Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Riart Company: El valor de lo invisible

Riart Company: El valor de lo invisible

Noiz: 2024/05/05 19:00
Non: Murchante, Kultur Etxea

* DNA 2024 jaialdiaren barruan.

Aurretik ezarritako molde batean sartzeko presioak eragin dezake nortasuna galtzea eta, horrekin batera, nork bere buruarekin duen lotura galtzea. Bikote honek aurre egin nahi die gizarte konbentzioei; helburu sakonago bat bilatzen dute askatasunerantz eta autodeterminaziorantz egiten ari diren bidean. Arauak eta itxaropenak txikitatik ezartzen diren gizarte batean, gizabanakoaren eraikuntza etengabeko borroka bihurtzen da.

Gehiago irakurri

Iparraldeko Dantzari Ttiki Eguna

Iparraldeko Dantzari Ttiki Eguna

Noiz: 2024/05/08 10:00
Non: Donibane Lohizune

May be an image of testua

Gehiago irakurri

Entradillak

Entradillak

Noiz: 2024/05/09 12:00
Non: Urduña

Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako Ama Birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.

Gehiago irakurri

Kapela-dantza

Kapela-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Legazpi

Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.

Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.

Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.

Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da.

Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:

  • Maiatzak 3: ezpata-dantza eta soka-dantza.
  • Maiatzak 11: kapela-dantza.
  • Ondoko igandea: Mirandaola eguna (ezpata-dantza).

Gehiago irakurri

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Ekora

Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau.

Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik. 

Gehiago irakurri

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Noiz: 2024/05/12 11:00
Non: Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia

Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.

Gehiago irakurri

Udalbatzaren soka-dantza

Udalbatzaren soka-dantza

Noiz: 2024/05/12 12:00
Non: Beasain

Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak:

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz: 2024/05/12 19:00
Non: Abadiño

Abadiñoko jai nagusiak maiatzaren 12an hasten dira, Santo Domingo egunez. Iluntzean, Gerbasen kalejiraren ondoren, herriko ezpata-dantzariek azken entsegua egingo dute udaletxearen aurrean. Horrela, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte San Trokaz plazan. 

Abadiño: San Trokaz 2016 Azken entsegua: Txotxongiloa [Bideoa] 

Abadiño, San Trokazetan [Kronika]

Gehiago irakurri

Loinazko ezpata-dantza

Loinazko ezpata-dantza

Noiz: 2024/05/13 08:30
Non: Beasain, Loinazko San Martinen basilika

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza.

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

 

Gehiago irakurri

Umeen soka-dantza

Umeen soka-dantza

Noiz: 2024/05/14 12:00
Non: Beasain, Loinazko San Martin plaza

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo asteartean egiten dute herriko txikiek soka-dantza. Bi hilabetez aritzen dira prestaketa lanak egiten.

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Urtarrila 2022 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Otsaila 2022 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28
Martxoa 2022 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031