Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abian da Gasteizko Dantza Plazan 2017

Dokumentuaren akzioak

Abian da Gasteizko Dantza Plazan 2017

2017/05/11 08:25

Aurreko astean, maiatzaren 5ean egin zen aurtengo Dantza Plazan programako lehenengo saioa. Gasteizko Udal Folklore Akademiak antolatutako dantza-programak, guztira hamar saio antolatu ditu maiatzaren 5etik irailaren 8ra bitartean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei. Dantza-ikasleek klaseetan ikasitakoa plazan praktikan jartzea nahi dutela adierazi zuen programaren aurkezpenean Estibaliz Canto, kultura zinegotziak: “Folklore tradizionalaren arazoetako bat praktikatu ahal izatea da, hain zuzen. Gure kasuan Dantza Plazan izeneko jardueraren bitartez gauzatzen da hori, ikasleek eskoletan ikasitakoa praktikatzeko“. Dantza-irakasleek aktiboki hartzen dute parte, gerturatutako herritarrei dantza-pausuak azaltzen baitizkiete. 

Bandtzaldia

Berritasun gisa, ekainaren 23an, Dantza Plazan saio berezia antolatu dute. San Joan bezperako saioari Bandtzaldia izena jarri diote. Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore Akademiak dantza errepertorioa interpretatuko dute, erromeria bat irudikatuz. Publikoak, musikarien saioaz gozatzeaz gain, dantzarako aukera bikaina izango du.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

  • Maiatzaren 5a: Espainia plaza, 20:00etan.
  • Maiatzaren 12a: Espainia plaza, 20:00etan.
  • Maiatzaren 19a: Espainia plaza, 20:00etan.
  • Maiatzaren 26a: Espainia plaza, 20:00etan.
  • Ekainaren 2a: Espainia plaza, 20:00etan.
  • Ekainaren 9a: Espainia plaza, 20:00etan.
  • Ekainaren 16a: Espainia plaza, 20:00etan.
  • Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore Akademia.
  • Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
  • Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.