Agenda
Getxo Dantzan 2024
2024/09/28 11:00
Getxo, Malakate plaza
Getxoko euskal dantza taldeen eskutik Getxo Dantzan 2024.
Egitaraua:
- 11:00 Dantza taldeen bilkura Malakaten (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Zasi-Eskola, Itxas Argia)
- 11:30 Kalejira Malakatetik abiatuta
- 12:00 Dantzaldia Iturribide kalean
- 13:15 Larraindantza Iturribide kalean
- 13:30 Kantu-poteo ibiltaria Malakaten
- 15:30 Bazkari herrikoia Geroa Ikastolan
Alurr: Zamaltzain
2024/09/28 13:00
Tolosa, Zumardiaundia
Kultura Plazara jaialdiaren barruan Alurr dantza taldearen Zamaltzain kuskizuna.
Zamaltzain dantza lana euskal kultura eta dantzarako elementuen berrirakurketa baten ondorioa da. Dantzaren bidez, gure jatorria eta norabidea piztu eta hizkuntza eta naturaren garrantzia goraipatzen dira. Zamaltzain pertsonaiaren bitartez, Euskal Herriko tradizio eta ohituren zati garrantzitsuak azaltzen dira, hizkuntza eta naturaren inguruko maitasun eta errespetuaren adierazle gisa. Dantza lanak, ordu erdi inguruko emozioz betetako emankizuna eskaintzen du, dantzarien ardura eta ikus-entzuleen parte hartzeagatik berezia izan daitekeena.
Dantzari-dantza eta erregelak (azken entsegua)
2024/09/28 18:30
Iurreta, plaza
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna, egun handia izan arren, aurretik eta ondotik badira dantza hitzorduak. Bezperan, ohiturazko Doniel-Atxa altxako dute plazan eta jarraian dantzarien azken entsegua: dantzari-dantza eta erregelak.
Hona hemen jaien egitaraua:
Irailak 28, larunbata (San Migel bezpera):
-
18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.
Irailak 29, igandea (San Migel Eguna):
-
11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
-
11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
-
18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.
Urriak 6, igandea (Errosario Eguna):
-
11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara
-
12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.
-
18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa.
Urriak 12, larunbata (Urrijena)
-
9:15 Argazkia Iurretako plazan
-
10:15 Kalejira aparkalekutik plazara herriari buelta emanez
-
12:00 Dantzari-dantza eta gorulari dantzak. Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorako dantzariei. Bukatzeko soka-dantza.
-
15:00 Bazkaria. Askondoko karpan
-
17:00 Kantaldi / dantzaldia Bada Giro taldearekin

Verocendoya: Parlem-ne
2024/09/28 19:00
Bilbo, La Fundicion
Parlem-ne dantza-antzerki ikuskizun bat da, haur bat izan aurretik eta ondoren bikotearen inguruan mugitzen denaren inguruko dokumentua.
Familia salbatzeko komunikazio-bide desberdinak probatzen dituen bikote bat eta nerabe bat galderak egiten dizkiotenean inoiz ezer egiten ez dutena, inora eta inorekin ere joaten ez dena (nerabe guztiak bezala). Mugimenduan gertatzen diren eztabaidak, zauritzen duten isiluneak, mugiarazten eta hunkitzen duten iruzkinak. Hitzik gabeko komunikazioa. Isiltzearen eta mugitzearen garrantzia.
Aita bat, ama bat eta seme bat. Familia perfektua. Zer atera liteke gaizki?
- Zuzendaritza eta koreografia: Vero Cendoya
- Interpreteak: Linn Johansson, Jem Prenafeta eta Hansel Nezza
- Musika-konposizioa: Adele Madau
- Soinu-espazioa: David Solans
- Argazkiak: Sílvia Poch
- Ekoizpena: Lidia Serrat
- Administrazioa: Joan Fabregat
- Management: Albert Baldomà
San Migel jaietako emanaldia
2024/09/28 19:30
Aiastia-San Migel (Elgoibar)
Urtero lez, ikasturteko lehen emanaldia Aiastia-San Migel auzoan eskainiko dugu. Aurten Guardiako kuadrillako bi herritako dantzak plazaratuko ditugu; baina, tradizioari eutsiz, ikuskizuna auzotarrek beraiek hasiko dute, agurra dantzatuz. Azkenik, fandango eta arin-arin herrikoi batekin emango diogu amaiera iluntzeari.
Matxalen Bilbao: Fugas
2024/09/28 20:00
Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
Fugas lanak taldearen eta banakoaren erlazioak hausnartzen ditu, haien artean bateratzeak eta baita desadostasunak ere. Loturak, migrazioak, eta konposizio eskultorikoak dira inspirazioa. Elkar bilatu, jarraitu eta egoera ezberdinetatik igaroko den taldearen eszena irudikatu ahi izan du. “Batzuetan lotuta, beste batzuetan bereizita baina beti gertu.
- Egilea: Matxalen Bilbao
- Koreografia: Matxalen Bilbao
- Ekoizpena: Infinita escena
- Musika: Chopin, Bach
- Jantzia: Java Vintage
- Antzezleak: Nekane Mendizabal, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García, Nerea Martínez
- Iraupena: 20 minutu
Osa + Mujika: Bueltaxka
2024/09/28 20:20
Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori.
BUELTAXKAk ikuslea gelditzera behartuko du, bueltak emateari utzi eta bilaketa etetea behartuz. Hor kanpoan besterik ez dagoela gogoraraziko digu, dena hau dela, baina baita honek merezi duela ere.
- Zuzendaritza : OSA+MUJIKA
- Koreografia: Jaiotz Osa
- Interpreteak: Jaiotz Osa, Rafke Van Houplines
- Jantziak: Xabier Mujika
- Musika: Gartxot
- Bideo eta Argazkiak: Etanowski