Agenda
Korpus-dantzak
2024/05/31 09:00
Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.
Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:
Maiatzak 31 ostirala
- 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
- 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta
Ekainak 1 larunbata
- 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.
Ekainak 2 igandea
- 9:00 Txistularien goiz-eresia.
- 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
- 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
- 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
- 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.
Udaberriko bertsoak 2024
2024/05/31 18:00
Gallarta
Orkestra & Kresala Dantza Taldea
2024/05/31 19:30
Hernani, Chillida Leku Museoa
- Kresala konpainia «The Old Bachelor» barroko dantza-saioa
- 2024ko maiatzak 11 San Telmo Museoa. Donostia | 19:00
- Kontzertua: Barroko Orkestra eta Kresala Dantza Taldea
The Old Bachelor
Henry Purcell konpositorearen suitearekin, Kresala konpainiak dantza historiko eta barrokoaren Europako funts komunaren esparrua berregiten du. Bederatzi mugimenduz osatutako programa bat da, euskal dantzaren inguruko begirada propioa zabaldu eta aldaira-estilo ezberdinetan erakutsitako tradizio herrikoi eta aurre-klasikoaren unibertso interesgarria
sakontzen duena. Suitea, antzinako munduaren ezagutzatik eta sentsibilitatetik inspiratuta eta landuta dago, Jean George Noverre dantzaren erreformatzaile handiaren ekintza eta adierazpen zorduna eraldatuz. XVII. mendeko erregela, kadentzia eta eboluzioetan oinarrituriko duetoak, bakar-saioak eta laukote urratsak dira, non dantzak gorteetatik antzokien eszenara pasatzen hasi zen; Lully, Beauchamp, Pecourt edo Feuilletek Luis XIV.aren balletetarako tratatuetan islatu zituzten egitura koreografikoetan ikus daitekeen bezala.
- Koreografia eta berreraikuntza historikoa: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra eta jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Orkestra zuzendaria: Sergio Zapirain
- Dantza egitaraua: Overture, Rondeau, Slow Air, Boree, Hornpipe, Minuet, March, Jiga
- Dantzariak-interpreteak: Enara Lardizabal, Manex Lizartza, Naroa Conde, Markos Murua, June Azpiazu, Ibai Ochoa De
Alaiza, Claudia Erentxun, Pablo Zurutuza, Naia Lertxundi, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, Beñat Sasiain, María Pérez, Lorea Esnaola
Dimegaz: Atxine
2024/05/31 20:00
Amurrio, Amurrio Antzokia
Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu espazioan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalek soinu industrial eta modernoagoekin topo egingo dute. Emakume bat eta bere burukoa eszenan bere bizi zikloan bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatu dio sinbologiaz aldatzen joango den objektu batekin batera; bertatik jaioko da, bertan babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizitza.
- Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza, Dimegaz
- Zuzendaritza artistikoa: Janire Etxabe
- Dramaturgia: Janire Etxabe
- Kanpoko begirada eta mugimendu aholkularitza: Garazi Etxaburu, Magali Lanriot
- Koreografia: Janire Etxabe
- Musika: Paula Olaz
- Musika nahasketa: Mikel F. Krutzaga
- Objektuak: Jose Pablo Arriaga
- Jantziteriaren diseinua: Ikerne Giménez
- Jostuna: Inma González
- Argiztapen diseinua: Carlos Solano
- Altuera teknikaria: Mikel Bonilla
- Argazkiak: Eider Iturriaga
- Banaketa eta komunikazioa: Teresa Sala
- Egonaldi artistikoak: Txitatoki Zirko, Garaion, La Nave, Sarobe Urnieta
Gasteiz Dantza Plazan
2024/05/31 20:00
Gasteiz, Florida Parkea
Dantza plazan ekimenaren beste data batzuk:
- Maiatzak: 17, 24 eta 31
- Ekainak: 14 eta 21
- Irailak: 6 eta 13
Ordua: 20:00etan ( maiatza eta ekaina); 19:30etan ( iraila).