Dokumentuaren akzioak
Agenda
Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta
Noiz: 2024/05/12 11:00Non: Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia
Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.
Udalbatzaren soka-dantza
Noiz: 2024/05/12 12:00Non: Beasain
Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak: Maiatzak 12, igandea Maiatzak 13, astelehena Maiatzak 14, asteartea Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:
Muxikoak
Noiz: 2024/05/12 12:00Non: Errenteria, Herriko Plaza
Maiatzaren 12an, 12:00etan, hileko bigarren igandeetan ohikoa den bezala, Muxikoak dantzatzeko aukera izango da Errenteriako Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu), Beti Prest taldeak antolatuta.
Proyecto Larrua: Idi Begi
Noiz: 2024/05/12 18:00Non: Bilbo, Arte Ederren Museoa
Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.
Leire Amonarriz: HizkidantzA
Noiz: 2024/05/12 18:00Non: Hondarribia, Liburutegia
HizkidantzA hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eramango gaituena. Jolas eszeniko gozagarri baten bidez, hiru antzezlek errealitatearen eta fantasiaren arteko zubiak eraitzen dituzte. Haien interakzioak aditzera ematen du hizkuntzak musika gisa funtzionatu dezan, lehendabizi soinua atera behar zaiola, dantzarazi behar dela. Horrela, musikak, dantzak eta poesiak, hizkuntzaren ahozkotasun garbia gure begiekin entzuten lagunduko digute. FITXA ARTISTIKOA
“HizkidantzA” hitz-jokoan dantza (nagusiki hitzik gabeko hizkuntza) eta letrak (hizki) lotzen dira, hitzezko komunikazioaren oinarri direnak. Ikerketa eta sorkuntza koreografiko hau harreman horretatik abiatzen da, itxuraz urruna dena, baina, aldi berean, guztiz gizatiarra dena.
Dantzari-dantza eta erregelak
Noiz: 2024/05/12 19:00Non: Abadiño
Abadiñoko jai nagusiak maiatzaren 12an hasten dira, Santo Domingo egunez. Iluntzean, Gerbasen kalejiraren ondoren, herriko ezpata-dantzariek azken entsegua egingo dute udaletxearen aurrean. Horrela, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte San Trokaz plazan. Abadiño: San Trokaz 2016 Azken entsegua: Txotxongiloa [Bideoa]
Daniel Abreu: Perro
Noiz: 2024/05/12 19:00Non: Bilbo, La Fundicion
Istorioa izenburutik abiatzen da. Esaten da txakurra gizakiaren lagunik onena dela, baina erdibidean dago basapiztiaren eta abere otzanaren artean, konfiantzaren eta amorruaren artean, instintuaren eta “emadazu hankatxoa”-ren artean.
Aimar Odriozola: Acabarnos
Noiz: 2024/05/13 00:00Non: Ribaforada, Kultur Etxea
* DNA 2024 jaialdiaren barruan Amaitu geure burutik haratago egoteko borondatearen augurio bat da, bizitzaren bazterrean dauden bi gorputzen liskar saihestezinei aurre egitekoa. Piezak gertuko distopia bat planteatzen du paradigma zirkunstantzial gisa, eta hortik gorputz bat izatearen ideia berrasmatzea, gorputzari buruz hausnartzea eta ikuspegi soziologikotik amaiera bat izatea. Nekatuta dauden bi pertsonaiaren bitakora egunkariak dira; ezerk ez die harritzen, eta ez dakite nola sentitu bizirik daudela, eta horregatik haientzat imajinaezinak diren mugetara hurbiltzen dira.
Loinazko ezpata-dantza
Noiz: 2024/05/13 08:30Non: Beasain, Loinazko San Martinen basilika
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. Maiatzak 12, igandea Maiatzak 13, astelehena Maiatzak 14, asteartea Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:
Erakusketa: Emazteak
Noiz: 2024/05/13 09:00 ${linebreak} 2024/05/24 23:55Non: Bastida, Herriko Etxea
Maiatzaren 13tik 24ra, Bastidako herriko etxeko erakusketa gelan, "Emazteak" erakusketaren zati bat ikusgai izango da. Euskal Herriko hamar emakume esanguratsuen erretratuak aurkeztuko dira, horien artean Pantxika Urruti, Itxaro Borda eta Bastidan bertan plazaratuko den Inesa Gaxen pastoralaren errejenta, idazlea eta sujeta, hurrenez hurren. Sarrera librea izango da astelehenetik larunbatera 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era.
Dokumentuaren akzioak