Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Argentinan eta AEBtan bira hasi du Dantza filmak

Dokumentuaren akzioak

Argentinan eta AEBtan bira hasi du Dantza filmak

2019/04/30 08:40
Argentinan eta AEBtan bira hasi du Dantza filmak

Dantza filmaren proiekzioa AEBetan, Seattle, 2019-04-28.

Telmo Esnalen Dantza pelikula Argentinan eta AEBtan dago ikusgai egun hauetan. Euskal Herrian arrakasta itzela izan duen filma Amerikan zehar biran dabil Txintxua Films ekoiztetxeak eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Telmo Esnal zuzendaria eta Gari Otamendi dantzaria dabiltza itsasoz bestalde Donostiako Zinemaldian estreinatuko filma aurkezten; zenbait emanalditan Jexux Larrea dantzaria ere izango da. Filmaren zuzendariak eta aktoreek filma aurkeztu eta solasaldiak gidatuko dituzte.

Apirilaren 21ean egin dute lehenengo emanaldia Argentinan, Misiones probintziako hiriburu den Posadas hirian eta jarraian apirilaren 24an Buenos Airesko La Plata hirian izan da Dantza. Argentinako proiekzioen ondoren, AEBtan dabiltza orain, Seattle hirian (Washington) erakutsi dute eta datozen egunetan Ontarion (Oregon), Boisen (Idaho), San Franciscon (Kalifornia), Chinon (Kalifornia), Los Angelesen (Kalifornia), Renon (Nevada), New Yorken (New York) eta Washingtonen (Columbia) emango dute Dantza filma.

Dantza filma Argentinan
Telmo Esnal eta Gari Otamendi Seattleko Euskal Etxean Dantza filmaren proiekzioan, 2019-04-28. Argazkia: Toni Sabarots

Seattleko euskal komunitateko hainbat lagun hurbildu dira Dantza pelikularen AEBtako lehenengo emanaldira. Euskal jatorriko kideez gain, horien ezagunak ere bertaratu dira filma ikustera, zenbaitek Euskal Herriari buruzko aldez aurreko ezagutzarik ez zutenak. Seattle atzean utzi eta Boisera iritsi berri dira Esnal eta Otamendi, bertan elkartuko dira filmean parte hartu duen Jexux Larrea dantza-maisuarekin. Larreak AEBetan dabil aste hauetan euskal dantzen ikastaroak eskaintzen zenbait euskal etxetan.

Pasa berri den Nantesko Zinemaldian hasi zuen nazioarteko bira Dantzak eta datozen hilabeteetan nazioarteko beste hainbat jaialditan hartuko du parte. Hemen AEBtan datozen egunetarako aurreikusita dagoen programazioa:

Maiatzak 1 asteazkena Ontario, OR Ontario Basque Club-ean, 18:30ean harrera eta 19:00etan filma.
Reception 6:30pm, Film 7:00pm, Ontario Basque Center, 300 Depot Lane, Ontario, OR 97914

Maiatzak 2 osteguna Boise, ID Basque Museum and Cultural Center-en.
Flicks Theatre - 646 W Fulton St, Boise, ID 83702

Maiatzak 3 ostirala San Francisco, CA  Basque Cultural Center-en, 19:00etan.
599 Railroad Avenue, South San Francisco, CA 94080

Maiatzak 5 igandea Chino, CA Chino Basque Club-ean, 15:00etan.
15181 Sierra Bonita Ln, Chino, CA 91710

Maiatzak 9 osetguna, Reno, NV  William A. Douglass Center for Basque Studies-en, 17:30ean harrera, 19:00etan filma.
University of Nevada, Reno, Reno, Nevada 89557-2322

Maiatzak 11 larunbata Brooklyn, NY Euzko Etxea-n, 19:00etan.
307 Eckford Street, New York, NY 11222

Maiatzak 17 ostirala Washington, Euskal Etxea-n, 18:00etan.
1631 Harvard Street, NW, Washington DC 20009

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.