Dokumentuaren akzioak
Agenda

Osa + Mujika: Lana
Noiz: 2025/03/13 19:00Non: Hernani, Biteri Kultur Etxea
Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean? Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.

Dokumentala: Azken dantza maisua
Noiz: 2025/03/14 19:00Non: Miarritze, Gamaritz gela
Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, bera izan baita duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

Haatik: Ots
Noiz: 2025/03/14 20:00Non: Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin. Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu. Fitxa artistikoa:

Maskaradak 2025
Noiz: 2025/03/15 09:00Non: Barkoxe
Urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 30ean bukatuko dira 2025ko maskaradak, Altzai-Lakarriko gazteek emanak. Guztira 12 emanaldi izango dira urtarriletik martxora astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Lakarrin edo Altzain eta Zuberoako beste 10 herri bisitatuko dituzte. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Maskaradak 2025 Egutegia

Arrosadiko libertimendua
Noiz: 2025/03/15 10:00Non: Iruñea
Libertimendua eginen dute Iruñeko Arrosadia auzoan, inauterien baitan. 10:00etan hasiko da kalejira Bardenas ostatutik, eta zenbait lekutan eginen dituzte geldialdiak: Pico de Ori estankoan, Hegoalde ikastolan eta Lagun Zaharrak elkartean. Plaza hartzea 12:30ean izanen da, Manuel de Fallan.Arrosadiko libertimendua iragartzen duen afixa. Egilea: JON GARAI

Hazparneko Libertimendua
Noiz: 2025/03/15 10:30Non: Hazparne
Hazparnen libertimendua egingo dute martxoaren 9an. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.

Hitzaldia, tailerra, dantza ikuskizuna
Noiz: 2025/03/15 10:30Non: Miarritze
Hitzaldiak: 1789ko Frantses iraultzaren biharamunean, armadak, beste hainbat diziplinarekin batera, dantzaren irakaskuntza hasten du infanteriako erregimentuetan bertan. Irakaskuntza hori, 19. mendearen bigarren erdian, Frantziako hainbat eskualdetako ondare dantzatua aberastuko du, horien artean Xiberoako probintziakoa. Xiberoko memoria kolektiboak ekarpen militar horren oroitzapenaren zati bat atxiki du bakarrik: "Dantza Maisuak" ekitaldiak dantzaren historian murgiltzea proposatzen du, dantzaren irakaskuntza arautuaren antolaketa ulertzeko, eta frantses armadako gizonei iritsitako diziplina horren historia ezagutarazteko ere. Ikerlan honek ezinbestekoa da bai Xiberoako dantza eta maskaradetan, baita ere Provence eskualdean irakaspen militar honen eragina adierazteko. Jon eta Alain-en elkarrizketa honekin gure dantzen eta haien historien hasiera komuna deskubrituko duzue. Dantza tailerra: La Capouliero - La Poulido de Gémo - Maritzuli Konpainia Gure dantzak partekatzeko une pribilegiatua, non dantzari bakoitzak bere dantza teknika antza duen teknika batekin konparatzeko aukera ukanen duen. Ikusgarria: (Sartze librea) Gaualdi honetan etorki ezberdineko dantzariak ikusiko dituzue. Haien ondareak eskainiko dizkizuete: antzeko dantza teknikak baina izaera ezberdinetakoak. Proventza:
Jon Iruretagoyena: "Pas d’avant-deux eta Antrixat / Dantzaren irakaskuntza militarra"
Alain Jourdan: "Dantza Maisuak Provence eskualdean"
Tailer teknikoa eta konparatiboa: Euskal herria - Provence.
La Capouliero - La Poulido de Gémo - Maritzuli Konpainia - Añorgako dantzariak - Muskildiko dantzariak.
Une berezi bat gure dantza ondare ezberdinen jatorri komuna ulertzeko.
La Capouliero - Martigues.
La Poulido de Gémo - Gémenos
Euskal Herria:
La Compagnie Maritzuli Konpainia - Miarritze.
Añorgako Dantzariak - Donostia - Gipuzkoa.
Muskildiko Dantzariak - Xiberoa.

