Dokumentuaren akzioak
Aiko Taldeak herri dantzarako gonbitea luzatzen du eta Pirinoetako soinua dakar `Bilgua´ bere CD berriarekin
Bilgua’ (Pirineotako magaletan dantzan) izenburuak, artzainen bilerak ekartzen ditu gogora, sarritan emakumezkoak, suaren inguruan eta eguneko lanak amaituta, mendian elkartzen zirenekoak, eguneko gorak-beherak, kantuak eta ipuinak trukatzen zituztenekoak. Eta Voltairek euskaldunez esan zuen aipu klasikoaz bat etortzen dena, “ Pirinioen magalean dantzan egiten duen herria”,
XX.mendearen hastapeneko erromeria tradizionalaren estiloan grabaturik, aire zaharkituak belarri modernoentzat egokituak, hainbat dantza estiloko doinuak jasotzen ditu lanak, jauziak, ingurutxoak, multidantzak, jotak, valsak, mazurkak, txotisak edo zortzikoak adibidez. Elkar argitaletxeak ekoiztutako disko honek, mendia mugen banaketen gainetik, trukerako eta kultur komunikaziorako aldarrikatu nahi du. AIKO Taldearen zortzigarren diskoa da honakoa, duela urte batzuetatik, musika eta dantza tradizionala berritu eta zabaltzeko apustua egin duena errezitaldi, erromeria, tailer edo eta ikastaroak eskainiz Dantzaldi Ibiltaria egitasmoarekin
Ekainaren 1ean, Markinan egingo den erromeria batean aurkeztuko da zuzenean BILGUA diskoa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ekainaren 2an berriz, eta eguraldiak laguntzen badu, Gipuzkoako Urbian egingo da beste aurkezpen erromeria bat.
‘BILGUA’ Pirineotako magaletan dantzan: AIKO TALDEAREN CD BERRIA
Duela sei urtetik dabil musika eta dantza maisu taldea jendea ` armairu koreografikotik irtetzeko´ ahaleginetan gonbiteak luzatzen, lotsak alde batera utzi, eta herriko plazetako erromeriak `bersozializatzen´. Aiko Taldea izenaz bataiaturik, bere zortzigarren diskoa aurkeztu du gaur Bilbon, ‘Bilgua’ (Pirineotako magaletan dantzan), non okasio honetan, Pirineoetako doinuak dakartza, ttunttuna, biolina eta danborrak osatzen duten talde instrumental tradizionala gaurkotzeko erronka berriari aurre eginez.
Aiko Taldea, bokazioz “musika jotzeko eta dantza egiteko modu natural, erlaxatu eta dibertigarria´ bilatzen duten musikariak, koreografoak eta dantza maisuak biltzen dituen elkarte kulturala da eta modu honetan, pasio hori ahalik eta pertsona gehienei transmititzea da bere helburua. Bere zortzigarren disko honetan, dantza estilo tradizionalerako hogei konposaketa berri eta garaikide inguru aurkezten ditu, erronka berri batekin eskuartean: ttunttuna (txirula eta ttunttuna), biolina eta danborraz osatzen den talde instrumental klasikoaren formatua sustatu eta gaurkotzea. `Orain dantzatzeko musika da, nostalgiarik gabe. Tradiziotik sortutako musika da, tradizioa berritu egin behar delako eta behin eta berriz gaurkotzen delako´. Erabilia eta transmititua izateko musika da, entzuteko, bizitzeko...´ diote AIKO Taldekoek.
Erdi Arotik gutxienez, danbolindariak esku batez hiru zuloko txirula jotzen du (txistua edo txirula, neurriaren arabera), beste eskuarekin danbolina jotzen duen bitartean (txatalezkoa, sokazkoa...). Baina perkusiozko instrumentua izan da musika instrumentuari izena eman diona (danbolina, ttunttuna) eta baita bera jotzen duenari ere (danbolindaria, ttunttunlaria), txistulari hitzaren erabilera, nahiko modernoa baita. Aintzinetik ere, ttunttuna, bere bikote bereizi-ezinaren ondoan agertu da beti: danborrarekin. Eta XVIII.mendean, beste kide batekin batzen da: biolinarekin. Hain zuzen, hirukote instrumental hau da protagonista, AIKO Taldearen grabazio berrian.
