Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 70 urteren ondoren Goizaldiko lau dantzari Zinemaldiko galara itzuli dira

Dokumentuaren akzioak

70 urteren ondoren Goizaldiko lau dantzari Zinemaldiko galara itzuli dira

2022/09/22 07:35
70 urteren ondoren Goizaldiko lau dantzari Zinemaldiko galara itzuli dira

Donostiako Zinemaldia, Goizaldiko dantzariak Virgilio Teixeira aktore portugaldarrarekin, 1953. Argazkia: '50 años de rodaje. Festival de Cine de San Sebastián' liburua

Donostiako Zinemaldiaren lehen edizioetan Goizaldi dantza taldekoak aritu ziren garaiko aktoreei harrera egiten. 70 urte pasata Zinemaldiko inaugurazio ekitaldiko oholtzara gonbidatu dituzte 1953ko jaialdian parte hartu zuten lau dantzari. 1953an eta 1954an Goizaldiko neska-mutilek hartu zuten parte, besteak beste, Espainiako Carmen Sevilla eta Paco Rabal eta Portugalgo Virgilio Teixeira aktore ezagunei egin zieten harrera.

Zinemaldia Goizaldi
Goizaldiko dantzariak Donostiako Zinemaldiko inaugurazio ekitaldian jaialdiko aurkezleekin. Ezkerretik hasita: Milagros Zatarain, Loreto Mauleon, Mila de Salustiano, Maria Arbizu, Marivi Montes eta Paco Leon. Donostia, 2022-09-16. Argazkia: Donostiako Zinemaldia

Zinemaldiak 70 urte bete ditu aurtengoan eta duela zazpi hamarkadako lehen jaialdi hura bizi izan zuten herritarren bizipenak eta testigantzak ezagutzeko ahalegin berezia egin dute. Horrela, lehen festibalean parte hartu zuten Goizaldi dantza taldeko lau kide gonbidatu dituzte inaugurazio ekitaldira: Milagros Zatarain, Mariví Montes, María Arbizu eta Mila de Salustiano. Orduan, 20 urte ere ez zituzten. Azaldu dute dantzariak ez zituztela diruz ordaindu, baina sail ofizialeko pelikuletarako sarrerak eman zizkietela. Taldeko neskei, ordea, ez omen zieten pelikula batera sartzen utzi. Hurrengo egunean azaldu zieten kide mutilek arrazoia: pelikulan gizonezko batek emakumezko bati bularra ukitzen ziola. Badirudi, Miss Julie filma zela, Alf Sjöberg-ena.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.