Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz: 2025/10/13 12:30
Non: Durango, Udaletxe Plaza

San Fausto eguna Durangon, Udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen dituzte eta ondoren Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute: dantzari-dantza, gorularien arku-dantza, domingillue zinta-dantza eta soka-dantza edo erregelak. Dantzari-dantzako sortan barruan platillu-dantza eskaintzen dute dantzariek, 1999. urtean Kriskitin dantza taldearen eskutik berreskuratutako dantza.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Amores, maitasunak

Adriana Bilbao: Amores, maitasunak

Noiz: 2025/10/15 19:00
Non: Bakio, Txakolingunea

MAITASUNAK Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dantzatutako abesti eta olerkien suite bat da, maitasunaren hariaz lotuta, forma eta imajinario ezberdinetan.

Eszenaratze xume eta soil batekin, antzezlanaren hiru interpreteek (ahotsa, gitarra eta dantza) bidaia egiten dute, MAITASUN inozenteenetatik abiatu eta pasionalenak, obsesiboenak eta espiritualenak
zeharkatzen dituena, norberaren maitasunera eta, berarekin, sublimera iritsi arte.

Tradizio kulturalean eta erreferentziazko poeta handietan oinarrituta, Beñat Achiary, Raúl Corredor eta Adriana Bilbaok zentzumenentzako gozamena izatea eta ederraren indarra gainditzea eskatzen duen obra hau sortu dute.

Fitxa artistikoa:

  • Egiletza eta zuzendaritza: Adriana Bilbao
  • Zuzendaritza musikala eta ahotsa: Beñat Achiary
  • Gitarra flamenkoa eta guitarra elektrikoa: Raúl Corredor
  • Koreografia eta dantza: Adriana Bilbao
  • Argiztapen diseinua: Alberto Rodríguez
  • Soinu teknikaria: Didier Teilagorry
  • Argiztapen teknikaria: Ander Etxebarria
  • Jantzi diseinua: Fran López del Cerro / Adriana Bilbao
  • Jantzien egilea: Mariví Redoli / López de Santos
  • Ekoizpena: D8 Sorkuntza Faktoria / CÍA Adriana Bilbao
  • Banaketa: D8 Sorkuntza Faktoria
  • Koprodukzioa: Muxikebarri Zentroa

 

Gehiago irakurri

Helduen plaza-dantza ikastaroa

Helduen plaza-dantza ikastaroa

Noiz: 2025/10/20 20:00
Non: Andoain, Olagain (Urkiren lokalean)

Helduen plaza dantza ikastaroa antolatu du Andoaingo Urki dantza taldeak urriaren 20tik maiatzera:

  • Astelehenetan arituen klaseak izango dira, 20:00etan.
  • Hasi berriak, berriz, asteartetan, 20:00etan. Urki taldearen Olagain lokalean izango dira eskolak.
  • Izen-ematea urriaren 20 arte zabalik.
  • Telefonoa: 629375147
  • email-a: urkidantza@gmail.com

Gehiago irakurri

Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista

Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista

Noiz: 2025/10/25 10:00
Non: Eibar, Markeskoa Jauregia

Emakumeak Mugimenduan emakumeentzako sormen eta autoezagutza espazio bat da. Dantza mugimendu terapian oinarritutako proposamen bat da eta buruaren eta gorputzaren arteko harremanean oinarritzen da.
Emakumeon jabekuntza feminista, osotasun batean bilatzen badugu, ezinbestekoa da gorputzaren jabekuntza prozesua bertan integratzea eta horretarako sortu zen Emakumeak Mugimenduan.

Irakaslea: Oihane Vicente Aguirrezabal

Informazio gehiago: Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista

Gehiago irakurri

Maskaraba

Maskaraba

Noiz: 2025/10/25 11:00
Non: Kanpezu

  • 11:00 Hitzaldia Kultur Etxean: Talde gonbidatuak bere pertsonaiak eta errituak azaltzeko emango duen hitzaldi batekin hasiko da eguna.
  • 12:30 Haurrentzako jarduera Samuel Picaza plazan.
  • 12:30 Aitzina Ceol Taldearen kontzertua: Euskal folka Samuel Picaza plazan izango da, Aitzina Folk jaialdiarekin elkarlanean.
  • 14:00 Herri bazkaria: Jende guztiak taldeekin bazkaldu ahal izango du frontoian, dagokion txartela erosi ondoren.
  • 17:00 Landa Inauterien eta Botargen desfilea: Lurraldeko talde esanguratsuenak Santikurutze Kanpezuko kaleetan barrena ibiliko dira, maskara eta pertsonaia tradizionalekin, herria kolorez eta bizitzaz betez.
  • 18:00 Pertsonaiei epaiketa.
  • 19:30 Lekittoko Deabruak taldearen ikuskizun piroteknikoa.
  • 22:00 DJ Watxin Machinek itxiko du eguna, bertaratutako guztiak dantzan jarriko dituen saio moderno batekin.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930