Dokumentuaren akzioak
2011ko Dantzaren Hilabetea
-
LASARTE-ORIAKO DANTZA ESKOLEN ERAKUSTALDIA: Aurtengo Dantzaren Hilabeteari Apirilaren 10an emango zaio hasiera, Lasarte-Oriako “Manuel Lekuona” kultur etxean Elkarteko ikasleek eskainiko duten dantza emanaldiarekin. Ekitaldia 12:00etan hasiko da. Dantza erakustaldia zehatza izango da eta Gipuzkoako akademiek urteko beren lanaren zatirik onena eskainiko digute. 19 lan ikusi ahal izango ditugu guztira, beste horrenbeste irakaslek sortu dituztenak. Egitarau heterodoxoa izango da, eta balletik klasikoenetik hasi, eta joerarik modernoenak ere ikusgai izango ditugu.
-
DANTZA KALEAN, UDALETXEKO TERRAZAN: Herritarrek dantzaz gozatu ditzaten Dantza Kalean ikuskizunaren 5. edizioa izango dugu Apirilaren 16ean, larunbata, 17:30etan. Bertan, jazz dantza, funky eta garaikidea dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak.
-
BARRA KLASIKOAREN ERAKUSTALDIA URUMEA IBAIAREN BADIAN: Bere hastapenetik, 1997an, Kontxako barandako barra klasiko erakustaldia, “Dantzaren Hilabeteko” ospakizunik jendetsuena eta sahiestezina bihurtu da. Aurten, Kontxako pasealekuko lanak direla eta, ekintza hau lekuz aldatu da: Urumea ibaiaren bokaleko bi ertzetan, Argentinar Errepublikako pasealekuan (Victoria Eugenia Antzokiaren parean), eta beste aldean, hau da, Ramon Mª Lili pasealekuan.
Aurten, apirilaren 27n, igandean, egingo dugu, 17:30etan hasita; lehenengo, dantzari gazteenek, 9 eta 12 urte artekoek, eskainiko dute beren ikuskizuna; eta jarraian, 18,15ean, gainerako dantzariek. Urumeako badia testuinguru gisa hartuta, irakasleek eta ikasleek kalera eramango dute beren ohiko barra eskola egun batez bada ere. Dantzari bihotz-bihotzez omenaldia egiteaz gain, Elkartearen helburua babes gutxi duen diziplina artistiko horren existentziaren eta bizitasunaren arreta piztea da, jaiak duen izaera aldarrikatzaile sakona galdu gabe.
- ASTE SANTUKO DANTZA IKASTAROAK, ARTELEKUN: Aste Santuko dantza ikastaroan, (Artelekun, Apirilaren 26tik 30ra), dantza Klasiko eran Ana González irakaslea izango dugu (hasiera maila, maila erdi eta aurreratua); dantza garaikide eran Myriam Agar irakaslea (hasiera maila, maila erdi/aurreratua); eta jazz dantza eran Fernando Lázaro irakaslea (hasiera maila, maila erdi/aurreratua).
