Dokumentuaren akzioak
Mexico-ko Camerino konpainaren Anima La Fundicionen
Arima gorputzaren dimentsio bat da
ANIMA arimari buruko gogoeta koreografiko fisiko eta teoriko bat da. Aurkezpen bakoitzean arimari buruzko ideia berriak jasotzen ditu, zeren talde ezberdinak izango baitira beti emanaldian zehar proiektatuko den txatean parte hartzen.
Horregatik, benetako antzezleek eta antzezle birtualek esku hartzen duten pieza da. Txatean parte hartzen duten pertsonaia birtualak aldatuz doaz emanaldi bakoitzean; jakintza-adar desberdinetakoak dira, eta arimari buruzko oso ikuspegi ezberdinak sortzen dituzte, obra elikatuz doazenak aurkezpenez aurkezpen.
Koreografia mailan, gizon batek bere alde femeninoarekin eta bere alde maskulinoarekin duen topo egitea kontatzen du piezak, eta, hartara, bere arimarekin konektatzeko egoera sortzen du.
- Zuzendaritza eta koreografia: Magdalena Brezzo
- Interpreteak: Flor Garfias, Francisco Córdova, Tlathui Maza
- Chat koordinatzailea: Haydé Lachino
- Soinu diseñua: Eduardo Flores
- Argi diseñua: Magdalena Brezzo
- Jantzi diseñua: C4
- Entrenamendua: Beto Pérez
- Ekoizpena: C4 y Coordinación Nacional de Danza, INBA.
- Manager: Tristana Silvart
- Compañía C4en zuzendaritza: Magdalena Brezzo
Bere 10 urteko ibilbidea ospatuz, Camerino 4k Mexikoko dantza garaikidearen barruan leku gailenean jartzea lortzen du. 2007az geroztik, konpainiak nazioartera jauzi dagi, honakoetara, besteak beste, gonbidatzen dutelarik: Sziget Festival-era (Hungría), Bienal de Danza del Caribe-ra (Cuba), Festival Cádiz en Danza-ra (España), Fórum Internacional de Dança de Sao Paulo-ra (Brasil) eta Chase Latino Festival (Nueva York), non “Acrílico”. obra aurkezteko mandatua hartzen duen.
Gaur arte lau aldiz eta obra ezberdinekin eman diote INBA-UAM Dantza Sari Nazionala, herrialdean konposizio koreografikoari ematen zaion sari gailenena, azken aldiz 2009ko azaroan eskuratu zuelarik “Lola” lanarekin. Obraren gauzatzaileek ere zenbait sari eta errekonozimendu jaso zituzten.
Konpainia independentea izan arren, bere ibilbide guztian zehar jaso du instituzioen eta gobernu-erakundeen laguntza sorkuntza berrietarako, baita diru-bekak ere bertako kideentzat.
Camerino: Anima
Urriak 15, larunbata, 20:00etan
Urriak 16, igandea, 19:00etan
Dokumentuaren akzioak