Durangoko LV. Umeen Euskal Jaia
- https://dantzan.eus/kidea/tronperritaldea/durangoko-lv-umeen-euskal-jaia
- Durangoko LV. Umeen Euskal Jaia
- 2024-10-27T11:30:00+01:00
- 2024-10-27T23:59:59+01:00
- Datorren igandean urriak 27an Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengo LV (55) edizioa izango da. Gutxi gorabehera, 260 ume/gazte/ eta beste 30 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11:30ean kalejira hasiko da eta alardea eguerdiko 13:00etan izango da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe da: Tronperri, Durangokoa. Txoritxu Alai, Durangokoa. Iluntze, Matienakoa. Talde Batuak, Abadiñokoa. Iremiñe, Berrizkoa. San Lorentzo, Berrizkoa. Besaide, Elorriokoa. Urduri, Otxandiokoa. Udabarri, Zornotzakoa. Txindurri, Ermuakoa. Itzartu, Algortakoa. Salleko, Sestaokoa. Dantzen egitaraua hauxe izango da: Neska/mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa,Txotxongilo, Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza. Ume txikiak: Txula-alai, Saint-Petrike eta Zapatain dantza. Denak: Fandango eta Arin-arina.
Noiz
2024/10/27 11:30
Non
Durango
Datorren igandean urriak 27an Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengo LV (55) edizioa izango da. Gutxi gorabehera, 260 ume/gazte/ eta beste 30 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11:30ean kalejira hasiko da eta alardea eguerdiko 13:00etan izango da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe da:
- Tronperri, Durangokoa.
- Txoritxu Alai, Durangokoa.
- Iluntze, Matienakoa.
- Talde Batuak, Abadiñokoa.
- Iremiñe, Berrizkoa.
- San Lorentzo, Berrizkoa.
- Besaide, Elorriokoa.
- Urduri, Otxandiokoa.
- Udabarri, Zornotzakoa.
- Txindurri, Ermuakoa.
- Itzartu, Algortakoa.
- Salleko, Sestaokoa.
Dantzen egitaraua hauxe izango da:
- Neska/mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa,Txotxongilo, Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
- Ume txikiak: Txula-alai, Saint-Petrike eta Zapatain dantza.
- Denak: Fandango eta Arin-arina.