Dokumentuaren akzioak
Udako dantza ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean
Dantzaguneko Udako Dantza Ikastaroen inskripzio epea ekainaren 2an hasiko da. Kurtsoak ekainaren 30etik uztailaren 11ra arte ospatuko dira Errenteriako Dantzaguneko instalazio berrietan. Sophie Sarrote dantza klasikoan eta Iratxe Ansa dantza garaikidean izango dira Gipuzkoako Dantzagunean egingo diren 2014ko udako dantza ikastaroetako irakasleak.
2014ko Udako Dantza Ikastaroak
Dantza klasikoa: Shopie Sarrote
Nazionalitate frantsesarekin, 1995.urtetik darama Milango Scalako antzerkian dantzari bezala. Azken urteetan dantzari bakarlari eta munduan zeharreko ballet askotan, esaterako Estonian National Ballet-a, Chileko Ballet Nazionala edo Biarritzeko Balletean aritu da irakasle bezala kurtsoak eta klase magistralak ematen. Milango Scala Antzerkian lan egiten du bakarlari bezala eta Flandeseko Ballet eta Rhingo Ballet bezalako konpainiekin elkarlanean aritu da, “La Bella Durmiente” eginez Covent Gardenean, “Diana eta acteón” Atenaseko Nureyev Galan edo “El cascanueces” eta “La Bella Durmiente”-ko papelak egiten Tchaikowski Galako gira italiarrean.
Ikastaroa astelehenetik ostiralera izango da: ekainaren 30etik, uztailaren 11a arte. Alberto Sagardia izeneko pianistarekin lan egingo du.
Mailak:
- Erdia: 9:30-11:00
- Aurreratua: 11:15-12:45
- Errepertorioa: 13:00-14:00
Prezioa: 60€/kurtsoko eta 30€/ errepertorioa
Dantza Garaikidea: Iratxe Ansa
Iratxe Ansa, (Errenteria) Donostiako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan ikasketak amaitu ondoren, Gipuzkoako Diputazioak emandako beka baten laguntzaz Stuttgart-era joan zen John Cranko-ren eskolara. 1993tik Iratxe dantzan aritu da Basileako Ballet-ean, Gulbelkian Ballet-ean,Dantzako Konpainia Nazionalean, Lyon Opera Ballet-ean eta Nederlands-ekoDansTheater-ean. Bere karreran zehar William Forsythe, Jiri Kylian, Wayne McGregor, Nacho Duato, Crystal Pite, Mats Ek, Jacopo Godani, Johan Inger, Ohad Naharin, Alexander Ekman, Patrick De Bana, Paul Norton, Jan Kodet, Mathilde Monnier, ItzikGalili, Ru Horta edo Laszlo Seregi bezalako koreografoekin lan egin ahal izan du. 2009an, Nederlands-eko Dans Theatre-tik irtetzean, freelance moduko karrera berria hasi zuen, lantegi koreografikoak emanez, proiektu espezifiko batzuetan dantzatuz eta koreografiak sortuz. Iratxe-k gorputza eta arnasketa konektatzeko diseinatuta dauden ariketa batzuekin hasiko du bere klasea, zeintzuen bidez lurrarekiko lotura estutuko den. Iratxe-ren lana irudien, interpretazioaren, fisikalitatearen, eta sortzailearen erabateko integrazioaren bidez eratzen da, egiaren erabilera eta potentzia artistikoko asmoa biderkatuz.
Ikastaroa egunero izango da: ekainaren 30etik, uztailaren 9a arte.
Mailak:
- Erdia: 16:00-17:30
- Aurreratua: 17:45-20:15
Prezioa: 60€/kurtsoko
Informazioa: 2014ko Udako Dantza Ikastaroak
Dokumentuaren akzioak