Agenda
Pastorala: Inesa Gaxen
2024/09/21 00:00
Bastida
Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.
Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean.
Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2024/09/21 13:15
Urretxu, Gernikako Arbola plaza
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"
Ezpela: Amalur
2024/09/21 17:00
Ezpeleta, merkatu estalia
55. urteurrena ospatzeko Ezpela taldeak Amalur ikuskizuna eskainiko du irailaren 20 eta 21ean Ezpeletako merkatu estalian. Dantzak, abestiak eta musika nahasten dituen ikuskizun hau, 7 eta 77 urte bitarteko parte-hartzaileak bilduko dituen belaunaldien arteko ikuskizuna izango da.
Hernaniko Erromeria
2024/09/21 18:00
Hernani, Plaza Berri
Erromeria Hernanin: Oinkada muxiko-taldea. Antolatzailea: San Joan konpartsa
Plaza Berrin izango da. Eguraldi txarra egiten badu udaletxeko arkupeetan.
Bizkai elkartearen euskal erromeria
2024/09/21 18:00
Bilbo, Areatza
Areatzako plaza BILBO DANTZAN. BIZKAI elkartearen euskal erromeriak jende helduari aukera eskaintzen dio gure dantza tradizionalak dantzatu eta horiekin goza dezan.
Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa 2024
2024/09/21 18:00
Basauri
Lapurdi, Begoñako Basilika, Erriberriko inauteri, Oñatiko korpus eta Guardiako dantzak ikusgai larunbat honetan Basaurin. Euskal Herriko Dantza Agerketan Euskal Herriko bost taldek tokian tokiko beren dantzak eskainiko dituzte. Beskoitzeko (Lapurdi) Oinak Arin, Bilboko (Bizkia) Beti Jai Alai, Erriberriko (Nafarroa) Txibiri, Oñatiko (Gipuzkoa) Oñatz eta Guardiako (Araba) Katximorro taldeak dira Euskal Herriko Dantza Agerketaren 52. ediziora gonbidatu dituzten taldeak.
Bost taldeak larunbatean, irailaren 21ean, arituko dira 19:00etan Basauriko Bizkotxalde Parkean. 18:00etan abiatuko dira talde guztiak Social Antzokitik Bizkotxaldera segizioan. Euria egingo balu, ekitaldia Social Antzokian izango litzateke.
Informazio gehiago: Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa 2024
Dantza Hirian: Ainhoa Usandizaga + Olaia Valle - Gilles Noël + Richard Mascherín
2024/09/21 19:00
Donostia, Konstituzio plaza
2024ko Dantza Hirian jaialdiaren barruan Donostian hiru konpainien emanaldiak izango dira. Aingoa Usandizagaren Bihar, Olaia Valle eta Gilles Noël-en Dos pies para dos eta Richard Mascherín-en Vacío Espiritual.
Ainhoa Usandizaga: Bihar
- 19:00etan, Kostituzio plazan. Iraupena: 15 minutu
Bihar-ek egunerokotasuneko gauza txikiei buruz hitz egiten du. Gure benetako helburura iritsi aurretik denbora okupatzeko egiten ditugun hainbat gauzei garrantzia ematen die.
Olaia Valle - Gilles Noël: Dos pies para dos
- 19:15ean, Kostituzio plazan. Iraupena: 15 minutu
Gorputz ezberdinen arteko harremana partekatzen saiatzen da; gorputz horiek, guztiaren gainetik, elkarri eskaintzen diote beren burua.

Richard Mascherín: Vacío Espiritual
- 19:45ean, Kostituzio plaza. Iraupena: 20 minutu
Pieza istripu performatiko bat da, dantza garaikidean oinarritua, eta bertan elkarrekin lotuta daude gorputza, soinua eta techno musika.

Lasala: Shine
2024/09/21 19:30
Bilbo, BBK Aretoa
- Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da
Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?
Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.
Erritu etsia, galdutako fedearen bila.
Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?
Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.
Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.
Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.
- Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
- Dramaturgia: Fernando Epelde.
- Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
- Ahotsa eta testua: Puy Barral.
- Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
- Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
- Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
- Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
- Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
- Ekoizpena: Marina Camacho.
- Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
- Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2024/09/21 21:00
Plentzia, Astillero plaza
*2024ko Artekale jaialdiaren barne.
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.