

  • “Unspoken” - Debora Johnson
  • “Cascade” - Charles Linehan
  • “Dual Formula” - Peter Mika
  • “Forces” - Ben Wright

 

  • Le Marchepied - Lausanne – Suisse

Zuzendari artistikoak: Corinne Rochet eta Nicholas Pettit

Dantzariak: Iris Barbey, Camille Cochet, Lucas Gianola, Anne-Marie Kaufman, Valérie Léchot, Yasmine Nassouh, Noémie Robert, Raphaëlle Savina, Luisa Schoefer.

Corinne Rochet eta Nicholas Pettit koreografo eta pedagogoek Le MARCHEPIED sortu zuten 2001ean. Egitura horren helburua zen dantza garaikidea ofizio bihurtu nahi zuten dantzari gazteak sorkuntza koreografikoaren bidez bultzatzea.

Taldean lan egiten dute, eta dantzari bakoitzak sorkuntza koreografiko bat gorpuzteko behar diren ardatz desberdinetan parte hartzen du: gaiak xerkatu, idazketa koreografikoa egin, musika xerkatu, argiztapena kontzeptualizatu, jantziak xerkatu, flyer-ak eta afixak sortu...

2007an, Corinne Rochetek eta Nicholas Pettitek Vaudoise Fundazioak esleitzen duen kultura-sustapenaren Prix de L’Éveil irabazi zuten. Sari horrek, jendeari, ikasleei zein hasiberriei sorkuntza-bideak erakutsiz, Vaud Kantoiko bizi artistikoa aberastu duten pertsonak saritzen ditu.

Egitaraua

  • "Close the Loop" - Nicholas Pettitek eta Corinne Rochet
  • "Jouer à Super Cluster" - Nicholas Pettitek eta Corinne Rochet

 

  • Dantzaz konpainia - Donostia (Gipuzkoa)

Zuzendari artistikoa: Adriana Pous

Euskal Herriko dantzaren arloan izandako azken agerkundea da. Bere estilo propioa finkatu du Itzik Galili, Eric Gauthier, Hilde Köch, edo Jone San Martin artista europar ospetsuen parte-hartzeari esker.

DANTZAZek eszena-eskarmentua sendotzeko plataforma eskaintzen die konpainia profesionaletan sartu nahi duten 10 dantzari gazteei. Xede horren errealitatea Euskal Herrian eta bertatik kanpo emaniko ikusgarrietan gauzatzen da. Azken hiru urteotan, 30.000 ikusle baino gehiago hartu ditugu Euskadi, Nafarroa, Iparralde, Biarno, Frantzia, Espainia, Alemania eta Txekian emandako 90 bat emanaldietan.

Dantzari bakoitzaren sorkuntzek ere bere lekua dute, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko “DANTZAKLUB” ekitaldiei esker: workshop modukoak, beren koreografiak egin ditzaten.

Bere taldekideen kalitate-maila altua bermatzearren, DANTZAZek urtero hautatzen ditu bere dantzariak, Europa osoko artisten partaidetza ohi duen audizio arrakastatsu batean. 2010-2011 denboraldirako Euskal Herria, Katalunia, Belgika, Espainia, Frantzia, Ingalaterra, Portugal, Suitza eta Italiatik etorritako 150 hautagai zeuden.

Egun, DANTZAZeko dantzari-ohi askok Europako dantza konpainia ospetsuenetan dihardute lanean, honakoak besteak beste: Ballet Preljocaj-Pavillon Noir, Ballet de Lorraine, Gauthier Dance, NorrDans, Nurembergeko Baleta, Scottish Ballet, Ballet d'Europe, Malandain Ballet Biarritz...

Egitaraua

  • « Mintzo » (laburpenak) - Sophie Antoine, Hilde Koch, Jone San Martín

 

EMANALDIAK

  • Verve, Le Marchepied eta Dantzaz konpainia

Larunbata, apirilaren 2a Luhusoko Harri Xuri kulturgunean, 21:00etan.

  • Verve

Larunbata, apirilaren 9a, Donostiako Gazteszena aretoan, 19:00etan.

  • Le Marchepied

Igandea, apirilaren 10a, Donostiako Gazteszena aretoan, 19:00etan.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.