Dokumentuaren akzioak
Dantzaldi Ibiltari Eguna ekainaren 20an Durangon
- 10:00etatik aurrera, hastapenerako dantza ikastaro tailerrak eta sakontzekoak izango dira, dantzarekin zerikusia duten liburuen eta CDen erakusketa eta salmenta, erregelak eta soka dantza erakustaldiak, herri bazkaria eta arratsaldez, Plateruena Kafe Antzokian Aiko taldearekin erromeria ospatuko da.
- Plateruenan Sakontze ikastaroak izango dira, eta Landakogunean hastapenekoak. Gainera Aiko taldeko maisuez gain, Inés Uriarte, Kepa Artetxe eta Jon eta Claude Iruretagoyena irakasle eta koreografo ospetsuak izango dira ikastaroak zuzenduko dituztenak
- ‘Dantzaldi Ibiltaria’ urtarrilean Aikoren eskutik eta BBK Fundazioaren babesarekin martxan jarri zenetik, milatik gora pertsonen parte hartzea izan du eman diren hainbat ikastaroetan
Aiko Taldea, euskal kultura tradizionalaren ondarea sustatzearen lanean jarduten duen taldeak, larunbatean ekainaren 20an emango dio amaiera ‘Dantzaldi Ibiltaria’ dantza tradizionaleko ikastaroari Durangon izango den jaialdi batekin. BBK Fundazioaren babesarekin, Bizkaitik zehar egindako hainbat deialdietan antolatu duten programa berritzaileari eta euskal folklorearekiko sekulako interesa piztu duen ekimenari, non mila pertsonatik gorako parte hartzea izan duen, amaiera paregabea eman nahi dio. Okasio honetan ohiko ikastaroez gain (hastapenekoak zein sakontzekoak), bertaratzen direnek erregelak (Durangaldeko soka dantza erakustaldiarekin gozatzeko aukera izango dute. Baita, bazkari herrikoi batekin (kantua eta dantza faltako ez direla) eta Aiko taldearen eskutik, arratsaldez, Plateruena Kafe Antzokian erromeria. Gainera goiz osoan zehar, dantzarekin zerikusia duten liburu eta CDen erakusketa eta salmenta ere egongo da. Informazio guztia www.aikotaldea.com.
Egun berezi hau goizeko 10:00etan hasiko da Plateruena Kafe Antzokian eta Landakogunean. Lehenean, sakontze tailerrak izango dira oinarrizko ezagutza batzuk dituztenentzat, hala nola jauziak, jotak, puerroak, valsak, etab.. Bigarrenean, hastapenekoen ikastaroak izango dira, oinarrizko urratsen ezagutzarako.
Ines Uriarte, Kepa Artetxe eta Jon eta Claude Iruretagoyena ospetsuak izango dira maisulanetan. Tailer bakoitzak ordu bateko iraupena izango du eta `arrimatekoak´, jotak eta jauziak izango dira ikasgaiak.
13:00etatik aurrera, tailerrei amaiera eman ostean, ikuslegoak eskualdeko soka dantzaren erakustaldiarekin gozatu ahal izango du : `erregelak’. Eta gainera, goiz osoan zehar, euskal dantzekiko zerikusia duten liburu eta CDen erakusketa bat bisitatu ahal izango da Iruñeko Karrikiri Euskaldunen Elkartearen eskutik.
14:00 etan, ‘sokadantza’ izango da, non nahi duen orok parte har lezake. Ondoren herri bazkaria izango da, kantua eta dantza ez direlarik faltako bazkalostekoan. Azkenik, 19:00etan Plateruenan, zuzeneko musika eta erromeria izango da, non guztiek erakutsi ahal izango duten euren abilezia: hasiberriek, berriek zein beteranoek.
Aiko Taldea
AIKO musika eta dantza tradizionalaren mundua ezagutarazi, ulertu, ikertu, irakatsi, sustatu, bultzatu, garatu, herrikoitu, gizarteratu eta gureganatzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da. Dantzatzeko era tradizional eta naturala zabaldu nahi ditu, eta horrekin batera, dantzarako aukera eta gune berriak sortzea; ikasteko bide atsegin, argi eta erraz bat, eta honenbestez mundu guztiak parte hartzeko modukoa.
Bere ekimenen artean tailer, mintegi eta erromeriak antolatzeaz gain, musika tradizionaleko diskoen argitalpenak egitea dago. Gaur egun ondorengo musikariek osatzen dute: Aitor Furundarena (soinujolea), Larraitz Artetxe (dantza), Álvaro García (gitarra) Patxi Laborda (dantza), Vanesa Castaño (dantza), Asier Garcia (perkusioa), Jon Maya (dantza) eta Sabin Bikandi (tanbolina).
Dantzaldi Ibiltari Eguna
Larunbata, Ekainak 20
Durango, Kafe Antzokia Plateruena & Landakogunea
10:00-13:00 Dantza Tailerrak
- 2 maila, hastapenekoa eta sakontzea.
- Hastapeneko maila Landakogunean.
- Sakontze maila Plateruenan.
10:00 "arrimatekoak" Tailerra
Irakaslegoa:
- hastapenekoa, Aiko.
- sakontzekoa, Inés Uriarte.
11:00 Jota Tailerra.
Irakaslegoa:
- hastapenekoa, Aiko.
- hastapenekoa, Kepa Artetxe.
12:00 Jauziak Tailerra.
Irakaslegoa:
- hastapenekoa, Aiko.
- sakontzekoa, Jon eta Claude Iruretagoyena.
Goiz osoan zehar, euskal dantzekiko zerikusia duten liburu eta CDen erakusketa bat bisitatu ahal izango da Iruñeko Karrikiri Euskaldunen Elkartea Elkartearen eskutik.
13:00 Erregelak Erakustaldia
14:00 Sokadantza eta bazkaria
- Bazkalostekoa: kantua eta dantza.
19:00 Erromeria Plateruenan Aikorekin
Izena emateko: 30€ , (prezio bakarra: tailerrak + bazkaria barne)
Dokumentuaren akzioak