Agenda

Aimar Odriozola: Acabarnos

Noiz

2024/05/13 00:00

Non

Ribaforada, Kultur Etxea

* DNA 2024 jaialdiaren barruan

Amaitu geure burutik haratago egoteko borondatearen augurio bat da, bizitzaren bazterrean dauden bi gorputzen liskar saihestezinei aurre egitekoa. Piezak gertuko distopia bat planteatzen du paradigma zirkunstantzial gisa, eta hortik gorputz bat izatearen ideia berrasmatzea, gorputzari buruz hausnartzea eta ikuspegi soziologikotik amaiera bat izatea. Nekatuta dauden bi pertsonaiaren bitakora egunkariak dira; ezerk ez die harritzen, eta ez dakite nola sentitu bizirik daudela, eta horregatik haientzat imajinaezinak diren mugetara hurbiltzen dira.

Irakurri gehiago

Loinazko ezpata-dantza

Noiz

2024/05/13 08:30

Non

Beasain, Loinazko San Martinen basilika

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza.

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Maiatzak 12, igandea

Maiatzak 13, astelehena

Maiatzak 14, asteartea

 

 

Irakurri gehiago

Erakusketa: Emazteak

Noiz

2024/05/13 09:00

Non

Bastida, Herriko Etxea

Maiatzaren 13tik 24ra, Bastidako herriko etxeko erakusketa gelan, "Emazteak" erakusketaren zati bat ikusgai izango da. Euskal Herriko hamar emakume esanguratsuen erretratuak aurkeztuko dira, horien artean Pantxika Urruti, Itxaro Borda eta Bastidan bertan plazaratuko den Inesa Gaxen pastoralaren errejenta, idazlea eta sujeta, hurrenez hurren.

Sarrera librea izango da astelehenetik larunbatera 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era.

Irakurri gehiago