Agenda

Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna

Noiz

2024/05/19 10:30

Non

Beasain

Urteroko ohitura dugu Beasaingo Loinatz jaien barruan, jaietako azken igandean (maiatzak 19), Ostadar Dantza Taldetik Dantza Topaketen Eguna antolatzea. Urteroko ohiturari segiz, aurtengoa XXII. edizioa izango da, baina aurtengo urtea berezia da guretzat, hain zuzen ere, dantza taldea sortu zenaren 40. urteurrena delako. Horrela bada, aurtengo ekitaldia, elkarrekin eta elkarrentzat dantzan egin eta jarraitzeko aldarri bat izango da, gure bidea hasi zutenak omenduz eta gogoan izanez.
Igandean gurekin izango ditugu Ostadar Dantza Taldean azken lau hamarkadetan izan ditugun gaur egungo eta lehenagoko dantzariak, Plaza dantzen ikastaroko kideak, gure etorkizunaren indargune ditugun haurrak, taldea osatzen duten musikariak eta Gasteizko Adurtza Dantza taldeko lagunak. Hain zuzen ere, gure lagun arabarrak ere beraien 50. urteurrena ospatzen ari dira aurten, eta zer hobe bi ospakizun bateratzea baino elkarrekin dantza eginez?
Aurtengo edizio berezian, urtero bezala, egun osoko festa egitaraua eskainiko dugu, arratsaldean elkarrekin dantzan eta jai giroan, festari jarraipena emanez.
Ostadar Dantza Taldetik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu egunean zehar gurekin batera dantza egin eta ospakizun honetaz gozatzera, herriko guztiok dantzan behar bezala eta giro onean amaitu ditzagun. Izan ere, herriak sortutako dantzak herriari eskaintzen jarraitu nahi dugulako, gurekin egon zaitezten nahi dugu, guretzako hain berezia den une honetan.
Zuen zain izango gaituzue
(OHARRA: Eguraldi txarra egingo balu, goizeko dantza-kalejirak Nafarroa Etorbideko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian izango dira)
Dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko,
Etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan

Irakurri gehiago

Bizkaiko Dantzari Eguna 2024

Noiz

2024/05/19 10:45

Non

Amorebieta-Etxano

10:45 Kalejira

11:30 Dantza taldeen ekitaldia

  • Dantzari-dantza: agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikiak, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil jokoa, txontxongiloa.
  • Gipuzkoako dantzak: agurra, makil txikiena eta zinta-dantza
  • Dantzari ertainak - txikiak: txulalai, zazpi jauziak, zapatain-dantza, eta baztango esku-dantza.
  • Lanestosako “Danza de Varas
  • Eltziegoko dantzak: Correcalles, La Danza, Cuatro Calles, Arbol, Jota
  • Gorulariak: domingiloa eta arku-dantza
  • Dantzari ertainak - txikiak: Marianak, Ostalerrak eta Larraburu.
  • Kaixarranka
  • Larrain-dantza

 

16:30 Erromeria Luhartz Taldearekin.

Irakurri gehiago

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz

2024/05/19 11:00

Non

Deba

Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen da Debarren eguna. Igandean, San Roke ermitan ezpata-dantza egingo dute 11:00etako mezaren ondoren eta plazan aurreskua aterako dute 12:30ak aldera Gure Kai dantza taldearen eskutik.

 

 

Irakurri gehiago