Dokumentuaren akzioak
Basauriko Dantza Agerketa 2004
XXXII. Euskal Herriko Dantza Agerketa Basauri, 2004ko iraila
Euskal Herriko Dantza Agerketa euskal dantzen erakusketa bat da eta bere ezaugarri nagusia bertan autoktono bezala ezagutzen diren tokian-tokiko dantza taldeek bakarrik parte hartzen dutela da. Modu horretan izendatzen dira beren herri eta eskualdeetako dantzak gordetzen dituzten taldeak. Biztanleentzat esanahi berezia duten uneetan aurkezten dira dantza horiek (herriko jaiak, ihauteriak...). Dantza hauetako asko egun eta toki seinalatu horietan bakarrik ikusteko aukera izaten da.
Euskal Herriko Dantza Agerketa talde horien lana erakutsi eta sustatzeko asmoarekin sortu zen, horiek eusten baitute folklorea bere sustraietan, eta ikusleei data zehatz horietan toki horietara joan beharrik izan gabe ikusteko aukera emateko.
Gonbidatutako taldeek aurkezten dituzten dantzen eta erritoen tradizioa, beraien jatorriko herrietako irudiekin eta argiztaketarekin nahasten da, Euskal Herriko Dantza Agerketa argiz eta kolorez betetako ikuskizunen bihurtuz.
Aurreko ekitaldi guztietan bezala, aurten ere eskenatokia aire zabalean izango da. Izan ere, talde hauek beren herreitan kaleetan, plazetan eta eliz-atarietan aurkeztu ohi dituzte beren dantzak eta ez eremu itxi eta antzokietan. Emanaldia Basauriko Bizkotxalde parkean izango da (euria egingo balu Sozial Antzokira eramango litzateke). Bi kasuetan ere emanaldirako sarrera dohainekoa izango da.
Emanaldi guztietan Euskal Herriko hainbat eskualdetako folklorea ordezkatzen saiatzen da. Aurten honako talde hauek parte hartuko dute:
- IEKORAKO DANTZA TALDEA, Iekora (Araba). Danza de la Cadena aurkeztuko dute, urtean zehar Bercijanako Amabirjinarekin egiten diren bi prozesioetan dantzatu ohi dutena.
- INDARRA, Gasteiz. Guardiako folklorea erakutsiko du, San Juan egunean dantzatu ohi dena. Bai dantzak (Paseo, Arcos, Árbol, Jota, Paloteado eta Txulalai) eta baita eliza barruan egiten den bandera jokoa (Tremolar de la Bandera) egingo dituzte.
- ELORRIOKO ERREBONBILOAK (Elorrio). Errebonbiloak eskopetari gazteak dira, Errosarioko amabirjinaren ospakizuneko prezsioean salbak jaurtitzen dituztenak. Basauri, jaialdia beren desfile eta salbekin hasiko dute. Gainera, prozesioa amaitzeko egin ohi duten aurreskua dantzatuko dute.
- OTSOLAR, Lizartza (Gipuzkoa). Inauterietan egin ohi dituzten dantzak egingo dituzte. Tartean egurrezko brokel eta makilak erabiliz egin ohi dituzten dantzak daude.
- AURRERA, Leitza (Nafarroa). Ezpata-dantzaren beren bertsio berezia egingo dute. Txotxongiloan bi dantzari altxatzen dituzte (Bizkaian bakarra altxatu ohi da). Gainera Ingurutxoa ere egingo dute, Nafarroako dantza sozial ederrenetakoa.
- ARROLA, Baigorri (Nafarroa Beherea). Beren Jauziez gain, bikoteka dantzatu ohi dituzten Kontradantza distiratsuak egingo dituzte eta baita Soka-dantza ere. Makilariak lagunduta etorriko dira eta makila airera bidali eta jasotzeko duen abilezia erakutsiko du.
- SANTA-GRAZIKO DANTZARIAK (Zuberoa). Zuberoako maskaradetako zenbait zati ikusteko aukera izango da: Barrikada, Gabota, Aintzina Pika, Godalet dantza ikusgarria.
Gainera Kalejira Bira taldeko trikitilari eta albokariek parte hartuko dute.
Euskal Herriko Dantza Agerketa datorren irailaren 18an, larunbata ospatuko da eta honako egitaraua izango du:
- 19.00: Kalejira. Parte hartuko duten taldeak Danbolin Txistulari Elkartea aurretik dutela, Social Antzokitik Bizkotxalde parkera kalejiran joango dira.
- 19,30: Dantza autoktonoen jaialdia Parkeko eszenatokian hasiko da.
- 22,30: Jaialdian parte hartu duten guztientzat afaria.
- Gainera, arratsaldeko 18.00etatik aurrera eta ikuskizunak iraun bitartean dantzaren munduarekin lotutako materialak saltzeko zenbat postu irekita egongo dira; jantziak, tresnak, bideoak, liburuak, musika...
Basauriko dantza taldeok ez daukagu dantza autoktonorik, beraz, ezin dugu Dantza Agerketaren emanaldi nagusian parte hartu. Baina larunbateko egitaraua osatuz, herriko Agintzari, Basaurita, Edurre eta Indartu dantza taldeek gure errepertorioko dantza batzuk eskainiko ditugu igandean, irailak 19an, 19.30etan, Bizkotxaldeko parkean bertan.
Aurten, berritasunen artean, aipatzekoa da euskal dantza ikastaroa eskainiko dela jaieta egiten diren erromerietan parte hartu nahi dutenek oinarrizko dantzak ikasi ahal izateko. Ikastaroa dohainekoa da eta irailaren 19an, igandean, goizeko 11.30etan hasiko da Bizkotxalde Parkean. Herriko dantza taldeetako dantzariek emango dute ikastaroa eta hiru igandeko iraupena izango du.
Euskal Herriko Dantza Agerketa Basauriko dantza taldeek antolatutako jaialdia da, Basauriko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, BBKren laguntzarekin eta herriko beste zenbat talderen elkarlanarekin: txokoak, Herriko Taldeak eta Danbolin Txistulari Elkartea. Antolaketa lanek 100 lagun ingururen parte hartzea izaten dute.
Dokumentuaren akzioak