Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Carolyn Carlson, "uretako dama" eternoa Bilbon izango da asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Carolyn Carlson, "uretako dama" eternoa Bilbon izango da asteburuan

2014/12/09 10:50

Carolyn Carlson Company
The Carolyn Carlson Company jarduera-polo bat da. Sormen eta askatasun eremu horretan keinu eta pentsamendu poetikoa uztartzen dira.

2014ko urtarrilean, eta Roubaix Nord-Pas de Calaisko CNNn bederatzi urte eman ostean, Carolyn Carlson Parisera itzuli eta beraren konpainia fundatu zuen: Carolyn Carlson Company alegia. Errepertorio paregabe batekin eta bere “keinu poetiko”-aren ideiatik oso hurbil zeuden dantzariek lagunduta, Carolynek segida eman dio bere sormen-prozesuari: urte bakoitzean formatu handiko proiektu bi burutzen ditu, eta, aldi berean, errepertorioa transmititzen die nazioarteko ballet prestigiodunei.

Orain, Chailloteko Théâtre Nationaleko konpainia egoiliarra izanik, Pariseko unibertso koreografikoaren erdi-erdian dago. Carolyn Carlsonek bere teknikaren araberako inprobisazio-saioak proposatzen ditu. Esandako teknika Alwin Nicolaïsen herentziatik datorkio batetik, eta bestetik, bere errepertorioaren transmisiotik
eta publikoarekin konpartitzen dituen topaketa artistiko ugarietatik. 

Carolyn Carlson Company (Paris)

  • Short Stories (LI - Mandala - Immersion)
  • Bibo, Euskalduna Jauregia
  • Data: Abenduak 14, 20:00


Li
Duo, 2007
Tao-ren arabera, jade eta egurrezko Li ideogramak aleak irudikatzen ditu, gauza guztien hasieran aleak baitira patroi organikoa, jatorriz.
Naturaren ibilera, haizearen ufada, iluntasuna eta argia, yin eta yang-en polaritatea, hitzik esan gabe bata bestea bihurtzen delarik...

Koreografia: Carolyn Carlson
Interpretazioa: Chinatsu Kosakatani, Yutaka Nakata
Jatorrizko musika: Aleksi Aubry-Carlson
Argiztapena: Freddy Bonneau
Eremu eszenikoa: Philippe Karpinski
Jantziak: Chrystel Zingiro, Han Jin-Gook, Lee Young-Hee
Arte-laguntzailea: Valentina Romito
Iraupena: 30 min
Ekoizpena: Carolyn Carlson Company
Jatorrizko ekoizpena: Centre Chorégraphique National Roubaix, Quinzaine du Japon-ekin elkarlanean


Mandala
Solo, 2010
Carolyn Carlsonen soloak dantzarekiko daukan hurbilketa existentzial eta espiritualaren erakusle dira. Haren hitzetan, giza kondizioak berezkoa duen bakardade egoera konpartitzeko formak dira. Mandala taupadaren haragiztatzea da, eta taupadaren ideian izaki guztiek jaiotzetik bizitzaren bukaera arte unibertsalki konpartitzen duten espazioa laburbiltzen da. Hemen, bizi den denborak enso forma hartzen du –Zen budismoaren zirkulua–, eta horrek aldi berean sinbolizatzen ditu unibertsoa eta perfekzio artistikoa, soilik erabat askea den espirituak eskuratu ahal duena. Labore-zelaietan aurkitutako patroi zirkularrak beste inspirazio-iturri bat izan daitezke. Haien forma ederrek aztarna sakona uzten dute ariman, gaur egun ere ez daukate azalpenik, eta beste leku batetik bidalitako mezu espiritual baten modukoak dira. Antzeko marka uzten du Michael Gordonen musika ahalmentsuak: mugimenduen energia hartu eta taupadaren uhinduraz besarkatzen ditu.
 
Sara Orsellik mamia ematen dio pieza honi, eta harekin irudikatzen da Carolyn Carlson eta bere dantzaren artean hamarkada luze batez ezarri den konplizitatearen gailurra.

