Agenda
Lasala: Shine
2024/03/13 11:00
Donostia, Gazteszena
- Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da
Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?
Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.
Erritu etsia, galdutako fedearen bila.
Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?
Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.
Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.
Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.
- Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
- Dramaturgia: Fernando Epelde.
- Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
- Ahotsa eta testua: Puy Barral.
- Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
- Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
- Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
- Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
- Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
- Ekoizpena: Marina Camacho.
- Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
- Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.
Fernando López & Germain Boungou: Flamenco Negro
2024/03/13 16:45
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
Flamenco Negro lanak tango flamenkoa du abiapuntu, jatorri afro-kubatarra duen kantua, tango amerikarra edo beltzen tangoa ere deitua. Tangoa Habanako kanpoko auzoetan sortu zuten afrikar ondorengoek (horietako asko oraindik esklabuak ziren), eta Espainiara XIX. mendean iritsi zen, eta aldatzen joan zen tango flamenkoa deitzen dena izatera iritsi arte.
Iberiar Penintsulara iritsi bezain laster dantza honek arrakasta handia izan zuen arren, dantza-maisu batzuek erabaki zuten jarrera eta keinu koreografikoak onbideratzea eta aldatzea, eszenatokian edo ekitaldi publikoetan ikus-entzule burgesen aurrean aurkezteko esplizituegiak eta lotsagabeegiak zirela uste zutelako. Beraz, tangoa pixkanaka galtzen joan zen bere erreferentzia afro-kubatarrak, baina gizarte-klase baxuenekiko lotura mantendu zuen, eta ijitoek eta goi-gizartekoak inoiz izan ez ziren beste herritar batzuek dantzatzen zuten.
Proposamen eszenikoak dantza garaikidea, dantza flamenko tradizionala, zuzeneko kantua eta ikus-entzunezko proiekzioak hibridatzen ditu. Horrela, denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen digu, umorez, XIX. mendeko musika-ondarera hurbiltzeko eta tango flamenko hori «azal beltzaraneko» auzo batzuetan, Trianan (Sevillan) edo Sacromonten (Granadan) ahalduntze-tresna izatera nola iritsi zen ulertzeko.
- Sorkuntza, koreografia, zuzendaritza: Fernando López
- Interpreteak: Germain Boungou, Fernando López
- Musika: VVAA
- Ikus-entzunezkoak, argazkia: Tándem 579 / Eric van Nieuwland
- Jantziak: La Heaty
- Banaketa: Alex Pujol
- Hauen laguntzarekin: Centro Coreográfico Canal (Madril); Residencias 2+2 BenAmil/Espai Inestable, (Valentzia); Culture Moves Europe; Centre National de la Danse (Lyon); Association de Chercheurs en Danse (Frantzia)
Dantzerti: Show
2024/03/13 19:00
Bilbo, Azkuna Zentroa
Sare sozialen testuinguruan intimitatea galtzeari buruzko pieza bat da, bizitza Show edo ikuskizun bihurtzeari buruzko hausnarketa poetikoa.
Interpretatzen duten lau ikasleen bizipenetik abiatzen da muntaia: Ainara Bento, Lucía López, Alejandra Sancho eta Alazne Uralde, Ziomara Hormaetxeren zuzendaritzapean. Euskal koreografoak bere konpainia sortu zuen 2016an, eta bere lanetan atea irekitzen die teknologia berriei eta dantzatzen ikertzen du bideomapping teknika. Azkenaldian bere proiektua eta egonaldi artistikoa Biarritzen ardaztu ditu, baita bere pedagogia eta dantza-proiektua ere.
Ziomara Hormaetxe gaur egun lanean ari da Azkuna Zentroaren ekoizpen eszeniko berri batean, eta, hor, presentzia teknologikoa publikoarekin konektatzeko elementu gisa azaltzen da.
Kukai: Txalaparta
2024/03/13 20:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio