Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Castell edo giza-dorrea Montserraten gailurrean

Dokumentuaren akzioak

Castell edo giza-dorrea Montserraten gailurrean

2014/06/23 17:35

Terrassako Minyons casteller taldeak irudi ikusgarriak eskaini ditu egunotan. Taldearen 35. urteurrena ospatzeko Montserrateko mendi-zerra bereziaren gailurretako batean, momiaren gainean, lau mailako giza-dorrea egin dute. 38 kidek mendia eskalatu eta han goian, osatu dute giza-dorrea.

Ikusi Marc Subiranaren bideo honetan gailurrera igotzeko eskalada eta ondoren gailurrean bertan giza-dorrea bera, airetik hartutako irudi ikusgarriekin (drone bat erabiliz).

Gora igotako neskatilak bideo kamera dauka buruan eta hauek dira bere kamerak hartutako irudiak.

Pareko gailur batetik egindako argazkia:

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.