Agenda

Durangoko LV. Umeen Euskal Jaia

Noiz

2024/10/27 11:30

Non

Durango

Datorren igandean urriak 27an  Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengo LV (55) edizioa izango da. Gutxi gorabehera, 260 ume/gazte/ eta beste 30 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11:30ean kalejira hasiko da  eta alardea eguerdiko 13:00etan izango da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe da:
  • Tronperri, Durangokoa.
  • Txoritxu Alai, Durangokoa.
  • Iluntze, Matienakoa.
  • Talde Batuak, Abadiñokoa.
  • Iremiñe, Berrizkoa.
  • San Lorentzo, Berrizkoa.
  • Besaide, Elorriokoa.
  • Urduri, Otxandiokoa.
  • Udabarri, Zornotzakoa.
  • Txindurri, Ermuakoa.
  • Itzartu, Algortakoa.
  • Salleko, Sestaokoa.
Dantzen egitaraua hauxe izango da:
  • Neska/mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa,Txotxongilo, Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
  • Ume txikiak: Txula-alai, Saint-Petrike eta Zapatain dantza.
  • Denak: Fandango eta Arin-arina.

Irakurri gehiago

Laida Alda: In perspective (Estreinaldia)

Noiz

2024/10/27 12:00

Non

Bilbo, Enkarnazio Plaza (Atxuri)

*2024ko BAD Bilbao - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.

Bi saio: 12:00 + 13:30

In Perspective dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako diziplina anitzeko emanaldia da, espazio ez-eszenikoetan egiten dena. Bere izenak dioen moduan, perspektibarekin jokatzen du, giro zinematografikoa sorraraziz. Bilboko Eliz Museorako konposizio berezia da, espazioa eta ingurune arkitektonikoa kontuan hartzen baitira, non, nola eta zer dantza sortu behar den erabakitzeko. Publikoa ibiltzen doa ikuskizuna zabaltzen den heinean eta, hortaz, dantza-eszena desberdinak deskubritzen ditu bizirik dagoen espazioa osatzen duten ehundura, kolore, argi, perspektiba eta bestelako elementuetan inspiratuta.
Dantzak ikuslea eta arkitektura lotzen ditu, eta horixe da piezaren narratiba nagusia.
Sorkuntza-prozesuaren ezaugarrietako bat da prozesua gauzatzen den espazioan bizi diren pertsonen aurrean egiten dela.

In Perspective/Heritage BBVA Fundazioaren 2023ko Kultur Ikertzaile eta Sortzaileentzako Leonardo Bekaren laguntzarekin egindako proiektua da.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Laida Aldaz
  • Musika zuzenean: Juanma Urriza
  • Antzezleak: Stefano Matiello, Clarissa Costagliola, Manon Jacquelin, Maider González, Gregory Alliot, Sergio Navarro
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Bertha Bermúdez

Irakurri gehiago

Kiev-eko Balleta: Beltxargen aintzira

Noiz

2024/10/27 20:00

Non

Bilbo, Euskalduna Jauregia

Kieveko Balletak, Ana Sophia Schelller zuzendari artistiko duela, Zisneen Lakuaren bertsio zoragarria eskainiko digu.

Ana Sophia Schellerren ibilbideak Kieveko Operaren Antzokiarekin bat egin zuen 2019an eta harrezkero, eszenan egindako agerraldiek eta haren ekimen artistikoak arrasto sakona utzi dute antzerkian eta hura osatzen duten artista guztiengan, beti ere dantzaren balio nagusiak eta ingurua osatzen duten pertsonak bateratuz.

Ana Sophia Schellerrek, une honetan dagoen egoera dela-eta, Kieveko Ballet konpainiaren zumeak bildu ditu bere artistentzako babesleku gisa eta hauek munduari beren mugimenduen bidez emozioak transmititzen jarraitzeko aukera emateko. Espainia eta Portugal izango dira honen lekuko pribilegiatuak.

Kieveko Balleta

2017an Kieveko Operaren Antzokiko dantzari bakarlari ospetsuak, Viktor Ishchukek, luzaro landutako amets bat egitea lortu zuen, konpainia egonkor eta gazte bat sortzea, Ukraina osoko izar garrantzitsuenak bilduko zituena eta herrialde hartako artisten talentua, maisutasuna eta profesionaltasuna munduari aurkeztu ahal izango zizkiona. Kieveko Balletaren kideen artean Kieveko Opera eta Ballet Antzokiko bakarlarietako batzuk daude.

Bere lehen emanaldiek Ukrainako eszenako izen nagusien babesa lortzen dute eta berehala munduko antzoki garrantzitsuenek gonbidatzen dituzte. Orduztik 500 emanaldi baino gehiago egin dituzte eta bira desberdinetan munduko eszenatokirik onenetan ibili dira (Suitza, Alemania, Frantzia, Polonia, Kroazia, Txina, Ukraina, Mexiko eta beste abar luze bat).

Fitxa artistikoa

  • Koreografia: Marius Petipa.
  • Dramaturgia: Vladimir Beghitchev / Vasili Geletzer.
  • Musika: Piotr Tchaikovsky.
  • Iraupena: 130 minutu

 

Irakurri gehiago