Agenda

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2024/05/15 12:00

Non

Abadiño

Abadiñoko jai nagusia maiatzaren 15ean ospatzen da, San Trokaz egunean. Egun horretan umeen lehenengoko Jaun-hartzeak egin ohi dira eta Udalbatza osoa joaten da 12:00etako Meza Nagusira. Meza ostean dantzariek dantza saio bat egiten dute udalbatzarkideen eta Jaun-hartzea egin dutenen aurrean. Bertan, dantzari-dantza eta erregelak egiten dituzte. 

Abadiño, San Trokazetan [kronika]

Abadiño: San Trokaz 2015 [bideoak]

Irakurri gehiago

Nafarroako Dantza Atlasaren aurkezpena Nafar Etxeetan

Noiz

2024/05/15 18:30

Non

Aldabe Gizarte Etxea

Mendialdeko bazter bedeetatik Erriberako estepa-lautadetara, Nafar dantza tradizionalak lurraldea zeharkatzen du mutur batetik bestera, haren aniztasuna eta kultura aberastasuna erakutsiz. Ondare guzti hau Nafarroako dantzen Atlasean Bildu izan da, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak dantzaren ikerketa etnografikoarekin daukan konpromisotik datorren proiektu baten bidez. Proiektuak, zehatz-mehatz, dantzak sistematikoki erregistratu eta monitorizatu egiten du eta haren helbura da ondaren hori sustatu, balioztatu, transmititu eta suspertzea.

Ortzadarrek proposatzen duen ekitaldia dantzaren dibulgazioa eta erakustaldi praktikoa nahasten ditu eta espreski diseinatua izan da Nafar Etxeetan emateko memoria eta bizikidetzako, kanpo ekintzako eta euskarako departamentuak, Espainiako Nafar Etxeen laguntzaz, urtero antolatzen duen kurtura-biran.

Irakurri gehiago