Dokumentuaren akzioak
ADDEk AlhondigaBilbaon ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna
ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, AlhóndigaBilbaorekin lankidetzan, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren apirilaren 29an Kultura Zentroaren instalazioetan. ADDEk 2009tik ospatzen du egun hau dantza kaleratzen, sortzaileen, konpainien eta eskolen lana gizarteari hurbilduz eta AlhóndigaBilbaon egingo du arten lehen aldiz.
2014ko Dantzaren Nazioarteko Egunak dantzaren elkarteek eta euskal sortzaileek egiten duten lanaren inguruan ospatuko da, beraz, AlhóndigaBilbaok Arte Bizien programari esker bertako zein nazioarteko musika, antzerkia eta dantzak bultzatzearen helburuarekin bat dator.
Ospakizun honekin, dantza lanbide bat dela gogorarazi nahi dute ADDEk eta AlhóndigaBilbaok. 2014ko Dantzaren Nazioarteko Egunaren programa ondorengoa izango da:
18:00 AlhóndigaBilbaon sarrera
Flasmob-a kamera geldoan
18:10 AlhóndigaBilbaoko ataria
Manifestuaren eta Nazioarteko EGunaren mezuaren irakurketa
18:10 AlhóndigaBilbaoko ataria
Dantzan Bilaka 2014 erakusketa
- Krego-Martin danza: To be continued
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Ehundurak
18:45 (gutxi gorabehera). AlhóndigaBilbaoko ataria
- Musika eta dantza librea
19:15 (gutxi gorabehera)
- Ospakizunaren amaiera
AlhóndigaBilbaoko atarian irakurriko den manifestua Mourad Merzouki dantzari eta koreografo frantsesari eskatutako mezua izango da. “Artista bakoitzak bere artearen harrotasuna du” lelopean, dantzako profesionalek, zailtasunen gainetik, maitatzen duten lanbidean lan egitera animatzen du dantzaren edertasuna eta honek bizitzan duen eraginetik abiatuta.
Dantzaren Nazioarteko Eguna
Dantzaren Nazioarteko Eguna 1982an sortu zen, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuko Nazioarteko Dantza Batzordearen ekimenez (ITI/UNESCO). Apirilaren 29an, hori baita aukeratutako eguna, Jean-Georges Noverre (1727-1810) arte-berritzaile eta ikerlariaren jaiotza ospatzen da. Noverre Dantzaren eraldatzaile handia izan zen, eta Ballet Modernoa sortu zuen; era berean, oraindik ere indarrean dagoen eta Dantzaren izaera aztertzen duen “Dantzaren eta Balletaren gutunak” lana idatzi zuen.
ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea
2003. urtean sortu zen ekimenak sektorearen barne-kohesioaren alde eta profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde egiten du lan. Bere helburua, dantzaren garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea da, profesionalen baterako esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.
Gaur egun elkarteak 106 bazkide ditu eta dantzaren sektorean egiten diren proiektuak bultzatzen ditu, baita dantzarien prestakuntza sustatu ere: lantaldeak, diru-laguntzen eta deialdien berraztertzea, bertako zein nazioarteko jaialdietan egiten diren egitarauen zabalkuntza, euskal dantzen konpainiak atzerrira eramateko planak egitea, heziketa-proiektuak, etab.
AlhóndigaBilbao eta dantza
Dantzak AlhóndigaBilbaoko programazioan garrantzi handia izan du hasiera-hasieratik.
321 Topaketa bezalako programak, dantza monografikoak, programazio finkoak, dantza jardunaldiak eta heziketa sustatzen dituzten ekimenak programazioaren gai nagusiak dira. Programazioa eszenatokian ikuskizun bat martxan jartzea baino haratago doa. Artistekin batera doan programazio zabala eta sortzailea izatea nahi da. Gizarteak ezagutzeko eta konpartitzeko plataforma.
Dokumentuaren akzioak