Agenda
Errebonbilloak
2024/10/06 05:00
Elorrio
Urriko lehen igandean (aurten urriak 6) ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak. Udaletxean hasi eta herriko hainbat gunetan salbak botatzen dituzte. Lehenengo bi salbak udaletxeko plazan egiten dira. Gero Elorrioko kaleak igarotzen dira alkatearen etxera iritsi arte, eta bertatik, formazioa osatu eta udaletxera bueltatzen dira, eta arratsaldean dantzatuko duten aurreskuaren zenbait zati azken aldiz entseatzen dituzte. Arratsaldeko 17:00etan berriro ekiten diote kalejirari, oraingoan jantzi tradizionalarekin, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza edo aurreskua dantzatzen dute.
Dantzari-dantza eta erregelak
2024/10/06 11:00
Iurreta, plaza
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna da jaietako egun handia, baina egun handiaren aurretik eta ondotik ere badira dantza hitzorduak. Errosario Egunean, urriko lehen igandean, esaterako.
Hona hemen jaietako dantza saioak:
Irailak 28, larunbata (San Migel bezpera):
-
18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.
Irailak 29, igandea (San Migel Eguna):
-
11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
-
11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
-
18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.
Urriak 6, igandea (Errosario Eguna):
-
11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara
-
12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.
-
18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa.
Urriak 12, larunbata (Urrijena)
-
9:15 Argazkia Iurretako plazan
-
10:15 Kalejira aparkalekutik plazara herriari buelta emanez
-
12:00 Dantzari-dantza eta gorulari dantzak. Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorako dantzariei. Bukatzeko soka-dantza.
-
15:00 Bazkaria. Askondoko karpan
-
17:00 Kantaldi / dantzaldia Bada Giro taldearekin
Errosarioko Amaren ezpata-dantza
2024/10/06 11:15
Elgoibar
Dantzaldia: Xirribikariak taldea
2024/10/06 11:30
Donibane Lohizune, Luis XIV.aren plaza
Biolinistaz osatutako taldearekin dantzaldia egingo da urriaren 6an Donibane Lohizunen, 11:30etik aurrera, Luis XIV.aren plazan. Xirribikarien taldea izenarekin lehen erromeria egin zuten Gipuzkoa eta Lapurdiko zenbait biolinistak joandako otsailean. Arrabita, edo xirribika, Euskal Herriko dantzaldietako ohiko instrumentua izan zen denbora askoan, eta ekimenaren helburuetako bat da instrumentua esparru horretan biziberritzea. Gaur egun egiten diren erromeria eta dantzaldietako errepertorioko zenbait pieza joko dituzte: jauziak, fandango eta arin-arinak, ezkotixak, etab.
Informazio gehiago: Bueltan dira Xirribikariak
Ingurutxoa
2024/10/06 18:30
Amezketa, Ugarte auzoa
Urriko lehenengo igandean (aurten urriak 6), Amezketako Ugarte auzoko Errosario jaien barruan ingurutxoa dantzatzen da. Handik 5 kilometrotara dagoen Bedaio auzoan dantzatzen den Bedaioko ingurutxoaren oso antzekoa da. Ingurutxoak Nafarroan ohikoak badira ere, Gipuzkoan aipatutako bi leku horietan bakarrik ezagutzen dira.