Martin Zimmermann: Danse Macabre
Noiz: 2025/03/15 18:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
* 2025eko dFERIA jaialdiaren barne. Danse Macabre Martin Zimmermann koreografo eta artistaren sorkuntza berria da. Azken hogei urteetako dimentsio anitzeko bere lanaren jarraipena da. Danse Macabren, Zimmermannek hiru pertsonaia tragikomiko eta hauskor aurkezten ditu: arau sozialetik aldendu dira eta leku eta une berean daude beren atsekabean. Agertokiak zabortegi abandonatu bat dirudi, non berrerabilgarria edo degradagarria ez den guztia baztertzen den. Infernu tankerako toki horretan, hirukote ezohikoa bere bizitza berregiten hasiko da. Zimmermannen aktore gogokoenek antzeztutako hiru pertsonaiek beren arteko ezbehar eta zailtasun gogorrei aurre egin beharko diete, eta ez diote altxatzeari, beren onera etortzeari eta ezohiko konponbideak asmatzeari utziko. Patuaren komunitate hauskor honen gainean beste irudi bitxi bat dago: heriotza. Martin Zimmermannek antzeztua, eszenan nahasten da txotxongilolari bihurri bat bezala, baina ikusezina da pertsonaientzat. Pertsonaiek, beraz, ez dakite ziur etengabe aurrez aurre dituzten aldaketak eta erronkak kanpotik datozen edo beren historiaren eta barne-munduaren parte diren. Danse Macabren, pertsonaiak bizirauteko borrokatzen dira, eta umoreak bakarrik salba ditzake. «Nire umorea tristuraren forma barregarria da. Puntu komikora iritsi arte esajeratzen da eta horrela gainditzen da. Niretzat alderdi tragikomikoak deabruak hartutako boterearen indarra du: erradikala, garratza, gaiztakeriari emana da, baina bihurria, zehatza eta enigmatikoa ere bai. Dimentsio-aniztasun horrek inspirazio eta abiapuntu gisa balio dit nire lanerako». Martin Zimmermann Fisikoki, sozialki eta existentzialki gizartearen bazterretan dauden eta haren «erdiguneari» buruz asko kontatzen diguten giza irudiak interesatzen zaizkio Martin Zimmermanni, eta Danse Macabren interes hori lantzen jarraitzen du. Bazter horien kokapen zehatza erdigunetik definitzen da eta «bazterreko» hitzak, oro har, esan nahi du zerbait jada ez dela beharrezkoa, ez dela gainerakoaren parte eta edozein unetan bereiz daitekeela gainerakotik. Gizarte-egiturak gero eta gehiago ari dira desegiten, eta pertsonak gero eta gehiago bizi dira beren aukerako komunitateetan, beren gizarte-premiak asetzeko antzeko jarreretan oinarrituta. Hori da eszenatoki ideala. Pertsonek mugitzeko eta erabakitzeko askatasuna izatea eskatzen du horrek, baina. Biziraupen existentziala lehentasuna denean, komunitateak ez dira arrazoi ez-materialak direla-eta eratzen; aitzitik, gogoeta estrategiko eta materialak dituzte bereizgarri. Pertsonak jada ez dira elkartzen antzeko bizi-perspektibak, helburuak eta desioak oinarri hartuta, etsai komuna baizik: bazterkeria, arriskua, heriotza. Kontzeptua, zuzendaritza, koreografia: Martin Zimmermann Sorkuntza eta interpretazioa: Tarek Halaby, Dimitri Jourde, Methinee Wongtrakoon, Martin Zimmermann Musika-sorkuntza: Colin Vallon