Ttunttunaren protagonismora eramango gaituzte `BILGUA´ lanen doinuek, nafar Pirinioetako lurraldeetara, non muga inguruan eta Euskal Herriko zonalde kontinentalean izan baita erabilia eta ezagutua, soka jotzeko instrumentu hau. Bere soinuak Irati edo Ossau bailarak dakartzate gogora, bertan, Euskal Herriko, Biarno eta Aragoiko kulturak elkarrekin bizi direlarik. Eremu geografiko honetan, Kataluniara arte ere hedatu daitekeena, ttunttun-biolin bikoteak, dantza tradizional adierazpen guztiak lagundu ditu XVIII.mende hastapenetik. Eta era honetara, disko berriak – Elkar etxeak ekoiztua- , mendia aldarrikatzen du, eta zehazki piriniar mendikatea, kultur-trukerako eta komunikaziorako ingurune natural gisara, mugaren ideia bereizgarri tradizionalaren aurrean, gurea izan dena eta gurea den tradizioan.
AIKO Taldeko kideen arabera, doinu proposamen hau `sinplea eta konplexu gabea da, indartsua, eta ziurrenik, bere aire zaharkituagatik, berritzailea belarri modernoarentzako´. Biolinaren eta txirularen doinu bateratuak, ttunttunaren erritmo harmoniko murmurioak, eta danborraren eta bonboaren erritmoa argibide zehatzek, urrats bakoitzaren gabeziak, joaldiak eta azentuazioak adierazten dituzte, dantzatzeko lagungarri direnak , entzulea dantzari bihur dadin gonbitea luzatuz.
Artzainen bilerak eta Voltaireren aipua
`Bilgua´, Cd-ari izenburua ematen dion hitza, Nafarroako Pirineo zonaldean erabiltzen dena da, artzainak –sarri emakumezkoak- mendian eta suaren berotasunaren ondoan egiten zituzten bilkurak gogora ekarriz. Bertan, kontakizunak eta kantuak trukatzen zuten ofizioak eskatzen zituen eginbeharrak amaitu ostean. Izenburuari lagunduz, “Pirineotako magaletan dantzan” esaldiak, Voltaireren aipu ezagunari ekartzen digu gogora: “pirinioen magalean dantzan egiten duen herria”, hain zuzen.
Je puis vous aider de deux mille hommes très-sobres et très-braves; il ne tiendra qu'à vous d'en engager autant chez les peuples qui demeurent ou plutôt qui sautent au pied des Pyrénées, et qu'on appelle Vasques ou Vascons. (pag. 120-121, La princesse de Babylone, A. De Voltaire (François-Marie Arouet), ed: Librairie des Bibliophiles, Paris, 1878)
«Bi mila gizon soil eta ausartez lagun zaitzaket nik ; zuri dagokizu bertoko herrietan bizi diren beste hainbeste bizilagun lortzea, edo hobeto esanda, Pirineotako magalean dantzan egiten dutenak, euskaldun edo baskoiak deiturikoak”
Pirinear inspirazio honekin bat eginez, grabazioa estilo tradizionaleko erromeria baten antzera egin da, hasieratik amaierara dantzatua izateko, XX.mende hastapenean moduan, Nafarroa iparraldeko Luzaide-Valcarloseko estiloan, bailarako dantzak eta inguruetakoak dantzatuz, `modu batera edo bestera, gureak egin ditugunak´. Entzuteko musika da, baina batez ere jauzien, nahiz ingurutxo, multidantza, jota, vals, txotis, zortziko,.. doinuen erritmoan dantza egiteko´.
“Bilgua” AIKO Taldearen zortzigarren diskoa da, bere sei urteko ibilbidean, Euskal Herriko musika eta dantza tradizionalak berritu eta hedatzeko apustua egin duena errezitaldi, erromeria, mintegi, tailer edo ikastaro ibiltarien bitartez, Dantzari Ibiltaria adibidez, bertan 2.000 pertsona inguruk parte hartu dutelarik.
Zuzeneko emankizunak
Grabazioaz gozatzeaz gain, `Bilgua´ lanaren laginak dastatu ahal izango dituzte zaletuek AIKO Taldeak eskainiko dituen ondorengo emankizunetan. Diskoa, ekainaren 1ean arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Markinan egingo den erromerian aurkeztuko da. Eta hurrengo egunean, eguraldia lagun bada, CDko musika, eszenatoki naturalean interpretatuko da Gipuzkoako Urbiako zelaietan egingo den erromerian. Ekainak 8 larunbatean, hitzordu bikoitza egongo da berriro gipuzkoar lurraldeetan: 13etan Esozian (Soraluzen), eta 20:30etan, Donostiako Konstituzio Plazan. Eta hilabete bereko 22an, Durangoko Plateruenan izango da hitzordua, ohiko Dantzazale Eguna ospakizunarekin. “Ikasturte amaierako jaia” ospatuko du bertan AIKOk, dantza ikastaroetan urtero parte hartzen duten ikasleekin eta jai giro eder hau gozatzera hurbiltzen den publiko guztiarekin batera.
Dokumentuaren akzioak