Dokumentuaren akzioak
Dantza Plazetan udal programak lau dantza erakustaldi eskainiko ditu uztailean, Arriaga plazan
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak domeka honetarako programatu du lehenengoa, arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta gainontzekoak hurrengo zapatuetan egingo dira, ordu berean, Bizkaiko, Nafarroako, Zuberoko, Arabako eta Gipuzkoako dantza tipikoez gozatzeko aukera izango da, ohiko jota eta arin-arinekin batera.
Arriaga plazak Euskal Herriko dantza tradizionalik ezagunenak eta ikusgarrienak bilduko ditu uztaileko asteburuetan, hala nola, Lekeitioko Kaixarranka, Zuberoa eta Otsagiko dantzak, Luzaideko inauteriak edota Durangaldeko dantzari dantza, euskal folklorean hain ohikoak diren jota eta arin-arina bezalako doinu eta dantza herrikoiekin batera. Erromeria, dantza-erakustaldi eta kalejiren bitartez euskal folklorea sustatzea xede duen Dantza Plazetan kultur programak lau emanaldi antolatu ditu guztira, Gaztedi, Beti Jai Alai eta Salbatzaile taldeekin eskutik eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak domeka honetarako programatu du lehenengo dantza-erakustaldia, uztailak 6, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Emanaldia udal antzokiaren ondoko plazan izango da, Gainerako erakustaldiak eszenatoki eta ordu berean egingo dira, uztaileko zapatuetan, hilak 12, 19 eta 26.
Egitaraua
Uztailak 6: Gaztedi
Dantzari dantza, Gipuzkoako Brokel dantzak ( Agurra, Makil eta Zinta),
Otxagabiako dantzak, Luzaide Ihauterietako dantzak, Kaixarranka.
Uztailak 12: Beti Jai Alai
Zuberoako dantzak, Elciego eta Monteagudo, Dantzari Dantza, Lesaka, Jota eta Arin arin
Uztailak 19: Goialde
Ingurutxo Iribas, Kaixarranka, Dantzari dantza, Gipuzkoako Brokel dantza saileko dantzak.
Día 26: Salbatzaile
Dantzari dantza, Zuberoako dantzak, Kaskarot, Kaixarranka, eta kontrapa
Dokumentuaren akzioak