Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bost Max sari Euskal Herrira

Dokumentuaren akzioak

Bost Max sari Euskal Herrira

2017/06/05 10:20
Bost Max sari Euskal Herrira

Max sariak 2017. Argazkia: Kukai dantza konpainia

Euskal ordezkariek, bost sari jaso dituzte Max sarietan. Espainiar estatuko antzerki eta dantza ikuskizun onenak saritzen dituzte SGAE fundazioak antolatzen duen sari banaketan. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia, Valentziako Palau de les Arts antzokian.

Kukai dantza konpainiak, Oskara ikuskizunagatik zituen zazpi izendapenetatik hiru bereganatu ditu, talde onenarena, ikuskizun onenarena eta jantzien diseinu onenarena (Iraia Oiartzabal). Marie de Jongh konpainiak ere jaso du saria, bi izendapen zituen eta azkenean umeentzako edo familientzako ikuskizun onenaren Max-a jaso du. Bi euskal konpainia horiez gain, Alfredo Sanzol iruindarrak, Garbiñe Insausti hernaniarrak eta Ainhoa Santamaria gasteiztarrak ere bazituzten izendapenak, baina Santamaria  izan da saritu bakarra, La estupidez lanean taldeko emakumezko aktore onenagatik eman diote saria.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.