Koreografia: Carolyn Carlson
Interpretea: Sara Orselli
Musika: Michael Gordon (Weather parts 3 & 1)
Jantziak: Chrystel Zingiro
Argiztapena: Freddy Bonneau
Iraupena: 33 min
Ekoizpena: Carolyn Carlson Company
Jatorrizko ekoizpena: Centre Chorégraphique National de Roubaix, Atelier de Paris - Carolyn Carlsonekin elkarlanean

Immersion
Solo, 2010
Carolyn Carlson, “uretako dama” eternalak dantza hutsa haragiztatzen du, etengabeko aldaketan dabilen uraren mugimendua balitz bezala. Olatuen soinuan bilduta, koreografoa bera murgiltzen da jariotasun horretan, haren presentzia trinkoan eta haren sakontasun hondogabean. Eau piezaren oihartzuna egon daitekeen honetan –orduko hura zeharo eskainia zen bere gai estimatuenari– publikoari eskaintzen zaio dantzari buruzko ikuspegi zoragarria, naturaren elementu horren indarrak bultzatua. 

Koreografia eta interpretazioa: Carolyn Carlson
Musika: Nicolas de Zorzi
Argiztapena: Guillaume Bonneau
Iraupena: 18 min
Ekoizpena: Carolyn Carlson Company 
Jatorrizko ekoizpena: Centre Chorégraphique National de Roubaix, Théâtre National de Chaillot-ekin elkarlanean 

 

Carolyn Carlson
Carolyn Carlson Kalifornian jaio zen baina, lehendabizi eta batez ere, nomadatzat jotzen du bere burua. Carlson bidaiari nekaezina da: San Franciscoko badiatik Utah-ko unibertsitatera, Alwin Nikolaïs Company-tik New Yorken Anne Béranger-enera Frantzian, Parisko Opera Balletetik Veneziako  Teatrodanza La Fenice-ra, Parisko Théâtre de la Ville-tik Helsinkira, Cullberg Balletetik Parisko La Cartoucherie-ra, Venice Biennale-tik Roubaix-era… Carlosnek bere unibertso poetikoa garatzeko eta konpartitzeko lekuak bilatzen ditu beti.
Frantziara 1971n ailegatu zen, Alwin Nikolaïsek mugimenduaz, konposizioaz, pedagogiaz eta entrenamenduaz zituen ideiak transmititzeko. Hurrengo urtean, Rituel pour un rêve mort harekin, manifestu poetiko bat idatzi zuen, sorkuntzara hurbiltzeko betidanik zeukan modua definituz, Haren ustez, dantza filosofiarantz eta espiritualtasunerantz sendo orientaturiko zerbait da. “Koreografia” baino “ikuste-poesia” terminoa nahiago du Carlsonek bere lana definitzeko. Sortzen dituen piezek bere pentsamendu poetikoak adierazten dituzte, eta mugimenduak leku berezia hartzen du arte globaleko forma horretan.
Lau hamarkadatan zehar, Carlsonek oso eragin handia eta esanguratsua izan du Europako hainbat herritan. GRTOPen bidez (Theatre Research Group), eta oso rol garrantzitsua jokatu zuen Frantzia eta Italiako dantza garaikidearen sorreran Parisko Opera Balleten eta La Feniceko Teatrodanzan.
Ehun pieza inguru sortu ditu, eta haietariko asko mugarriak izan dira dantzaren historian, hala nola Density 21.5, The Year of the Horse, Blue Lady, Steppe, Maa, Signes, Writings on Water eta Inanna. 
2006an bere ibilbidea saritua izan zen, Veneziako Biurtekoak koreografo bati lehenengo aldiz emandako Urrezko Lehoiarekin. 

Nabarmentzekoak
1965-1971 Solista Alwin Nikolaïs Companyn
1974-1980 Etoile-Chorégraphe (Koreografo izarra) Parisko Opera Balleten (GRTOP)
1980-1984 Veneziako Teatrodanza La Fenice: zuzendari artistikoa
1985-1991 Parisko Théâtre de la Ville: erresidentzia 
1991-1992 Finnish National Balleten eta Helsinki City Theatre Dance Company: erresidentziak
1994-1995 Stockholmeko Cullberg Ballet: zuzendari artistikoa
1999-2002 Dance section at the Venice Biennale: zuzendari artistikoa
Desde 1999 Atelier de Paris-Carolyn Carlson: zuzendari artistikoa  
2004-2013 National Choreographic Centre Roubaix Nord-Pas de Calais: zuzendari artistikoa 
Desde 2014 Parisko Théâtre National de Chaillot-en erresidentzia duen Carolyn Carlson Company: zuzendari artistikoa  

Chinatsu Kosakatani
Japonian sortua, dantza ikasi zuen Osaka Yamamouchi Ballet School-en eta gero Anbereseko Stedelljk Institut voor Ballet-en. Beranduago, lanean hasi zen Alemaniako Oldenburgisches Staatstheater konpainian eta Erromako Vittorio Biagi’s Company - Danza Prospettivan. 1998an Ballet du Norden sartu eta hainbat koreograforen lanak dantzatu zituen, hala nola Mayse Delente, Jean-Claude Gallotta, Itzik Galili, Ohad Naharin, Jean Gulzerix, Rui Horta eta Michel Kelemenis-enak.
Azkenik, Carolyn Carlsonen pieza nagusiak dantzatu ditu Roubaixeko CCNn (Centre Chorégraphique National). Yutaka Nakatarekin ere kolaboratu du She dances in Pepper, Salt or Sugar? delako piezan (DanseWindows project). 

Yutaka Nakata

Japonian sortua, Yutaka Nakatak dantza klasikoa ikasi zuen Himejiko Nakata Ballet Theater School-en. Hamazazpi urterekin Australiako National Theater Ballet School-ek kontratatu zuen, eta bertan hainbat estilo landu zituen. Bere heziketak jarraipena izan zuen Milango Scala Theatre School-en, eta 2001ean Dantza Modernoan graduatu zen. 2002tik 2007ra Municheko Ballet Theater-en lan egin zuen, Philip Taylorren zuzendaritzapean, eta haren koreografiak, Jirí Kylián-enak eta Carolyn Carlsonenak dantzatu zituen. Yutakako Ajan Lao school-en emandako denboraren ostean, Nakatak guda-arteak eta Tai-Chi edota Muay-Thai bezalako teknikak uztartu zituen bere lanean.
2007tik aurrera dantzari jardun du Carolyn Carlson’s Companyn, eta haren sorkuntza nagusietan parte hartzen du, hala nola Carolyn Carlson and Bartabas - We were horses izeneko lanean (2011). Aldi berean, Yutaka Nakatak DIEM konpainia (Dance Image Motion) sortu zuen 2012an.
 
Sara Orselli
Sara Orselli dantza ikasten hasi zen Perugiako Dance Galleryn, Valentina Romito eta Rita Petroneren zuzendaritzapean. Gero, 1999tik 2002ra, ikasten jarraitu zuen Isola Danzan eta denbora hartan Carolyn Carlsonek zuzentzen zuen Veneziako Academy of Biennalen. Lan hauetan dantzatu zuen: Parabola (1999), Light Bringers (2000) eta J. Beuys Song (2001).
2003an Parisera aldatu zen eta Juha Marsaloren taldean parte hartu zuen, honako pieza hauek interpretatuz: Prologue d’une scène d’amour, Perle eta Parfum. Aldi berean, hainbat urtetan egin du lan Carolyn Carlsonen laguntzaile bezala: Wash the Flowers (Luzerna, 2005), Les Rêves de Karabine Klaxon (2006), Woman in a Room (2013) eta Pneuma, Bordeleko Operarako (2014).
Sara Orsellik ohikoa du Carolyn Carlsonen piezak dantzatzea: Inanna, Water born, Eau, Present Memory, Mundus Imaginalis, Mandala, We were Horses, Synchronicity.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.