Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Muxikoak

Muxikoak

Noiz: 2025/11/02 11:30
Non: Donibane Lohizune, Merkatua

Muxikoak Holako taldeak alaiturik. 

  • Holako taldea: Jokin Iruingaray, Mirentxu Lazkano, Paxkal Irigoyen
  • Musika tresnak: Bateria, arrabita, akordeoia eta gitarra

Gehiago irakurri

Aracaladanza: Va de Bach

Aracaladanza: Va de Bach

Noiz: 2025/11/02 18:00
Non: Gasteiz, Félix Petite Antzokia

*Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera

Bachen musikak bizia hartzen du eszenatokian mugimenduaren bidez. Aracaladanzak, Haurrentzako Antzerki Sari Nazioanalak, Real Teatro de Retirorekin batera, dantza eta Bachen estilo barrokoa nahasten dituen ikuskizuna aurkezten digu, non soinuak mugimendu bihurtzen diren eta musika-notak dantza egiten duten, agertokia elementu harrigarriz betez. Bachen musika entzun ez ezik, dantzatzen delako ere.

Fitxa artistikoa

  • Ideia eta zuzendaritza: Enrique Cabrera
  • Antzezleak: Carolina Arija,Lydia Martinez, Jimena Trueba, Aleix Rodríguez, Jonatan de Luis
  • Aktore kantata: Carla Maró
  • Koreografia laguntzailea: Jonatan de Luis Mazagatos
  • Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo
  • Musika osagarria: S. Bach, Sheila Blanco “Bach Jainkoa da”

 

Gehiago irakurri

Aristerrazuko erromeria

Aristerrazuko erromeria

Noiz: 2025/11/02 18:00
Non: Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza

Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra.

Gehiago irakurri

Kukai: Txalaparta

Kukai: Txalaparta

Noiz: 2025/11/02 19:00
Non: Errenteria, Lekuona Fabrika

Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.

Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
  • Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
  • Egilea: Jesús Rubio
  • Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
  • Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
  • Argi Diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Leire Santillán
  • Iraupena: 60 minutu

 

Gehiago irakurri

Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere

Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere

Noiz: 2025/11/02 19:30
Non: Atarrabia, Atarrabiako Kultur Etxea

Udaberri honetan, DNA Danza Contemporánea de Navarra programaren eskutik, Zuk Performing Art-en Quosque tándem abutere-n estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Jorge Oteizaren obran oinarrituta, Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoari, euskal konstruktibismoari eta egile horren 1963ko saiakerari buruzko bidaia zizelkatu zuen.

Erakusketaren aurreko astean, obraren ekoizpenerako egoitza teknikoa hartuko dute.

Gehiago irakurri

Kieveko balleta: Beltxargaren aintzira

Kieveko balleta: Beltxargaren aintzira

Noiz: 2025/11/04 20:00
Non: Iruñea, Gayarre Antzokia

Kieveko Balleta, Ana Sophia Schelller zuzendari artistikoa buru duela, 2022an aurkeztuko da lehen aldiz Estatuan, eta, ziurrenik, gu guztion oroimenean markatuta geratuko da tinta gorriarekin. Tinta horrek, trazu lodiz, mundu guztia bizitzen ari garen tragedia deskribatuko du, batez ere egun bat lehenago antzoki baten aurrean eszenaratzeko prestatzen ari ziren ballet-artistentzat.

Kieveko Balletak, Ana Sophia Schelller zuzendari artistiko duela, Beltxargen Lakuaren bertsio sinestezina eskainiko digu.

  • Musika: Piotr Tchaikovsky  
  • Libretoa:  Vladimir Beghitchev/ Vasili Geletzer  
  • Koreografia: Marius Petipa

Ana Sophia Schellerren karrerak Kieveko Operaren Antzokiarekin bat egin zuen 2019an, eta, harrezkero, eszenan egindako agerraldiek eta haren ekimen artistikoak arrasto sakona utzi zuten eta hura osatzen duten artista guztietan, betiere dantzaren balio nagusiak osatzen duten pertsonak bateratuta.

Ana Sophia Schellerrek, egungo egoera dela eta, Kieveko Ballet konpainiaren zumeak biltzen ditu, bere artistentzako babesleku gisa eta munduari ordezkatzen dituzten balioak erakutsi ahal izateko. Taldearen mugimenduen bidez emozioak transmititzen jarraitzeko aukera da. Espainia eta Portugal izango dira horren lekuko pribilegiatuak.  

2017. urtean, Kieveko Operaren Antzokiko dantzari bakarlari ospetsuak, Viktor Ishchukek, luzaro landutako amets bat egitea lortu zuen, konpainia egonkor eta gazte bat sortzea, Ukraina osoko izar garrantzitsuenak bilduko zituena eta herrialde hartako artisten talentua, maisutasuna eta profesionaltasuna munduari aurkeztu ahal izango zizkiona. Kieveko Balletaren kideen artean Kieveko Opera eta Ballet Antzokiko bakarlarietako batzuk daude.  

