Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurtengo Dantza Hirian jaialdian zortzi euskal konpainia izango dira

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo Dantza Hirian jaialdian zortzi euskal konpainia izango dira

2017/09/19 11:00
Aurtengo Dantza Hirian jaialdian zortzi euskal konpainia izango dira

Dantza Hirian 2016, Baiona. Argazkia: Iñaki Zugasti-dantzan.eus CC-BY-SA

Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioan, hamahiru dantza-konpainiek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko hainbat kale eta txoko bereganatuko dituzte. Konpainia horietatik zortzi, euskal koreografoenak izango dira.

Ibili programaren bitartez, Dantzaz (Errenteria), Eva Guerrero (Vitoria-Gasteiz), Jaiotz Osa (Donostia), Proyecto Larrua (Vitoria-Gasteiz), Iker Karrera (Hondarribia), Kanpai (Bilbao), Amaia Elizaran (Donostia) eta Ertza (Donostia), euskal konpainiak ezagutarazi nahi dira.

Dantza Hirian 2016
Dantza Hirian 2016, Baiona. Argazkia: Iñaki Zugasti-dantzan.eus CC-BY-SA

Jaialdiak artista egoiliarrentzat sortu duen eta hiri-espazioetan sorkuntza-lanak egiten laguntzen duen Aterpean programaren barruan, berriz, Jesús Rubioren Danzas del Sur de Europa (Madril) eta Kanpai / Natalia de Miguel eta Jorge Jaureguiren One Way Ticket (Bilbo) lanak estreinatuko dira.

Bestalde, Acieloabierto Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin elkarlanean, aurtengo edizioak honako konpainia hauek aurkeztuko dizkigu: Elías Aguirre (Madril), Montón de Paja y Trigo (Bartzelona), Jaiotz Osa (Donostia), Proyecto Larrua (Gasteiz), Iker Karrera (Madril) eta Lucia Marote (Madril).

Dantza-emanaldiez gain, ikastetxeei zuzendutako programa, master classak eta tailerrak ere izango dira Dantza Hirian jaialdian.

EGITARAUA

Irailak 22, ostirala

Irun

  • 17:30ean, dantza eta marrazki tailerra Zabaltza plazan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • 18:30ean, Chey Jurado (Badajoz), Agua, Zabaltza plazan.
  • 18:45ean, Monton de paja y trigo (Barcelona), Wimblendon o la gran desilusión, Zabaltza plazan.
  • 19:00etan, Elias Agirre (Madril), Pez Esfingue, Justizia Jauregian.

Chey Jurado

Irailak 23, larunbata

Donostia

  • 13:00etan, Dantzaz (Errenteria), Marta Coronaroren Acorde Bajo continuo, Boulevard-eko Kioskoan.
  • 17:30ean, dantza eta marrazki tailerra Boulevard-eko Kioskoan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • 18:30ean, Kanpai (Bilbo) One WayTicket, Boulevard-eko Kioskoan.
  • 18:50ean, Monton de paja y trigo (Barcelona), Wimblendon o la gran desilusión, Trinitatea plazan.
  • 19:10ean, Dantzaz (Errenteria), Vicky P. Mirandaren El último aliento, Konstituzio plazan.

Dantzaz konpainia

Errenteria

  • 11:00-13:00, Master Class-a Dantzagunean Javier Guerrerorekin.

Irailak 24, igandea

Pasaia

  • 12:00etan, Eva Gurrero (Gasteiz), El Fin de las Cosas, Donibane plazan.
  • 12:45ean, Jaiotz Osa (Donostia), Suddenly, San Pedro enbarkaderoan.

Jaiotz Osa

Hondarribia

  • 18:00etan, dantza eta marrazki tailerra San Pedro kalean, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • 19:00etan, Jaiotz Osa (Donostia), Suddenly, San Pedro kalean.
  • 18:20an, Proyecto Larrua (Gasteiz), Larrua, Santiago plazan.

Irailak 26, asteartea

Baiona

  • 12:30ean, Ertza-Asier Zabaleta (Donostia), Meeting Point, Elkarteen etxean (ikastetxeentzat).

Proyecto Larrua

Irailak 29, ostirala

Errenteria

  • 17:30an, dantza eta marrazki tailerra Xabier Olaskoagan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • 18:30ean, Jesus Rubio (Madril), Danzas del Sur de Europa, Xabier Olaskoagan.
  • 18:50ean, Iker Karrera (Hondarribia), #7FM, Jaurtakol plazan.
  • 19:15ean, Lucia Marote (Madril) Downtango, Zumardia alamedan.

Hendaia

  • 14:00etan, Jesus Rubio (Madril), Danzas del Sur de Europa, Gaztelu Zahar Frontoian (ikastetxeentzat).

Iker Karrera

Irailak 30, larunbata

Baiona

  • 16:30ean, dantza eta marrazki tailerra Les Halles Merkatuan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • 17:30ean, Kanpai (Bilbo), One WayTicket, Les Halles Merkatuan.
  • 17:50ean, Amaia Elizaran (Donostia), Raw, Montaut plazan.
  • 18:15ean, Iker Karrera (Hondarribia), #7FM, Lacarre plazan.

Errenteria

  • 11:00-13:00, Master Class-a Dantzagunean Iker Karrerarekin.

Egitarau osoa: Dantza Hirian 2017 egitaraua (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.