Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Kapela-dantza

Kapela-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Legazpi

Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.

Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.

Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.

Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da.

Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:

  • Maiatzak 3: ezpata-dantza eta soka-dantza.
  • Maiatzak 11: kapela-dantza.
  • Ondoko igandea: Mirandaola eguna (ezpata-dantza).

Gehiago irakurri

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza

Noiz: 2024/05/11 12:00
Non: Ekora

Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau.

Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik. 

Gehiago irakurri

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Pastorala: Julia Fernandez Zabaleta

Noiz: 2024/05/12 11:00
Non: Iruñea, San Frantzisko eskolako jolastokia

Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.

Gehiago irakurri

Udalbatzaren soka-dantza

Udalbatzaren soka-dantza

Noiz: 2024/05/12 12:00
Non: Beasain

Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak:

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz: 2024/05/12 19:00
Non: Abadiño

Abadiñoko jai nagusiak maiatzaren 12an hasten dira, Santo Domingo egunez. Iluntzean, Gerbasen kalejiraren ondoren, herriko ezpata-dantzariek azken entsegua egingo dute udaletxearen aurrean. Horrela, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte San Trokaz plazan. 

Abadiño: San Trokaz 2016 Azken entsegua: Txotxongiloa [Bideoa] 

Abadiño, San Trokazetan [Kronika]

Gehiago irakurri

Loinazko ezpata-dantza

Loinazko ezpata-dantza

Noiz: 2024/05/13 08:30
Non: Beasain, Loinazko San Martinen basilika

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza.

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

 

Gehiago irakurri

Umeen soka-dantza

Umeen soka-dantza

Noiz: 2024/05/14 12:00
Non: Beasain, Loinazko San Martin plaza

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo asteartean egiten dute herriko txikiek soka-dantza. Bi hilabetez aritzen dira prestaketa lanak egiten.

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

 

Gehiago irakurri

Helduen soka-dantza

Helduen soka-dantza

Noiz: 2024/05/14 19:00
Non: Beasain, Loinazko San Martin plaza

Beasaingo Loinaz jaietan helduek soka-dantza dantzatuko dute herriko plazan. 

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

 

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz: 2024/05/15 12:00
Non: Abadiño

Abadiñoko jai nagusia maiatzaren 15ean ospatzen da, San Trokaz egunean. Egun horretan umeen lehenengoko Jaun-hartzeak egin ohi dira eta Udalbatza osoa joaten da 12:00etako Meza Nagusira. Meza ostean dantzariek dantza saio bat egiten dute udalbatzarkideen eta Jaun-hartzea egin dutenen aurrean. Bertan, dantzari-dantza eta erregelak egiten dituzte. 

Abadiño, San Trokazetan [kronika]

Abadiño: San Trokaz 2015 [bideoak]

Gehiago irakurri

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz: 2024/05/19 11:00
Non: Deba

Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen da Debarren eguna. Igandean, San Roke ermitan ezpata-dantza egingo dute 11:00etako mezaren ondoren eta plazan aurreskua aterako dute 12:30ak aldera Gure Kai dantza taldearen eskutik.

 

 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031