Bere lehen emanaldiek Ukrainako eszenako izen nagusien babesa lortu zuten eta harrezkero munduko antzoki garrantzitsuenek gonbidatzen dituzte, ordutik 500 emanaldi baino gehiago egin dituzte. Egindako bira ugarien ondorioz, Suitza, Alemania, Frantzia, Polonia, Kroazia, Txina, Ukraina, Mexiko eta abar luzeetako eszenatokirik onenetan ibili dira.

Pertsona guztiek, adina edozein dela ere, sarrerarekin sartu beharko dute.

  • Lehenego zatia: 55 min.
  • Atsedenaldia: 15 min.
  • Bigarren zatia: 55 min.

Gehiago irakurri

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (mintegia)

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (mintegia)

Noiz: 2025/11/08 18:00
Non: Irun, Uranzu pilotalekua (dantza-gela)

Mintegia + atsedena + dantzaldia

  • Parte-hartzea: 10,00 euro
  • Laguntzailea: Kemen dantza-taldea

 

Info:

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2025-2026

Izena emateko:

bete ondorengo formularioa.

Gehiago irakurri

Soka-dantza eta oilasko biltzea

Soka-dantza eta oilasko biltzea

Noiz: 2025/11/13 06:00
Non: Amasa

Amasako San Martin jaietan soka-dantza dantzatzen dute herriko gazteek. Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 6:00etan gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariekin. Ondoren, baserriz baserri eskea eta dantza soltea.
  • 14:30ean Gazteen bazkaria Uxo-toki elkartean.
  • 17:00etan Soka-dantza eta aurreskua plazan.
  • 21:00etan Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Gehiago irakurri

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (mintegia)

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (mintegia)

Noiz: 2025/11/14 18:30
Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.

Mintegia + atsedena + dantzaldia

  • Parte-hartzea: 10,00 euro
  • Laguntzailea: Elgetako Udala

 

Info:

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen 2025-2026

Izena emateko:

bete ondorengo formularioa.

 

Gehiago irakurri

Arteen artean 2025

Arteen artean 2025

Noiz: 2025/11/25 10:00
Non: Baiona, Comte de Cabarrus

*ARTEEN ARTEAN-en kari, 2025eko azaroaren 25ean, asteartearekin, Iparraldeko Kontserbatoriora gonbidatzen zaituztegu, bi topaketa profesionaletara parte hartzeko. (29 cr Comte de Cabarrus, 64100 Baiona).

10:00-12:00 > Musika eta dantza tradizionalen eta euskal/okzitaniar antzerkiaren inguruan departamenduko sareko egiturekin bilkura [FR]

Elkargune honek, Kontserbatorioaren eta Departamenduko Kontseiluaren arteko partaidetzan proposatua, Departamenduko irakaskuntza eta praktika artistikoen eskemaren obratzean parte hartzen du. Arte irakaskuntzetako eragileak, praktika amaturrak eta sorkuntza profesionalaren eremukoak bezainbat aipatzen ditu, diziplina tradizionalen alde lan eginez.
Gai zerrenda hau izanen da:
  • « Ibilbide pedagogikoen egoera musikan, dantza tradizionaletan eta euskarazko eta okzitanierazko antzerkian » laburpenaren aurkezpena – Edgar Nicouleau eta Marie Hirigoyen Bidart Iparraldeko Kontserbatorioarentzat;
  • Trukeak, tokien egoeraren erronken lehenesteko eta 2026-2027 ekintza plan baten obratzeko Kontserbatorioaren baliabide funtzioa ko-definitzeko – Iparraldeko Kontserbatorioa eta 64 Departamendua – Aurélie Hivet eta Sonia Ducasse.

14:30–16:30 > Topaketa profesionala gai honen inguruan: Zeintzuk dira Dantza tradizionaletan Estatu Diploma baten sortzeko perspektibak? [FR + EUS]

Gure ondoan izanen dira bereziki:
  • Sébastien Thierry, Sorkuntza artistikoaren ikuskatzailea (dantza eskola) Kultura Ministerioko Sorkuntza Artistikoaren Zuzendaritza Nagusian.
  • Celia Thomas, PESMD Bordele-Akitania Berriko dantza departamenduko zuzendaria.
  • Johañe Etchebest, Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria
  • Dorine Aguerre, IDBko zuzendaria
  • Carine Aguirregomezcorta, Lurraldeko Polo Koreografikoa eramailea,  CCN Malandain
  • Marie Hirigoyen Bidart, Herri musika eta dantzen saileko aholkulari pedagogikoa, Iparraldeko Kontserbatorioa
  • Edgar Nicouleau, Iparraldeko Kontserbatorioko zuzendati nagusia

 

*Topaketa osoak euskara <>frantsesa bat-bateko itzulpena ukanen du.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Abendua 2025 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031