Dantza Gaua: Concierto para un cuerpo + Todo este ruido + Hustu, elogio al vacío
Noiz: 2025/03/15 19:00Non: Barakaldo, Barakaldo Antzokia
proposamenak euskal konpainien hiru pieza biltzen ditu ikuskizun bakar batean, gure inguruan dantza garaikidearen diziplinan egiten ari den lan interesgarriaren panoramika bat emateko asmoz. Bi zatitan banatuko da emanaldia: lehenengoan, bi pieza laburrak ikusiko dira, Concierto para un cuerpo eta Todo este ruido; eta, bigarrenean, iraupen luzeagoko lan bat aurkeztuko dute: Hustu, elogio al vacío. Hiru piezek Dantzalabean, Barakaldo Antzokiko dantzarako espazioan, egoile izanda sortzeko laguntza bana jaso zuten 2024an. ALMUDENA PÉREZ | CONCIERTO PARA UN CUERPO (estreinaldia) Ordutegia: 19:00 Mugimenduaren musikaltasuna, eta, zehatzago, haren erritmoa, arakatzeko nahitik sortu da lana, Rudolf von Laban koreografoaren Mugimenduaren Analisirako Teoriaren ikuspegitik. Erritmoa protagonista duen koreografia musikal bat planteatzen du piezak, non bi gorputz mugitzen diren, arnasa hartzen duten, bakar bat bezala ibiltzen diren Matteis, Von Biber, Telemann eta Bachen lanetan zehar. Concierto para un cuerpo piezak sorkuntza koreografikoa eta interpretazio historikoa uztartzen ditu, dantzak eta musikak elkarrekiko eragina duten elkarrizketa batean. QABALUM | TODO ESTE RUIDO Ordutegia: 19:30 Bi interpretatzailerentzako eta drone batentzako dantza-lana, sci-fii-aren iruditeriaren, komikiaren narrazio fragmentario eta fotografiko indartsuen, CGIaren eremuaren eta efektu berezien liluratik sortua, baina baita munduaren sorrerari buruzko mitoetatik, genesitik eta intuizio filosofiko zaharrenetatik ere, gizakiak betidanik bere buruarentzako galdegai izan duen “zerbait gehiago” horretatik. Oro har, jatorriaz hitz egiten duten gure historiaren irudien liluratik nola iritsi garen honaino, eta zer etorriko den. Etorkizun posible bat marrazten duen poema dantzatua, guri forma emateko denbora zeharkatzen duen argiari egindako kantua. COMPAÑÍA MATXALEN BILBAO | HUSTU, ELOGIO AL VACÍO Ordutegia: 20:30 Zer edo nor bizi da isiltasunean, hutsuneetan, erori aurreko unean, suspentsioan, etenaldietan, hutsean…?Hustu al daiteke bat bere baitatik? Hutsaren kontzeptua mugimendua osatzeko prozedura gisa ikertzen duen proiektu artistikoa. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu gisa. Hutsa, funtsezkora hurbilketa gisa. Pieza honek hustasuna elementu nagusi, dinamiko eta aktibo gisa ulertzen du, eraldaketak gertatzen diren gune gisa, betetasuna bere osotasunean hartzen duena, hartan zentzua aurkituz. Hutsa mugimenduaren iheskortasunari eta argitu gabeko sakontasun ezkutuari lotuta dago. Errebelatzeko baino gehiago gogoratzeko joera duen elementua.
Iraupena: 25 min
Iraupena: 23 min
Iraupena: 50 min

Flamenca de sal - Al otro lado del duende
Noiz: 2025/03/15 19:00Non: Irun, Amaia KZ
"Flamenca de sal - Al otro lado del duende" Soledad Ruz protagonistaren ahalegin eta dedikazio handiaren ondoren sortu zen. Istorioz beteta dago, berari dagokion pasioarekin kontatua eta magiaz betea. Ikuskizunak ondo bereizitako 5 zati ditu, gure protagonistak flamenkoaren munduan hasieratik gaur arte bizi izan dituen faseak kontatzen dituztenak, eta bere bizitza eta arte ibilbidea laburbiltzen dutenak.
Dokumentuaren akzioak