Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Hernaniko XXVI. Dantzari Astea

Hernaniko XXVI. Dantzari Astea

Noiz: 2024/05/04 18:00 ${linebreak} 2024/05/11 23:55
Non: Hernani

Gehiago irakurri

Iparraldeko Dantzari Ttiki Eguna

Iparraldeko Dantzari Ttiki Eguna

Noiz: 2024/05/08 10:00
Non: Donibane Lohizune

May be an image of testua

Gehiago irakurri

Entradillak

Entradillak

Noiz: 2024/05/09 12:00
Non: Urduña

Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako Ama Birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.

Gehiago irakurri

Kapela-dantza

Kapela-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Legazpi

Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.

Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.

Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.

Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da.

Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:

  • Maiatzak 3: ezpata-dantza eta soka-dantza.
  • Maiatzak 11: kapela-dantza.
  • Ondoko igandea: Mirandaola eguna (ezpata-dantza).

Gehiago irakurri

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Ekora

Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau.

Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik. 

Gehiago irakurri

Orkestra & Kresala Dantza Taldea

Orkestra & Kresala Dantza Taldea

Noiz: 2024/05/11 19:00
Non: Donostia, San Telmo museoa

  • Kresala konpainia «The Old Bachelor» barroko dantza-saioa
  • 2024ko maiatzak 11 San Telmo Museoa. Donostia | 19:00
  • Kontzertua: Barroko Orkestra eta Kresala Dantza Taldea

 

The Old Bachelor

Henry Purcell konpositorearen suitearekin, Kresala konpainiak dantza historiko eta barrokoaren Europako funts komunaren esparrua berregiten du. Bederatzi mugimenduz osatutako programa bat da, euskal dantzaren inguruko begirada propioa zabaldu eta aldaira-estilo ezberdinetan erakutsitako tradizio herrikoi eta aurre-klasikoaren unibertso interesgarria
sakontzen duena. Suitea, antzinako munduaren ezagutzatik eta sentsibilitatetik inspiratuta eta landuta dago, Jean George Noverre dantzaren erreformatzaile handiaren ekintza eta adierazpen zorduna eraldatuz. XVII. mendeko erregela, kadentzia eta eboluzioetan oinarrituriko duetoak, bakar-saioak eta laukote urratsak dira, non dantzak gorteetatik antzokien eszenara pasatzen hasi zen; Lully, Beauchamp, Pecourt edo Feuilletek Luis XIV.aren balletetarako tratatuetan islatu zituzten egitura koreografikoetan ikus daitekeen bezala.

  • Koreografia eta berreraikuntza historikoa: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra eta jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Orkestra zuzendaria: Sergio Zapirain
  • Dantza egitaraua: Overture, Rondeau, Slow Air, Boree, Hornpipe, Minuet, March, Jiga
  • Dantzariak-interpreteak: Enara Lardizabal, Manex Lizartza, Naroa Conde, Markos Murua, June Azpiazu, Ibai Ochoa De

Alaiza, Claudia Erentxun, Pablo Zurutuza, Naia Lertxundi, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, Beñat Sasiain, María Pérez, Lorea Esnaola

Gehiago irakurri

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Noiz: 2024/05/12 11:00
Non: Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia

Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.

Gehiago irakurri

Udalbatzaren soka-dantza

Udalbatzaren soka-dantza

Noiz: 2024/05/12 12:00
Non: Beasain

Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak:

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

Gehiago irakurri

Muxikoak

Muxikoak

Noiz: 2024/05/12 12:00
Non: Errenteria, Herriko Plaza

Maiatzaren 12an,  12:00etan, hileko bigarren igandeetan ohikoa den bezala, Muxikoak dantzatzeko aukera izango da Errenteriako Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu), Beti Prest taldeak antolatuta.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz: 2024/05/12 19:00
Non: Abadiño

Abadiñoko jai nagusiak maiatzaren 12an hasten dira, Santo Domingo egunez. Iluntzean, Gerbasen kalejiraren ondoren, herriko ezpata-dantzariek azken entsegua egingo dute udaletxearen aurrean. Horrela, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte San Trokaz plazan. 

Abadiño: San Trokaz 2016 Azken entsegua: Txotxongiloa [Bideoa] 

Abadiño, San Trokazetan [Kronika]

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2023 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2023 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2023 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930