Dokumentuaren akzioak
Agenda
Node + Mundubat: Basandere
Noiz: 2025/12/16 19:00Non: Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*ENTSEGU IREKIA Basoan bizi zen Basandere, eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan". Basajaunen emakumeari buruzko mito honek «Basandere» dantza-pieza sortzeko prozesuaren abiapuntu gisa balio du, krisi klimatikoak bizitzan eta emakumeetan izan dituen eraginak jorratzen dituena. Pertsonaien glosarioa: Fitxa artistikoa: Iraupena: 60 minutu
Axeri dantza: Herri baten erritua
Noiz: 2025/12/20 11:00Non: Andoain, Bastero Kulturgunea
Aduna eta Andoaingo Axeri Dantzaren iraganeko oihartzunek etorkizuneko ahotsekin egingo dute topo Aitor Arrutik zuzendutako dokumental honetan. Tradizio bat berreskuratu eta eguneratzearen erronkak erakusten dituen ikusentzunezko bidaia bat. *Gonbidapenak eskuratzeko gerturatu Bastero Kulturguneko atarira, jadanik eskuragarri.
Dantzaldia: Patxi eta konpania
Noiz: 2025/12/20 18:00Non: Hernani, Plaza Berri
Santo Tomas eguna dela eta dantzaldia izango da Hernanin Patxi eta konpaniarekin. *Eguraldi txarrarekin, Atsegindegin
Isilarazitako herri baten oihua
Noiz: 2025/12/20 19:30Non: Usurbe Antzokia (Beasain, Gipuzkoa)
Izan ginelako, izaten jarraitzen dugu . Baina bidea ez da erraza izan. Izan ginena isilarazten saiatu izan dira mendeetan zehar. Historiak ertz asko ditu, baina askotan bertsio bakarren kontakizunak gailendu dira. Horregatik, gure herriaren historiako zati garrantzitsuetako batzuk dantzatuz kontatu nahi dizkizuegu. Izan ginen hura gogoratu nahi dugu, bizi garen oraina ulertzeko. Isilarazi egin nahi izan gintuztenez, dantzatuz oihu egin nahi dugu, isilaraziak izan zirenak omenduz, dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko. Gure omenaldi xume hau, datorren abenduaren 20an, larunbatean, 19:30ean, plazaratuko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, urteroko Gabonetako emanaldian. Sarrera doakoa izango da. Zuen zain izango gaituzue Ostadar Dantza Taldea
Santamasetako dantzaldia
Noiz: 2025/12/21 18:00Non: Arrasate, Biteri plaza.
Santamasetako dantzaldia, herriko musikariekin. Santamasak 2025
Ihauterietako karroak eta munstroak
Noiz: 2026/01/08 19:00Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku
Ihauterietako erritualetan alderantzikatze fenomeno ugari daude, neguko urtaroa baita heriotza eta denboraren kontra joateko ideiarekin eginak. Gauzen ordena hausteko nahian, izugarri handitik oso ttikira, erraldoi zein iputxek, alimaleko karroek, herensugeek eta beste munstroek gauzen orden jakina nahasarazten dute. Hori dena jantzietan baita erritualen egintzetan adierazten da.
Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko
Noiz: 2026/01/22 19:00Non: Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku
Ihauterietako erritualetan garrantzi handia du hitzak, dantzariek, joaldunek, lanbide parodiek egiten dituzten akzioen osagarria. Eske kantak, elkarrizketa teatralizatuak edo erranaldi magikoak horren lekuko dira, modelo tradizionaletan zein parte hartzaileen irudimenarekin osatuak. Kopla edo umore hitzak hizkuntza ezberdinetan erranak dira, berriz ere hizkuntza eta kultura batzuen gurutzatze eremuan dagoen herrian.
Komedia, epaiketa eta satitra soziala: Monsieur Carnaval-etik San Pantzar-era
Noiz: 2026/02/12 19:00Non: Miarritze, Elkarteen etxea
Neguko urtarotik udara pasatzea, Ihauteriak batera, urte osorako balantzea egiteko aukera da. Biltzar nagusi batean bezala, gizarte osoak plaza publikoan aurkezten ditu giza-balorazioak, eta bereziki grina ekarri dituzten gaiak. Aktualitate politikoa, gai pribatuak zein herriko bizitzari lotuak, kezka horiek satira sozial baten eredu batean adieraziak dira. Gure herrialdean, epaiketa bat antolatzen da, erdiko pertsonai akusatu batekin: monsieur Carnaval edo San Pantzar.
Dokumentuaren akzioak