- IX. ‘DANTZA SARIAK’.- IX. ‘Dantza Sarien’ Banaketa: Donostiko Antzoki Zaharrean, ‘Dantza Sariak’ izeneko ekitaldiaren bederatzigarren aldia egingo dugu. Apirilaren 30an, larunbata, arratsaldeiko 20:00etan, emango ditugu aipatutako sariak eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena irakurriko da. Sarrera gonbidapenarekin. 2011’ko DANTZA SARIAK (ezkerretik eskuinera): Asier Edeso (Monte Carlo-ko Balletetaeko Dantzaria), Errebelazio Saria/ Mª Teresa Fagoaga (Dantza irakaslea), Dedikazio Saria
- XV. DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO GALA: “Dantzaren Hilabeteko” bukaerako ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da. Maiatzaren 1an, igandea, XV. Dantzaren Nazioarteko Gala ospatzen da (19:30etan). Bere hamabostgarren edizioan, ekitaldiak arte eszeniko honen estilo sorta erakutsi nahi du. Hori dela eta, ikusleek antzeslan hetereogeneoez gozatu ahal izango dute, bariazio klasiko edo eta neoklasikoekin hasi, estiloz modernoago diren dantza garaikidea, psikodantza eta klakea ondoren, eta euskal neofolkloreak eragin duen dantza tradizionalaren suspertzearekin amaituz. Galan bilduko dira, besteak beste, Santamaría Dantza Konpainia (Juan Carlos Santamaria, 2008ko Estatu mailako Saria), Biarritzko Balleta, Aukeran, Kukai, Verdini Dantza Taldea, Tapeplas, Dantzaz, Acroindar eta Jordi Ros. Asier Edesok (Montecarloko Balletak) ere parte hartzen du , berari eskainitako Errebelazio Sariaren esker onez. Eta baita Allister Madin, Paris-eko Operako Balleteko dantzari bakarlaria.
Emanaldi honekin, ikuslegoak dantzarien eta konpainia profesionalen lan txukunarekin gozatuko du, eta denak, beraien parte hartzearekin, “Dantzaren Nazioarteko Eguna” dela eta disziplina artistiko eder hau omenduko dute.
XV. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galarako sarrerak antzokiko lehiatilan salgai daude, eta baita ere Kutxaren Interneteko sarreren salmenta zerbitzuan. Dantzarako zaletasuna sustatzeko asmoz, sarreren salneurria ez da garestia – 6, 8 eta 10 euro-.
GIPUZKOAKO DANTZA PROFESIONALEN ELKARTEA
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea, berri on birekin datorkigu: Donostiako udalak eskaini dion 2011. urteko Hiritartasun Domiña, eta egoitzaren inaugurazioa. Bere hastapenetan gure dantza eskoletako ikasleei eta irakasleei zuzendutako ikastaroak antolatzeko helburuarekin hasi bazen ere.
Horixe izan zen 1982an Elkartea sortzeko arrazoi nagusia. Pixkanaka, Elkartea indartu egin zen eta dantza-estilo guztiak ezagutu eta bultzatzeko bestelako ekitaldiak garatzen hasi zen. Ekitaldi horien helburua da dantzaren esparruko bizitza artistikoa dinamizatzea, bai irakaskuntzari dagokionez, eta bai sorkuntzari dagokionez; irakasleei irakaskuntza-metodo berriak ezagutzeko aukera emanez, eta nazioartean ospe handia duten beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko parada eskainiz.
Elkartea, 1996an, dantzaren alorrean jokatzen zuen rolaren jakitun, Dantzaren Nazioarteko Eguna (apirilak 29) ospatzeko ekintza ugari antolatzen hasi zen , “Dantzaren Hilabetea” izena hartuz, ekintza horiek apirila osoan zehar egiten baitziren. Elkarteak antolatutako ekitaldi ugari, Gipuzkoako hainbat herrietan banatu izan dira: Irun, Tolosa, Lasarte-Oria, Andoain, eta batez ere, Donostian; azken hiri honi Elkarteak argazki zoragarri bat eskaini dio: ehunka danzari Kontxako barandako barra egiten, Easo Ederraren eta Dantzaren ikurra bihurtuz, baita kalean egin izan diren jazz dantza eta garaikideko agerraldi jendetsuak, edo eta hastapenean Udaletxean eta gero Principal Antzokian egin ohi den Dantzaren Sariak ekitaldia.
Gaur egun, hastapenetan bederatzi kide zituen eta Miguel Orbelzu buru zuen Elkarte hura, berrogeitahamar kidetik gora ditu, dantzaren munduarekin erlazionaturiko arlo esberdinetako profesionalak: irakasleak, koreografoak, dantzariak, fisioterapeuta eta kazetariak, danzarekiko maitasunak gidatuta elkarlanean dabiltzanak.
Dokumentuaren akzioak