Agenda

Emakumeen soka-dantza

Noiz

2024/07/22 19:00

Non

Otxandio

Galduta egon den eta 2017an berreskuratu zuten errementarien soka-dantza egingo dute Otxandioko jaietan Urduri dantza taldeko emakumeek.

1980ko hamarkadan  Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan egiten zen emakumeen soka-dantzaren inguruko informazio historikoa, ahozko testigantzak eta herriko hainbat abestiren partiturak bildu dituzte. Ikerketa- eta bilketa-lanak eman dute fruitua, 1935etik dantzatu ez den soka-dantza egingo dute aurten herriko emakumeek.

Irakurri gehiago

Alaia + Kalakan:

Noiz

2024/07/22 20:00

Non

Donapaleu

KALAKAN - ALAIA DANTZA TALDEA (Lehen partean Berçaits anaien kantuak)

Nolako mugak aipatzen ditugu ? Gorputz eta espazio mugak, azal eta ingurumen mugak. Elkarrekin, musikariek eta dantzariek beren gorputzak lurralde amankomunean uzten dituzte, barnearen eta kanpoaren arteko zeharkaldi posibleak eskaintzeko. Trukaketen sortzea, soinu tresnetik datorren azal soinudunaren eta lurretik, gorputzaren bidez jalgitzen denaren artean. Gorputz bat, aldizka beste toki baten desira adierazten duena, jestuaren  esperientzia asmo baten mugalaria izateko aukera bezala.

Ikusgarri honek Kalakan taldearen kantuak eta Alaia Dantza Taldearen dantzak bateratzen ditu.

Irakurri gehiago

Portugaleteko 49. Nazioarteko Folklore Jaialdia

Noiz

2024/07/22 21:30

Non

Portugalete

Portugaleteko 49. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:

  • Uztailak 22, astelehena, 21:30ean: Kenia, Hungaria.
  • Uztailak 23, asteartea, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 2. ekitaldia  La Canilla ibiltokian: Kazakhistan, Brasil.
  • Uztailak 24 asteazkena, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 3. ekitaldia  La Canilla ibiltokian: Bolivia, Euskal Herria .
  • Uztailak 25, osteguna, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 4. ekitaldia La Canilla ibiltokian: Talde guztiak.
  • Musika saioak: Uztailak 26, ostirala, 19:00etan Gran Hotel Puente Colgante Terrazan: Kenia, Hungaria.
  • Munduko dantzak: Uztailak 28 igandea, 21:00etan Carlos VII kalean.

Irakurri gehiago