Dokumentuaren akzioak
Basauriko Dantza Agerketa 2005
Parte hartuko duten taldeak:
- Beti Jai Alai (Bilbo)
- Andoaingo dantzariak (Andoain)
- Garaztarrak (Donibane Garazi)
- Zuberoako dantzariak
- Grupo Municipal Paloteao de Cortes
Egitaraua:
- Txalaparta eta alboka - Beti Jai Alai
- Xiberoko Dantzariak: barrikada, arribada, xorrotxak, ostalertsa, brale jauztea.
- Cortes: Trenzado sencillo eta Vals
- Garaztarrak: Dantza Luze eta Lapurtar motxak
- Beti Jai Alai: Soka-dantza
- Untzueta: Folklore de Koartango: Recibimiento a las autoridades, Danza del Koartango, Torre, Jota, Arin-arin, Txulalai.
- Xiberoko dantzariak: Gabota, Godalet Dantza, aitzinapika
- Andoaingo dantzariak: Azeri dantza
- Cortes: Trenzado doble, Jota
- Garaztarrak: Kontradantzak
- Beti Jai Alai: Ezpata-dantza, Polka, Jota.
Euria eginez gero Social Antzokian egingo da jaialdia.
XXXII. Euskal Herriko Dantza Agerketa
Basauri, 2005eko iraila
Euskal Herriko Dantza Agerketa euskal dantzen erakusketa bat da eta bere ezaugarri nagusia bertan autoktono bezala ezagutzen diren tokian-tokiko dantza taldeek bakarrik parte hartzen dutela da. Modu horretan izendatzen dira beren herri eta eskualdeetako dantzak gordetzen dituzten taldeak. Biztanleentzat esanahi berezia duten uneetan aurkezten dira dantza horiek (herriko jaiak, ihauteriak...). Dantza hauetako asko egun eta toki seinalatu horietan bakarrik ikusteko aukera izaten da.
Euskal Herriko Dantza Agerketa talde horien lana erakutsi eta sustatzeko asmoarekin sortu zen, horiek eusten baitute folklorea bere sustraietan, eta ikusleei data zehatz horietan toki horietara joan beharrik izan gabe ikusteko aukera emateko.
Gonbidatutako taldeek aurkezten dituzten dantzen eta erritoen tradizioa, beraien jatorriko herrietako irudiekin eta argiztaketarekin nahasten da, Euskal Herriko Dantza Agerketa argiz eta kolorez betetako ikuskizunen bihurtuz.
Aurreko ekitaldi guztietan bezala, aurten ere eskenatokia aire zabalean izango da. Izan ere, talde hauek beren herreitan kaleetan, plazetan eta eliz-atarietan aurkeztu ohi dituzte beren dantzak eta ez eremu itxi eta antzokietan. Emanaldia Basauriko Bizkotxalde parkean izango da (euria egingo balu Sozial Antzokira eramango litzateke). Bi kasuetan ere emanaldirako sarrera dohainekoa izango da.
Emanaldi guztietan Euskal Herriko hainbat eskualdetako folklorea ordezkatzen saiatzen da. Aurten honako talde hauek parte hartuko dute:
- UNTZUETA, Areta (Araba). Koartangoko folklorea aurkeztuko du. Galtzear dago folklore hori eta talde hau ari da gorde nahian. Akaso errepertorio honetako ikusgarriena dantzariek egiten duten giza-dorrea izan daiteke.
- BETI JAI ALAI, Bilbo. Basurtoko talde abuztuaren 15ean Begoñan ospatzen den Meza Nagusiaren ondoren egiten den soka-dantza dantzatzearen arduraduana da. Horrez gain jai horretan egiten diren gainontzeko dantzak erakutsiko dituzte: Basilika barruan egiten den ezpata-dantza meza garaian, Bilboko doinu batean oinarrituta polka eta Jota.
- ANDOAINGO DANTZARIAK (Gipuzkoa). San Joan jaietan Azeri-dantza izenarekin Andoainen egin ohi duten dantza-sorta eskainiko dute.
- GRUPO MUNICIPAL PALOTEAO DE CORTES, (Nafarroa). Paloteao osatzen duten dantzak eskainiko dituzte. Dantza biziak dira, gizon eta emakumeek batera egiten dituztenak. Aipatzekoa da Kortes dela paloteaoak dantzatzeari utzi ez zaion toki bakarrenetakoa eta beraz, bertsio orijinala ikusi ahal izango da eta ez berreraikia.
- GARAZTARRAK, Donibane Garazi(Nafarroa Beherea). Beren Jauziez gain, bikoteka dantzatu ohi dituzten Kontradantza distiratsuak egingo dituzte eta baita Soka-dantza ere. Makilariak lagunduta etorriko dira eta makila airera bidali eta jasotzeko duen abilezia erakutsiko du.
- XIBEROKO DANTZARIAK, (Zuberoa). Zuberoako herrietan urtero egiten diren Maskaraden hainbat zati ikusteko aukera izango da: Barrikada, Gabota, Aintzina PIka eta Godaleta dantza, eta hainbat kanta xorrotxen eskutik.
Gainera albokariek eta txalpartariek parte hartuko dute.
Euskal Herriko XXXIII. Dantza Agerketa datorren irailaren 17an, larunbata ospatuko da eta honako egitaraua izango du:
18,00: Apertura del taller de colocación de pañoletas y exposición y talleres de instrumentos musicales y otros materiales relacionados con la danza, en el parque de Bizkotxalde
- 18.00: Paineluak jartzeko tallerraren irekiera, eta dantzarekin lotutako taller, dantzarako tresna eta musika-tresnen erakusketa irekiko da Bzikotxalde parkean.
- 19.00: Kalejira. Parte hartuko duten taldeak Danbolin Txistulari Elkartea aurretik dutela, Social Antzokitik Bizkotxalde parkera kalejiran joango dira.
- 19,30: Dantza autoktonoen jaialdia Parkeko eszenatokian hasiko da.
- 22,30: Jaialdian parte hartu duten guztientzat afaria.
Basauriko dantza taldeok ez daukagu dantza autoktonorik, beraz, ezin dugu Dantza Agerketaren emanaldi nagusian parte hartu. Baina larunbateko egitaraua osatuz, herriko Agintzari, Basauritar eta Edurre dantza taldeek gure errepertorioko dantza batzuk eskainiko ditugu igandean, irailak 18an, 19.30etan, Bizkotxaldeko parkean bertan.
Aurtengo berritasunetako bat erakusketaren eduki aktiboa izango da. Arratsaldeko 18.00etan hasi eta dantza jaialdiak iraun bitartean irekita izango da. Bertara hurbiltzen direnek dantzarekin lotutako aktibitateak egitea nahiko genuke, paineluak jarri, musika-tresna soilak egin, edo jantziak egiteko prozesuak zuzenean ezagutu.
Euskal Herriko Dantza Agerketa Basauriko dantza taldeek antolatutako jaialdia da, Basauriko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, BBKren laguntzarekin eta herriko beste zenbat talderen elkarlanarekin: txokoak, Herriko Taldeak eta Danbolin Txistulari Elkartea. Antolaketa lanek 100 lagun ingururen parte hartzea izaten dute.
Dokumentuaren akzioak