Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

La coja dansa: Deshielo

La coja dansa: Deshielo

Noiz: 2025/12/27 18:00
Non: Barakaldo, Barakaldo Antzokia

"Deshielo" antzezlanean istorio poetiko bat, dantza eta antzerkia, proiekzio-sistema bikoitza eta musika originala uztartzen dira ohiz kanpoko edertasuneko ikuskizuna sortzeko.

Inuit Neska igluz osatutako herrixka batean bizi da; hotz handia egiten du beti, urtean aste gutxi batzuetan izan ezik. Orduan lantzurda artean loreak agertzen dira Inuit Neskaren herriak Harri Sakratu bat bauka, bat-batean aldatu gabe mendeak eman eta gero hautsi egiten dena. Inuit Neskak bere Harri Sakratua haustea eragin duenaren bila irtetea erabakitzen du. Bidean Azeri Zuria lagun izango du eta Zuhaitzak Landatzen dituen Gizonaren eta Zabor-Eraldatzailearen testigantza jasoko dute; gauza asko alda ditzaketen ekintza txikiak egiten jarraitzeko akuilua jasoko dute eurengandik.

"Deshielo" bidaiaz, klima-aldaketaren aurkako soluzio pertsonalez eta gure ekosistemaren hondamendiaz mintzo da. Asmoak batzeko eta gure inguruaren orekarekiko begirunezko ohiturak sortzeaz mintzo da. Laguntasunaz mintzo da, armarik eraginkorrena denez, eta pertsona arruntek aparteko aldaketak eragiteko duten ahalmenaz.

  • Egileak eta zuzendariak: Tatiana Clavel, Raúl León.
  • Antzezleak: Santiago de la Fuente, Olga Clavel.
  • Produkzioa: La Coja Dansa.

Gehiago irakurri

Nazioarteko ballet klasikoa: Intxaur-hauskailua

Nazioarteko ballet klasikoa: Intxaur-hauskailua

Noiz: 2025/12/28 19:00
Non: Donostia, Kursaal

Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Tchaikovsky National Balletaren ekoizpen dotore honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia bereganatzen du, belaunaldi guztiei zuzendutako ikuskizun batean.

Errepresentazio bakoitzean, Tchaikovsky National Balletaren motibazio nagusia ballet klasiko garbienaren tradizioak eta esentzia zaintzea da, zentzumenentzako gozamena bilatuz, jantzi liluragarri eta dekorazioen ikusgarriekin; Honek eta euren lerroen perfekzioak eta koreografien urritasunak, espektakulu orekatu bat du emaitza bezala.

Ballet hau, Tchaikovskyren ezagunenetako bat eta Lev Ivanov-en koreografia originalarekin, galdutako haurtzaroarekiko atsekabea eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaren inguruan ari den gabonetako alegia bat da.

Marius Petiparen koreografoaren lana Alejandro Dumasen testu batean oinarrituta dago, E.T.A. Hoffmannen Kriskitinak eta saguen erregea ipuinetik atera zuena. 

Inozentzia, barne-edertasuna eta ausardia dira El Cascanueces-en ikuskizunaren ardatzak. Tchaikovsky National Balletak dakarkigun fantasiaz beteriko lan bat da hau, magian sinesten jarraitzen dutenek goza dezaten.

Gehiago irakurri

0-km Gala

0-km Gala

Noiz: 2025/12/29 19:30
Non: Gasteiz, Felix Petite

Hona hemen 0 Km-ko Dantza galaren hirugarren edizioa, Larrua Proiektua konpainia gasteiztarraren eskutik, tokiko talentua eta "made in Araba" dantzari merezi duen balorea emateko eta ikusarazteko helburu nagusiarekin, bai eta artisten eta ikusleen arteko topagune bihurtzeko zein Arabako dantzaren errelatoa sortzeko asmoz ere.

0 Km-ko Dantza galaren asmoa Arabako dantzaren inguruko talentu profesional gazteak batzea da, baieta profesionalki jaioterritik urrun dabiltzan bost dantzariren istorioak dokumentatzeko aukera bat ere, hara-hona ibilitako bidaien eta bizipenen bitartez haiek identifikatzeko eta haien esperientzia kontatzeko. Dantzan hasi eta hazi ziren hiriarekin, senideekin, lagunekin eta Gasteizko publikoarekin berriz elkartzeko aukera.

Aurreko edizioan bezala, tokiko dantzaren arloko figura garrantzitsu baten lana sarituko dugu.

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Gabriela Abaitua, Rebeca Barroso, Celia Dávila, Paula Urquijo, Paula Jofre
  • Konpainia: Proyecto Larrua

Gehiago irakurri

Joaldunak Errege bezperan

Joaldunak Errege bezperan

Noiz: 2026/01/05 08:00
Non: Ituren, Zubieta, Aurtitz

Errege bezperan, goizean goizetik, joaldun haurrak herrian zehar ariko dira egun osoan joareak dantzatzen. Iluntzean, joaldun nagusiek elkarrekin afalduko dute, eta amaitzean, goizeko ordu batak inguruan Zubietako joaldunak Aurtitzerako bidea hartuko dute. Bertan, Aurtitzeko joaldunekin elkartu eta Iturenera abiatuko dira behin bertara iritsi eta hiru taldeek batera, Zubietarako buelta egiteko. Gau guztian zehar arituko dita joareak dantzatzen. 

Gehiago irakurri

Ihauterietako karroak eta munstroak

Ihauterietako karroak eta munstroak

Noiz: 2026/01/08 19:00
Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku

Ihauterietako erritualetan alderantzikatze fenomeno ugari daude, neguko urtaroa baita heriotza eta denboraren kontra joateko ideiarekin eginak. Gauzen ordena hausteko nahian, izugarri handitik oso ttikira, erraldoi zein iputxek, alimaleko karroek, herensugeek eta beste munstroek gauzen orden jakina nahasarazten dute. Hori dena jantzietan baita erritualen egintzetan adierazten da.

Gehiago irakurri

Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko

Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko

Noiz: 2026/01/22 19:00
Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku

Ihauterietako erritualetan garrantzi handia du hitzak, dantzariek, joaldunek, lanbide parodiek egiten dituzten akzioen osagarria. Eske kantak, elkarrizketa teatralizatuak edo erranaldi magikoak horren lekuko dira, modelo tradizionaletan zein parte hartzaileen irudimenarekin osatuak. Kopla edo umore hitzak hizkuntza ezberdinetan erranak dira, berriz ere hizkuntza eta kultura batzuen gurutzatze eremuan dagoen herrian.

Gehiago irakurri

Komedia, epaiketa eta satitra soziala: Monsieur Carnaval-etik San Pantzar-era

Komedia, epaiketa eta satitra soziala: Monsieur Carnaval-etik San Pantzar-era

Noiz: 2026/02/12 19:00
Non: Miarritze, Elkarteen etxea

Neguko urtarotik udara pasatzea, Ihauteriak batera, urte osorako balantzea egiteko aukera  da. Biltzar nagusi batean bezala, gizarte osoak plaza publikoan aurkezten ditu giza-balorazioak, eta bereziki grina ekarri dituzten gaiak. Aktualitate politikoa, gai pribatuak zein herriko bizitzari lotuak, kezka horiek satira sozial baten eredu batean adieraziak dira. Gure herrialdean, epaiketa bat antolatzen da, erdiko pertsonai akusatu batekin: monsieur Carnaval edo San Pantzar.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031